23 - 11 - 2024

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailetako umeak Basondora bisitan

basondo

 
 
  Ostiralean, ekainak 13, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailetako umeek Basondo bisitatu dute. Arduradunek dioten bezala, Basondo ez da zoo bat: aterpe bat da mehatxatutako basa faunarentzat.

60.000 metro baso-zelaitan, bertako inguruko basabere espezie nagusiak zaintzen ditugu: basurde, orkatz, azeri, basakatu, katajineta, igaraba, hegazti harrapari eta migratzaile, narrazti…, eta baita gure inguruan galduak dauden beste espezie batzu, otsoa, katamotza edo bisonte europarra, esate baterako.

2012an, hara joan ziren gure ikastetxeko taldekoek zera idatzi zuten:

Una vez allí, hicimos recorridos para ver diferentes animales. Gracias a las monitoras aprendimos las características de cada uno de ellos y muchas cosas curiosas.

basondo_1

Al mediodía, hicimos un pequeño descanso para comer y aprovechamos para jugar un poco.

Después, hicimos juegos y talleres organizados por las monitoras. En estos juegos, además de buscar pistas, teníamos que recordar cosas que habíamos visto y escuchado por la mañana.

Fue un día estupendo, el tiempo nos respetó y lo pasamos en grande!!

Gauza bera opa diegu aurtengoei.
.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak: Teilaetxe landetarako txangoa

tellaetxe_1

Datorren ekainaren 6an, ostiralean, ikasturtearen bukaera ospatzeko eta elkarbizitzeko, Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklokoek Teilaetxe Landetarako (Gorostiza) irtenaldi bat egingo dute.

Orduak ohikoak izango dira.
.

Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museora bisitan (argazkiak)


ferrocarril_1

Europako tren-bildumarik onenetakoa du Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak.

Ekainaren 5ean, ostegunean, hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako neskatila-mutikoak.

Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusiaren lehenengo solairuan, XIX. mendearen amaieratik AVEren sorrera arte tren-langileek erabili izan dituzten uniformeen erakusketa aparta dute ikusgai. Bigarren solairuan, tren-geltokietako ordularien erakusketa aurkitu zuten, munduko onenetakoa, eta denboran zeharreko bidaia batean murgilarazi zituen.

Garaiko tren batean, bidaia motzak, eraman zituen azkenik Loyola-ko Santutegia inguratzen duen parkeraino, patxadaz eta gustora jolastu ahal izan ziren tokira. Bidaia ona!

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Senideentzako jaialdiak

veladas_1

María Auxiliadora jaiagatik, Haur eta Lehen Hezkuntzako neskato-mutikoek jaialdi txikia prestatu dute beraien lagun guztientzat eta beren senideek ere gozatu ahal dezatela nahi dute.

Lekua:  IKASTETXEKO ANTZOKIAN.
Ordua:  15:00etan
Egunak:  MAIATZAREN 26an — Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara
——–.-.—- MAIATZAREN 27an — Haur Hizkuntza eta Lehen Hizkuntzako 2. maila

Talde guztiek jokatzen duten bitartean eta ez bakarrik zuen seme-alabengan, antzokian atera gabe egotea eskatzen dizuegu; horrela pasalekuetatik etengabeko joan-etorriak eragotziko ditugu.

.
.

Lehen Hezkuntza: ‘Euskara Piztuz’

euskara_piztuz

 Aste honetan, Barakaldoko ikastetxe guztien kolaborazioarekin, euskararen bi sustapen jarduera gertatuko dira.

Lehen Hezkuntzako 3. mailetik 6. mailarako neskato-mutikoek Barakaldo Antzokian antzezlan batez gozatuko dute asteartean, hilak 27. Haren titulua ‘Ttipa-ttapa munduan zehar’ da eta aktoreekin batera dantzatu eta kantatu ahal izango dute, antzez-lanearen protagonista honela bihurtuz,

Halaber, maiatzaren 28an, asteazkenean, goiz guztian zehar Herriko Plazan ‘Euskara Piztuz’ ospatuko da. Goizeko 9.30etatik aurrera, 3. mailako ikasleek euskararen aldeko mezuak pankartetan erakutsi eta irakurriko dituzte eta 4. mailekoek euskaldun musikan oinarritutako koreografia antzeztuko dute.

Bere aldetik goizeko hamaiketatik aurrera, 6. mailako mutiletako neskato-mutikoek haiek berek euskararen alde sortutako ‘bertso’ batzuk kantatuko dituzte, 5. mailakoek berriz Endika Abella raperoaren ondoan hizkuntzarekiko erlazionatutako raps desberdinak kantatuko dituzte.
.

