10 - 09 - 2025

Gure web-orriaren estatistikak



  Hemen duzue Ikastetxearen web-orrirako zuen bisitetako estatistikak islatzen dituen koadroa. (Abendua bukatzeke).

Web hau gure arteko komunikazioa eta informazioa errazteko  jaio zen eta bere helburuak betetzen ari dela uste dugu. Gero eta gehiagotan sartzen ari zarete hartan eta gehiago ere zuen seme-alabak hezitzeko eguneroko lan ederra gurekin partekatzen duzuenok . Eskerrik asko.

(Amerikar erara, ‘komak’ gure ‘puntu’aren papera betetzen du, miletakoak bereizteko. Eta alderantziz, ‘puntua’ dezimaletako gure ‘koma’ da.)

«Euskarakoldo» ikastetxeko hormatik kanpo zabaltzen ari da



  «Euskarakoldo» programa Ikastetxean Euskara laguntza-klaseak jasotzen dituzten ikasleentzako ikasketa errazteko besterik gabe jaio zen, baina urak gainezkatu dira.

Sendi osoa (aditz ariketak eta gramatikakoak, idatzitakoak edo ‘autozuzengarriak’) «ahoz aho» eta «bila, konpara eta aurkitzen baduzu… « sistemataz baliatu da.

Ikasturtearen hasieratik hona (hiru hilabete eta erdi ondoren), programaren formatu desberdinek 60.000 baino gehiago ikustaldi jaso dituzte (ez «erabiltzaileak»; erabiltzaile bat behingoanago sar daiteke edo hainbat orrialde ‘bisitatu’). Horrela, ba, ugariak dira ikastetxeak, akademiak, irakasle partikularrak edo pertsona indibidualak (gure ikasleez gain) haien materialei etekina ateratzen ari zaizkienak. Eta doako!

Azken finean, salestarrok gizarteari ematen diogun beste zerbitzuetako bat bihurtu da.

«Eguberriko opari» bat: Posiblea da zuetako batek (gurasoak, familiakoak) Euskara ikasten hasi izatea eta, arrazoi desberdinengatik, hura uztea. Orain ez du klase erregularretara joateko denborarik, baina badu interesik. Koldo Vergarak bere burua eskaintzen du hura «on-line»  ikasketan orientatzeko. Tarteka, ordutegi finkorik gabe.

Ea, ba; eutsi horri!

Harremanetan jartzeko e-posta: euskarakoldo@yahoo.es

.

Baina, kirolak zerbaiterako balio du…?


.
   Ona da gure seme-alabek kirola egitea? Zergatik? Zertarako?

Kirola egin behar da … Telebistan eta guzti esaten digute. Jada zaharrenok dakigu
egin behar dela: kolesterola, hezurrak, kaltzioa … Baina umeei eta gazteei zer
eman diezaieke?

Hemen dugu bere abantailei eta arriskuei buruzko gogoeta txikia.

.

 «Baina, kirolak zerbaiterako balio du?«

.
.

Barakaldo, etxe irekia / casa abierta



  «On Bosco» Gizarte Gela Barakaldoko Salestar Ikasle Ohien Elkarteko ekintza bat da. Txema Martín Villafañek –presidentea delarik– eta Lope Jesús Sánchezek –salestarra– koordinatuta, jarduera ederra garatzen du elkarte honek urtean zehar eta ekintza ugari. Hauetako bat, «Barakaldo, etxe irekia / casa abierta».

Esaten dutenez, «Atzerriko immigranteentzako harrera-udalerri sendo bihurtu da Barakaldo… (eta guk) parte-hartze eta topo egiteko guneak sustatuz segitu nahi dugu, kulturarteko Barakaldo eraikitzeko».

Programak bi gune ditu «On Bosco» Gizarte Gelako boluntarioen ardurapean, borondatez eta dohainik:

+ 1.a, “Etxean bezala”  izeneko gunea, hartzeko, informazioa emateko eta gizarte arloko orientazioa eskaintzeko gunea da.

+ 2.a, “Elkar ezagutu, elkarrekin bizi”  izeneko gunea, jolasaren, hezkuntzaren eta kulturaren inguruko jarduerak diseinatu eta garatzeko gunea da, programan parte hartzen dutenak gizartean integratu eta kohesioa lortzeko elkar ezagut dezaten eta harremanak egin ditzaten.

.

