26 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_11


——-

——— maux_11 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 11
.
Salestar Familiaren arbola
.
   Udaberrian eta udan, arbolak berdetasunez eta fruituez lehertzen dira.
.
   Salestar Familia etengabe adar berriak irteten zaizkion ehun urtetik gorako arbola bezalakoa da. 2015 urte honetan, hogeita hamar dira Salestar Familiaren kidetzat jada onartuak izan diren erlijioso Kongregazioak eta Erakundeak, On Boscoren izaeraren eta haren apostolutzaren hurbil sentitzen baitira.
.
   Salestar Familia On Boscoren ametsetan sartzen da soilik, gazteak eta herria hezteko berarekin elkartzen ziren pertsonez betetako etorkizuna ikusten zuenean.
.
   Maria Laguntzailea da Salestar Familia aparta honen Ama, zeinek On Boscok eraikitako Turingo Maria Laguntzailea basilikan duen bere etxea.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat Salestar Familiaren kideen alde.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_10


——-

——— maux_10 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 10
.
Salestar Ikasle Ohiak
.
   156 urte pasa dira On Boscok Salestar Familia sortu zuenetik. Milioiak dira mundu guztiko Salestar Familiaren Ikasle ohiak.
.
   Haiengan, Salesianoek, Maria Laguntzailearen Alabek, Salestar Laguntzaileek eta Salestar Familiaren beste kide batzuek ongiaren hazia utzi dute instrukzio-, hezkuntza-, katekesi-, aisialdiaren bidez.
.
   On Boscok zera zioen: “Ez da nahikoa gazteak maitatzea, baizik eta benetan maitatuak sentitu behar dira. Heziketa bihotzaren gauza da”.
.
   Maitasun horretako zeinu zehatza Salestar Familiaren Etxeetan Ikasle ohiek ikasi duten Maria Laguntzailearenganako debozioa da. Andre Birjina Ama eta Laguntzailea da haientzat.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat Salestar Familiaren Ikasle ohien alde.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_9


——-

——— maux_09 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 9
.
Maria Laguntzailearen Elkartea
.
   Gure gorputzean, odola gorputz-adar guztietara eramaten duten arteriak ditugu. Baina, odol hori leku ezkutuenetara iritsi ahal dadin, oso kapilar finak ere dauzkagu.
.
   Salestar Familian, Maria Laguntzailearen Elkarteak
(MLE-k) kapilar-funtzio hori garatzen du. Beren apostolutza auzoan, familian diharduten pertsonak dira; Maria Laguntzailearenganako debozio zintzo eta sutsuak batzen ditu.

.
   Andre Maria da herri-apostolu hauen Laguntzailea eta Erregina ere da. Kapilarrak izanez gero, besteak iritsi ezin diren tokira hauek iristen dira beren presentzia eta jarduerarekin. Baina, aldi berean, kongresuak eta beste jarduera asko antolatzen dituzte. Maria Laguntzailearen poztasuna dira.
.
LOREA: Bizi beti Maria Laguntzailearenganako debozio zintzo eta sutsua.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_8


——-

——— maux_08 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 8
.
Salestar Laguntzaileak
.
   Gazteen eta herriaren mundua zabal-zabala da. Ezinezkoa da pertsona bakar batek hura besarkatu ahal izatea. San Joan Boscok, Andre Mariaren bidez, gazteengatik eta herritik lan egiteko misioa jaso zuen Jainkoagandik. Horregatik, hark laguntzaileak bilatu zituen.
.
   Behar honetatik, Salestar Laguntzaileen Elkartea sortu zen. Hau da, pertsonak, ezkonduta edo ez, zeintzuek elkarlanean ari zitezen, salestar jarreraz, gazteen eta herriaren aldeko lan apostolikoan.
.
   Maria Laguntzailea apostolu hauen, Salestar Laguntzaileen, Ama eta Erregina, da. Apostoluak dira beren familian, beren lagun-ingurunean, parrokietan, salestar obretan, lanean eta ingurune sozial guztietan. Maria Laguntzaileak animatu eta irribarre egiten die.
.
LOREA: Hausnartu: Elkarlanean ari zara ala ezertan laguntzen duzu beste batzuen ongiaren alde?

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_7


——-

——— maux_07 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 7
.
Bi oinarri sendo
.
   Eraikin handi batek zimendu sendoak behar ditu. Elizako eraikin handiak oinarria behar du, zein Jesus bera den. Jainkoak inspiratuta eta Ama Birjinak animatuta, san Joan Boscok Salestar Kongregazioa sortu zuen. Eta Eukaristia eta Ama Birjinarenganako debozioa haren oinarri sendo jarri zituen.
.
   Jesusen Ebanjelioaren apostolu Kongregazio batek bere gunean Jesus bera jarri behar du, zein Jainko Aitaren Apostolua den, Espiritu Santuaren bat-egitean.
.
   Maria da Elizaren Ama eta Laguntzailea. Beraz, gazteria eta herriaren heziketan arituak diren san Joan Boscoren Salestar Familiaren apostoluek beti eramaten dute haiekin. Are gehiago, Maria Laguntzailearenganako debozioaren apostoluak dira Elizan.
.
LOREA: Hausnartu: Eukaristia eta Ama Birjinarenganako debozioa zure bizitzaren oinarri irmo izango dira.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_6


