| ———- |
.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
11 - 04 - 2026
Barakaldoko 'San Paulino de Nola' Ikastetxea
‘Atalaya salesiana’-k, Barakaldoko Salestar Ikasle Ohien Elkartearen aldizkariak, bere hileroko hitzorduarekin fidel, ale berria argitaratu du.
Duela egun batzu paperezko bertsioa banatu zen; orain bertsio digitala agertu da. Hona hemen martxoko alearen edukia:
.
.
.
| —————————————– | – A cambiar tocan… – ¡¡Agur, José Mari!! – El FORO de la discordia – “Palabras Mayores” – Cuestiones que interesan – Carta del papa –y II– – 8 de marzo |
———— | – El arte de la insolencia – Pensamientos en morse – El Presidente informa – Cuaresma – Pedro López de Cortázar – Engañar en vinos es caro – El fantasma del castillo |
.
Pasa diren 6 eta 7 egunetan zehar, Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeak ‘Gorozika Natura Eskola’-n egon dira. Toki ederra Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren goiko aldean. Horrela kontatzen digute:
Otsailaren 6ko ostegunean ikastxetik atera ginen, gogo asko eta urduritasun apur batekin, gau bat etxetik kanpo igaro behar genuelako. Primeran pasatzeko gogo askorekin heldu ginen, eta gure begiraleak ezagutu ondoren gauza pilo bat egin genituen haiekin: magdalenak sukaldatu, zaldiei eta Pantxo astoari janaria eman genien, antzerki tailer bat eta gauean itzelezko diskoteka saioa izan genuen!
Esperientzia zoragarria izan da eta primeran pasatu dugu!
.
.
[flickr]set:72157642148376483[/flickr]
Duela hilabete batzu egindako «Beninerako Elikagaiak» kanpainako lehen edukiontzia bere norakora iritsi da.
Urte bat gehiago ere, eta sei doaz jadanik, guztiei zoriondu behar dizuegu, ikasleei, familia salesianari eta boluntarioei gure marka berriro ere hobetu dugulako: Krisiak gure artean ere sentitu arren, ia 22 elikagai-tona jaso ditugu Bilboko inspektoria osoan.
Lehen edukiontzia bere norakora iritsi da eta elikagai horiek Beningo “Kaleko Umeak» proiektuko gazteek urte baterako bermatutako mantenua izan dezaten balio izango dute eta kezkarik gabe eskolara eta lantegietara joatea baimen diezaien.
«Agur hunkibera batean, zeinetan haien egonaldian zehar beren etxeetan hartu zituzten barakaldar ikasleen malkoak falta izan ez ziren, Barakaldora otsailaren 19an iritsi zen 25 ikasle poloniarreko taldeak hiria utzi du».
Horrela hasten da artikulua, zeinetan «Barakaldo Digital»-ek egiten duen ikasle poloniarren gure ikastetxerako bisitaren laburpena. Hartan laburki deskribatzen dira hamar egun hauetako une nagusiak eta balioespen batzuk eskaintzen dira Oscar Gonzalezen, Batxilergoko Koordinatzailearen eta proiektu honetako ‘alma mater’-en ahoan.
«Taupadak soinubakarrean eginez, gure ikastetxeok bi izateari utz zitezela lortu dugu batean soilik bihurtzeko”, esaten du, jarduerez betetako 10 egunen ondoren, sortu dituzten poloniar eta barakaldar neska-mutilen arteko lotura estuak adieraztean. “Kategoria handiko gurasoak ditugu”, gehitzen du harrera-familiek jokatu duten paper garrantzitsua eta egin duten ahalegin itzela azpimarratzean; ama batzuk egun libreak eskatzera heldu omen dira bere gonbidatuentzako lan onenean arduratu ahal izateko.
– Taldea: Lehen Hezkuntzako 2. maila
– Lugar: Gorozikan, Urdaibaiko Biosfera Erreserban (Bizkaia).
– Irteera: Ostegunean, martxoak 6, 9:20etan.
– Itzulia: Ostiralean, martxoak 7, 16:30etan.
.
Gorozika Natura Eskola Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren goiko aldean dago, Oiz eta Bizkargiren gailurren artean; bertan dago Oka ibaiaren iturburua.
Mendi arteko ibar eta magaletan, baserrietan bizi da jendea, eta bizirik dirau nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak.
.
.
– Kurtsoa: Lehen Hezkuntzako 3. maila
– Eguna: Asteartean, martxoak 4
– Lekua: Bilboko Guggenheim Museoa
– Ikastetxerako sarrera ordua: Ohikoa (9:00etan)
– Ikastetxerako itzulera ordua: 12:30-12:45etan inguruan
.
.
.
.
.
![]()

(Ingelesezko jatorrizkoaren hurbileko itzulpena: «Forever friends… See you soon!«)
Agur esatea ez da batere erraza… Azken egun honetan zirrar- eta sentimendu piloa sortu da; eta malkoak ere, batzuetan haiek barruan mantentzea oso zaila delako.
10 egun hauek denboran iraungo dute, eta gure lagunekin partekatu dugun une bakoitza ezin izango da ahaztu.
Errepikatu dugunez gero, Barakaldoko gure elkartzeko lehen unetik, gure desberdintasunetatik harantzago, ohi ez bezalako adiskidetasunaren istorioa izan dira egun hauek. Familia bihurtu gara!
Zuek ezagutzea jeniala izan da… Eskerrik asko atmosfera berria zuen bizitzekin eta zuen kulturarekin guri emateko; hainbeste irribarre bidez, aire freskoa dugu gure eskolan… Do zobaczenia w czerwcu! Elkar ikusiko dugu ekainean!
‘Salesianos’ taldeak, ikastetxeko guraso eta ikasle adoretsuek eratuta, Barakaldoko Inauteriko lehen talde-saria lortu du. Sari honek arrakasta-serie luzearekin elkartzen du bai Barakaldon bai Sestaon.
‘Barakaldo Digital’ egunkariak dioen bezala, «El colegio Salesianos de Barakaldo se ha llevado el primer premio en el concurso de carnavales tras montar ‘La Revolución Francesa’ en la cancha del polideportivo de Lasesarre, donde se ha celebrado el desfile a causa de la pertinaz lluvia».
Egunkari horren irakurle baten iruzkina: «La toma de ‘La Bastilla’ fue sorprendente, original y divertida. En sólo unos pocos minutos dieron una lección de historia por una parte y por otra una lección de renovación en las presentaciones de disfraces. Merecidísimo premio, fue la mejor con mucha diferencia (sin desmerecer a algunos de los otros que fueron también magníficos)».
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Copyright © 2026 ·Magazine Theme on Genesis Framework · WordPress · Log in