Batxilergoko 2. mailako ikasleeek ikasturte honetako Biologia-laborategiko hirugarren praktika egin dute: Xaboi baten eraketa.
Argazkietan ikusten zaizkien aurpegiez, bai zeregin dibertigarria, benetan!
.
[flickr]set:72157632706982987[/flickr]
21 - 12 - 2025
Barakaldoko 'San Paulino de Nola' Ikastetxea
Batxilergoko 2. mailako ikasleeek ikasturte honetako Biologia-laborategiko hirugarren praktika egin dute: Xaboi baten eraketa.
Argazkietan ikusten zaizkien aurpegiez, bai zeregin dibertigarria, benetan!
.
[flickr]set:72157632706982987[/flickr]
[flickr]set:72157632767907348[/flickr]
![]()
Pasa den ostiralean, hilak 8, arratsaldeko hiruretatik aurrera Haur eta Lehen Hezkuntzako umeek Aratuztea ospatu zuten ikastetxean.
Haur Hizkuntzakoak 15:00etan sartu ziren egun horretan ikastetxean, horrela beren ikasgeletan mozorroak jantsi zituzten. Lehen Hezkuntzakoak, berriz, 15:10etan. Gero denak, ikasleak eta irakasleak, Polikiroldegira joan ziren mozorroztuta. Han jaia ospatu zen:
— Mozorro desfilea.
— Euskal ihauteriko dantzak.
— Ikastalde batzuek atonduriko beste dantza batzuk.
— IGE-k eskeinitako txkolatada.
![]()
Poloniako Ostrów-Wielkopolski hirian (73.000 biztanle inguru) Maria Sorosle-ren Alabek, «salesianas» izenarekin ezagututa, gurearen antzeko ikastetxea dute.
«Comenius» programa europarren bitartez, zeinek hezkuntza-zentroen arteko lankidetza bultzatuz heziketaren alorreko dimentsio europarra indartzea helburu baitu, truke-proiektu batean elkarlanean hasi gara.
Haiek On Bosco jaia ere ospatu dutela esaten digute: Eguna 8:15etan hasi zuten. Ikasle guztiak gimnasioan elkartu ziren otoitzerako.
Geroago, talde bakoitza bere ikasgelara joan zen tutorearekin On Boscoren bizitzari buruzko lan egiteko. Ikasleek hari gutunak idatzi eta guztien artean poster bat egin zuten. Gero, eguerdiko 12:00etan, eukaristian hartu zuten parte, beren egun handiari amaiera emateko.
Jai egun honetan beren jarduerako argazki batzuk bidali dizkigute, ezagutzen joan gaitezen. Jakin-mina dutenak haien webeko galerian sar daitezke sakatuz …
(Handitzeko, sakatu argazkien gainean)
| —— | ![]() |
— | ![]() |
— | ![]() |
| ———————————— | ![]() |
— | ![]() |
![]()
Sukarrietako Zentroa Mundakako itsasadarrean dago, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erdi-erdian. Haurrek, egun batzuetarako, naturarekin harreman zuzenean bizitzeko aukera izan dute.
Alde batetik koloniaren eraikinak daude, eta horiez gain, kirol instalazioak ere badituzte: frontoia, igerilekuak, belarrezko futbol zelaiak, bi polikiroldegi… eta itsasora heltzeko sarbidea.
Nekazaritza eta abeltzaintzari eskainitako gunea ere badaukate: zaldiak, Bizkaiko baserrietan ohikoenak diren animaliak dituen baserri-eskola eta ortua, negutegiak eta fruta-arbolak dituen lurzorua.
Hezkuntza, kirola eta jolasarekin zerikusia daukaten haurrentzako jarduerak antolatzeko instalazio eta inguru paregabeak dira.
Asteburu honetan, Lehen Hezkuntzako 3. mailetako ikasleek Urdaibai inguruneko gizarte eta kultur aberastasuna ezagutzeko eta horretaz gozatzeko hainbat ekintza egin dituzte. Egunetako batean itsasoko kultura jorratu da, eta bestean nekazaritzarekin loturikoa. Hori guztia egonaldiak berez dakartzan bizikidetza eta gozamena ahaztu gabe.
[flickr]set:72157632698466695[/flickr]
.
DBH eta Batxilergoa
[flickr]set:72157632761866948[/flickr]
![]()
Urtarrilaren 31n, Lehen Hezkuntzako 3. mailako umeek On Bosco festaren gain beste motibu bat izan dute pozik egoteko: Barakaldo Antzokira joan dira ‘Kontzertu didaktikoa’-z gozatzera.
Barakaldoko Udal-Banda, duela urte batzutik hona, ikasturtean zehar «kontzertu didaktikoak» programatzen ditu haurrei (5 eta 10 urte bitartean) zuzenduta eta eskola-ordutegian.
Kontzertu-mota honen helburua musikara hurbiltzea da era ludiko eta aktiboan. Kontzertuen dinamizazioari esker, BAI Barakaldoko antzerti eskolako aktoreen kontu, ikuskizun «entretenigarri eta dibertigarri» bihurtzen dira.
.
![]()
Oporretatik etorri eta gero, 4. eta 6. mailetako neska-mutilok Baratzera joan ginen hiru egun eta bi gau pasatzera.
Primeran pasatu genuen. Bertan hainbat ekintza egin genituen: Esku lanak egin genituen, ‘Eguzki’ zaldian muntatu ginen, ukuiluko abereak ere ikusi genituen. Oso ondo jan genuen batez ere azken egunean Nesquick izozkia jan baikenuen. A! eta azken gauean diskotekara joan ginen oso goapo jantzita.
Bikaina izan da eta errepikatzek gogoekin gaude. Pilo bat argazki atera genituen erakusteko zein ondo igaro genuen. Aupa Baratze!!!!
.
(Argazki asko direnez gero, «flickr» irudian sakatuz edo beheko aukezpenean ikus ditzakezue
.
.
![]()
Urte berriaren hasierarekin batera, Lehen Hezkuntza osoko ikasgela-liburutegiak berritu ditugu.
Lehen Hezkuntzako ikasgela bakoitzak liburutegi bat dauka, maila horren umeen adinerako egokiak diren liburuekin. Ikastetxeko Guraso Elkartearen (IGE) kolaborazio eta ekarpen ekonomikoarekin 416 ale erosi eta Lehen Hezkuntzako 12 ikasgeletan banatu dira.
Horrela, etapa honetako ikasleek baliabide bikaineko gozatzen jarraituko dute, orain eguneratuta, irakurketarako beren zaletasuna sustatzeko eta ikasturtean zehar beren komunikazio-gaitasunean aurrera egiten jarraitzeko.
.
Andyk eta Bobek oso ideia desberdinak dituzte patuaren gainean. Bob eszeptiko agertzen da zoriarekiko erlazionatu guztiarekin; Andy, ordea, bere geroaldia erakusten dizkioten pistak bilatzen tematzen da.
DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek gozatu eta ikasi ahal izango dute Tumbalobos taldeak antzeztuko duen ingelesezko antzezlan honetaz.
— Eguna: Urtarilaren 17an
— Lekua: Bilboko Jesuiten Antzokian
.
Copyright © 2025 ·Magazine Theme on Genesis Framework · WordPress · Log in