29 - 11 - 2024

5. eguna: Zumba, polonesak eta beste erritmo batzuk (Iruzkina eta argazkiak)

zumba_1

(Ingelesezko jatorrizkoaren hurbileko itzulpena: «Zumba, Polonese and other rhythms!«)

Begien bistakoa da gehiago maite dugun hizkuntza musika dela. Zera zen Barakaldoko lehen bilketa honek ziurtatu nahi zuena. Eguneko lehen aldian, euskal eta poloniar dantzak, Garazi-ren eta Weronika-ren trebetasunei esker, protagonistak izan dira goiz honetako ordu pare batean zehar. Jada batzuek bai bestek bezain ondo egiten dugu!

Baina Zumba saioa izan da gure arreta eta interesa guztia erakarri dituena, eta arrakasta handia izan dela baiezta dezakegu. Ola Spitalniak-ek eta Dominika Glinkowska-ek, erritmoaren zentzu naturalarekiko dantzariek, dantzatzea erakutsi digute (120 pertsona inguru) eta ordu bat baino gehiago pasatzea. Une zoragarria. Gure eskolari iraultza ekarri diote! Argazkiez goza zaitezte! (Musika eta guztiz senti daiteke haiek ikustean!)
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

Ikusi argazki gehiago poloniar web-orrian

.

4. eguna: Senitarteko eguna (Iruzkina eta argazkiak)

Comenius_23_1

(Ingelesezko jatorrizkoaren hurbileko itzulpena: «Family day«)

Senitarteko eguna Meza Santuarekin hasi da. Bai estilo salesiano bera bai fedea ere partekatzen ditugu eta ospatu behar da! Testuak polonieraz, gazteleraz eta euskaraz irakurri dira, familia beraren kideak garela erakusten duten proba ikusgaiak. Gure arteko lotura irudikapez Comenius gure proiektuaren kamiseta ofiziala eskaini da, baita sagarra –Ostrów Wielkopolski-ko sinboloa– eta Barakaldoko salestar ikastetxearen historia-liburua.

Eukaristiaren ondoren, aldia izan dugu hamaiketako baterako; Alejok, Pabloren aitak, prestatuta. Horrela, elkarrekin aurkitu ahal izan dugu eta une atseginaz gozatu.

Gainerako egunari dagokionez, ikasle poloniarrek Barakaldokoen gurasoekin pasatu dute egun guztia. Irakasleek Pobeña bisitatu dute eta Done Jakue Iparreko Bidearen tartea ibili dute. Handik bistak ikusgarriak ziren!

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

Ikusi argazki gehiago poloniar web-orrian

.

3. eguna: Donostia-San Sebastián eta Loiola aurkitzen (Iruzkina eta argazkiak)

loiola_1

(Ingelesezko jatorrizkoaren hurbileko itzulpena: «Are we different or similar?«)

Egun guztia pasatu dugu Gipuzkoan. Lehendabizi, Donostiara joan ginen: Gros-eko hondartza, Kursaal-ko zubia, Done Bizenti eliza, Andre Maria basilika eta Mota-ko gaztelu zaharra, goizean bisitatutako lekuak bateak beste izan dira.

Leku bakoitzaren historia azaldu digute, guztiek hiri interesgarri honetako leku artistiko eta adierazgarri aberatsak estimatu ahal genitzan.

Hala ere, Urgull mendiko gailurrera igo ondoren, gure bisitaren «perla» handiaren, La Concha-ko badiaren eta bere inguruaren bista onen eta ikusgarrienak izan genituen ,

Gure eguneko azken partea Loiolako San Inazio-rekin, jesulagunen fundatzaile- eta herri katolikorako erreferentzia garrantzitsuarekin izan da erlazionatua. Loiola bisitatzea (basilika eta Loiola familiaren dorrea) oso berezia izan da guretzat.

 

Ikusi argazki gehiago poloniar web-orrian

.

Bisitaren 2. eguna (Iruzkina eta argazkiak)

Comenius_21_02-5

(Ingelesezko jatorrizkoaren hurbileko itzulpena: «Are we different or similar?«)

Goizean goiz euskal kirolak praktikatu ondoren, gure bi heziketa-sistemen arteko desberdintasun- eta antzekotasunen ikerketan zentratu gara. Gure lanaren izenburua zera zen: Desberdinak edo antzekoak gara? Azkeneko emaitza eta konklusioak zirriborro sortzaile batzuk erabiliz idatzi dira. Jarduera hau Barakaldoko eta Ostrów-Wielkoposki-ko jendearekin eratutako talde mistoetan garatu da.

Ikusi «Are we different or similar? Sketches«

Gero, gure bigarren jarduera garrantzitsua hasi dugu, gure herrien ezaguera handiagoa lortzeko bereziki diseinatuta: «Zenbat dakizu Espainiaz eta Poloniaz?» Astelehenean harekin jarraituko dugu … Quiz Show finala oso hunkigarria izango da!

Garazi Laka-k, gure Euskal Dantza irakasleak, hirugarren jarduera zuzendu du. Guztiok gozatu dugu!

Zofiak, Magdak, Arekek eta Weronikak beren lehen saioak eman dituzte ere: Poloniar Hizkuntza, Aerobica eta Poloniaren Historia, hurrenez hurren.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

Ikusi argazki gehiago poloniar web-orrian

.

Barakaldoko alkateak ikasle poloniarrak hartu ditu

bd_alcalde

Barakaldoko Udaletxearen prentsa-ohar batekin batera, ‘Barakaldo Digital’ egunkariak goiz honetan udalbatza-aretoan ospatu den ekitaldia jasotzen du.

