13 - 04 - 2026

Comenius: Oscar eta Sergioren Poloniarako bisita poloniar web-ean

comenius_polonia_4

 

   Espaniar ordezkaritzaren gure eskolararo bost eguneko bisitan zehar erakarpen asko itxaroten zizkieten bisitariei, baina ez soilik. Bidaietan batera igarotako denbora proiektua eta datozen hilabeteetarako zereginak eztabaidatzeko unea da ere bai. Lan gogorra dago begi-bistan; hau dela eta, ideia horiek gure ikasleentzako interesgarriak izan daitezela itxaroten dugu.

Horretaz gainera, Comenius irakasleok eskerrak ematen diegu bihotzez Eskolako Zuzendaritzari, Marii Bazak Andrea-, Aliny Janikowskiej-, Hanny Jankowiak-, Agnieszki Wielebskiej-, Ahizpa Weroniki Pasztetnik-, Panów Arkadiusza Powierzy- eta Radosława Pawlaka-, Państwa Donaty- eta Donato Berchicci-ri eta beste irakasleei.

Eskerrik asko haien denborarengatik, haien lagunarteko keinu- , irribarre-, adeitasunarengatik eta ordezkaritzaren gure eskolako  egonaldian zeharreko arretarengatik!

————————-

Ostiraletako eguzkitsu arratsalde batean, Barakaldoko Salesiar Eskola lagunetako irakasleek gaztelua eta Gołuchów-eko Baso-Kultura Zentroa bisitatu zuten. Bisonte-, orein-, zaldi- eta poloniar txerrien ikuspegia haien memorian denbora luzean geratuko da. Gero, larunbatean, gure eskolako irakasleekin batera ordezkaritza espainiarra Auschwitz-eko eta Auschwitz II- Birkenau-ko Monumentu eta Museoan izan ziren. Oscar Gonzalez Lopez Jaunarentzat, historia-irakaslea denez, esperientzia sinestezina izan zen; heriotz-zelai zaharrak informazio baliotsua eman dio ondoko liburuetarako, eta tresna izango zaio Bigarren Mailako gazteekiko bere Irakaspen-lanean.

Gonbidatu espainiarrek Jasną Górę (Częstochowa-ko Andre Mariaren Santutegia) ere bisitatu zuten eta ospakizun hunkigarrian hartu zuten parte larunbatean. Mariaren oinetan, Comenius-eko irakasleek igandeko mezatan ere otoiz egin ahal izan zuten eta gero Basilika eta Gurutzea, 100 metroko dorre bat, bisitatu. Ostrów-era itzuli ondoren, igande arratsaldean, Varsoviako Talde Akademikoaren eta Ostrovsky-ko Big Band Gospel-en kontzertura izen ziren gonbidatuak.

Astelehen goizean eta elkartze batean, Barakaldoko ordezkariek ongietorri beroa eta abegi ona eskertu zuten eta opariak trukatu ziren. Gure eskolako irakasleek esperientzia sinestezinak eta elkarrekin igarotako une interesgarriak eskertu zituzten ere. Eskola bisitatu eta agur esan ondoren, Oscar Gonzalez Lopez eta Sergio Martin jaunek Breslau-rako bidea hartu eta, arratsaldean, Espainiara bidaiatu ziren.

Comenius irakasleak

Ikusi argazki-albuma poloniar webean

Juanjo Gomez, misiolari salesiarra Benin-en

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


  Juanjo Gomez misiolari salestarra Barakaldon izan da urriaren 28an. Goizean DBH 4. mailako eta Batxilergoko 1. kurtxoko gazteekin egon da eta honako hau esan die: “Egun on guztioi. Benin-etik etorri naiz, zuei eskerrak ematera. Hango ‘kaleko umeen’ izenean, mila esker zuen laguntzagatik.”

Ikasleekiko elkartze desberdinetan, Juanjo-k bere proiektua eta haren hedapen-planak deskribatu zizkigun. Lehen orduan, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gure ikasleekin, gero Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailetakoekin eta DBHko gainerakoarekin, ere bai; eta oraindik gogoa eta berotasuna geratzen zitzaizkion Lehen Hezkuntzako bigarren ziklokoekin arratsaldeko lehen orduan egoteko.

