24 - 04 - 2026

Guraso Eskola: ‘On Boscoren pedagogia’




  Ikastetxearen heziketa planean programatuta zegoen bezala, urtarrilaren 22, asteartean, Done Bizente, Barakaldoko patroi, egunean,  zentroko liburutegian hitzaldi bat burutu zen: «On Boscoren Prebentzio-Sistemaren proposamen metodologiko nagusiak» zuen izenburu.

Zentro honetako irakasle salestarrak, Josean Hernández-ek, egindako gaiaren aurkezpena eransten dizuegun testuaren irakurketan eta  azalpenean oinarritu zen. Aldi berean eta ulermena errazteko, irudi batzuk eta esaten zihoanaren laburpen bat proiektatzen ziren.

Hitzaldiko testuarekin batera, dokumentu baliotsua eman zen On Boscoren pedagogia hobeto ulertzeko. ‘Erromako Gutuna’ delakoa, Salestar Familiaren fundatzaileak 1884ko maiatzaren 10ean idatzita. Testuarekin batera ere eskaintzen dizuegu.

(Sakatu irudien gainean)

————- —-

On Boscoren bizitza. Apaiz gaztea_2

——————————————-

 

Bokazio astea



   Urtarrilean gaude jadanik eta, beti bezala, Juan Bosco Deuna jaiaren hurbiltasuna nabaritzen dugu.

Motibo honekin, Ikastetxeko pastoral taldeak hilaren azken asteotan burutuko den kanpaina prestatu du, ikasleek beren alderdi espiritualean ere hazi eta jaia era biziagoan bizi dezaten.

Haur Hezkuntzako umeek On Boscoren bizitzari buruzko ipuinak, kantak eta istorio dibertigarriak izango dituzte, guretzat hain garrantzitsu den Juanito Bosco, haurtzarotik eredu, ohartzen has daitezen.

Lehen Hezkuntzakoek, bere aldetik, haren bizitza sinestezina askoz hobeto ezagutu ahal izango dute, egun on, lehiaketa, proiekzio eta ospakizun erlijiosoen bidez.

DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, beraien heltzean eta bizi-aukeretan haiei laguntzea da gure helburua. «Bokazio astea» delakoa izango dute. Eta «Etxe diFErente bat» izenburuaren azpian zera nahi dugu: ikasle guztiek Ikastetxea, eguneko egunaren zati handian bizi diren etxea, hobeto ezagut dezaten, baita honetan gure bizitza eta ekintzak garatzen ditugun pertsonak ere. Horrela, une berezietan boluntario, irakasle, guraso, animatzaile, salestarrekin… partekatu ahal izango dute eta hauen motibazio sakonak ezagutu, Barakaldoko Obra Salestarrari bizitza emateko haiek bultzatzen dituzten motibazioak.

 

——————————– (Handitzeko, sakatu irudien gainean)
—-

On Bosco, lehen urratsak Torinon



Torinon ikusi zuen errealitateak laster hunkitu zion Juan Bosco-ri, jatorri nekazariko apaiz gazteari, harekin bat bait zetorren bera. Eta ongizate-bizitza bermatu ahal izan zioten eskaintza ugariei eta hiriko burgesiaren arteko lasaitasunari uko egin zien.

Torino hiriaren hazkunde demografikoa oso adierazgarria izan zen: 1815ean, 88.000 biztanle inguru zituen; 1848an, 137.000 inguru izatera heldu zen. Hiriaren handiagotze hau emigrazioak sortu zuen batez ere. Eta ez lantegi handiak agertuko ziratekeengatik, oraindik merkataritza eta eskuz egindako lan txikiak nagusiak baitziren. Urte haietako Torino-k nekazari goseti jendetza erakartzen zuen; kasu askotan, gazteak edo adingabeak.

Aldizkako peoi hauekin, eraikuntzaren lanean erabilita batez ere, txerpolariak elkartzen ziren, eta kaleak, plazak eta aldiriak betetzen zituzten; lanik gabeko guraso seme-alabak, ofiziorik gabekoak eta hura izatearen posibilitate gabekoak, eta iraun ahal izateko edozein enplegutara moldatzen ziren mutiko eta mutil ugariak.

