23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_28

———— maux-28 ERRUKIZKO AMA
.
28 – “Zeure etxean zara”
.
   Batzuetan abisu hau aurkitzen dugu ate batean: “Pasa zaitez deitu gabe”. Konfiantza-zeinua da. Andre Birjinaren santutegietan idazkun hori osa daiteke gehituz: “Zeure etxean zara”.
.
  Adibidez, Lourdes-en guztiei irekita dago atea, beti. Milioika pertsona hara joaten dira Ama Birjinari bisitan. Hark, Sortzez Garbia eta Orbangabeak, guztiak gonbidatzen ditu konbertsiora, Jainkoari barkamena eskatzera, bizitzaz aldatzera.
.
   Eta Jainkoak arima eta gorputzeko osasuna haiei ematea atsegin du. Sendatze horiek Jainkoaren Errukiaren zeinu dira. Eta Hark Erregina eta Errukizko Ama den Andre Mariaren bidez ematen dizkigu. Lourdes-eko haitzuloan isiltasuna, otoitza, itxaropena, errukia eta esker ona daude.
.
LOREA: Gogoratu: Ama Birjinaren Etxeko atea guztiei irekita dago beti.

.

On Lope Jesus Sanchez-en apaiz Urrezko Ezteiak, gure elizan

 1966ko San Jose egunean, gure ‘Lope’ apaiztua izan zen. Datorren igandean, Urrezko Ezteiak ospatuko ditu Barakaldoko Salestar Familia osoarekin, gure elizan.

.

Bendicion-copia lope-1 Bodas_de_Oro-copia


.

Martxoaren zirkunstantzia liturgikoek (Erramu Igandea zenez) ez ziguten baimendu esker on bezala ospakizun eukaristikoan urte hauetan zeharreko bere lana hari eskaintzea eta Salestar Komunitate-, Ikasle ohi- eta oro har Salestar Familiaren aldetik eskuratu duen maitasuneko erakusgarria egitea.

Jainkoak lagun, orain egingo dugu:

Datorren igandean, maiatzak 29, 13:00etan, ‘Maria Laguntzailea’ gure elizan.
.

Zorionak, Lope!!

.

‘El club de la alegría’ (Batxilergoko 1. A maila)

‘Historia de una silla’ bideoa aurkeztu zuen Batxilergoko 1. A mailako talde berak Maria Laguntzailea jaialdian ‘El club de la alegría’ eskaini zuen.

.

——————————————-

.

Maria Laguntzailea jaia: umeen arratsaldea

IGE-en webetik argazki batzuk hartu ditugu maileguz. Haietan Maria Laguntzailea jaia-ren beste alde bat erakusten zaigu, umeen arratsaldea. Gurasoen Elkartearen beste ekarpen aparta bat.

Mila esker! ¡Muchas gracias!

.
«24 de mayo: María Auxiliadora. Un día cargado de actividades, música y diversión, además de diversos actos religiosos.

Como ya es tradición, la AMPA se ha encargado de la esperada fiesta de hinchables (y otras actividades), que por fin, después de varios años con amenaza de lluvia, se ha podido completar con actividades en el patio.

Una vez más gracias a Keima animazioa por su trabajo y por hacer que este día sea inolvidable y nos haga esperar con ilusión el del próximo año». (IGE-AMPA)

Maux_tarde_AMPA (0) Maux_tarde_AMPA (1) Maux_tarde_AMPA (2)
Maux_tarde_AMPA (3) Maux_tarde_AMPA (4) Maux_tarde_AMPA (5)
Maux_tarde_AMPA (6) Maux_tarde_AMPA (8) Maux_tarde_AMPA (9)

Bisitako errekorra web-ean: 2.253 ikustaldi ostegunean eta 2.039 ostiralean

Maiatzaren 26ean, gure web-ak bisitako errekorra jaso zuen; eta hurrengo egunean ia, ia. Hau zerbitzua egiten ari dela esaten digu eta zuen onarpenaren adierazgarri da.

.
web_1b

Pozik eta zuen erantzunagatik eskertuak!.

.