——-

——— maux_06 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 6
.
Apostolu txikiak eta handiak
.
   Noizean behin harritzen gaituen ume prodijioren bat sotzen da. Jainkoak santutasunaren mutil prodijio bat jarri zuen san Joan Boscoren ondoan: Domingo Savio santua.
.
   Mutiko honek Ama Birjinarenganako debozio berezia izan zuen. Hark emanda Sortzez Garbiaren Konpainia sortu zuen, zeinek bere kideen eta gainerako lagunen santutasuna eta laguntza bilatzen zuen. Mutiko hauetatik, gazteen antzera agertu zen Elizan Salestar Kongregazioa.
.
   Apostolu txiki haiek ia guztiak lehen salesianoak izan ziren. Domingo Savio, hain gaztea hil zenez, ezin izan zen hura ahal izan, baina guztien eredua izan zen eta Santutzat jo du Elizak. Ama Birjina Sortzez Garbia mutiko garbi eta eskuzabal haien guztien Ama izan zen.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat ume eta gazte guztien alde. Ama Birjinak babes ditzan.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_5


——-

——— maux_05 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 5
.
Ama Mazzarello
.
   Mutilak beti izan zituen san Joan Boscok gogoan eta bihotzean. Baina, bere garaian, Andre Maria Birjinak neskez ere ardura zedila esan zion.
.
   Horretarako, Mariaren Alaben Elkarteko gazte batzuk jarri zituen haren bidean. Haiekin, Maria Mazzarello-k, gero santa Maria Mazzarello izan zenak, animatuta Maria Laguntzailearen Alaben Institutua jarri zuen zutik.
.
   Gazteria- eta herri-apostolu, mundu osoa ireki ziena Laguntzailea izan zen. Maria Laguntzailearen Alaben behar atsegina da beren Amarenganako debozioa hedatzea, kristauen Laguntzailearena, Elizaren Amarena, On Boscoren Ama Birjina dena.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat Maria Laguntzailearen Alaba guztien alde.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_4


——-

——— MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 4
.
On Bosco
.
   Asmakizunak laborategietako jakintsuek egiten dituzte, baina gero zabaldu behar dira, haiek hedatzea. Maria Laguntzailearen titulua jada ezaguna zen Elizan, baina herriko egiteko, hedatzeko, apostolua falta zen.
.
   Horretarako, Ama Birjinak san Joan Bosco eta honen Salestar Familia aukeratu zituen, bereziki gazteriari eta herriari ekindako apostolu-familia baita. Honen helburu nagusietako bat Elizan Maria Laguntzailearenganako debozioa hedatzea da.
.
   II. Kontzilio Vatikanoak Elizan Ama Birjinaren titulu handi lau aitortu zituen; haietako bat Laguntzailearena da. Herriak kristau guztien Laguntzailea eta Elizaren Ama denari On Boscoren Andre Birjina deitzen dio.
.
LOREA: Egin otoitz: Maria Laguntzailea, On Boscoren Andre Birjina, erregutu gure alde.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_3


——-

——— maux_03 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 3
.
Ama Margarita
.
   Hasieran beti dago ama. On Boscoren bizitzan, ere bai. Maria Birjinarenganako On Boscoren debozioaren hasieran, haren ama, Ama Margarita, dago ere. Honen Dohatsutze prozesua hasita dago. Une egokian, semea eta bere ama santuak izango dira.
.
   Hark aholku jakintsu hauek eman zizkion: “Jaio zinenean, Andre Birjinari zu eskaini nion. Zure gaztaroan, haren debozioa gomendatu nizun. Orain osoa berea izan zaitezela diotsut. Maite itzazu Andre Mariarenganako deboziodun lagunak. Eta, apaiza izatera heltzen bazara, gomendatu eta hedatu beti harenganako debozioa”.
.
   On Boscok Birjina Laguntzailearenganako debozioa halako moduan hedatu zuen, ezen herriak, bere sen espiritual finarekin, On Boscoren Ama Birjina deitzen dio.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat amen alde, beren seme-alabak kristauki hez ditzaten.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_2


——-

——— MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 2
.
Salestar Familia handiaren Ama
.
   Amak ditu familiaren kideak elkartzeko sekretua eta trebetasuna. Nahiz eta haietako bakoitza urrun bizi, ama milaka moduz erakartzen dituen imana da.
.
   On Boscoren Familia hazi apala bezala hasi zen, baina jada erein izan da munduko 132 naziotan. Adar asko irten zaizkion zuhaitz ugalkorra da.
.
   Salestar Familia apostolu-familia da, zeintzuek Jainkoaren Erreinuaren alde lan egiten duten, bereziki gazteen eta herriaren artean. Eta, familia guztien bezala, Ama bat du, Maria Laguntzailea, zein guztietarako imana da, nahiz eta haiek nazio desberdinetan egon. Maiatz honetan, Ama Birjinak On Boscori inspiratutako Salestar Familiaren apostoluak gogoratuko ditugu.
.
LOREA: Eska iezaiozu Maria Laguntzaileari Salestar Familia bedeinka dezan.