25 - 11 - 2024

Ikastetxeko ikasle ohi batek, eta hura izateko harro, argitaletxe bat sortzen du

elisabeth_1


  ‘Barakaldo digital’ egunkariak gaur Elisabeth Perez-ekiko elkarrizketa argitaratzen du. Honek, ikastetxeko ikasle ohia denak, ‘Bonito Editorial’ izeneko bere argitaletxea sortu du.

Elkarrizketan Elisabethek «Barakaldoko Salestarrak ikastetxeko ikasle harroa» dela esaten du, «Non gazteekiko boluntario lagundu zuen zazpi urtetan zehar,» eta «asko ikasi dut» -dio-. Elisabeth Perez-ek Arte Ederretako lizentziaduna da eta, gaur egun, Florentzian (Italian) da argitaratze-grafikoari buruzko espezializazioko ikastaroa eginez.

Barakaldar Elisabeth Perez-ek bere ametsen bati bizitza ematea erabaki du eta bere argitaletxea sortzea. Hartan bere irudidun-ipuin biz estreinatzen da: ‘Memoria de un pez bueno’ eta ‘Calabazas’. Aleak jada aurki daitezke haren webean ‘Bonito Editorial’ eta Espainiako liburudenda desberdinetan. Barakaldon haien banaketaz arduratzen dena Milo’s Liburudenda da.

Datorren apirilaren 26an, ‘Bonito Editorial’ talde guztia aurkeztuko da Bilboko ‘Espacio Aerre’-n hitzaldia batekin eta argitaratze-proiektuaren erakusketarekin. Bertan, eta Begoña Viñuela-ren kaligrafia, Sara Garcia Pereda-ren argazkiak eta ‘Calabazas’ ipuinaren originalak sartuko dira.

Irakurri elkarrizketa osoa ‘Barakaldo digital’-en

Sara Pablos ‘Kata’ Espainiako Gazte-txapelduna


sara_2

  Sara Pablos-ek, gure ikastetxeko ikasleak, Oviedon apirilaren 12 eta 13 egunetan ospatutako ‘Kata’ Espainiako lehiaketan Gazte-txapela lortu du. Jada joan den urtean Haur kategoriako txapeldunordea izan zen.

sara_3

«El Correo»-tik hartuta (15.04.14):

«La Escuela Santa Teresa de Kárate de Barakaldo ya tiene un nuevo título que mostrar en sus vitrinas. Sara Pablos Rodríguez, una de las integrantes más jóvenes de este gimnasio fabril que atesora más de dos décadas de historia, se proclamó el pasado domingo campeona de España juvenil de ‘Kata’, una de las modalidades más comunes del arte marcial japonés.

A sus 12 años, la competidora baracaldesa logró el primer puesto del podio ante más de una decena de contrincantes que se dieron cita en Oviedo».

(Argazkiak: Twitter «Santa Teresa Karate»)
.

Zorionak! Zuri, Sara, eta ‘Santa Teresa Karate’ Klubari!

.

Salestarren 27. Kapitulu Nagusia bukatu da Erroman

capitulo_1


 

  Laneko ia hilabete eta erdiaren ondoren, Salestarren 27. Kapitulu Nagusia bukatu da Erroman.

Martxoaren 3an, Salestar Kongregazioaren 90 inspektoria edo probintzietako 220 ordezkari Erroman bildu ziren. Parte-hartzaileek, CG27-aren hasiera ofiziala baino lehen, prestaketa-jardunaldi batzuk izan zituzten: Otsailaren 22tik 24ra, kapitular guztiek Torino eta ingururako, San Juan Boscoren eta salestar-obraren jaioterri-lekuetarako erromesaldia egin zuten. Baita, otsailaren 26tik martxoaren 2ra, jarduera-espiritualeko egun batzuk izan zituzten ere, Kapitulu Nagusirako berehalako prestaketa gisa.

“Erradikaltasun ebanjelikoaren Lekukoak” lema azpian, Kongregazio osoaren ordezkariek Errektore Nagusiak eta bere Batzordeak aurreko kontsultan Inspektorial-Kapitulu desberdinetatik jasotako gogoetako gaiei ekin diete. Gainera, Errektore Nagusi berria, Angel Fernandez Artime  jauna, eta Batzorde Nagusi berria aukeratu dituzte.

Azkeneko dokumentuan entzute-, irakurketa- eta bide- hiru uneak gidatzen dituen esaera errepikatzen da: «On Bosco bezala, Jaunarekiko elkarrizketan, batera gabiltza Espirituak eraginez, Valdocco-n bezalako anaitasunezko bizitzako esperientzia eginez, plangintzarako eta lankidetzarako prest, kanpoaldeetarantzako irteeran, gazteen zerbitzurako zeinu profetiko bihurtuz».