Eta facebook-en…

facebook_1b

Poloniako gure lagunek Maria Laguntzailea jaia ospatu dute

polonia_1 polonia_2 polonia_7 polonia_3

Maiatzaren 24an, Poloniako gure lagunek Maria Laguntzailea gogoratu dute eta haren festa ospatu.

.
(Poloniar web-ean argazki gehiago ikusteko sakatu irudiaren gainean)

polonia_6

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_27

———— maux-27 ERRUKIZKO AMA
.
27 – “Ez nauzu hemen, ba, zure Ama naizen ni?”
.
   “Ezkonduak etxe bat eskatzen du”,dio atsotitzak. Eta ama batek bere seme-alabak egunero zaintzeko etxe bat behar du.
.
  Adierazgarria da, Andre Birjinaren agerpen ospetsuenen hainbatetan, hark tenplua eraiki dadin eskatzea, bere seme-alabak jasotzeko etxe bat bezalakoa baita. San Joan Diego indiarrari Guadalupeko Birjinak egindako agerpenean, zera esan zion: “Biziki nahi dut hemen altxa dezala tenplu bat nire maitasun guztia, gupida, laguntza eta defentsa hartan erakusteko, ni zuen ama ona naiz eta”.
.
   Maitasuna, gupida, laguntza defentsa Errukizko erakusgarriak dira, Errukizko Ama denarenak. Hark San Joan Diegori zera esan zion ere: “Ez nauzu hemen, ba, zure Ama naizen ni?”
.
LOREA: Gogoratu Ama Birjinaren hitzak: “Ez nauzu hemen, ba, zure Ama naizen ni?”

.

2016-17 ikasturterako ikasle berrien familiekiko bilera

——— infantil_1 dbh_1

Asteazkenean, ekainak 1, datorren 2016-2017 ikasturtean, Haur Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntza – DBHn sartuko diren ume eta neska-mutilen sendiak deituak dira ikastetxeko irakasleekiko bilera batera.

♦   15:30tik 16:00etara.
♦   Haur Hezkuntza-ko familiak, ikastetxeko Aretoan.
♦   Bigarren Hezkuntza – DBH-ko familiak Koordinatzaileak hartuta izango dira Harrera Leku-an eta gero gela batera joango dira.

Batxilergoko 2. maila-ko Agur-gala 2016 (Argazkiak)

gala_1 gala_2 gala_3 gala_4

Maiatzaren 25ean, asteazkena, Batxilergoko 2. maila-ko neska-mutilek itxarondako eta irrikatutako beren Agur-gala eta afaria ospatu dute.

Antzokiko jaialdiak Ricardo Ikastetxeko Zuzendari agurra emateko balio izan zuen, karguan amaitzen baitu, eta Pedro Serna irakaslearekiko hilondoko omenaldi gisa ere, honen emazte eta semearen pertsonengan.

Eskerrik asko bioi! Gogoan izango zaituztegu!

.

flickr_2

Ikusi albumeko argazki guztiak Flickr-en

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_26

———— maux-26 ERRUKIZKO AMA
.
26 – Argia, itxaropena eta kontsolamendua
.
   Andre Birjinaren gaineko Vatikanoko II. Kontzilioko testuetako bat hau da: “Ama Birjina, jada Zeruan aintzatuta, erromes dabilen Jainkoaren Herriaren aurretik doa bere argiaz, benetako itxaropen- eta kontsolamendu-zeinu bezala, guztiak Jainkoaren Etxera iritsi arte”.
.
   Hau da, Ama Birjina Zerutik bizitzako itsasoan itsasargi baten argia bezalakoa da, zeinek Jainkoaren Etxerantz dabiltzan erromesak argitzen dituen. Andre Maria Erregina eta Errukizko Ama da haientzat.
.
   Ama Birjina aintzatsuaren presentzia benetako itxaropen- zeinu bat da, Jainkoa dagoelako eta guztiei Zeruan betiko bizitza zoriontsua prestatzen dielako zeinua. Eta, itxaropen-zeinuaz gain, Andre Maria, Errukizko Ama, sufritzen dugunean guztiak behar dugun kontsolamendua da.
.
LOREA: Errezatu: Eskerrik asko, Andre Maria. Itxaropen- eta kontsolamendu-zeinua zara guretzat.

.