12 - 04 - 2026

‘Salesianix’ taldeak Barakaldoko Inauteriko lehen talde-saria lortu du


  ‘Salesianix’ taldeak Barakaldoko Inauteriko lehen talde-saria eta tresna onenerako sari berezia lortu ditu. Jada joan den urtean Barakaldoko 2. saria eta Sestaoko 1.a lortu zituzten.

(Argazkiak: Matías Karrillo – ‘Barakaldodigital.com’)

Nahiz eta noizbait presente egin, euri mehatxuaren beldurrik gabe, Barakaldoko Salestar ikastetxeko guraso adoretsuko talde bat, beren seme-alaben eta hauen lagun batzuren lagunduta, kalera irten zen Inauteriaren jai hauetako ohiko mozorro-desfilean parte hartzera.

Jada duela hainbat urte, Ikastetxeko familia batzuk elkartu ziren itxura aldatu eta bere seme-alabekin mozorro-lehiaketan eta Inauteriaren jai-«jaitsieran» parte hartzeko. Dibertitzeaz gain, dirua irabazten zutela lehiaketan ikusterakoan, hura ematea planteatu eta erabaki zuten sari guztiak Barakaldoko Salestar Laguntzaileek aurrera daramaten «Harat-honat» Proiekturako izan zitezela. (Horietako batzuk elkarteko kideak dira). Hori guztia «Munduko Gazteentzatzako Salestar Lankidetza» programan sartzen da.

Urritik, hamar-hamabi familiek beren ilusioa, irudimena eta dirua ematen dituzte Inauteria prestatzeko (material guztiak bere kontu daude).

Baina ez da beren jarduera bakarra: Eguberrian, Zuazo auzoko Kultura Etxean, bi asteko tailer-programa bat, jolasekin eta auzoko mutilentzako jarduera ludikoekin, garatzen dute. Eta Barakaldo-Pilotalekuko Ludotekan, goizez eta arratsaldez txandak egiten, honetako Eguberri-eremuko tailerrak burutzeko.

Aktiboki hartzen dute parte ere, Foruetako Plazan, Eguberriko Merkatu-txiki Solidarioan, eta On Bosco jaian Ikastetxean egiten denean. Hauetan familia batzuren eta ume askoren kolaborazioarekin, emandako objektu salmenta postuak jartzen dira: liburuak, poltsak, CDs, videos-a…; eskuz egindako imitaziozko bitxiak (belarritakoak, eraztunak, eskumuturrekoak…) eta etxeko gozogintza (pastel, tarta …)

Eta Liburuaren Azokan, eta …

Joan den urteko Proiektua zera izan zen: Río Manso – Mexikon, Salestarrek duten barnetegian hango neska-mutilen heziketaren finantzaketa-programari laguntzea. Neska-mutil hauek mendiko herrixketetan ehunka kilometrotara bizi dira. Heziketan sartzeko duten era bakarra egon ahal izateko lekuren bat edukitzea da eta aldi berean hezitzea. Lortzen ari dira.

Argazki gehiago, ‘Barakaldodigital.com’ egunkarian,

hemen  eta  hemen

DBHko. 3. maila: Gallartako Meatzaritzaren Museora bisitan


 Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.

Gallartako herrian kokatuta dago eta DBHko. 3. mailako ikasleak hara joan dira bisitan hilaren 13an, asteazkenean.

Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkarteak hainbat pieza, tresna, makineria eta dokumentazio bildu ditu, garai bateko burdin-ustiapenetatik hartuta, gaur egun museoan ikus daitezkeenak. Material hauen artean, mineralaren arraiorako bagoien eta bagoneten bilduma nabarmentzen da. Eta neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, maskarak, etab. Pinturen bilduma  ere eskaintzen du. Artelan hauetan, artista ezagun batzuek meategiak beren ikuspegitik irudikatu dituzte.

.

Aratuztea 2013 (Argazkiak)

.

flickr_2

Ikusi 1. argazki-albuma Flickr-en
.

.

flickr_2

Ikusi 2. argazki-albuma Flickr-en
.
.

Batxilergoko 2.maila: Laborategiko 3. praktika

Batxilergoko 2. mailako ikasleeek ikasturte honetako Biologia-laborategiko hirugarren praktika egin dute: Xaboi baten eraketa.

Argazkietan ikusten zaizkien aurpegiez, bai zeregin dibertigarria, benetan!

.

