17 - 02 - 2026

Batxilergoa Kantabria aldera bisitan (Argazkiak)

altamira_b

Joan den  azaroaren 20an, ostegunean, Batxilergoko ikasleek txango kulturala izan zuten. Santillana del Mar eta Altamirako Museoa bisitatu zituzten goizean. Ondoren, Santander aldera joan ziren bazkaltzera eta hiria bisitatzera.

.

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

DBHkoentzako bisita didaktikoak (Argazkiak)

visitas_ESO_1

Asken aste hauetan DBHko beste talde batzuek bisita didaktikoak egin dituzte.

.

— DBHko 1. mailako ikasleak Bilboko Itsasadarra Itsas Museora joan dira. Bertan museoa ikusi eta ‘tailer’ bat ere egin dute.

— DBHko 2. mailako ikasleak Coca Cola lantegia bisitatzera joan dira.

Bisita hau enpresa honek urtero iragartzen duen literatura-lehiaketan kokatuta dago.

.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museora DBHko 1. A mailako ikasleek egindako bisita.

.

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

Coca Cola instalazioetara DBHko 2. B mailako ikasleek egindako bisita.

.

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

‘Atalaya salesiana’: azaroko alea

noviembre_1
.

  ‘Atalaya salesiana’-k, Barakaldoko Salestar Ikasle Ohien Elkartearen aldizkariak, ikasturte honetako bigarren alea argitaratu du, azaroari dogokiona.

.

Hauxe da azaroko alearen edukia.

.

—————- – Tema del Aguinaldo 2015
– La Congregación Salesiana, premio ‘Magisterio’
– Distinción al ‘TROFEO BOSCOS’
– Ramiro Pinilla. 1923 – 2014
– Solidaridad
– “Palabras Mayores”
– Encuentro nacional del Grupo Joven de AA.AA. de España.
– De Pitarque, el profesional del canapé, al artificioso “Pequeño Nicolás”
—– – Palabras del Consiliario
– El Presidente informa
– Rikardo Arregi Aranburu
– Josune Bargueiras Sánchez
– “La casa de la juerga”
– Vinos de Austria y Hungría
– El fantasma del castillo

.

(Irakurri ‘Atalaya salesiana’)

DBHko 4. maila: “Kultura-Ekintzailearekiko Sentsibilizazio Programa»

cedemi_1

.
Ikasturte honetan, DBHko 4. mailako ikasleak Inguralde-k hezkuntza-zentroei eskaintzen dien “Kultura-Ekintzailearekiko Sentsibilizazio Programa»-n hartzen ari dira parte.

Programa barruan, beren geroaldi-erabakietako ekimen-hartzea bezain garrantzitsuak diren gaien gainean hausnartzeko denbora eta baliabideak eskaini nahi dizkiegu gure ikasleei.

“Ingurunearen bilakaera azkarrak, konpetentzia hazkorrak (…) berrikuntza egiten dute ezinbesteko posizio hobearen iturri bezala” (MCC-etako Liburu zuria). Gure ikasleek jadanik lan egin behar dute gako hauetan eta proposamen honek seguru begirada aldatzen lagunduko digu, edo gaurko “begiratzeko era” lortzen, adin goiztiarretik.

Hona hemen Programaren helburu batzuk:

— Kultura ekintzailea sustatzea.
— Balio ekintzaileak bultzatzea: behaketa, sormena, ekimena, erantzukizuna, erabaki-hartzea, konfiantza, talde-lana.
— Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzea.

Lehen jarduera bezala eta jakinaren gainean jartzeko, CEDEMI-instalazioetarako bisita izan dugu. Han duela urte ‘Bizkaiko Labe Altu’-en Ilgner ‘azpiestazio’ elektrikoa barnean hartzen zuen eraikin honetako iraganaren eta orainaren gainean gehiago pixka bat ezagutu ahal izan dugu. Oraindik sorgailu haietako bat mantentzen da barnean. Dakigunez gero, gaur enpresa teknologikoko inkubagailu bihurtu da.

Programa honen gainean informatzen joango gara web-orri honen bitartez.

Unai Agirre
DBHko 4. mailako Teknologia-irakaslea

‘Beningo umeentzat janaria’ kanpaina


.

Ikastetxeko  Pastoraltza Taldeak 2014ko bere kanpaina solidarioa aurkezten du, zehazki
  ‘Beningo umeentzat janaria».

