Ostegunean, abuztuaren 27an, gertatu da Urnietan (Gipuzkoan) inspektorian burutzen ari diren Ikasturte berriaren hasierako Jardunaldi lauetako bat.
.
Inspektore Jauna eta Inspektoria kontseiluarekiko bilera honetara inspektoriaren ipar-zonako etxeen jarduera nagusietako arduradunak deituta zeuden: zuzendari titular eta pedagogikoak, administratzaileak, parrokoak, Gazte Zentroetako eta plataformetako zuzendariak edota koordinatzaileak, Salestar Familiaren taldeetako ordezkariak eta Salestar Gazte Mugimenduko (SGM) gazteak.
Jardunaldiaren ordutegia honako hau izan da:
10:00etan, Harrera
10:30etan, Otoitza eta Inspektore Jaunaren agurra
11:00etan, Ikasturtearen aurkezpena
12:00etan, Atsedenaldia
12:30etan, Pastoraltza-kanpaina eta Kapitulu Inspektoriala
13:30etan, Eukaristia
14:30etan, Bazkaria
16:00etan, Adio eta buelta
Errektore Nagusiaren 2016rako agilandoa jasoz (“Jesusekin, Espirituaren abentura ibil dezagun batera!”), On Juan Carlos Pérez Godoy inspektore jaunak zera diosku: “Hauxe da oraingo ikasturteak guztiok, salesianoak eta sekularrak partekatutako misioan, batzen gaituen helburua, gure eragin hezigarri-pastoralean egunero geure burua ematen jarraitzeko. (…) Asko gara eta, egiaz, gehiago gara batera!“.






El viernes 14 de agosto ha comenzado la peregrinación de un grupo de Salesianos Cooperadores de la Región Ibérica a los lugares salesianos. Esta peregrinación tiene un doble objetivo: «Unirnos en los actos de clausura del Bicentenario al resto de la Familia Salesiana, y culminar la experiencia de 






