Valentziako Artzapezpikuak, Mons. Carlos Osoro-k, Mons. Martzelino Olaetxea eta Loizaga–ren kanonizazio Kausaren hasiera iragarri du.
Mons. Olaetxea Barakaldo-n jaio zen, 1888ko urtarrilaren 9an. Ikastetxe honetako ikaslea izan zen hiru urtetan zehar eta geroago apaizgaitegian sartu zen salesiano izateko. Bere salestar bizitzaren zehar hainbat etxetako zuzendaria izan zen eta Bartzelonako eta, geroago, Madrilgo inspektorea.
1935ean Iruñeko apezpikua izendatu zuten, lehen espainiar apezpiku salesianoa izanez. Han 1946ra arte egon zen, eta gero Valentziako artzapezpikua izendatu zuten. Adin arrazoiengatik 1966an erretiratu zen; 1972ko urriaren 21ean hil zen.
Kanonizazio-Kausaren hasierarekin, hainbat fasetan garatzen den prozesu nahiko luzea hasten da. Lehenik, bertuteak gradu heroikotan bizi dituela egiaztatu behar da, eta beatifikatzeko, Jainkoak pertsonaren bitartekotzagatik mirari bat egin duela egiaztatu behar da ere. Eta behin beatifikatuta, kanonizazioari ekiteko dohatsuaren bitartekotzak beste mirari berri bat ere egiaztatu behar da.
Elkarrizketa batean horrela erantzuen zuen On Martzelinok: «Zuk zergatik egin nintzen apaiz galdetzen didazu; edo gauza bera: Zertaz balio zuen Jainkoak ni apaiz egiteko?. Bigarren galderari erantzuten diot nire ezkutuko armarriak aurkeztuz. Bi kuarteletan banatuta daude eta haiek nire noblezia guztia kantatzen dute; ez dut besterik. Goikoan, Salestar Kongregazioa. Behekoan, nire herria: tximinia altu batzuk, itsasadar bat, gurpil horzdun batzuk. Fabrika batean jaio nintzen. Ikasle sartu nintzen salesianosetan. Hartu ninduten halako aitatasunak irabazi ninduen. Haietako bat izan nahi izan nuen: laneko seme-alaben seme-alaben aita. Beste guztia Jainkoak haiengatik egin zuen. Nire gotzain-soineko azpian langile baten semearen blusa sentitzen dut . Haiek eta behartsuak nire apaiz-maitasunerako irrika onenak betez datoz«.