Herri etxebizitzak oso garatu gabeko eraikuntzak ziren, galerietan edo patioan komunekin. Gelen barruan, gutxi argituta eta gaizki aireztatuta, airea osasungaitz eta kaltegarria zen, eta pobrezia zikinkeriarekin nahasten zen. Langabeziak delinkuentziara zeraman, nahiz eta delitu handiak salbuespenezko gertaera izan. Hiria legea alde batera utzita bizi ziren gaizkileez beteta zegoen, limosnaz eta ebasketaz aurrera ateratzea bilatzen ziren goseak hamikatuak. Torino-ko espetxeak, metaketatako egoeran, oso mutil gazteez galkatuta zeuden.

1841eko abenduaren 8an, On Boscok bere etorkizuneko lanerako adierazgarri egingo litzatekeen topaketa izan zuen. Bazen egun horretan eukaristia ospatzera zihoanean aurkitu zuen mutikoa. On Boscok babestu egin zuen Asis-eko San Frantzisko elizako sakristauaren kolpeen aurrean, eta Bartolomé Garelli-k –hori zen honen izena–, 16 urte izan arren, Lehen Jaunartzea ez zuela egin, katixima ezagutzen ez zuela eta urri eta utzita zela aitortu zion. Mezaren ondoren, On Boscok lehen katixima-ikasgaiak eman zizkion eta hurrengo igandera itzultzera animatu zuen. Egun horretan, Garelli 20 mutikorekin itzuli zen; eta 80 izatera heldu ziren hurrengo urteko martxoan. Honekin Oratorioari  eman zion hasiera On Boscok.

Hala ere, ez zuen autoritate zibilen ez Elizaren babes guztia izan. Batzuen iritzian, On Bosco iraultzaren plana egiten ari zen denatako prest izandako mutil utzitako horiekin. Beste batzuek apaiz gazteak tokian tokiko parrokiei eliztarrak lapurtzen zizkiela esaten zuten. Eta, azkenean, baten batzuek On Boscok arrazoia galduta omen zuela pentsatu zuten.

On Boscoren bizitza. Apaiz gaztea_1

——————————————-

 

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailak: ‘Baratze’ko egonaldian (argazkiak)



  Oporretatik etorri eta gero, 4. eta 6. mailetako neska-mutilok Baratzera joan ginen hiru egun eta bi gau pasatzera.

Primeran pasatu genuen. Bertan hainbat ekintza egin genituen: Esku lanak egin genituen, ‘Eguzki’ zaldian muntatu ginen, ukuiluko abereak ere ikusi genituen. Oso ondo jan genuen batez ere azken egunean Nesquick izozkia jan baikenuen. A! eta azken gauean diskotekara joan ginen oso goapo jantzita.

Bikaina izan da eta errepikatzek gogoekin gaude. Pilo bat argazki atera genituen erakusteko zein ondo igaro genuen. Aupa Baratze!!!!

.

  (Argazki asko direnez gero, «flickr» irudian sakatuz edo beheko aukezpenean ikus ditzakezue

.

.

Lehen Hezkuntza: Ikasgela-liburutegien berriztatzea




  Urte berriaren hasierarekin bateraLehen Hezkuntza osoko ikasgela-liburutegiak berritu ditugu.

Lehen Hezkuntzako ikasgela bakoitzak liburutegi bat dauka, maila horren umeen adinerako egokiak diren liburuekin. Ikastetxeko Guraso Elkartearen (IGE) kolaborazio eta ekarpen ekonomikoarekin 416 ale erosi eta Lehen Hezkuntzako 12 ikasgeletan banatu dira.

Horrela, etapa honetako ikasleek baliabide bikaineko gozatzen jarraituko dute, orain eguneratuta, irakurketarako beren zaletasuna sustatzeko eta ikasturtean zehar beren komunikazio-gaitasunean aurrera egiten jarraitzeko.

.

On Boscoren bizitza. Gaztaroa

——————————————-

 

On Bosco, ikasle



Apaiza izateko ikasteko nahia eta aurrera irteteteko bere ahalegina Juan Boscoren bizitzako ezaugarriak dira bere nerabezaro eta gaztaroan zehar.

