Tanttaka antzerki taldeak ‘Kafka eta panpina bidaiaria’ antzezlana eskaintzen die haurrei. Antzezlan honek ‘Metamorfosia’-ren egilea protagonista duen pasadizo erreala hartzen du abiapuntu bezala.
LHko. 5. eta 6. mailetako ikasleek hartaz gozatzea ahal izan zuten, martxoaren 7an.
Franz Kafkak, hil baino urtebete lehenago, Berlingo Stegliz parkean paseatzen zebilela, erabat atsekabetuta negarrez ari zen neskatila bat aurkitu zuen: panpina galdu berri zuen.
Haurra lasaitzeko, istorio bitxi bat asmatu zuen: panpina ez zen galdu, bidaia bat egitera joana zen, eta neskatilak laster gutun bat jasoko zuen.
Gau hartan bertan idatzi zuen Franzek hiru astean haurrari hutsik egin gabe bidali zizkion gutun ugarietako lehena; gutun haietan, panpina berezi haren abenturak kontatzen zizkion, munduko bazter guztietatik…
.
—- | — | — | |||
—- | — | — |