Haur eta Lehen Hezkuntza
[flickr]set:72157632698466695[/flickr]
.
DBH eta Batxilergoa
[flickr]set:72157632761866948[/flickr]
23 - 11 - 2024
Barakaldoko 'San Paulino de Nola' Ikastetxea
[flickr]set:72157632698466695[/flickr]
.
DBH eta Batxilergoa
[flickr]set:72157632761866948[/flickr]
Andyk eta Bobek oso ideia desberdinak dituzte patuaren gainean. Bob eszeptiko agertzen da zoriarekiko erlazionatu guztiarekin; Andy, ordea, bere geroaldia erakusten dizkioten pistak bilatzen tematzen da.
DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek gozatu eta ikasi ahal izango dute Tumbalobos taldeak antzeztuko duen ingelesezko antzezlan honetaz.
— Eguna: Urtarilaren 17an
— Lekua: Bilboko Jesuiten Antzokian
.
Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen ekimenez. Izatez, Espainiako estatuan natur zientzietako lehen museoa izan zen.
DBH.ko 2. mailakoak hara joango dira bisitan bihar, hilaren 21.
Donostiako arrantza-portuaren muturrean dagoen gaur egungo Aquariumaren egoitza 1925ean hasi ziren eraikitzen , hain justu Pasealeku Berria inauguratu berri zenean. Hiru urte beranduago Juan Carlos Guerra-k diseinatutako eraikin gogoangarriaren ateak ireki ziren, eta tradizionalki hiriko atrakziorik bisitatuena izan da: ireki zenetik 12 milioi pertsonek bisitatu dute.
Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea eta orain Fundazioa beheko bost printzipio sendoetan oinarrituta hazi da azken 100 urteotan:
— Ozeanoarekiko errespetua hedatzea
— Itsas inguruneari buruzko ezagutza sustatzea
— Euskal ontzigintza eta itsas ondarea kontserbatu eta erakustea
— Hezkuntza-proiektua garatzea
— Aisialdiko turismoa sustatzea
—- | — | — | |||
—- | — | — |
Abenduaren 11an, Daniel Ramos de la Roza–k koordinatuta, Guraso Eskolaren 4. saioa izan da. Honen gaia: ‘Droga-mendekotasunen aurkako prebentzioa’, DBH eta Batxilergoko gurasoei bereziki bideratuta.
Familia askok beren seme-alabak droga-kontsumoan has daitezelako posibilitatea kezkaz bizi dute. Eta gai honi buruz ez dira aski informatuta sentitzen haiei arriskuak saihestera laguntzeko.
Aldi berean, beste guraso batzuek alkohol eta tabako-kontsumoko hasiera heltzeko prozesu naturaleko parte dela sinesten jarraitzen dute. Hau berekin arrisku ez gutxi daraman jarrera tolerantea da. Arrisku hauetako kontzientzia hartzeak erabilgarritasun handia ekarriko dizue, bai zuentzat bai zuen seme-alabentzat.
«Guraso Eskola» saio honetan material batzuk aurkeztu ziren, guztietarako interesa izatekotan, hemen eskaintzen ditugu.
.
.
Azaroaren 29an, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleak Bilboko ‘Jesuitas’ antzokira joan dira ‘Sherlock Holmes’ antzezlan ikustera.
Sherlock handia eta Watson bere lagun bereizezina, haien kasurik ospetsuenen baten kontra: ‘Baskervilleko txakurra’. Denbora guztietako detektibe ospatuenaren eskutik ikuskizun honek ikasturteko ingeles klaserik onen eta atsegingarriena intrigaz, suspenseaz eta zirraraz bete du.
Sir Arthur Conan Doyle-ren lan ospetsuaren egokitzapena bidez, Baskervilleko txakurra, ikasleak bere ingeles-ezaguerak gauzatu eta, aldi berean, misterio eta intriga-literaturako klasiko batez gozatu dira.
.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean. DBHko 1. mailako ikasleak hara joan ziren bisitan bi taldetan (A taldekoak, azaroaren 9an eta B taldekoak, 16an).
Bilboko itsasadarrak aldaketa ikusgarria izan du azken urteetan. Berriz ere protagonista bihurtu da, oraingoan atsedenerako eta aisialdirako leku bezala. Hiria eta eskualdea sustatzeko elementua izateaz gain, Museoaren helburua Bilboko itsasadarrean eta horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna babestea eta hedatzea da; Bilboko itsasadarra itsasoko tradizioari estu lotuta dago.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren bilduma Bilboko itsasadarreko eta portuko itsaso-jarduerei, hala nola itsas-kulturari orokorrean erreferentzia egiten dieten elementu eta objektuetan dago oinarrituta. Arreta berezia jartzen zaie gure herriko itsasoko historiaren protagonistekin lotura estua duten piezei.
.
.
[flickr]set:72157632075434950[/flickr]
.
ASTE SOLIDARIO honetako bigarren ekintza ‘SUSTRAIAK Erakusketa misiolaria’ izango da eta bertan denok, ikasleek eta familiakoek ere, parte hartu dezakezue.
«Erakusketa misiolariak beste kultura batzuetako eguneroko hamaika tresna eta Misioetan egindako eskulangintza-piezak ditu. Hauek 20 beira-arasa baino gehiagotan aurkezten dira. Baina garrantzitsuena ez da hemen aurkezten dena, baizik eta erakusketak mezu garrantzitsua garraiatzen duela sentitzea, zerbait erraza eta apala baina baliozkoa, salestar zeregin misiolaria den bezala: duela 135 urte baino gehiagotatik, munduko inongo pertsonak, arraza, sexua edo erlijioa kontuan eduki gabe, desberdintasun sozialak sufri ez ditzan ehunka gizonek egindako lana».