[flickr]set:72157632706982987[/flickr]

LHko. 3. maila: Sukarrietan egonaldia (argazkiak)

[flickr]set:72157632767907348[/flickr]

Aratuztea ikastetxean



  Pasa den ostiralean, hilak 8, arratsaldeko hiruretatik aurrera Haur eta Lehen Hezkuntzako umeek Aratuztea ospatu zuten ikastetxean.

Haur Hizkuntzakoak 15:00etan sartu ziren egun horretan ikastetxean, horrela beren ikasgeletan mozorroak jantsi zituzten. Lehen Hezkuntzakoak, berriz,  15:10etan. Gero denak, ikasleak eta irakasleak, Polikiroldegira joan ziren mozorroztuta. Han jaia ospatu zen:

— Mozorro desfilea.
— Euskal ihauteriko dantzak.
— Ikastalde batzuek atonduriko beste dantza batzuk.
— IGE-k eskeinitako txkolatada.

 

On Bosco festa Polonian



  Poloniako Ostrów-Wielkopolski hirian (73.000 biztanle inguru) Maria Sorosle-ren Alabek, «salesianas» izenarekin ezagututa, gurearen antzeko ikastetxea dute.

«Comenius» programa europarren bitartez, zeinek hezkuntza-zentroen arteko lankidetza bultzatuz heziketaren alorreko dimentsio europarra indartzea helburu baitu, truke-proiektu batean elkarlanean hasi gara.

Haiek On Bosco jaia ere ospatu dutela esaten digute: Eguna 8:15etan hasi zuten. Ikasle guztiak gimnasioan elkartu ziren otoitzerako.

Geroago, talde bakoitza bere ikasgelara joan zen tutorearekin On Boscoren bizitzari buruzko lan egiteko. Ikasleek hari gutunak idatzi eta guztien artean poster bat egin zuten. Gero, eguerdiko 12:00etan, eukaristian hartu zuten parte, beren egun handiari amaiera emateko.

Jai egun honetan beren jarduerako argazki batzuk bidali dizkigute, ezagutzen joan gaitezen. Jakin-mina dutenak haien webeko galerian sar daitezke sakatuz …

hemen

(Handitzeko, sakatu argazkien gainean)

——
————————————

LHko. 3. maila: Aste bukaera bat Sukarrietan



  Sukarrietako Zentroa Mundakako itsasadarrean dago, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erdi-erdian. Haurrek, egun batzuetarako, naturarekin harreman zuzenean bizitzeko aukera izan dute.

Alde batetik koloniaren eraikinak daude, eta horiez gain, kirol instalazioak ere badituzte: frontoia, igerilekuak, belarrezko futbol zelaiak, bi polikiroldegi… eta itsasora heltzeko sarbidea.

Nekazaritza eta abeltzaintzari eskainitako gunea ere badaukate: zaldiak, Bizkaiko baserrietan ohikoenak diren animaliak dituen baserri-eskola eta ortua, negutegiak eta fruta-arbolak dituen lurzorua.

Hezkuntza, kirola eta jolasarekin zerikusia daukaten haurrentzako jarduerak antolatzeko instalazio eta inguru paregabeak dira.

Asteburu honetan, Lehen Hezkuntzako 3. mailetako ikasleek Urdaibai inguruneko gizarte eta kultur aberastasuna ezagutzeko eta horretaz gozatzeko hainbat ekintza egin dituzte. Egunetako batean itsasoko kultura jorratu da, eta bestean nekazaritzarekin loturikoa. Hori guztia egonaldiak berez dakartzan bizikidetza eta gozamena ahaztu gabe.

Don Bosco jaia (Maila guztietako argazkiak)

Haur eta Lehen Hezkuntza

[flickr]set:72157632698466695[/flickr]

.

DBH eta Batxilergoa

[flickr]set:72157632761866948[/flickr]

LHko 3. maila: ‘Kontzertu didaktikoa» Barakaldo Antzokian



  Urtarrilaren 31n, Lehen Hezkuntzako 3. mailako umeek On Bosco festaren gain beste motibu bat izan dute pozik egoteko: Barakaldo Antzokira joan dira ‘Kontzertu didaktikoa’-z gozatzera.

Barakaldoko Udal-Banda, duela urte batzutik hona, ikasturtean zehar «kontzertu didaktikoak» programatzen ditu  haurrei (5 eta 10 urte bitartean) zuzenduta eta eskola-ordutegian.

Kontzertu-mota honen helburua musikara hurbiltzea da era ludiko eta aktiboan. Kontzertuen dinamizazioari esker, BAI Barakaldoko antzerti eskolako aktoreen kontu, ikuskizun «entretenigarri eta dibertigarri» bihurtzen dira.

.