Haurtzarotik, Juanek bere lidergo-espiritua eta gazteen arteko apostolutza izango litzatekeenaren ezaugarriak frogatzen ditu astian ume eta mutikoak bilduz eta haiek malabarismo-ekitaldi eta mezu hezigarria zuten pasadizoez olgatuz. Ametsak eginda ikusteko, bere familiaren pobrezia egoeratik eta alor lanetan ikustea nahi zuen Antonioren, bere anaiaren, oposiziotik zetozen oztopoei aurre egin behar izango litzateke. Ez Antonio ez José ez lirateke eskolara joango. Juan ordea, bai; bere nortasunaren irmotasunari eta bere amaren laguntzari esker.

Etxean tirabirak saihesteko, 13 urte zituela I Becchi uzten du eta zortzi kilometro urrun zegoen Moncucco-ko Moglia familiaren landetxera joango da. Hurrengo urtean Juanek On Calosso apaiz zaharrarekin topatuko du. Honek haren adimen eta debozioarekin miretsita, ikasketetatik begiratzea hitzeman zion; baina laster hil zen. Antonio ezkontzerakoan, Margaritak ondasun urriak banatzen ditu, I Becchi-ko etxea bere semeordeari uzten dio eta hura bere bi semeekin Sussambrino-ra doa bizitzera. Gertaera honek Juan azkenik eskolara joan ahal dadila posible egiten du, Castelnuovo-n; nahiz eta bost kilometro egunean lau aldiz ibili behar izan.

16 urte zituela, bigarren mailako ikasketak hasten ditu, Castelnuovo de Asti-tik 12 kilometrotara, Chieri-n. Hango egonaldia eta ikasketak ordaintzeko, Juanek herrixka hurbiletan laguntza eske ibiliko da. Eta Chieri-n gozogintza, joskintza, burdingintza, zapatagintza eta gero bere mutikoei erakusteko balio izango lioketen beste hainbat ofizioak ere ikasiko ditu. Ikastetxean ere lehiaketa literario desberdinetako eskudiruzko sariak irabaziko ditu.

Beranduago, bere apaiz-heziketa jarraitzea eragozten zuten errekurtso ekonomiko urriengatik beti arduratuta, Juanek frantziskotar egitea pentsatu zuen. Hala ere, On José Cafassoren orientazioarekin eta On Cinzanoren laguntzarekin, 20 urte zituela Chieri-ko Apaizgaitegi Diozesiarrean sartu zen. 1841eko ekainaren 5ean, Monsinore Franzoni Torino-ko artzapezpikuak apaiz ordenatu zuen.

Apaiz gazteari proposamen desberdinak eskaini zitzaizkion: Genoaren familia dirudunaren seme-alaben irakasle-tutorea, Murialdo-ko bere auzotarren kapilaua, hainbeste lagundu zuen On Cinzanoren, Castelnuovo-ko parrokoaren, laguntzailea… Margaritak bere amak oso argia utzi zion: «Aberatsa inoiz izatera heltzen bazara, ez dut oinik jarriko zure etxean». Perspektiba hauen aurrean, On Cafasso bere aitor-entzuleak aholkatuta, Torino-ra joan zen Juan. Hark sortutako Pastoral Institutuan (Italieraz «Convitto Eclesiastico») hiru urte gehiago emango lie ikasketei. Ikasketa hauen xedea apaiz-zereginaren alderdietan, teologia moralean eta predikuan sakontzea zen. Aldi berean zerbitzu pastoralak egiten zituen parrokietan, espetxeetan eta hiriaren zentro desberdinetan. Torino-ko gazteen errealitatea ezagutzea baimendu zion hark guztiak eta Jainkoak harengandik espero zuenaz ohartzen joatea.

DBHko 1. eta 2. mailak: How to get a lucky day? (Nola lortu zori-egun bat?)



“LUCKY DAY”

Andyk eta Bobek oso ideia desberdinak dituzte patuaren gainean. Bob eszeptiko agertzen da zoriarekiko erlazionatu guztiarekin; Andy, ordea, bere geroaldia erakusten dizkioten pistak bilatzen tematzen da.

DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek gozatu eta ikasi ahal izango dute Tumbalobos taldeak antzeztuko duen ingelesezko antzezlan honetaz.

— Eguna: Urtarilaren 17an
— Lekua: Bilboko Jesuiten Antzokian

.