25 - 11 - 2024

‘Moby Dick’: Lehen Hezkuntzarako antzertia (3.etik 6. mailara)

Azaroak 10, asteartean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilak eta 11an, asteazkenean, 3. eta 4. mailetakoak Barakaldo antzokira joango dira Moby Dick antzezlana ikustera.


moby-2

Gorakada antzerti taldeak Herman Merville-ren testuarekin lan egin du Moby Dick eskenatorira igotzeko.

Antzeslanean funtsezko eztabaida azaltzen da bi mundu ikuskeren artean: Ismael narratzailearena eta Acab Kapitaina-rena. Ismael filosofo abenturazalea da, naturak liluratuta dagoena eta hari beldurrik ez diona. Akab, berriz, gizon atsekabetua da, eroso sentitzeko natura menpean hartu behar duena.

Aukera ederra gizakiak naturaren aurrean duen jarrera agerian jartzeko, gizakia bera arriskuan jartzen ari den hori.

Gure web-orria mugikorretan

Gure web-orriari aurpegia aldatu diogu mugikorretan hobeto ikusteko. Bertan ibiltzea errazagoa eta erosoagoa da orain. Ea gustatzen zaizuen!

kr

‘Eskola eta baloreak’ Jardunaldia

Arantzazuko Santutegian, “Eskola eta baloreak” izenburupean kristau humanismoaren baloreen inguruan gogoeta egiteko aukera izan genuen joan den urriaren 30ean.

Arantzazuko ‘Eskola eta Baloreak’ jardunaldian laikotasuna eta gizarte sekularra landu ziren, egungo balore bezala.

.
arantzazu_5

Concretamente, el tema alrededor del cual tuvimos la oportunidad de discutir fue: El papel de la Escuela Cristiana y los valores emergentes de la sociedad. La importancia de la transmisión de los valores de la laicidad y la sociedad secular en el contexto actual. El objetivo final fue propiciar la reflexión de los educadores y educadoras asistentes en torno a las ideas tratadas en las dos ponencias y promover su aplicación en la tarea educativa.

Desde nuestro centro acudieron Fernando Markina, director pedagógico, y Unai Agirre, coordinador de pastoral de bachillerato, quienes tuvieron el papel de dinamizar dos mesas de reflexión en el Word-Café (WC es una metodología de debate) realizado después de las ponencias de Rafael Díaz-Salazar, Doctor en Sociología (UCM) y Xosé Manuel Domínguez, Doctor en Filosofía (UCM), quienes expusieron los temas que antes hemos mencionado.

Unai Agirre.

arantzazu-3 arantzazu-2 arantzazu-1

Beningo ‘Foyer Don Bosco’-ren zuzendariaren bisita

Juanjo Gomez-ek, Beningo ‘Foyer Don Bosco’-ren zuzendariak ikastetxeko ikasleei azaldu dizkie zentro horren ezaugarriak.


.

juanjo_2Tradizionala denez gero, azaroan solidaritate-kanpainari ekingo diogu gure ikastetxean. Badakizue elikagai ez galkorrak jaso ohi ditugula haiek Beninera bidaltzeko. Hantxe dago «Foyer Don Bosco» («Don Bosco etxaldea») eta horri bidaltzen dizkiogu elikagaiak.

Urte honetan proiektuko zuzendariarekin, Juanjo Gómez-ekin, kontatzeko zoria izan dugu. Zehazki ostegun honetan, urriaren 29an, «Don Bosco etxalde»-ko bi kolaboratzailek lagunduta, gure neska-mutilei azaltzeko hizketaldi batzuk eman ditu (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Batxilergora). Haietan han egiten dutena eta zergatik behar duten gure kolaborazioa adierazi dizkie.

Honek guzti honek datorren hilabete-erdian garatuko dugun aste solidarioaren sarrera bezala balio du.

.

flickr_2

Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

Gineako Golkoan kokatuta, Benin herri txikia da (9 milioi biztanle). Afrikako herririk behartsuenetako bat, ere bai. Beninera iritsi ziren aurreneko salestarrek 1981ean egin zuten. Eta han ume eta gazte ugari aurkitu zuten. (Populazioaren % 48k 15 urte baino gutxiago ditu eta emakume bakoitzak 6,6 seme-alabako media bat du).

Salestar haien zeregin nagusia orduan eta orain hauetaz arduratzea izan eta izaten da, bereziki «kaleko ume» ugarietaz. Hauek benetan ez dute ezer eta beren familiengandik bananduta bizi dira ozta-ozta. «Foyer Don Bosco»-etan, hartu, elikatu eta bizitzan bideratzen dituzte.

.

—–

«Foyer Don Bosco» proiektuei buruzko berri gehiago lortzeko, sakatu hemen.

.

Batxilergoko 2. maila: Guggenheim-era bisitan

Batxilergoko 2. mailako Arte taldeko ikasleak Guggenheim museora joan dira, Natalia Pedrero beren irakaslea lagun zutelarik.


Basquiat_1

«Allí han pasado la mañana descifrando el universo de Basquiat. Color, forma, transgresión, imaginación, ironía… El grupo ha disfrutado de la obra retrospectiva de este artista neoyorquino y ha participado en un propuesta de Grafiti. Una experiencia enriquecedora para el currículo de esta clase que seguro repetiremos». (Natalia Pedrero)

—oooOooo—

Jean-Michel Basquiat (1960–1988) 1980ko hamarkadako artista iraultzaileenetako bat izan zen. Brooklynen, New Yorken, jaio eta hazi zen, eta hiri honetan hil.

Basquiatek arte garaikidean beste bide batzuk ireki zituen. Basquiatek ideia ugari jaso zitzakeen ikurren, irudien eta testuen bidez, elkarlotuak egon ala ez gora behera. Ingurua mihisera eramaten zuen, narrazio zehatzik gabe, eta horrela aurrea hartu zion interneten garaiari eta bisitaria bultzatu zuen inguruko munduan hausnar zezan.


.
(Argazkiak http://basquiat.guggenheim-bilbao.es/ katalogotik hartuta)
.

‘Don Bosco on the street’, salestar kale-izendegia


.

Salestarren Komunikazio Bulegoa-k landutako mapa batek Salestar Familia-ri dagozkion Espainiako leku-irudiak eta monumentu publikoak jasotzen ditu.

.

#DonBoscoOnTheStreet kanpaina On Boscoren jaiotzaren Berrehungarren Urteurrenaren ospakizunarekin batera sortu zen. Udalek Salesiana Familiari eskaini dizkioten espazio publikoen irudiez Google Maps-eko mapa bat sortzean datza ideia: On Boscoren, Maria Laguntzailearen, salestar santuen, salesiano ospetsuen izena daramatzaten kaleak, plazak, etorbideak, beste helbide batzuk, monumentuak…

Barakaldon, Mitxel Herrerak eta bere laguntza-taldeko mutilek hiru lekuko argazkiak igo zituzten. Haiek ikusteko, mapa handitu behar da, Bilboko irudiaren azpian aurkitzen direnez gero.

.

—————————-

.

Alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak 2015-2016

Donostian, 2015eko  urriaren 22an

.

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

BOLETÍN OFICIAL DEL PAÍS VASCO

Lagun agurgarriak,

Gaur, 2015eko urriaren 22an, honako hau argitaratzen da E.H.A.A.-n:.

.

AGINDUA, 2015eko urriaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egien duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.

Adeitasunez,

.

 «EHAA-BOPV 2015-10-22 Alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak 2015-2016«

.
.

‘Enpresa Solidarioa’ programaren diploma jasotzea

Ekintzailetza bultzatzeko Inguralde-ko programa batean parte hartu zuten Barakaldoko bi itundutako ikastetxeek Amaia del Campo-ren, alkatearen eskuetatik `Enpresa Solidarioa’ esperientzia pilotuko beren parte-hartzea akreditatzen duten ziurtagiriak jaso dituzte

.
IMG__BarakaldoDigital_1
.
«Los colegios concertados Salesianos Barakaldo y Dominicas de Burtzeña han participado en una experiencia «piloto» de la agencia de desarrollo local Inguralde para promover el empredimiento entre los escolares de Secundaria. La iniciativa, que recibe el nombre de Empresa Solidaria, ha concluido su primera edición —con entrega de diplomas— y ya se anuncia el comienzo, en noviembre, de una segunda.

En total, han sido 52 los estudiantes de 15 y 16 años —27 en Salesianos y 25 en Dominicas— que se han implicado en este plan, que ha consistido en la creación virtual de una empresa de recogida de tóneres y cartuchos de impresora, y destinar los beneficios a proyectos solidarios.

La compañía puesta en marcha en Salesianos ha recibido el nombre de Joven Impresión, en beneficio de las víctimas del ébola en Sierra Leona; mientras la de Dominicas se ha llamado Tintasín y la recaudación se ha destinado a proyectos educativos también en África».

.

Leer la noticia entera en Barakaldo Digital
.

IMG__BarakaldoDigital_2 IMG__BarakaldoDigital_3 IMG__BarakaldoDigital_4

(Argazkiak eta testua Barakaldo Digital-etik hartuak dira)
.

Katekesia ikastetxean (Egutegiak)

Barakaldoko Salestarrak ikastetxeko ikasleak ikastetxean bertan prestatu ahal daitezke beren Lehenengo Jaunartze-rako.


 

Hiru urtean zehar, LHko 2. mailatik 4. mailara arte, ikasturteko astearteetan 17:00 eta 18:00 bitartean, ikastetxeko katekista-taldekoek haien fedearen aurkikuntzan laguntzen die, hala nola hezitzen eta Lehenengo Jaunartzea ondo egiteko prestatzen.

Hilean behin, umeen gurasoek ere jarduera hezigarri batean parte hartzeko aukera dute. Horrela hobeto lagunduko diete beren seme-alabei  familia-une hain garrantzitsu batean.


(Irudiak handitzeko, sakatu haien gainean)

catequesis_1













catequesis_2

Barbantxo bideoa: Haur Hko 2. eta 3. mailetako umeak eta Lehen Hko 2. mailakoak

Urriak 22, ostegunean, Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako umeak eta Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak Barakaldo antzokira joan dira Barbantxo antzezlana ikustera.


.

——————————-

.
Ama ohean gaixorik dago eta Barbantxo txiki eta bihurriak basoan lanean ari den aitari janaria egin eta eramango dio. Amak Barbantxori 3D-ko betaurrekoak emango dizkio bidean gertatu daitezkeen arriskuei aurre egiteko. Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu. Interakzio honek mundu harrigarri bat iragarriko du.