Eskola-ordutegitik kanpo, IGE-ren ordezkariekin eta Pastoraleko koordinatzailearekin bildu zen gure zentroak Beningo «Foyer don Bosco» proiektu salestarrekiko ze-nolako balizko ekintzetzan lagun dezakeen estudiatzera eta nola sortu haiekiko zubiak. Proiektu hau Porto Novon sortu zen 1995ean eta gaur egun hedapen jarraituan dabil. Bertan ehunka ‘kaleko mutilez’ arduratuz: gazte langileak, kaltetuak, gazte trafikatuak, tratu txarrak sufritzen dituzten beste batzuk eta hiriko merkatu handietan lantzen dituztenak.

Elkartzeetan Juanjok urtero Bilboko salestar inspectoriatik bidaltzen ditugun edukiontzien heldueraren irudiak erakutsi zizkigun. Gure ikastetxeak elikagai-bilketako kanpainan laguntzen du eta laster beste bat jarriko dugu martxan beste urte gehiago batean.

Eskerrik asko, Juanjo, bisita hau egiteagatik eta gurea guztiz errealitate desberdina guri erakusteagatik!

Testua: Unai Agirre

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Guraso Eskola – Lehen Hezk.ko 5. eta 6. mailetakoak eta DBH.ko 1. eta 2. mailetakoak

1_hitzaldia_1

Urriak 29 de octubre.

LHko 5.-6. mailan eta DBHko 1.an seme-alabak dituzten sendiak.

“Técnicas de estudio y desarrollo de competencias.”

(DBHko ikus-entzunezko gelan, 15:00eta)

———————————————————–

Daniel Ramos de la Roza

Psicopedagogo, Logopeda y Profesor de EP.

Orientador de Salesianos Barakaldo y Profesor en ESO y Bachillerato.

Profesor Tutor en las acciones formativas de Escuelas salesianas España.

Coautor de los materiales formativos del Programa Escuela-Familia de Kristau Eskola.

 .
.
.

‘Atalaya Salesiana’ aldizkariaren ale berria

barriak_1

  Uda bukatu ondoren eta ikasturte berriarekin batera, ‘Atalaya salesiana’, Barakaldoko Salestar Ikasle Ohien Elkartearen aldizkaria, bere hilabeteroko elkartzera itzuli da.

Duela egun batzu, paperezko bertsioa banatu zen; orain bertsio digitala agertu da. Hona hemen urriko alearen edukia:
.
.

—————————————– – Aguinaldo del Rector Mayor para 2014
– El saludo del presidente
– La Confederación Nacional renueva la Junta Directiva
– Nueva configuración de los salesianos en España
– Nuevo director en Salesianos Cruces
– “Palabras Mayores”
– Beato Alberto Marvelli
– Confío en ti
———— – ‘Pintor LECUONA’
– La Inspección de Trabajo es para todos
– ¿Quién “vigila” nuestra intimidad…?
– Un curso nuevo, una esperanza nueva…
– Entrega de insignias
– ¿Quieres saber de vinos…?
– El fantasma del castillo

 

(Irakurri ‘Atalaya salesiana’)

Atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko plazak

  Atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.

.

(Handitzeko edota inprimatzeko, sakatu irudiaren gainean)
idiomas

‘Comenius’ programa: Oscar eta Sergio Poloniara bisitan

comenius_5


  Bihartik eta astelehenera arte, urriak 28, Sergio Martin eta Oscar Gonzalez, gure ikastetxeko irakasleak eta «Different roots, same language» heziketa-truke proiektuaren koordinatzaileak, Poloniako Ostrów-Wielkopolski-ko salesianasen ikastetxera joango dira bisitan. Bidaia hau, irailean, zentro hartako hiru irakasleren aldetik jaso genuen bisitarekin dator bat.

Bere egonaldian zehar, gure ordezkariak Poloniako proiektuko arduradunekin elkartuko dira, jarduerak eta bi ikastetxeen ikasleek ikasturte honetan zehar egingo dituzten bisitak zehazteko asmoz.

Halaber, Gimnazjum (DBH)-eko eta Liceum (Batxilergo)-ko ikasleei Euskara eta Historiako klaseak emango dizkiete. Honela, zentro haren heziketa-errealitatearekiko kontaktua hartuko dute; gure lagun poloniarrek Barakaldo-rako bere bisitan zehar ere egin zuten zerbait.

(Proiektuaren logoa ANDONI RUIZ MAIZ ikasleak egina da)
.
wykład

.
.
.
Jardueren barruan, ostiralean arratsaldean, hilak 25, Oscar Gonzalez-ek konferentzia emango du Bigarren Mundu Gerraren gainean, «Normandy 1944-2013: the History through its protagonists» (1944-2013 Normandia: Historia bere protagonisten bidez) tituluarekin. Ekitaldi hau ez ikasleei soilik, baizik eta (bereziki) familiei eta Ostrów-eko gaian interesatutako beste pertsona batzuei ere irekita izango da.

