12 - 04 - 2026

Bokazio astea



   Urtarrilean gaude jadanik eta, beti bezala, Juan Bosco Deuna jaiaren hurbiltasuna nabaritzen dugu.

Motibo honekin, Ikastetxeko pastoral taldeak hilaren azken asteotan burutuko den kanpaina prestatu du, ikasleek beren alderdi espiritualean ere hazi eta jaia era biziagoan bizi dezaten.

Haur Hezkuntzako umeek On Boscoren bizitzari buruzko ipuinak, kantak eta istorio dibertigarriak izango dituzte, guretzat hain garrantzitsu den Juanito Bosco, haurtzarotik eredu, ohartzen has daitezen.

Lehen Hezkuntzakoek, bere aldetik, haren bizitza sinestezina askoz hobeto ezagutu ahal izango dute, egun on, lehiaketa, proiekzio eta ospakizun erlijiosoen bidez.

DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, beraien heltzean eta bizi-aukeretan haiei laguntzea da gure helburua. «Bokazio astea» delakoa izango dute. Eta «Etxe diFErente bat» izenburuaren azpian zera nahi dugu: ikasle guztiek Ikastetxea, eguneko egunaren zati handian bizi diren etxea, hobeto ezagut dezaten, baita honetan gure bizitza eta ekintzak garatzen ditugun pertsonak ere. Horrela, une berezietan boluntario, irakasle, guraso, animatzaile, salestarrekin… partekatu ahal izango dute eta hauen motibazio sakonak ezagutu, Barakaldoko Obra Salestarrari bizitza emateko haiek bultzatzen dituzten motibazioak.

 

——————————– (Handitzeko, sakatu irudien gainean)
—-

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailak: ‘Baratze’ko egonaldian (argazkiak)



  Oporretatik etorri eta gero, 4. eta 6. mailetako neska-mutilok Baratzera joan ginen hiru egun eta bi gau pasatzera.

Primeran pasatu genuen. Bertan hainbat ekintza egin genituen: Esku lanak egin genituen, ‘Eguzki’ zaldian muntatu ginen, ukuiluko abereak ere ikusi genituen. Oso ondo jan genuen batez ere azken egunean Nesquick izozkia jan baikenuen. A! eta azken gauean diskotekara joan ginen oso goapo jantzita.

Bikaina izan da eta errepikatzek gogoekin gaude. Pilo bat argazki atera genituen erakusteko zein ondo igaro genuen. Aupa Baratze!!!!

.

  (Argazki asko direnez gero, «flickr» irudian sakatuz edo beheko aukezpenean ikus ditzakezue

.

.

Lehen Hezkuntza: Ikasgela-liburutegien berriztatzea




  Urte berriaren hasierarekin bateraLehen Hezkuntza osoko ikasgela-liburutegiak berritu ditugu.

Lehen Hezkuntzako ikasgela bakoitzak liburutegi bat dauka, maila horren umeen adinerako egokiak diren liburuekin. Ikastetxeko Guraso Elkartearen (IGE) kolaborazio eta ekarpen ekonomikoarekin 416 ale erosi eta Lehen Hezkuntzako 12 ikasgeletan banatu dira.

Horrela, etapa honetako ikasleek baliabide bikaineko gozatzen jarraituko dute, orain eguneratuta, irakurketarako beren zaletasuna sustatzeko eta ikasturtean zehar beren komunikazio-gaitasunean aurrera egiten jarraitzeko.

.

DBHko 1. eta 2. mailak: How to get a lucky day? (Nola lortu zori-egun bat?)



“LUCKY DAY”

Andyk eta Bobek oso ideia desberdinak dituzte patuaren gainean. Bob eszeptiko agertzen da zoriarekiko erlazionatu guztiarekin; Andy, ordea, bere geroaldia erakusten dizkioten pistak bilatzen tematzen da.

DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek gozatu eta ikasi ahal izango dute Tumbalobos taldeak antzeztuko duen ingelesezko antzezlan honetaz.

— Eguna: Urtarilaren 17an
— Lekua: Bilboko Jesuiten Antzokian

.

DBHko. 2. maila: Donostiako Aquarium-era bisitan


  Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen ekimenez. Izatez, Espainiako estatuan natur zientzietako lehen museoa izan zen.

DBH.ko 2. mailakoak hara joango dira bisitan bihar, hilaren 21.

