20 - 12 - 2025

Irakasleak: 2013-14 ikasturteko Hasiera Elizkizuna

atrevete

  Tradizioa, erritua, da jadanik «Barakaldoko Salestarrak»-eko irakasleak ikastetxeko elizan, María Laguntzailea amaren aurrean, biltzen dituen ikasturtearen Hasiera Elizkizuna.

Ikasturteko lehen astean, azken ukituak programazioei bilera egokiekin ematera zuzenduta, osteguneko, hilaren 5eko, eguerdian ikastetxe-irakasleok beste gogoeta-mota bati tarte bat eman diogu. Geroago gure ikasleei ikasturte honen Kanpaina Pastoral barruan aurkeztuko zaien gaia hartuz, geure buruei planteatu diegu: «Ausartu! – Ausar zaitez!»

Zuzendari jaunaren, On Ricardo-ren, sarreraren ondoren, Ikastetxeko Pastoral Taldekoek erronka aurkeztu digute. Lau taldetan banatuta, zera galdetu digute: «Ausartzen zarete…?» Koadro ospetsua irudikatzera, taldeko kide baten karikatura marraztera, hura eskuekin ukitu gabe globo bat airean sostengatzera, karta gaztelu bat guztien artean esku bakarrarekin prestatzera… Baietz, dudarik gabe! Geroago haren gainean hausnartu dugu elkarrekin. Eta Ebanjelioaren irakurketak eta zuzendari jaunaren iruzkinak gaia argitu digute.

Bigarren erronka pertsonala zen: «Zer egitera ausartuko naiz ikasturte honetan?» Erantzunak, kutxa batean itxita, Ama Birjinaren oinetan utzita geratu dira.

Maria Laguntzailea-ren bedeinkazioarekin eta azkeneko kantuarekin ospakizuna burutu dugu. «Ausar zaitez!»Nola ez, ba!
.

[flickr]set:72157635388965197[/flickr]

Eskola jangela: Enpresa berria

Irailaren 10etik aurrera, jangela kudeatuko duen enpresa GASTRONOMIA CANTÁBRICA izango da. Zerbitzua, zaintzaileak eta jangelako arduraduna, berak izango dira.

.

comedor_escolar_13b
.

Lehen Hezkuntza: Eskola-materiala

Lehen Hezkuntzako klaseetarako gomendatutako eskola-materiala

.

Lehen Hezkuntzako Lehenengo maila

Lehen Hezkuntzako Bigarren maila

Lehen Hezkuntzako Hirugarren maila

Lehen Hezkuntzako Laugarren maila

Lehen Hezkuntzako Bosgarren maila

Lehen Hezkuntzako Seigarren maila

.

Ikasturte berri bat

(Sakatu irudiaren gainean)

un_curso_nuevo

Ikasturte berri batek bizitzeko esperientzia berriak dakartza eta agian gainditzeko eragozpen berriak ere bai; baina, batez ere, aukera berri bat…

Un nuevo curso trae consigo nuevas experiencias que vivir y quizá nuevas dificultades que superar; pero, sobre todo, trae consigo una nueva oportunidad…

.

.

.

.

2013-2014 ikasturterako aukerako irakasgaiak


dos-caminos

   2013-2014 ikasturtean zehar aukerako irakasgaiak egiteko ikasleen lehentasunen eskaerak jaso ondoren, DBHn eta Batxilergoan emango diren aukerakoak honako hauek izango dira:

——-

DBH 1. maila:
— Ingeles tailerra.
— Euskara tailerra.

DBH 2. maila:
— Ingeles tailerra.

DBH 3. maila:
— Ingeles tailerra.
— Euskara tailerra.

DBH 4. maila:
— Latina.
— Biologia.
— Plastika.

——-

Batxilergoko 1. maila
— Frantsesa.
— Informatika.

Batxilergoko 2. maila
— Psikologia.
— Anatomia.
— Ordenagailuz lagundutako diseinua.

——-
——-
——-
——-
——-

 

‘Comenius’ Proiektua: Onartuta eta diru-laguntza emanda

logo_comenius



   Jakin berria dugu ‘Comenius’ gure zentroaren eta, Poloniako Ostrow-Wielkopolski-ko salesianasetako ikastetxearen arteko aldebiko eskola-asoziazioa onartu eta diru-laguntza emango digutela.

«DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE» (SUSTRAI DESBERDINAK, HIZKUNTZA BERDIN-BERDINA)-k, aurkeztutako proiektuak datorren ikasturtetik aurrera hasiko diren trukeetan zeharreko bi ikastetxeetan egingo ditugun jardueretarako oinarri balio izango du.

Berri bikaina da, ez ezik proiektuak gure heziketa-estiloaren dimentsio europarra gauzatzea baimentzen digulako, baita ikastetxe salestarrarekin partekatuko dugulako ere.

.

.

Ikasturteko azken bisitak eta txangoak (argazkiak)

    Ikasturtea amaitu da eta harekin klaseak; baina bisitak eta txangoak ere bai.

Azken egun hauetan honako hauek izan dira eta hemen dauzkazue argazkiak:

— Haur Hezkuntza: Artziniegarako txangoa

— Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak: Itsas Museoa – Bilbon bisitan

— Lehen Hezkuntzako 3. maila: Madariaga dorrera bisitan – Busturia

— Lehen Hezkuntzako 5. maila: Zientzia Museoa – Miramon

— DBHko 1. maila: Gamarrarako txangoa – Gazteizera

— DBHko 2. maila: Plentziarako txangoa

— DBHko 3. maila: Santander alderako txangoa

— DBH: Goiza Arrigunaga-ko hondartzan

— DBH: Goiza Lasesarre-n

.

«Olinpiada Matematikoa»ren sarietako emanaldia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


  Bere unean, Sergio Martínez Alonso, gure ikaslea, saritua izan zela DBHko 2. mailako ikasleei zuzendutako 11. Euskadiko Olinpiada Matematikoan esan genuen.

Sari ematearen berria argitaratzen da orain. Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako egoitza zentralean ospatu zen.

Irakurri berria ‘Diario Vasco’-n

.

Benin-erako hirugarren edukiontzia

benin_1


(Testua: Txemari, Inspektoriako webean)

   Hauxe da ikasturte honetako hirugarrena eta azkena. Hiru izan dira, Inspectoriako etxeetako eta beste lagun batzuetako eta enpresetako eskuzabaltasunarekin eta ahaleginarekin, ikasturte honetan zehar Benin-era bidali ahal izan diren edukiontziak, bereziki Portonovo-ko Kaleko Neska-mutilentzat.

Hemen lan eta ilusio haindia, hara iritsiko direnak. Merezi du.

“Gazteak eta Garapena” DGKE-n izenean, mila esker!
.
.

[flickr]set:72157634095120065[/flickr]

Euskara Piztuz 2013

Gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako umeek hartu zuten parte ekintza honetan.
.
euskara_piztuz

Ikusi argazki-albuma

.