28 - 11 - 2024

Maria Laguntzailea Festako argazki guztiak

—  Batxilergo-Gala 2014

—  Haur eta Lehen Hezkuntzako argazkiak

—  DBH eta Batxilergoko Lehiaketa

—  DBH eta Batxilergoko Gynkana

—  DBH eta Batxilergoko Jaialdia

—  DBH eta Batxilergoko Eukaristia

—  DBH eta Batxilergoko Talde-argazkiak

—  Tortila eta postreen argazkiak

—  Maria Laguntzailea Festa Ostrów-en (Polonia) — On Boscoren ametsak

.

‘José María Portell’ lehiaketa literarioaren sari banaketa

portell_4

Testua: Txema Martín Villafañe, Barakaldoko Ikasle Ohien blogean.

Joan den ostiralean, maiatzaren 30ean, ‘José María Portell’ lehiaketa literarioaren hamaikagarren edizioaren sari banaketa gertatu zen.

El pasado viernes, día 30, tuvo lugar el reparto de premios de la undécima edición del concurso literario ‘José María Portell’, que realiza el Aula Social don Bosco de los Antiguos Alumnos y Alumnas Salesianos de Barakaldo.

El evento tuvo lugar en el teatro del colegio de los Salesianos de Barakaldo que estaba totalmente lleno, por lo que se calcula asistieron 250 personas.

La mesa estaba presidida por el presidente de la Asociación, Txema Martín Villafañe, al que acompañaban el señor alcalde, Alfonso García, el director de la obra en Barakaldo, Ricardo Herrero y María Auxiliadora Portell, hermana de José María, quien representó a Carmen Torres Ripa, que en esta ocasión no pudo asistir por estar hospitalizada por operación quirúrgica. Neli Fernández, secretaria de la Asociación y José Luis Lejonagoitia, presidente del Jurado, completaban la formación de la mesa.

Así mismo, estuvieron presentes en el acto: Carlos Fernández, concejal de Educación del Ayuntamiento, al que acompañaban otros concejales de su partido y concejales del PNV y de Bildu.

Después de proceder al reparto de premios, tomó la palabra el señor alcalde quien valoró muy positivamente el concurso, que está dentro de la Semana Cultural que organiza el Ayuntamiento, y animó a seguir con ese trabajo que merece la pena como medio que da VALOR A LA PALABRA, que sirve para hablar y llegar al entendimiento entre las personas.

A continuación, Ricardo Herrero, animó a seguir escribiendo sin abandonarse por pereza y puso el símil del río que cuando deja de tener agua se convierte en una charca.

Finalizadas las intervenciones, todos los participantes fueron invitados a un refresco con lo que se dio finalizado el acto.

‘José María Portell’ lehiaketa literarioaren finalistak eta irabazleak

.

(Batxilergoko 2. mailako gure ikaslea, Pablo Lopez Lopez, Gazte Narratiba gaztelaniazko kategorian irabazlea gertatu da, «El cementerio de los juguetes rotos» izeneko lanarekin. Berari, zorionak!)

Pablo Lopez: ‘José Mª Portell’ XI Gazte-Narratiba lehiaketan Saritua

(Sakatu irudiaren gainean narrazioa irakurtzeko)

pablo_2
.

——————- Concurso_5 Concurso_6

IGE: «Maria Laguntzailea» Marrazki-sariketa

ampa_concurso_1

Ikusi marrazki sarituak

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_31


.

——— 31-Turín-·-Basílica ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 31
.
Batasuneranzko bidean
.
  “Jainkoari erregutuz eta buru belarri arituz”. Egin dezagun gure aldetik ahal dugun guztia, dena gure mendean egongo balitz bezala; eta itxaron dezagun dena Jainkoagandik, dena haren mendean egongo balitz bezala.
.
  Gai askori eman diezaiokegu hau, Kristauen Batasunari ere bai. Elizan gertatu diren banantze tristeak gainditu behar dira: guk ahal dugun guztia eginez, baina bihotzak Jainkoak mugi ditzala espero izanez.
.
Andre Maria Birjina Batasun Ama da, Elizaren Ama eta Laguntzailea baita. Hari hel behar diogu gure artekari izan dadin Jainkoaren aurrean. Horrela itxarondako fede eta maitasunekiko Batasunaren mirari hori gertatuko da.
.
   LOREA: Ahalegindu zure inguruetan bakea, batasuna eta maitasuna izan daitezen.
——-

.

Irudi eta testuaren eskubideak: Iruñeko Salestar Liburudenda
Gaztelaniazko testuaren egilea: Bautista Araiz

(Testu hauen egilea, Bautista Araiz, gure Zentroko idazkaria da. Honako hau hasieran bere lumatik eta orain ordenagailutik irteten den 51. bilduma da; baina beti, Maria Laguntzailearenganako bere maitasun handitik irtenda. Bere etengabeko zereginarengatik esker on bezala balio dezala honek.)
.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_30


.

