19 - 04 - 2025

Comenius: Oscar eta Sergioren Poloniarako bisita poloniar web-ean

comenius_polonia_4

 

   Espaniar ordezkaritzaren gure eskolararo bost eguneko bisitan zehar erakarpen asko itxaroten zizkieten bisitariei, baina ez soilik. Bidaietan batera igarotako denbora proiektua eta datozen hilabeteetarako zereginak eztabaidatzeko unea da ere bai. Lan gogorra dago begi-bistan; hau dela eta, ideia horiek gure ikasleentzako interesgarriak izan daitezela itxaroten dugu.

Horretaz gainera, Comenius irakasleok eskerrak ematen diegu bihotzez Eskolako Zuzendaritzari, Marii Bazak Andrea-, Aliny Janikowskiej-, Hanny Jankowiak-, Agnieszki Wielebskiej-, Ahizpa Weroniki Pasztetnik-, Panów Arkadiusza Powierzy- eta Radosława Pawlaka-, Państwa Donaty- eta Donato Berchicci-ri eta beste irakasleei.

Eskerrik asko haien denborarengatik, haien lagunarteko keinu- , irribarre-, adeitasunarengatik eta ordezkaritzaren gure eskolako  egonaldian zeharreko arretarengatik!

————————-

Ostiraletako eguzkitsu arratsalde batean, Barakaldoko Salesiar Eskola lagunetako irakasleek gaztelua eta Gołuchów-eko Baso-Kultura Zentroa bisitatu zuten. Bisonte-, orein-, zaldi- eta poloniar txerrien ikuspegia haien memorian denbora luzean geratuko da. Gero, larunbatean, gure eskolako irakasleekin batera ordezkaritza espainiarra Auschwitz-eko eta Auschwitz II- Birkenau-ko Monumentu eta Museoan izan ziren. Oscar Gonzalez Lopez Jaunarentzat, historia-irakaslea denez, esperientzia sinestezina izan zen; heriotz-zelai zaharrak informazio baliotsua eman dio ondoko liburuetarako, eta tresna izango zaio Bigarren Mailako gazteekiko bere Irakaspen-lanean.

Gonbidatu espainiarrek Jasną Górę (Częstochowa-ko Andre Mariaren Santutegia) ere bisitatu zuten eta ospakizun hunkigarrian hartu zuten parte larunbatean. Mariaren oinetan, Comenius-eko irakasleek igandeko mezatan ere otoiz egin ahal izan zuten eta gero Basilika eta Gurutzea, 100 metroko dorre bat, bisitatu. Ostrów-era itzuli ondoren, igande arratsaldean, Varsoviako Talde Akademikoaren eta Ostrovsky-ko Big Band Gospel-en kontzertura izen ziren gonbidatuak.

Astelehen goizean eta elkartze batean, Barakaldoko ordezkariek ongietorri beroa eta abegi ona eskertu zuten eta opariak trukatu ziren. Gure eskolako irakasleek esperientzia sinestezinak eta elkarrekin igarotako une interesgarriak eskertu zituzten ere. Eskola bisitatu eta agur esan ondoren, Oscar Gonzalez Lopez eta Sergio Martin jaunek Breslau-rako bidea hartu eta, arratsaldean, Espainiara bidaiatu ziren.

Comenius irakasleak

Ikusi argazki-albuma poloniar webean

‘Comenius’ programa: Oscar eta Sergio Poloniara bisitan

comenius_5


  Bihartik eta astelehenera arte, urriak 28, Sergio Martin eta Oscar Gonzalez, gure ikastetxeko irakasleak eta «Different roots, same language» heziketa-truke proiektuaren koordinatzaileak, Poloniako Ostrów-Wielkopolski-ko salesianasen ikastetxera joango dira bisitan. Bidaia hau, irailean, zentro hartako hiru irakasleren aldetik jaso genuen bisitarekin dator bat.

Bere egonaldian zehar, gure ordezkariak Poloniako proiektuko arduradunekin elkartuko dira, jarduerak eta bi ikastetxeen ikasleek ikasturte honetan zehar egingo dituzten bisitak zehazteko asmoz.

Halaber, Gimnazjum (DBH)-eko eta Liceum (Batxilergo)-ko ikasleei Euskara eta Historiako klaseak emango dizkiete. Honela, zentro haren heziketa-errealitatearekiko kontaktua hartuko dute; gure lagun poloniarrek Barakaldo-rako bere bisitan zehar ere egin zuten zerbait.

(Proiektuaren logoa ANDONI RUIZ MAIZ ikasleak egina da)
.
wykład

.
.
.
Jardueren barruan, ostiralean arratsaldean, hilak 25, Oscar Gonzalez-ek konferentzia emango du Bigarren Mundu Gerraren gainean, «Normandy 1944-2013: the History through its protagonists» (1944-2013 Normandia: Historia bere protagonisten bidez) tituluarekin. Ekitaldi hau ez ikasleei soilik, baizik eta (bereziki) familiei eta Ostrów-eko gaian interesatutako beste pertsona batzuei ere irekita izango da.

Zera gogoratzen dugu, Oscar nazioartean ezagututako historialari bat dela eta garai horretako armada alemaniarraren unitate desberdineko jardueran espezializatutakoa; gai honi buruzko hainbat liburu idatzi ditu eta konferentzia ugari eman. (Irakurri Belgikan emandako konferentziaren aipamena).

(Konferentziako kartel iragarlea)
.
.
.
.
.

Poloniako irakasleen gure zentrorako bisita bukatu da

visita_1


   Irailaren 26an, Dorota Grzywacz, Zofia Szafalowicz eta Ewelina Ludwiczak-en, Poloniako Ostrów-Wielkopolski-ko Salesianen ikastetxeko irakaslen, gure zentrorako bisita bukatu zen.