Angel Fernandez Artime Jaunak bere azkeneko diskurtsoari honelako izenburua jarri zion: «Jainkoaren gehiago, anaien gehiago, gazteen gehiago izateko abagunea». Ama Birjinari eta On Boscori aipamenerarekin ondorioztatuz hauek izan daitezela laguntzen digutenak Jainkoaren benetako bilaketan, senidetasun profetikoaren esperientzian eta gazteentzako zerbitzuan Artzain Onaren bihotzaz.
.

Oporraldirako on-line jarduerak

raton

— Haur eta Lehen Hezkuntza: 

♦   ENGLISH FOR LITTLE CHILDREN   (Lehen adinetarako ingelesa).

♦   INCREDIBLE ENGLISH 1   (Lehen adinetarako istoriotxoak, jokoak, eta abar).

♦   INCREDIBLE ENGLISH 2

♦   JARDUERETAKO BASOA (Infantil).

♦   ALES II   (‘Peter Pan’ ipuina oinarria hartuz, joko-aukera handia eta egun askotarako jarduerak aurkezten ditu. Erregistratzerik ez da beharrezkoa, «Demo» sakatzea nahikoa da).

♦   VEDOQUE   (Jolastu eta ikasi ‘vedoque’-ekin).

♦   IPUIN ELKARRERAGILEAK

♦   EUSKARA – ADITZ-ARIKETAK    (Ariketa auto-zuzengarriak, irakaslerik gabe).

♦   EUSKARA – GRAMATIKA-ARIKETAK   (Ariketa auto-zuzengarriak, irakaslerik gabe).

♦   EUSKARA – MATERIAL OSAGARRIA   (PowerPointak, ahoz egiteko).

♦   EUSKARAZKO TESTAK   (Euskara edukiak errepasatzeko testak, tabletetan edota mugikorretan).

♦   GAZTELA ETA LEON HEZIKETA ATARIA

♦   HIZKUNTZA ETA MATEMATIKARAKO JARDUERAK

♦   MATEMATIKA ARIKETAK ETA PROBLEMAK

♦   ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA (MEC)

♦   EDUKI DIGITALEKO ATARIA

♦   ANAYA ELKARRERAGILEA

.

— Bigarren Hezkuntza: 

♦   ENGLISH INTERACTIVE

♦   INGELES-IKASTAROA I

♦   INGELES-IKASTAROA II

♦   ENGLISH CENTRAL   (Hiztegia ikastea, azentua praktikatzea eta entzumena entrenatzea)

♦   EUSKARA – ADITZ-ARIKETAK I   (Ariketa auto-zuzengarriak, irakaslerik gabe).

♦   EUSKARA – ADITZ-ARIKETAK II   (Ariketa auto-zuzengarriak, irakaslerik gabe).

♦   EUSKARA – GRAMATIKA-ARIKETAK   (Ariketa auto-zuzengarriak, irakaslerik gabe).

♦   EUSKARA – MATERIAL OSAGARRIA   (PowerPointak, ahoz egiteko).

♦   EUSKARAZKO TESTAK   (Euskara edukiak errepasatzeko testak, tabletetan edota mugikorretan).

♦   MATEMATIKAKO WEBAK

♦   EDUKI DIGITALEKO ATARIA

♦   IKASLE-ZONA – BIGARREN HEZKUNTZA

♦   ANAYA ELKARRERAGILEA

.

— Guztientzat: 

♦   TESTAK EGITEN   (Testak egiten ari bazara, ikasten ari zara)

♦   MEKANOGRAFIA IKASTARO DIBERTIGARRIA

.

‘Atalaya salesiana’: Apirileko alea

atalaya_abril_1

  ‘Atalaya salesiana’-k, Barakaldoko Salestar Ikasle Ohien Elkartearen aldizkariak, bere hileroko hitzorduarekin fidel, ale berria argitaratu du.

Duela egun batzu paperezko bertsioa banatu zen; orain bertsio digitala agertu da. Hona hemen apirileko alearen edukia:

.
.
.

—————————————– – Un año del papa Francisco…
– Capítulo General ’27
– Asociaciones de AA. AA. y AA
– Emigrar o morir
– ¡Curiosa coincidencia…!
– Necesidad de auxiliar al obrero
– Reflexiones en morse
———— – XI Concurso literario JOSÉ Mª PORTELL
– A manera de reflexión en la CUARESMA
– El Presidente informa
– Carta abierta a los “nuevos asociados”
– María Martina Ibaibarriaga Elorriaga
– Los vinos de uva GARNACHA
– El fantasma del castillo

.

(Irakurri ‘Atalaya salesiana’)

Zeure seme-alabari inoiz esan behar ez dizkiozun sei gauza

niña_enfado




   Aita edo ama ona izatea da helburua, eta batzuetan ez dakizu hura nola lortu (lasai, guztioi gertatzen zaigu…)..