Alkateak, Alfonso Garcia Alonso-k, ‘Comenius’ truke programari esker gure artean egun batzuk pasatzen ari diren 25 ikasle poloniarrak eta 4 irakasle hartu ditu. Hauei Batxilergoko eta DBHko gure ikastetxeko ikasle talde dexente laguntzen zien; beren etxeetan hartzen dituzten, batez ere.

Alkateak Barakaldoko hiritar eta sozial aldaketaren azalpen historiko txikia eskaini ondoren, zera esan du: “Siempre es enriquecedor conocer otro país, otras culturas y costumbres. El intercambio estudiantil se ha convertido en uno de los instrumentos más útiles para relacionarse con personas que, de otra manera, muy difícilmente uno se cruzaría a lo largo de su vida. Comunicarse con el diferente y vivir experiencias conjuntas permite abrir los ojos de par en par y replantearse muchas cosas en la vida”.

Oscar Gonzalez-ek eta Sergio Martin-ek, gure zentroan trukeko bi arduradunek egindako lanaren balioa nabarmentzen bukatu du. Hauek Batxilergo- eta DBH-Koordinatzaileak dira, hurrenez hurren.

Irakurri berria ‘Barakaldo Digital’ egunkarian

.

————————————

 

Otsailaren 20ko argazkiak

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

Isusi argazki gehiago poloniar web-orrian

.

Haur Hezkuntza (3, 4 eta 5 urte) – Aladdin

cartel_aladdin
.
.

– Mailak: Haur Hezkuntza (3, 4 eta 5 urte)

– Eguna: Asteartean, Otsailak 18

– Lekua:  Barakaldo Antzokian

– Ordua: Arratsaldean, ikas-orduetan

Ez dira aldatzen sartzeko eta irtetzeko orduak

.
.
.
.

Poloniar ikasle eta irakasleen bisita (Jardueren egutegia)

viaje_polacos_1

  Asteazken honetan, otsailak 19, 25 ikasleko eta 4 irakasle poloniarreko taldea iritsiko da salesian-ek Ostrów-Wielkopolski-n duten ikastetxetik; 10 egun pasatuko dituzte gure artean.

Dena prest dago gure gonbidatuak jasotzeko eta COMENIUS «Different roots, same language» (Sustrai desberdinak, hizkuntza berdin-berdinak) proiektuaren barruan programatutako jarduerak haiekin egiteko. Ikasle poloniarrei ostatu emango zaie DBHko eta Batxilergoko ikasle etxeetan, lan-erritmo bera partekatuz eta baterako jardueretan eta irtenda kulturaletan parte hartuz.

Bada erronka ederra eta aukera hobeezina gure ikastetxea, estilo salesianoarekin bat, HARTZEN DUEN ETXE handia bihurtzeko!

 

———

‘Barakaldo Digital’ egunkariak poloniar ikasleen bisitari oihartzuna egiten dio.

bd_polacos_1

  Asteazken honetan, otsailaren 19an, 25 ikasle poloniarreko talde bat iritsiko da Barakaldora ‘Comenius’ heziketa-truke programaren esparruan. ‘Barakaldo Digital’ egunkariak berri honi oihartzuna egiten dio.

Ikasleak Maria Laguntzailearen alaben (salesianen) ikastetxe batekoak dira —“Publiczne Gimnazjum Sióstr Salezjanek im. sw. Jana Bosko“— eta haien lau irakaslek lagunduta 10 egunetan egongo dira gure artean. Poloniar ordezkaritzari harrera egingo dio alkateak Udaletxean.

Oscar Gonzalez-ekiko, ikastetxeko Batxilergo Koordinatzaile eta proiektuaren arduradunen batekiko, elkarrizketan truke-bisita honen xehetasunak ematen dira; gure ikastetxeko 25 ikasleko beste talde batek bisita itzuliko die Ostrow Wielkopolski-ra (Poloniara) ekainean.

Gonbidatu poloniarrei ostatu emango diete ikastetxeko ikasle etxeetan eta jardueretako oso agenda trinkoa prestatuta daukate. Bertan, ‘Ezagutu Barakaldo’ gidatutako ibilbidea, euskal kostaldea eta Donostia-, Loyola-, Gernika-, Bilboko Zazpi Kaleak- eta Guggenheim museorako bisitak, beste leku batzuen artean.

Halaber azaltzen da neska-mutil poloniarrek klase batzuk jasoko dituztela kirol-, euskal dantza- eta euskarari buruz. Ikastetxeko inauteri jaian parte hartuko dute ere. Eta haien egonaldiko azken egunean jaialdia ospatuko da, zeinetan Salesianoetako ikasleek dantza poloniarrak interpretatuko dituzten eta poloniarrek, euskal dantzak.

Irakurri berri osoa ‘Barakaldo Digital‘-en

‘Atalaya salesiana’: Otsaileko alea

atalaya_febrero_1

  ‘Atalaya salesiana’-k, Barakaldoko Salestar Ikasle Ohien Elkartearen aldizkariak, bere hileroko hitzorduarekin fidel, ale berria argitaratu du.

Duela egun batzu paperezko bertsioa banatu zen; orain bertsio digitala agertu da. Hona hemen otsaileko alearen edukia:

.
.
.

————————— – Un nuevo clima en la Iglesia
– Promociones anteriores a 1950 con Don Bosco
– Visita de don Félix Urra a la Junta Directiva
– ¡Esos correos electrónicos …!
– “Palabras Mayores”
– La inmigración: ¿un problema o una oportunidad?
– “No es raro que hable con cariño de los salesianos”
———— – Cuando se llega al límite máximo de la incompetencia
– Destino desconocido – II
– El Presidente informa
– Tomás de Zubiría e Ybarra
– Contrato de maestra en 1923
– Txakolí: La nueva cosecha
– El fantasma del castillo

.

(Irakurri ‘Atalaya salesiana’)