Zera gogoratzen dugu, Oscar nazioartean ezagututako historialari bat dela eta garai horretako armada alemaniarraren unitate desberdineko jardueran espezializatutakoa; gai honi buruzko hainbat liburu idatzi ditu eta konferentzia ugari eman. (Irakurri Belgikan emandako konferentziaren aipamena).

(Konferentziako kartel iragarlea)
.
.
.
.
.

Guraso Eskolaren programa (2013-2014)



  Ikasturte honetarako ‘Escuela de Familias / Guraso Eskola’-rako prestatuta dauden elkartze desberdinetako programa.

Elkartze hauek etapa guztietako gure ikasleen gurasoei eta senideei zuzenduta doaz. Gaiak zuen seme-alabekiko gure heziketa-jardueraren alderdirik garrantzitsuenetan datzaten: motibazioa, abituetako eta tekniketako eskuratzea, eta orientazioa beste heziketa-etapa baterako pasatzea aurrez aurre jartzeko unean.

Elkartze bakoitzaren egiteko egunean hurbiltzerakoan abisatuko dira.

(Handitzeko, sakatu irudien gainean)

Guraso_eskola_1

‘Whatsapp’-a, adingabetarakoa da?

movil_0

   Umeek eta nerabeek telefono mugikor bat beren gurasoei eskatzen dieten arrazoi nagusien bat istanteko mezularitzako sistema hau erabili ahal izateko da, hain zuzen. Eta «whatsapeatu» hitz egitearen sinonimoa bihurtu da. Baina «whatsapp»-a, adingabetarako gaia da?

ABC egunkariak argitaratutako artikulua.

pdf_2 Whatsapp-a eta adingabeak

.
.
Ez dugu ikaratu nahi, baina ‘El Correo’-ko artikulu hau kezkagarria da.

.

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeak antzertira joan dira

constelaciones_1

  ‘Aracaladanza’ dantza garaikide konpainia madrildar baten izena da eta ‘Constelaciones’, Joan Miró-ren lan sortzaileak iradokitako amets baten izena.

Bost dantzarik margolari mallorcarraren unibertsoaren zirrarak transmititzea bilatzen dute, bertan koloreek mugimendua dute espazio mugagabean. Fantasiak ateak ireki nahi die argiaz eta mugimenduaz sortutako zirrara sinpleari, gu Joan Miró-ren sorreretan biltzeko .

Asteartean, urriaren 22an, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeak Barakaldo Antzokira joan dira ikuskizun honetaz gozatzera.

——- Joan Miró.
Artista.
Constelaciones.
Sueño.
Disfrutamos sus colores,
jugamos con sus trazos,
adivinamos sus intenciones.
Rojos elegantes, amarillos atrevidos,
azules atrayentes, verdes divertidos.
Y los negros ¡concentrados!
——- Una recta, un cuadrado
Una curva, un círculo
Y un punto y una raya.
Hay un ojo, una cara
Hay pez, una estrella
Patas largas y barrigones.
En la arena pintamos
tanta magia y milagros.
Luego el agua se lo lleva
Y la deja como nueva.

.

Elkarbizitza Jardunaldiak (argazkiak)

conviv_2013_1


  Urriko lehen aste hauetan, DBHko eta Batxilergoko 2. mailako neska-mutilak Elkarbizitza Jardunaldiak  edukitzen ari dira. Talde bakoitza egun eta toki ezberdinetan biltzen da. 

Jarduera desberdinekin, Pastoral-Departamentuak antolatuta, talde bakoitzak egun osoa DBHkoek eta bi egun Batxilergokoek izaten dute hausnartu, partekatu eta hasi berria zuten ikasturtea programatzeko.

.
.

— Asteartean, urriak 1:       DBHko 1. maila, Gurutzetako-Salestarretan  (Ikusi argazki albuma Flickr-en)
— Asteartean, urriak 8:       DBHko 2. maila, Deustuko-Salestarretan  (Ikusi argazki albuma Flickr-en)
— Ostegunean, urriak 11:  DBHko 4. maila, Zallan  (Ikusi argazki albuma Flickr-en)
— Ostegunean, urriak 17:  DBHko 3. maila, Ugarten  (Ikusi argazki albuma Flickr-en)
— Urriak 17 eta 18:              Batxilergoko 2. maila, Urduñan  (Ikusi argazki albuma Flickr-en)

.