Begien bistakoak dira batzuk, baina ba daude ere gure imaginarioan positiboak bezala dauzkagunak eta aditu askok guk baztertzea nahiago dutenak. Pista batzuk hemen uzten ditugu…

.

 «Seis cosas que nunca debes decir«

.
.

On Angel Fernandez Artime, salestarren Erretore Nagusi berria


angel_fernandez_1

   Salestar Kongregazioaren 27. Kapitulu Nagusiak, Erroman bilduta, On Angel Fernandez Artime aukeratu du Errektore Nagusi berria, On Boscoren X. Ondorengoa. Orain arte, On Angel Fernandez Artime Hego-Argentinako Inspektorea zen.

Hautaketa gaur asteartea gertatu da, goizeko 10:20etan, lehen azterketan.

On Angel Fernandez Artime, 53 urtekoa, Oviedoko Gozon-Luanco-n, jaio zen, 1960ko abuztuaren 21ean. Beraz, lehen espainiar salesianoa Kongregazioaren Errektore Nagusia aukeratutakoa da. Teologia Pastoralean, Filosofian eta Pedagogian Lizentziatua da.

Lehen profesioa 1978ko irailaren 3an egin zuen, 1984ko ekainaren 17an betiereko profesioa, eta 1987ko uztailaren 4an apaiza ordenatu zuten.

Leongo Inspektoria-ko jatorrizkoa, hango gazte pastoraleko delegadua, Ourenseko ikastetxeko zuzendaria, inspektoria-kontseiluaren kidea eta bikarioa, eta 2000tik 2006ra hango Inspektorea. 2009an Hego-Argentinako Inspektorea izendatu izan zen, une honetara arte izan duen kargua.

Zirkunstantzia bitxia gertatu da: On Angel Fernandez Artime, joan den abenduan, egoitza Sevillan duen eta maiatzaren amaieran funtzionatzen hasiko den ‘María Auxiliadora’ barruti salesiano berriko Salesiar Inspektore-Probintzial berria izendatua izan zela; nabarmen gelditzen da mandatua aritu ezin izango dela.

Hark berak orain, Errektore Nagusia bezala, bere Kontseiluarekin batera, kargu honetarako beste salesiano bat izendatu behar izango du.

Zorionak, On Angel!

Eta seme-alaba bakarra?

hijounico

Aurreko artikuluetan familiaren seme-alaba zaharraren egoera eta txikiarena aurkeztu ditugu. Baina, zer esan seme-alaba bakarrenari buruz?

Seme-alaba bakarrei egoista, gutiziatsu eta mimatuta izateko fama txarrak beti lagundu die. Benetakoa da? Hura nola aurrez ikusi?

pdf_2 ¿Y el hijo único?

.
.

Seme-alaba nagusia, onena al da?


familias-numerosas-2

 Aurreko artikuluaren gaiarekin jarraituz, bigarren gogoeta batera gonbidatzen zaituztegu: aurrena jaiotzen den seme-alabarekiko ardura berezia edo izan behar da?

Kontua begien bistako baina erabakigarria da: halako bezala inoiz lehenago jardun ez duten guraso batzuen lehen seme-alaba da.

pdf_2 Seme-alaba nagusia, onena al da?

.
.

«Euskarakoldo» sendiak 500.000 baino gehiago ikustaldi jaso ditu

Presentación1


  «Euskarakoldo» sendiak, Koldo Vergarak, gure ikastexeko salestarrak, euskara ikasteko bidean ikasleei laguntzeko sortutako programa-sendiak, 500.000 baino gehiago ikustaldi jaso ditu.

Programa-multzo hau oso erabilia da gure zentroan eta, ikusten denez, beste toki batzuetan ere bai. Programa hauek era askotako ariketak aurkezten dituzte euskararen maila hasierakoenetatik eta ama-hizkuntza gaztelania duten ikasleei zuzenduta doaz bereziki.

Agertu zen lehen programak Word-en eskaintzen ditu ariketak eta ordenagailuko pantailan egin daitezke edota haiek deskargatuz eta inprimatuz gero. Haiek zuzentzeko irakasle edo pertsona aditu baten presentzia beharrezkoa da.

Eragozpen hau alde batera uzteko, beste programa batzuk sortu ziren, zeinetan ariketak ‘autozuzengarriak’ diren; programak berak erantzuna ondo edo gaizki dagoen dio eta erantzun zuzena eskaintzen du. Horrela bere erabilera errazten du ikasgelatik kanpo eta aparteko laguntzarik gabe.

Azkenik, eta bereziki irakasleei zuzendutako material bezala, programa batean PowerPoint-etan eskaintzen dira ariketak, ahozko egitekotan, eta, beste batean, azterketeta edo eduki zabalagoko proba ‘autozuzengarriak’ ere bai.

————————