11 - 04 - 2026

‘Ali Baba eta 40 Lapurrak’ – Lehen Hezkuntza

ali_baba_1


  Ali Baba eta 40 lapurren ipuin tradizionalean oinarrituta, Borobil Teatrok egokitzapen bizi eta soila lortu du, haurren gozamenerako.

Argiztapen, musika eta koreografia bikainez lagundurik, hiru aktore protagonistek Ali Babaren istorioa kontatzen dute. Hain zuzen ere, Ali Baba egurketari persiarra da, eta altxor handia aurkitu du haitzulo baten barruan. Baina altxor hori 40 lapurrez osaturiko talde batena da, eta ez dute Ali Babaren anaia Kassimen aberastasun-gosea barkatuko, urrez betetako zakuak eramaten ari dela jakiten dutenean.

Lapurren haserretik ihes egiteko eta, bide batez, bere familia eta lagunak babesteko, Ali Babak abentura itzelak biziko ditu, eta hori ikusi ahal izango da eszenatokian, 50 minutu ahaztezinez.

– Lekua:   Barakaldo Antzokia

– Asteartean, hilak 19:   Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

– Asteazkenean, hilak 20:   Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak

Batxilergoko 2. maila: Deustuko Unibertsitate-koekiko bilera orientagarria

duesto_0


  Deustuko Unibertsitateko ordezkari batzuk bisitan etorriko zaizkigu Batxilergoko 2. mailako gure ikasleei hartan ematen diren graduak aurkeztera eta eskaintzera.

Ikastetxeko Orientazio Akademiko eta Laboraleko Zerbitzuak, alderdi akademikoan gure ikasleei ager daitezkeen arazoetarako konponbidea bilatzera laguntzeaz gain, bide akademiko edo laborala hartzeko orduan aholkatzen ditu ere, haien ezaugarri-, ahalmen- eta konpetentzia pertsonaletarako egokiena izan dadin.

Une gako bat Batxilergoko 2. maila da. Hura lasaitasunez egiteko, datorren asteazkenean, hilak 20, Deustuko Unibertsitateko ordezkari batzuk gure ikasleekin elkartuko dira eta bi taldetan, haien lehentasunen arabera, eta Unibertsitate horrek eskaintzen dituen graduak aurkeztu eta haien zalantzei eta iruzkinei erantzungo dizkiete.

A taldea: ADE, Zuzenbidea, Gradu bikoitzak ADE-kin eta Ingeniaritzak.
B taldea: CCSSHH (Turismoa, Nazioarteko Erl., Hizkuntza modernoak, etab…) eta Psiko eta EDU (Psikologia, Lehen Hezkuntz, Sozial, CAFyD…)

.

Ivan Poza ‘Gazteekiko Pastoral Eskola’-n

pastoral_1


  Joan den asteburuan zehar, 2013ko azaroaren 16an eta 17an, XII. Gazteekiko Pastoral Eskola, «Jainkoak taupada berarekin biltzen gaitu», gertatu da. Gure irakasleak, Ivan Poza Maldonado-k, eskolaren antolaketaren talde eragilean hartu du parte.

Ivan Inspektoriaren Gazteekiko Salestar Mugimenduaren Koordinatzailea eta Gasteizko Leba-Leba Elkarteko animatzailea.

Inspektoria webak harekin egindako elkarrizketa eskaintzen du. Bertan Gazteekiko Pastoral Eskola zer den, nola garatu den eta hura nola nahasi zen antolaketan azaltzen du.

Irakurri elkarrizketa osoa Inspektoriaren webean

.

Guraso Eskola – 3 edo 4 urteko seme-alabak dituzten sendiak

infantil_3

Azaroak 19 (1. saioa)

Azaroak 26 (tailer praktikoa)

.

3 – 4 urteko seme-alabak dituzten sendiak.

“Hábitos y Autonomía Personal de los alumnos en Educación Infantil.”

(15:00 h., en DBHKO Ikusentzunezko gelan)

irune

.
.
.

Filipinako larrialdia

Irakurri: Filipinak, larrialditik berreraikitzera

.

larrialdia_1

‘Gazteak eta Garapena’ elkartekideok Zebu-ko Salestarren, gure bazkide lokalaren bidez agertzen ari gara Yolanda Tifoiak kaltetutako populazioaren alde. Haiek larrialdi-zelula bat sortu dute Filipinako eskualde zentraleko Ilolilo-, Negros- eta Ekialdeko Samar-reko komunitateekin elkarlanean. Gure bazkide lokalak erreskateko operazioa kudeatzen duen gobernuaren Krisietako Nazio-Unitatearekin egiten du lan, dena galdu duten mugitutako pertsonei laguntzeko, baita tifoiaren ondorioz senideak galdu dituztenen alde agertzeko ere.

‘Gazteak eta Garapena’ elkarteak, hango Salestarren presentziagatik eta lekuan-lekuko beren kolaboratzaile sare zabalagatik, berehalako erantzuna emateko ahalmena du. Datozen egunetan eragindako familien artean 30.000 elikagai kit banatuko ditugu. Horretarako gure laguntza prestatzen eta kit-etan paketatzen ari diren salestar zentroetako ikasle-, maisu- eta kolaboratzaileen lanarekin kontatuko dugu.

‘Gazteak eta Garapena’ elkartea partaidea den nazioarteko On Bosco Network Sarearen beste kide batzuekiko kolaborazioan diagnostiko bat egingo dugu, datozen asteetan birgaitze-akzioak diseinatzeko.