Barakaldoko Salestarrak «Solidaritatearen Plaza»-n


  Aurreko urteetan bezala, «Barakaldoko Salestar” Ikastetxeak, IGE-ren lanaren bidez eta «Salestar Lankidetza eta Hirugarren Munduak» GKE-aren kolaborazioarekin Barakaldoko Udalak antolatutako Azoka-txiki solidarioan hartzen du parte.

Ekintza hau sozial-proiektuak finantzatzeko diru-bilketara bideratuta dago.

Ahalegin honi laguntzea desiratzen duzuenok erabilitako jostailuak utz ditzakezue –Azoka-txikian salmentarako egoera onean—Ikastetxeko harrera-lekuan, ohiko ordutegian (08:45etatik 12:45etara eta 14:45etatik 17:45etara).

.

.

Ikasleen Guraso Elkartearen Gutuna









Guraso estimatu horiek:

Gu aurkezteko nahian zuengana gatoz ikastetxeko web-orri berri eta oso interesgarri honen bidez: Ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkartea gara (IGE).

Duela urte bezala, ikastetxeko zuzendaritzarekin eta irakasleekin batera, gure kolaborazioarekin eta jardueretako ekarpenarekin jarraitzen dugu, hala nola IGEk berezkoak dituenekin: (Argazki eta marrazki lehiaketak, familia arteko afariak, puzgarriak,… eta abar).

Ikasturte berri bat hasi dugu eta, gure inguruan ditugun eta pertsonal bai familia mailan eragiten diguten arazo ekonomikoak gorabehera, guztietarako ideia bera mantentzen dugu: GURE SEME-ALABEN HEZIKETA.

Elkarte honetatik zuen esanetara jartzen gara egitea desiratzen dituzuen kontsultetan laguntzeko eta gure lana aberasten duten ideia ekarpenekin parte har dezazuela gonbidatzen zaituztegu (gutun-ontziz edota e-postaz), ogitartekoak, donutsak,… banatuz egiten duzuen borondatezko laguntzan eta abar.

Guztiok eta IGE honetako kideen bakoitzak gure harea-pikorra jarriko dugu 2012-2013 ikasturte hau oso emankorra izan dadila.

Gurekin harremanetan jartzeko era:
IGE-ko gutunontzia: idazkaritzaren ondoan
e-posta: ampasalesianosbarakaldo@gmail.com

IGE
Zuzendaritza-batzordea

Baimenak: Utziko didazu…?

  Eta baimenak, zer? Onak ala txarrak dira? Emaitzak esango du; baina ez dago errezeta-lubururik. Noiz, bai eta noiz, ez? Zeri, bai eta zeri ez?…

Hain zaila den une horretarako orientabide batzuk eskaintzen dizkizuegu.

.

  «¿Me dejas…? / Utziko didazu…?«

.
.

Eskola-Kontseilua (2012-14 kideak)

  Se comunica a la Comunidad Educativa que, tras la publicación del listado de candidatos a miembros del Consejo Escolar, no habiendo objeciones ni recursos al mismo, de conformidad con el procedimiento establecido en el Decreto 258/1996 de 12 de marzo (B.O.P.V. de 15 de marzo) y la Orden de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación de 16 de julio de 2012:

— No será necesario realizar votación para la elección de los representantes de profesoras/es, dado que el número de candidatos es igual al de los puestos vacantes a cubrir en el Consejo Escolar.
— Idem para la elección de representantes de alumnas/os.
Idem para elección de representantes de padres/madres.

En Barakaldo a 14 de octubre de 2012.
.

Kultural eta arte heziketa

  Ume edo gazte baten heziketa ez datza ezaguerak eskuratzean besterik. Beste zenbait irakasgaik ez bezala, antzertiak eta musikak haien bizitzako alderdi guztietan dute eragina, baita oso alderdi garrantzitsuetan ere; besteak beste, emozioetan, nortasunean eta sozializazioan.

La formación de un niño o de un joven no se puede basar únicamente en la adquisición de conocimientos.

A diferencia de otras materias, el teatro y la música impregnan toda su vida en aspectos tan importantes como las emociones, la propia identidad o su socialización.

Conscientes de ello, y sin dejar de lado su incidencia en la formación lingüística, se han programado una serie de actividades para los diversos grupos.
Os presentamos una primera programación para este curso

Eskola-Kontseiluaren 2012 berritzea – 3



  Behean ikus dezakezue Hauteskunde-Batzordearen Akta. Bertan Ikastetxeko Eskola Kontseilurako hautagaiak aurkezten dituzte.

.

(Handitzeko, sakatu irudiaren gainean)