——— 30-La-Roda ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 30
.
“Batzuak besteen alde eta Jainkoak guztien alde”
.
  Nafar ardo-kooperatiba baten aurrealdean, esaldi hau irakurtzen da: “Batzuak besteen alde eta Jainkoak guztien alde”. Zazpi hitz labur hauek sozial eta kristau bizitzaren programa bat eskaintzen dute. “Batzuak besteen alde”, elkarrekiko laguntza, bat-egitea. “Jainkoak guztien alde”, Jainkoaren seme-alaben Familia neurrigabearen Aita bezala.
.
  Programa honek Elizaren Batasunerako balio du ere. “Batzuak besteen alde”, fede berean eta maitasun berean elkartuta. “Jainkoak guztien alde”, hura bakarrik bere seme-alaba guztiak eta alabak elkartzeko gai delako.
.
Andre Maria Birjinak, Jesusek eman digun Batasun Amak, batzuk beste alde lan egiten laguntzen digu, desbat-egiteak gaindituz, eta Jainkoak guztiak maite gaituelako ziurtasuna emanez.
.
   LOREA: Ikasi eta bizi lema hau: “Batzuak besteen alde eta Jainkoak guztien alde”.
——-

.

Gaur: «Jose Maria Portell» Literatur-Sariaren Sari-banaketa

concurso_1

  Datorren ostiralean, hilaren 30ean, Ikastetxeko ikasle ohien antolatutako XI. «Jose Maria Portell» Narratiba eta Poesia Literatur-Saria-ren Sari-banaketa egingo da.

«Jose Maria Portell» Narratiba eta Poesia Literatur-Saria

 

KATEGORIAK:  Haur, Gazte eta Heldua.
MODALITATEA:  Narratiba eta Poesia.
HIZKUNTZAK:  Euskara eta Gaztelera.

.

SARIAK:  Sari bat adineko kategoria, literatur-estilo (Narratiba ala Poesia) eta hizkuntzatik. (Guztira: 12 sari)

Lan sarituen argitalpena, hartara zuzendutako liburu batean.
— Eta gainera:
———-Haurrek: 50 eurotako saria, trofeoa eta diploma.
———-Gazteek : 75 eurotako saria, trofeoa eta diploma.
———-Helduek: 150 eurotako saria, trofeoa eta diploma.

Haurren kategoria:  13 urte arte, aurkezpen-epea baino lehen beteak.
Gazteen kategoria:  14 urtetik 17ra arte, aurkezpen-epea baino lehen beteak.
Helduen kategoria:  18 urtetik aurrera.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_29


.

——— 29-Las-Palmas ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 29
.
Desizoztu
.
  Sukaldariek badakite elikagaiak oso ondo desizozten. Ez dute egiten indarrez, baizik eta prozesu motelari jarraituz. Neguko izotza ez du mailu batek desegiten, baizik eta udaberri leunak.
.
  Kristauak aspalditik, gure bekatuen erruz, bananduta gaude. Hain izotz-geruza lodi eta gogorra eratzen joan den, ezen ezinezkoa den indarrez apurtzea. Jainkoak bidalitako udaberri baten beroak ur dezake soilik. Afaltegian otoitzean zeudenean, Espiritu Santuak Ama Birjinaren eta Apostoluen gainean jaitsarazi zituen sugarrak behar ditugu guk.
.
Ama Birjinak, bere familian sukaldari izan zenak, zatiketako izotza desizozten lagunduko digu. Hura Batasun Ama da.
.
   LOREA: Hausnartu: kristauen arteko izotza fedearekin eta maitasunarekin urtuko da soilik.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_28


.

——— 28-Chieri-·-FMA ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 28
.
Batasunaren aldeko otoitza
.
  Jainkoaren Matematikak ez dira gureak. Beraz, bere kalkuluak gureen oso desberdinak dira.
.
  Kristauen Batasuna lortzeko, denbora eta guztien ahalegina behar dira. Hala ere, Batasuna eskatu behar den Jainkoaren oparia da. Espiritu Santuak bakarrik mugi ditzake bihotzak eta aldatzea eragin diezaieke.
.
Horretarako otoitza, otoitz asko, guztien otoitza, behar dira. Otoitz egitea: hori da Ama Birjinak, Apostoluek eta dizipuluek egin zutena Espiritu Santuaren etorrera itxaronez Afaltegian bilduta. Han bai guztiak fedean eta maitasunean elkartuta zeudela. Orain ere Andre Birjinak, Batasun Amak, gure Batasunaren aldeko otoitzean laguntzen digu.
.
   LOREA: Errezatu agurmaria bat Apostoluen Erreginari eta Batasun Amari.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_27


.

——— 27-Roma-·-Casa-Generalizia ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 27
.
Lur Santua
.
  Zuhaitz baten sustraiak bizi-elementu dira. Sustraiak moztea landarea hiltzea da.
.
  Hiru aita santu: Pablo VI.a, Juan Pablo II.a eta Benedicto XVI.a Lur Santura joan dira erromesaldian, kristau fedearen sustraiak aurkitzera: Jesus jaio, bizi, predikatu, hil, berpiztu eta Zerura igo zen tokira. Hark Aitari otoiztu zion, esanez: “Guztiak bat izan daitezela”. Guztien bekatuak Jesusek kristau guztien artean nahi duen batasun hori apurtu du. Orain, Jainkoaren Graziarekin, batasuna berriz osatu behar dugu.
.
Andre Maria kristauen Ama eta Laguntzailea da, kristau guztiena, banatuta egon arren. Horregatik, Batasun Ama da eta guztiok Jesusek mundu honetara ekarri zuen fede berean eta maitasun berean elkartuta ikusi nahi gaitu.
.
   LOREA: Errezatu agurmaria bat kristau guztiok bat izan gaitezen.
——-

.