On Bosco Network Sarea Espainia-, Italia-, Belgika-, Polonia-, Estatu Batu- eta Alemaniaren garapenerako lankidetza elkarteek osatuta dago; azken hau, Filipinako 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin. Azaroaren 10etik gure Bazkide Lokalarekin sarean egiten ari gara lan presako eta koordinatutako erantzuna emateko.

GeG-ek Larrialdi-kanpaina honetarako irekitako Kontu Korrontea zera da:

Banco Popular – 0075 0001 81 0600037356


Zuen kolaborazioagatik, eskerrik asko! Presentación1

Batxilergoko 1. mailakoen Laborategiko hirugarren praktika

Laboratorio_1-3


  Biologia-laborategian Batxilergoko 1. mailako ikasleek ikasturte honetako hirugarren praktika egin dute. ‘Katalasa-ren Erreakzioa’ izan da.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

.

.

.

.

.

DBHko 3. maila: «El Correo» egunkarira bisitan

el_correo

Kurtsoa: DBHko 3. maila

«El Correo» egunkariko instalazioetarako bisita

Lekua: Zamudio

Eguna: 2013ko azaroaren 6an

Ikastetxeko irteera: Goizeko 10:15etan

Ikastetxerako itzulia: Eguerdiko 13:00etan


Lehen Hezkuntzako 6. maila: Musika afrikarreko kontzertua

teranga_1


Oker geunden. Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek Barakaldoko Udal-Bandaren Kontzertua entzungo zutela pentsatzen genuen, eta ez. Ikusi eta dastatutu ahal izan zutena guztiz desberdina izan zen: Djilandiang taldeak eskeinitako «Teranga. Senegaleko Griots-en ondarea».

Talde hau Senegaletik etorritako sei musikalari gaztek osatua da. Haien artean, griots-leinuen eta hango afrikar herriko printze-sendien ondorengoak. Katalunian bizi dira urte batzuetatik eta biziak mantentzen dituzte haien ohitura batzuk, euren herriaren tradiziozko musika, ahozko tradiziozkoa, berreskuratzen eta berraztertzen.

Sorte onezko mozorroz, euria hel arazten duten dantzez, hitz egiten duten danborrez eta begiramen-, bake- eta tolerantziari buruzko istorioak kontatzen dituzten abestiez benetako Afrikako dantzen eta erritmoen kutsakor kemena partitzen dute talde honen kideek.

Gure ikasleen ikusmira eta interesa sortu zituen ikuskizun aparta eta hezigarria.

.

Juanjo Gomez, misiolari salesiarra Benin-en

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


  Juanjo Gomez misiolari salestarra Barakaldon izan da urriaren 28an. Goizean DBH 4. mailako eta Batxilergoko 1. kurtxoko gazteekin egon da eta honako hau esan die: “Egun on guztioi. Benin-etik etorri naiz, zuei eskerrak ematera. Hango ‘kaleko umeen’ izenean, mila esker zuen laguntzagatik.”

Ikasleekiko elkartze desberdinetan, Juanjo-k bere proiektua eta haren hedapen-planak deskribatu zizkigun. Lehen orduan, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gure ikasleekin, gero Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailetakoekin eta DBHko gainerakoarekin, ere bai; eta oraindik gogoa eta berotasuna geratzen zitzaizkion Lehen Hezkuntzako bigarren ziklokoekin arratsaldeko lehen orduan egoteko.

Eskola-ordutegitik kanpo, IGE-ren ordezkariekin eta Pastoraleko koordinatzailearekin bildu zen gure zentroak Beningo «Foyer don Bosco» proiektu salestarrekiko ze-nolako balizko ekintzetzan lagun dezakeen estudiatzera eta nola sortu haiekiko zubiak. Proiektu hau Porto Novon sortu zen 1995ean eta gaur egun hedapen jarraituan dabil. Bertan ehunka ‘kaleko mutilez’ arduratuz: gazte langileak, kaltetuak, gazte trafikatuak, tratu txarrak sufritzen dituzten beste batzuk eta hiriko merkatu handietan lantzen dituztenak.

Elkartzeetan Juanjok urtero Bilboko salestar inspectoriatik bidaltzen ditugun edukiontzien heldueraren irudiak erakutsi zizkigun. Gure ikastetxeak elikagai-bilketako kanpainan laguntzen du eta laster beste bat jarriko dugu martxan beste urte gehiago batean.

Eskerrik asko, Juanjo, bisita hau egiteagatik eta gurea guztiz errealitate desberdina guri erakusteagatik!

Testua: Unai Agirre

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Guraso Eskola – Lehen Hezk.ko 5. eta 6. mailetakoak eta DBH.ko 1. eta 2. mailetakoak

1_hitzaldia_1

Urriak 29 de octubre.

LHko 5.-6. mailan eta DBHko 1.an seme-alabak dituzten sendiak.

“Técnicas de estudio y desarrollo de competencias.”

(DBHko ikus-entzunezko gelan, 15:00eta)

———————————————————–

Daniel Ramos de la Roza

Psicopedagogo, Logopeda y Profesor de EP.

Orientador de Salesianos Barakaldo y Profesor en ESO y Bachillerato.

Profesor Tutor en las acciones formativas de Escuelas salesianas España.

Coautor de los materiales formativos del Programa Escuela-Familia de Kristau Eskola.

 .
.
.