——— | — | ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 15 . Aita santuaren Laguntzailea . Maria Laguntzailearen bederatziurrenean, kontuan hartuko dugu nola laguntzen dien Ama Birjinak Elizaren batasunagatik landu behar duten guztiei. . Lehendabizi, Aita santua, Espirituak argitu eta bultzatzen duena guztien fede- eta maitasun-batasungunea izan dadin. Horixe da haren zerbitzua, bere bokazioa: guztiak elkartzea eta, banantzea denean, batasuna berreskuratzea. . Laguntza ederra, bere Ama eman digu Jesusek. Pablo VI.a Aita santua izan zen, Vatikano II. Kontzilioan, munduko apezpiku guztien aurrean, Andre Maria Eliza osoaren eta honen kide bakoitzaren Ama aintzatetsi zuena. Andre Maria Batasun Ama da eta Aita santua laguntzen dio Batasun-gunea izan dadin. . LOREA: Egin ezazu otoitz: “Elizaren Ama eta Laguntzaile, lagun iezaiozu Aita santuari”. |
——- |
.