”Sialuk, hartz txikiaren bidaia”



sialuk_1

   Sialuk hartz arre txikia dugu eta goitik behera marroia da. Ipar hegoan bizi da bere ama Nannuralukekin, guztiz zuria den duen hartz errearekin. Sialuk berari buruz dena jakin nahi du. Horretarako, jaio zen basora bidaiatzen du. 

Sialuk hartz txikiaren bidaiak adopzioaz hitz egiten digu hizkuntza argi eta errez batean. Narratzailea, hartz arre txikia, musikaria eta hainbat txotxongilok lagunduko digute emozioz betetako bidaia honetan.

— Haur Hezkuntza (guztiak): Maiatzaren 20an, asteartea. Arratsaldean; eskola ordutegiaren barru denez, sartzeko eta irtetzeko orduak ez dira aldatuko.

— Ed. Primaria (1º y 2º): día Maiatzaren 21ean, asteazkenea. Goizean; eskola ordutegiaren barru denez, sartzeko eta irtetzeko orduak ez dira aldatuko.

.

Errepideko Heziketako jarduerak

vial-0

   Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleak Ansio-n kokatutako Errepideko Heziketako pistara joango dira, gai honen gainean jarduera batzuk egitera.

Programararen helburua trafikoko istripuak aurrez ikustea da, baina optika praktikotik. Arduradunen arabera, parte-hartzaileek «arriskua nabaritzen dute» pistan. Honela, geroaldiko gidari arduratsua eratzea lortzen da. Ikasleek «arauak eta bide-seinaleak ezagutzen, identifikatzen eta bizikidetasunaren erregulatzaile eta segurtasun-elementu bezalakoak errespetatzen» ikasten dute.

— 3. A:  Maiatzaren 15ean, osteguna.
— 3. B:  Maiatzaren 22ean, osteguna.
— 4. A:  Maiatzaren 21ean, asteazkenena.
— 4. B:  Maiatzaren 21ean, asteazkenena.
.

.

Iria Nieto-k irabazi du GASCA-k antolatutako ‘Talentu-lehiaketa’

concurso_talentos_1


  GASCA-k, eskola-jangela kudeatzen duen enpresak, «Talentu-lehiaketa» antolatu du. Hau da, «Egin ezazu zuk dakizuna». Eta gure ikastetxeko irabazlea Iria Nieto, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, izan da.

Gaur osteguna, maiatzak 8, aurrez apuntatu diren artista ugari aurkeztu dira ikastetxeko antzokian, bazkaldu ondoan: Kantak, dantzak, tresnak, magia… denetarik erabili dute eskenatokian entzun-ikusle amorratuak alaitzeko.

Iria Nieto izan da irabazlea. Alicia Keys-en «Girl on fire» abestu du eta datorren maiatzaren 18an, parte hartuko du gure ikastetxea ordezkatuz Bilbon gertatuko den finalean.

Sorte on izan, Iria!
.

iria_1

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailakoak: ‘Ezeztz hegan egin’

vuela_si_puedes_1


  Klima aldaketak hondamendiak eragiten ditu naturan eta gizarte modernoak eta norbanakoen portaerak eraldatuko ditu. Zikloi suntsitzaile bat helduko da laster eta txori batzuek ezinbestean beste lekuren batera ihes egin behar dute azkar.

“Ezetz hegan egin” ikuskizunean, lau txori bitxik alegia zoragarria eskainiko digute, ederra eta eduki aberatsekoa: arrazakeria, arduragabetasuna, botere-grina eta berekoikeria erakutsiko dizkigute, baina baita elkarren arteko laguntza, elkartasuna eta errespetua ere.

Arazo saihestezin horretatik abiatuta, istorioak besteekiko harreman mota ugariak islatzen ditu modu sentikor eta argitsuan gure antza duten animaliak baliatuz. Agian antza handiegia dute.

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako umeak.
Eguna: maiatzaren 6an.
Ordua: Arratsaldean; eskola ordutegiaren barru denez, sartzeko eta irtetzeko orduak ez dira aldatuko.
.

Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeak Enkarterriko Museora bisitan

m_encartaciones_3



  Joan den apirilaren 30ean, Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeek historian murgiltzeko aukera izan genuen, Enkarterriko herrietan paseo bat emanez.

Trukearen bitartez salerostea ikasi genuen eta gure berezko munstroa egin genuen museoan ikusi genituen piktogramak imitatuz.

Zorionez, eguraldiak kanpoko airea gozatzen utzi zigun, beraz Herri-Kirola hunkigarri batzuekin osatu genuen bisita.

Mundiala pasatu genuen!!

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.