Haien gure arteko egonaldiko 4 egunean zehar, Euskadiren errealitate kultural eta geografikoarekiko (Barakaldo, Donostia, Loiola, Gernika, Mundaka, Bermeo, San Juan de Gaztelugatxe eta Bilbo) kontaktua hartu ahal izan dute, eta gauza bera egin gure ikastetxearekin.

Horrela bada, ez dute bakarrik instalazioen zuzeneko ezaguna hartu, baizik eta zentroaren heziketa-giroa ere. Hain zuzen, poloniar hizkuntzaz bi ordu eman dizkiete DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei, hala nola Batxilergokoei ere.

Hala ere, haien bisitaren objektibo nagusia, ikasturte honetan zehar gertatuko diren jarduera desberdinak eta trukeak zehazteko asmoz, Barakaldo-ko Comenius proiektuaren Óscar González eta Sergio Martín arduradunekin elkartzea izan da.

Ilusioaz betetzen gaitu hain erronka zirraragarria, gure heziketa-estiloaren dimentsio europarra era garrantzitsuan bultzatuko duena, Ostrów-Wielkopolski-ko ikastetxearekin partekatu ahal izateak. Bi ikastetxeen arteko sintonia nabari berretsi da lagun poloniarren gure arteko egonaldian zehar.

Aldebiko lehen elkartze honek —«How to teach creatively» (Nola irakatsi sortzen) goiburupean– bigarren zatia izango du hil honen amaieran Barakaldo-ko gure ikastetxeko arduradunen Poloniarako bisitarekin.

.

Ikusi bisitaren oihartzuna poloniar web-ean

Ikusi argazkien albuma poloniar web-ean

Ikusi albuma Flickr-en

.

Gure gonbidatu poloniarren bisita ‘Barakaldo Digital’-ean

BD_1

   Arreba Dorota Grzywacz eta Zofia Szafalowicz eta Ewelina Ludwiczak irakasleak gurean daude jadanik. ‘Barakaldo Digital’ egunkariak artikulu luzea argitaratzen du ‘Comenius’ programako gure bazkide poloniarren ordezkaritza honen gure ikastetxerako bisitagatik.

  Artikuluan ‘Comenius’ programa europarraren jatorria eta beraren helburua azaltzen ditu. ‘Different roots, same language’ (Sustrai desberdinak, hizkuntza berdin-berdina) proiektuaren zehaztasuna ere erakusten du, ‘salesiar’ heziketa-sistema batekiko bazkide bat aukeratzeko zergatia eta zein izango diren garapen-bideak bi urteotan zehar.

Irakurri artikuluaBarakaldo Digital-ean

.
.

«Comenius» Programa: Poloniako Ordezkaritza gurera bisitan


Comenius_1

«Comenius» programa europar barruan, gure ikastetxeak Poloniako Ostrow-Wielkopolski-ko salesianasetako ikastetxearekin “DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE” (Sustrai desberdinak, hizkuntza berdin-berdina) proiektua partekatzen du. Datorren larunbatetik aurrera hango hiru irakasle etorriko zaizkigu bisitan.

Dena prest dago arreba Dorota Grzywacz eta Zofia Szafalowicz eta Ewelina Ludwiczak irakasleak jasotzeko, Maria Laguntzailearen Alabek (salesianas) Poloniako Ostrow Wielkopolski-an duten «Publiczne Gimnazjum Sióstr Salezjanek ez. sw. Jana Bosko»  ikastetxearen ordezkariak.

Datorren larunbatetik aurrera eta hilaren 26ra, ostegunera, arte egingo digute bisita gure instalazioak ezagutzeko eta proiektu horren barruan programatutako etorkizuneko jarduerak eta ikasturte honetarako trukeak antolatzeko asmoz. Hiruek polonieraz ordu batzuk emango dizkiete ere DBHko (3. eta 4. mailetako) eta Batxilergoko ikasleei.

Gure arteko egonaldi zoriontsua eta lan emankorra opa dizkiegu. Gure aldetik, bere bisita atseginagoa egiten saiatuko gara,  gure geografia politean zeharreko ibilbide egokiekin.

Uztailean iragarri zenez gero, bi ikastetxeok parte izango dugu bi urtetan zeharreko trukeko aldebiko proiektu honetan. Zorionekoak senti gaitezke: Euskadin bi proiektuei bakarrik eman diete diru-laguntza  eta haietako bat gurea da. Beti kontatuko dugu Conchi Bergera-ren, Eusko Jaurlaritzako Eraberriketa Pedagogikoa  Zerbitzuaren Programa Europarren  arduradunaren,  laguntzarekin.

.

‘Comenius’ Proiektua: Onartuta eta diru-laguntza emanda

logo_comenius



   Jakin berria dugu ‘Comenius’ gure zentroaren eta, Poloniako Ostrow-Wielkopolski-ko salesianasetako ikastetxearen arteko aldebiko eskola-asoziazioa onartu eta diru-laguntza emango digutela.

«DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE» (SUSTRAI DESBERDINAK, HIZKUNTZA BERDIN-BERDINA)-k, aurkeztutako proiektuak datorren ikasturtetik aurrera hasiko diren trukeetan zeharreko bi ikastetxeetan egingo ditugun jardueretarako oinarri balio izango du.

Berri bikaina da, ez ezik proiektuak gure heziketa-estiloaren dimentsio europarra gauzatzea baimentzen digulako, baita ikastetxe salestarrarekin partekatuko dugulako ere.

.

.