Tradizioak agintzen duenez, hilaren 4ko arratsaldean, Agate Deuna festaren bezperan, Haur eta Lehen Hezkuntzako umeak patioan elkartu dira eta biribilean jarrita «Aintzaldu daigun Agate Deuna» abestu dute.
.
Meteorologoek diotenez ondoren erori den euria jada zegoen aurrez ikusita, gure ikasleen emanaldiaren ondorioa ez dela izan.
.
[flickr]set:72157640504637803[/flickr]
Haur eta Lehen Hezkuntzako umeek Agate Deunari kantatuz
Lehen Hezkuntzako 3. maila – Kontzertu didaktikoa
Baratzeko egonaldia: artikulua eta argazkiak
Urtarrilaren 8an, 9an eta 10ean, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako neska-mutilak Baratze – Baserri Eskolara joan gara.
Bolalumak, liburuak eta koadernoak utzi eta aitzurrak, eskorgak, abereak eta ogi-masa hartu ditugu; aldaketa guztiz interesgarria izan da, benetan. Gainera egun bikainak izan ditugu, hotzik eta euririk gabe, eta tarte libre guztiak kalean topera jolasteko aprobetxatu ahal izan ditugu.
Lehenengo gauean, zirrarako eta nerbioetako horrekin, lokarraraztea kostatu zitzaigun eta, noski, gauza bera gertatu zitzaien irakasleei; baina haiei esna egoteak ez zien hainbeste grazia eragiten. Bigarren gauean, berriz, hain ahituta geunden ezen ez zigun ezta lo-zakuak ixteko denborarik eman ere.
Bikainak eta hegan eginez pasatu diren egunak izan dira.
——
Ikusi Flickr-en 1. argazki-albuma
——
Ikusi Flickr-en 2. argazki-albuma
Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailak: ‘Baratze’ko egonaldian
Bazen behin, zaratatik urrundutako itsasbazter eder bat. Toki liluragarri hau Gernikako erreka, hondartza, ibai, mendi, baso, itsasadar eta padurez inguratuta zegoen.
Urdaibai izenez ezaguna, Bizkaiko kostaldean kokatutako Biosferako Erreserba zen, herrialde honen harribitxia. Bertan zuhaitz mota ezberdinez betetako basoetan hegazti eta animalia asko bizitzera gelditu ziren. Inguru horretara hurbiltzen zirenak harrituta itzultzen ziren. Hala ere, naturak eskainitako altxor honetaz gehien gozatzen zutenak Oxinako haran txikira gerturatutako haur guztiak ziren.
Ezkututako Oxinako kubeta horretan Baratze izeneko baserria zegoen. Urtero bertaratutako milaka lagun abentura zoragarriak bizitzera etortzen ziren. Lurra lantzen eta etxe-abereak zaintzen irakasten zizkieten bitartean, jolasean, dantzan, korrika eta kantuka besteekin elkarbizitzen ikasten zuten.
Hau guzti hau izan dute gozatzeko Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako gure umeek, hilabete honen 8tik 10era arte. Zelako inbidia!…
.
. |
. |
. |
. |
. |
Lehen Hezkuntzako 1. maila – Izenaduba Basora bisitan (argazkiak)
Izenaduba Basoan Olentzero eta bere lagun guztiak bizi dira; bertan haurra da protagonista, eta mundu magikoa ezagutzen du.
OLENTZEROREN ETXEA
Landetxo Goikoa Bizkaiko baserririk zaharrena da (XVI mendetakoa) eta garaiaren eraikuntza arkitektoniko gutxietako bat da. Oraintsu zaharberritu da eta gaur egun Olentzeroren eta bere lagun guztien Etxe Magikoa da.
Olentzeroren Etxean umeek, joko elkarreragileen eta teknologia berrien bitartez, ingurune magikoko batean mitologia- eta naturari buruz ikasten dute. Hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak, ostegunean, abenduaren 5ean.
.
—Ikusi argazki-albuma Flickr-en
Lehen Hezkuntzako 5. maila, Kutxaespazio-ra bisitan (iruzkina eta argazkiak)
Eureka Zientzia Museoa gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da.
Eureka Zientzia Museoak informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.
Eureka Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria. Hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak ostegunean, abenduaren 5ean, eta iruzkin hau utzi digute:
«No hace falta que nos vayamos hasta Valencia para disfrutar de un buen Museo de la Ciencia.
La visita ha sido muy aprovechada. Este año hemos tenido quince minutos entre el autobús y el comienzo de las actividades, así que hemos aprovechado para hacer el “hamaiketako”. Seguido empezamos, un grupo, haciendo una visita guiada al Museo mientras el otro hacía un taller de química (muy interesante). Al finalizar cambiamos los turnos.
A la una y pico, el bocata y seguido visita al planetario. Casi otra hora. Finalmente hicimos una visita libre por el museo y, media hora después de la hora acordada con los profesores, todavía estaban reuniéndonos porque queríamos ver y sobre todo tocar más y más.»
.
—Ikusi argazki-albuma Flickr-en
.
Lehen Hezkuntzako 4. maila – Guggenheim Museora bisitan
Lehen Hezkuntzako 4. maila – Kontzertu didaktikoa
‘Ali Baba eta 40 Lapurrak’ – Lehen Hezkuntza
Ali Baba eta 40 lapurren ipuin tradizionalean oinarrituta, Borobil Teatrok egokitzapen bizi eta soila lortu du, haurren gozamenerako.
Argiztapen, musika eta koreografia bikainez lagundurik, hiru aktore protagonistek Ali Babaren istorioa kontatzen dute. Hain zuzen ere, Ali Baba egurketari persiarra da, eta altxor handia aurkitu du haitzulo baten barruan. Baina altxor hori 40 lapurrez osaturiko talde batena da, eta ez dute Ali Babaren anaia Kassimen aberastasun-gosea barkatuko, urrez betetako zakuak eramaten ari dela jakiten dutenean.
Lapurren haserretik ihes egiteko eta, bide batez, bere familia eta lagunak babesteko, Ali Babak abentura itzelak biziko ditu, eta hori ikusi ahal izango da eszenatokian, 50 minutu ahaztezinez.
– Lekua: Barakaldo Antzokia
– Asteartean, hilak 19: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
– Asteazkenean, hilak 20: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak