27 - 11 - 2024

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailetako umeak Basondora bisitan

basondo

 
 
  Ostiralean, ekainak 13, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailetako umeek Basondo bisitatu dute. Arduradunek dioten bezala, Basondo ez da zoo bat: aterpe bat da mehatxatutako basa faunarentzat.

60.000 metro baso-zelaitan, bertako inguruko basabere espezie nagusiak zaintzen ditugu: basurde, orkatz, azeri, basakatu, katajineta, igaraba, hegazti harrapari eta migratzaile, narrazti…, eta baita gure inguruan galduak dauden beste espezie batzu, otsoa, katamotza edo bisonte europarra, esate baterako.

2012an, hara joan ziren gure ikastetxeko taldekoek zera idatzi zuten:

Una vez allí, hicimos recorridos para ver diferentes animales. Gracias a las monitoras aprendimos las características de cada uno de ellos y muchas cosas curiosas.

basondo_1

Al mediodía, hicimos un pequeño descanso para comer y aprovechamos para jugar un poco.

Después, hicimos juegos y talleres organizados por las monitoras. En estos juegos, además de buscar pistas, teníamos que recordar cosas que habíamos visto y escuchado por la mañana.

Fue un día estupendo, el tiempo nos respetó y lo pasamos en grande!!

Gauza bera opa diegu aurtengoei.
.

Haur Hezkuntza: Artziniegako landetarako txangoa (argazkiak)

artziniega_1

.
  Ostiralean, ekainaren 6an, ikasturtearen bukaera ospatzeko eta elkarbizitzeko, Haur Hezkuntzakoek Artziniegako landetarako irtenaldi bat egin zuten.

.
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

COMENIUS-en partaide batzuk Poloniarantz

comenius_5  DBH.ko eta Batxilergoko gure ikasleen dimentsio europarra eta hizkuntza-gaitasuna sustatzeko ezarritako gure lerro estrategikoarekin jarraituz, gaur, 7:00-etan, Loiu-ko aireportutik Barakaldo Salesianoetako COMENIUS Proiektuan parte-hartzaileetako lehen espedizioa Poloniarantz irten da.

Son 25 jóvenes, acompañados por los profesores Óscar González y Jon Iñaki Telletexea, los que dan respuesta así a la visita que en el mes de febrero realizaron los alumnos de las Salesianas de Ostrow durante 11 días a nuestra casa.

Desde el 7 de junio hasta el 18, el grupo compartirá vivencias, cultura e idioma (inglés) con los compañeros polacos y con sus familias de acogida, visitando durante esas jornadas Varsovia, Ostrow, Cracovia, Auschwich y Wroclaw (la antigua Breslau); también durante estos días está programada una recepción oficial al grupo por parte del Sr. Alcalde de Ostrow- Wielkopolski en el Ayuntamiento de la localidad.

Los días que no haya visitas programadas, en el colegio de las Salesianas de Ostrow, los componentes del grupo participarán en sesiones didácticas sobre cultura y lengua polaca, que tendrán su correspondencia con las clases de euskera, cultura vasca e historia que nuestros profesores ofrecerán a los COMENIUS polacos.

La segunda parte del proyecto seguirá desarrollándose durante el mes de febrero de 2015, en el que saldrá la segunda expedición hacia Polonia desde Barakaldo y que tendrá su respuesta en la visita que en el mes de junio del mismo año realizará un grupo de alumnos de Ostrow a nuestro colegio.

.

Salestarrak, ‘Gogaidetasunaren Asturiaseko Printzea 2014 Sari’-rako kandidatuak



candidatura_1

  On Bosco Ikasle ohien Munduko Konfederazioak Asturiaseko Printzea Fundazioari Gogaidetasunaren Asturiaseko Printzea 2014 Saria’ On Boscoren Salestarrei ematea eskatu dio.

Eskatzaileek aitortu nahi dituzte horrela beraiek jasotako heziketa eta salestarrek dauden 132 herrietan egiten duten gazteen aldeko heziketa-jarduera.

«Gogaidetasunaren Asturiaseko Printzea Sariak» zera aintzatetsi nahi du: “pertsona, erakundea, pertsona-taldea edo erakunde-taldea, zeinen lanak era nabarmenean giza eskubideen defentsara, bake-, askatasun-, solidaritatearen sustapenera, ondarearen babestera eta, oro har, humanitatearen aurrerabidera lagun dezan”.

Zentzu honetan, Ikasle Ohiek argudiatzen dute, Kongregazioaren 150 bizitza-urteetan, salestarrek lan ugari eta desberdinez lagundu dutela herrien aurrerabidera eta gazteen sustapenera, Lanbide-Heziketaren alorrean bereziki.

Ekimen honekin bat egitea desiratu nahi bada, bi eraz egin daiteke:

   Gutun hau jaitsi eta bidaliz  e-postaz bidez helbide honetara: fpa@fpa.es

   Helbide honetan sartuz  eta hor dagoen eskaera sinatuz.

.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak: Teilaetxe landetarako txangoa

tellaetxe_1

Datorren ekainaren 6an, ostiralean, ikasturtearen bukaera ospatzeko eta elkarbizitzeko, Lehen Hezkuntzako Bigarren Ziklokoek Teilaetxe Landetarako (Gorostiza) irtenaldi bat egingo dute.

Orduak ohikoak izango dira.
.

Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museora bisitan (argazkiak)


ferrocarril_1

Europako tren-bildumarik onenetakoa du Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak.

Ekainaren 5ean, ostegunean, hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako neskatila-mutikoak.

Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusiaren lehenengo solairuan, XIX. mendearen amaieratik AVEren sorrera arte tren-langileek erabili izan dituzten uniformeen erakusketa aparta dute ikusgai. Bigarren solairuan, tren-geltokietako ordularien erakusketa aurkitu zuten, munduko onenetakoa, eta denboran zeharreko bidaia batean murgilarazi zituen.

Garaiko tren batean, bidaia motzak, eraman zituen azkenik Loyola-ko Santutegia inguratzen duen parkeraino, patxadaz eta gustora jolastu ahal izan ziren tokira. Bidaia ona!

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

DBH: Ikasturte bukaerako txangoen argazkiak

—  DBH.ko 1. maila: Gamarra-rako txangoa (Araba)

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

—  DBH.ko 2. maila: Ur-jarduerak Plentzian

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

—  DBH.ko 3. maila: Santander alderako txangoa (Forestal Park eta El Sardinero)

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

2014-2015 Ikasturtea

(Informazio osoa irakurtzeko, sakatu irudiaren gainean)

curso_14-15b
.

Eskola egutegiak

HH-LH_2014-15 DBH_2014-15 BATX_2014-15

DBH.ko 3. maila: Hautazko irakasgaiei buruzko bilera

libros

Datorren asteazkenean, ekainaren 4an, DBHko 3. mailan dauden neska-mutilen familiekin 4. kurtsorako hautazko irakasgaiei buruzko bilera antolatu nahi dugu.

EGUNA:  ekainak 4 (asteazkena)
ORDUA:  16.30etan.
LEKUA:  LHko ikuskizunezko aretoan (elizaren gainean dagoena)

Oso gai garrantzitsua delakoan gaude, datorren ikasturterako ikasleen kurrikuluma ahalik eta ondoen konfiguratzeko. Hautazko irakasgaia erabakitzerakoan, posiblea bada, etorkizunari begiratu behar diogu edo, behintzat, ondo pentsatutako erabakia izan beharko litzateke. Horregatik, haien parte-hartzeari egoki deritzogu.

.

Hitzaldia ‘Clara Campoamor’ Zentro Zibikoan

BIGE HITZALDIA CHARLA

 Datorren asteazkenean, ekainak 4, 18:30etan, ‘Clara Campoamor’ Zentro Zibikoan «Euskara ulertzen dut… zer egin behar nuke» hitzaldia egingo da. 

Bertan, Iñaki Eizmendi, Gizarte hezitzailea, gurasoek seme-alabekin euskara erabiltzeko orduan izaten dituzten zalantzak argitzen saiatuko da:

Garrantzitsua da nik neure seme-alabei euskararekin laguntzea ala eskolan egiten dutenarekin nahikoa da?
Zer egin ahal dut neure seme-alabei euskararekin laguntzeko?
Nik oso euskara gutxi dakit, neure seme-alabekin hitz egin behar dut?
Nire euskara egokia ote da?
Euskara eta gaztelania nahastea kaltegarria izan daiteke?
Nire seme-alabek ez dute euskaraz hitz egin nahi nirekin, zergatik ote da?

Hitzaldia, nagusiki, euskaraz izango da; hala ere, gurasoek, nahi izanez gero, gaztelania erabili ahal izango dute galderak egiteko edo zer edo zer ondo ulertzen ez badute, gaztelaniaz azalduko zaie.
.