Erakusketa «On Bosco» Areto Sozialean izango da eta ikasleek taldeka bisitatuko dute eskola-ordutegian. Familiakoek eta Salestar lanaren lagunek ere honako ordutegi honetan egin dezakezue.
.
.
———————— | Igandea, 18— | Astelehena, 19— | Asteartea, 20— | Osteguna, 22— | Ostirala, 23— | Igandea, 25— | ———————- |
—- | 12:00 – 14:00— | 16:45 – 18:00— | 16:45 – 18:00— | 16:45 – 18:00— | 16:45 – 18:00— | 12:00 – 14:00— | — |
.
——————————- | ——————————- |
.
[flickr]set:72157632070571087[/flickr]
ASTE SOLIDARIOA Ikastetxeko Pastoraltza Sailak antolatutako ekintza bat da, DBH eta Batxilergoko ikasleei bideratuta.
Azaroaren 19etik 25era, “egun on-”, hitzaldi-, tutoretza- eta ospakizun erlijiosoetan parte hartu ahalko dute neska-mutil hauek. Eta ekintza hauen helburua mundu bidezko eta solidarioago baten bila haiek sentikor bihurtzekoa da. Izan ere, krisia gorabehera, eta horregatik hain zuzen, hausnartzeko eta solidaritate-jarrerak garatzeko une egokia dela uste dugu.
Era berezian, bi ekintza garatuko dira: Lehenean, bakoitzak gutxienez eta borondatez KILO BAT PRODUKTU EZ GALKOR ekartzera gonbidatzen ditugu ikasle guztiak. Bildutako guztia Beninen (Afrikan) salestarrok garatzen ditugun proiektuei bidaliko zaie. Arroza, pasta, egoskariak, latak… ekar daitezke, edo egoki iruditzen zaiena.
Benin-erako janariak
Gineako Golkoan kokatuta, Benin herri txikia da (8 milioi biztanle). Afrikako herririk behartsuenetako bat, ere bai. Beninera iritsi ziren aurreneko salestarrek 1981ean egin zuten. Eta han ume eta gazte ugari aurkitu zuten. (Populazioaren % 48k 15 urte baino gutxiago ditu eta emakume bakoitzak 6,6 seme-alabako media bat du).
Salestar haien zeregin nagusia orduan eta orain hauetaz arduratzea izan eta izaten da, bereziki «kaleko ume» ugarietaz. Hauek benetan ez dute ezer eta beren familiengandik bananduta bizi dira ozta-ozta. «Foyer Don Bosco»-etan, hartu, elikatu eta bizitzan bideratzen dituzte.
Ume eta neska-mutiletako talde hauen behar elikagarriak arintzea da kanpaina honen helburua. Aurreko urte bezala, Eguberriagatik, itsasontzi-edukiontzi bat edo gehiago alokatuko dira eta gure eskualdeko Salestar ikastetxeetan jasotako elikagaiekin bete ondoren, herri afrikar horretara bidaliko dute. Hango salestarrek beraiek banaketaz arduratzen dira.
Zuen seme-alaben adineko neska-mutil batzuen beharren aurrean, zuen arreta eta eskuzabaltasuna seguru gaude.
.
—– |
«Foyer Don Bosco» proiektuei buruzko berri gehiago lortzeko, sakatu hemen. |
.
[flickr]set:72157632070594277[/flickr]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egin du. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei bideratua da deialdi hau.
El Departamento de Educación del Gobierno Vasco convoca plazas para la realización de cursos de alemán, francés e inglés en el extranjero. Esta convocatoria va dirigida a alumnos y alumnas de 3º y 4º cursos de Enseñanza Secundaria Obligatoria y de 1er y 2º cursos de Bachillerato.
(Para descargar, pulsar encima del texto / Jaisteko, sakatu testuaren gainean)
Joan den asteazkenean, hilak 14, DBHko 2. mailako A taldeko ikasleak Galdakao-ko Coca-Cola fabrika bisitatu dugu. Bisitan, enpresa honen historia jakin eta edari desberdinen ekoizpen prozesua ikusi dugu:
1956ko azaroaren 6an, Coca-Cola fabrika jaio zuen Galdakao-n, NORBEGA (NORteña de BEbidas GAseosas) izenarekin. Fabrikak 6.000 metro koadro besterik ez zuen betetzen, solairu batean, eta bertan ekoizpen-lanak, biltegia eta merkataritza eta administratibo eremua kokatu ziren.
Norbega-k, orduan, 57 pertsonako giza taldea zeukan eta ekoizpena 300.000 kutxetara Coca-Cola heltzen zen; gaur eguneko kantitate oso apala, baina oso garrantzitsua urte haietarako.
Norbega hazi da Espainako botilaratzailerik nagusien bat bihurtu arte. Gaur egun freskagarri-sorta zabala produzitzen du teknika aurreratuenez: 200 produktu-erreferentzia baino gehiago eta guztira urteko litroetako 200 milioi baino gehiago.
Norbega-k Espainiako Iparreko 7 probintzietan banatzen ditu bere produktuak: Burgos, Errioxa, Kantabria, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian; eta ia 1.000 laguni ematen dio lana, postu zuzeneko eta zeharkakoen artean.
Enpresari eskertzen dizkiogu dispentsatu digun tratua, baita azalpenak eta bere instalazioetan egin dugun bisita gidatua ere.
.
[flickr]set:72157632006057263[/flickr]
Copyright © 2024 ·Magazine Theme on Genesis Framework · WordPress · Log in