.
KANPAINA SOLIDARIOA_14

Dot, txikientzako ikuskizuna

dot_1
.

“Dot” dantza, antzerkia, musika eta teknologia berriak elkartzen dituen ohiz kanpoko ikuskizuna da.

Laia bere pareta zuri handian agertzen den edozein orban ezabatzeaz arduratzen da. Baina, Dot iristen denean, hark ez du gerta daitekeen guztia imajinatzen. Magia pixka batekin eta irudimen askorekin, Dot-ek eta Laia-k musikaren bidez bidaia eta kolorea hasiko dituzte. Puntuak elkartu behar dituzte magia has dezala soilik.

.

— Barakaldo antzokian
— Haur Hezkuntza (4 eta 5 urtekoak)
— Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak

— Eguna: Azaroak 11, asteartea. Arratsaldean; eskola ordutegiaren barru denez, sartzeko eta irtetzeko orduak ez dira aldatuko.

.

—————————————–

.

Batxilergoa: 1. eta 2. mailetako Biologia-laborategiko praktikak (argazkiak)


.

Batxilergoko ikasleek ikasturte honetako Biologia-laborategiko beren lehenengo praktikak egin dituzte.

Lehenengo mailakoentzat ‘Zelula begetaleen tindaketa‘ eta ‘Abere eta begetalen ehunetako catalasa entzimaren erreakzioa‘-ri buruzko praktikak izan dira.

Eta bigarren mailakoentzat  ‘Mikroscopia‘, ‘Olio baten disolbagarritasuna‘ eta ‘Esne proteinen desnaturalizazioa‘ praktikak.

Argazkietan interesatuak oso ikusten zaie, probetxua jo.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

‘Ezagutu Barakaldo 2014-15’: bideoa eta argazkiak


.

Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilek «Ezagutu Barakaldo» programan hartu dute parte. Aste batean zehar herriko txoko guztiak ibili dituzte: notak hartzen, galdetzen, erantzuten…
Bienvenido Esteban-ek,»Bienve»-k, gure irakasleak bideo batean laburtzen digu.

.

——————————-

.

‘Ezagutu Barakaldo 2014’ argazkiak – Lehen Hezkuntzako 6. A

‘Ezagutu Barakaldo 2014’ argazkiak – Lehen Hezkuntzako 6. B

Lehen Hezkuntzako 5. maila: Kutxaespazio-ra bisitan (argazkiak)


kutxa_espacio_1
  Eureka Zientzia Museoa gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da.

Eureka Zientzia Museoak informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

Eureka Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria.

Hara joan dira bisitan Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak ostegunean, urriaren 23an.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

‘Gazte Zentroa’ eta ‘Triki’ aste bukaero martxan

———- ?? ??


.

Azken asteburuan, ikastetxeko jolaslekua bete zuten ‘Jóvenes 88 Gazteak’ elkarteak prestatutako jardueretan parte hartzeko prest zeuden neska-mutil ugari. Harrera eta aurkezpen-eguna zen, eta parte-hartzaile kopuruak itxaropen guztiak gainezkatu zituen.

DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko nerabeek ostiral gauean bildu ziren, afariarekin eta guzti. Txikienek, larunbat arratsaldea eman zuten ‘Wally bilatzen’.

Jarduera berriekin, Gazte Zentrokoek gaur, urriak 24, eta Triki-koek, bihar larunbat 25, errepikatuko dute ordutegi bera.

‘Jóvenes 88 Gazteak’ aisialdirako Barakaldoko Salestarren hezkuntza-apustua da. Osoa, eraginkorra eta askatzailea izan nahi duen hezkuntza-proposamena, umeari eta gazteari beren hazkundearen nagusiak izaten lagunduz.

Horregatik, ‘Jóvenes 88 Gazteak’ Elkarteak Heziketa-Proiektua garatzen du ibilbide gradualarekin eta bere ekintza zehatzetan hiru giro edo esparrutan antolatzen da:

————–TRIKI-TRAKU (LH 5. mailatik DBH 2.mailara / 10 urtetik 14 urtera g.g.)
————–GAZTE ZENTROA (14 urtetik 18 urtera)
————–SALESTAR GAZTE KATEKUMENOTZA
——–(Xehetasun gehiago ezagutzeko sail bakoitzaren gainean sakatu)
.
triki_zentro_1