Donostiako arrantza-portuaren muturrean dagoen gaur egungo Aquariumaren egoitza 1925ean hasi ziren eraikitzen , hain justu Pasealeku Berria inauguratu berri zenean. Hiru urte beranduago Juan Carlos Guerra-k diseinatutako eraikin gogoangarriaren ateak ireki ziren, eta tradizionalki hiriko atrakziorik bisitatuena izan da: ireki zenetik 12 milioi pertsonek bisitatu dute.

Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea eta orain Fundazioa beheko bost printzipio sendoetan oinarrituta hazi da azken 100 urteotan:

— Ozeanoarekiko errespetua hedatzea
— Itsas inguruneari buruzko ezagutza sustatzea
— Euskal ontzigintza eta itsas ondarea kontserbatu eta erakustea
— Hezkuntza-proiektua garatzea
— Aisialdiko turismoa sustatzea

—-
—-

Gure web-orriaren estatistikak



  Hemen duzue Ikastetxearen web-orrirako zuen bisitetako estatistikak islatzen dituen koadroa. (Abendua bukatzeke).

Web hau gure arteko komunikazioa eta informazioa errazteko  jaio zen eta bere helburuak betetzen ari dela uste dugu. Gero eta gehiagotan sartzen ari zarete hartan eta gehiago ere zuen seme-alabak hezitzeko eguneroko lan ederra gurekin partekatzen duzuenok . Eskerrik asko.

(Amerikar erara, ‘komak’ gure ‘puntu’aren papera betetzen du, miletakoak bereizteko. Eta alderantziz, ‘puntua’ dezimaletako gure ‘koma’ da.)

Batxilergoko 2.maila: Laborategiko 2. praktika

Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat, ikasturte honetako Biologia-laborategiko bigarren praktika bi partetan zetzan: Mikroscopia eta Proteina-desnaturalizazioa. Argazkietan interesatuak oso ikusten zaie.

.

[flickr]set:72157632285800725[/flickr]

Batxilergoko ikasleak: Altamira / Santillana / Santander-era bisitan (Artikulua eta argazkiak)

  Azaroaren 22an, Batxilergoko ikasleak Altamirara joan ziren bisitan. Altamira-ko Museoak gure Historiaren hasierako lekurik enblematikoenetako batekin topo egiteko pribilegioa eskaintzen die bisitariei.

Pedro López-ekBatxilergoko 1. mailako ikasleak, bisitaren berri ematen digu.

«Aprovechando la finalización de los exámenes finales de la primera evaluación, los alumnos de primero y segundo de Bachillerato realizamos una salida cultural a la réplica de la cueva de Altamira y a Santillana del Mar, parando después a comer en el Sardinero, en Santander.

Amaneció un día fresco en Barakaldo, pero nada podía parar los ánimos de pasar un gran día lectivo pero fuera de las clases. Tras montarnos en el autobús, fuimos todos hasta donde estaba situada la réplica de las cuevas de Altamira. Los de 1º se quedaron visitando la cueva, mientras que 2º marchó a ver Santillana.

Altamira, denominada la Capilla Sixtina del arte rupestre, tenía mucho que contarnos sobre las civilizaciones antiguas que habitaron esa caverna, destacando, claro está, su gran valor artístico en pinturas rupestres, grabados, etc. Antes de entrar en la recreación propiamente dicha, nos enseñaron un corto pero interesante vídeo con un pequeño adelanto de lo que íbamos a ver. Tras ver la recreación con una guía cualificada para tal función, tuvimos un tiempo para ver libremente el museo con los diversos objetos encontrados en la cueva original. Tras observar todo el museo, partimos hacia Santillana del Mar.

Allí, tuvimos una hora larga para pasear libremente por el pueblo y observar su valor histórico y artístico. Destaca La Colegiata de Santa Juliana que, construida sobre una antigua ermita en el siglo XII, fue el núcleo en torno al cual se construyó la villa. Acabado el tiempo de paseo libre marchamos a Santander, donde comimos y algunos de nosotros pudimos ver a viejos amigos que teníamos por allí.

Fue un cansado pero gran día, donde tuvimos la suerte de contar con el buen tiempo. Una excursión divertida, entretenida y con gran carácter cultural.»

[flickr]set:72157632238449548[/flickr]

LHko 1. eta 2. mailak: ‘Olentzeroren baserri’-ra bisitan (argazkiak)


  Lehengo astean, abenduaren 3an, ‘Izenaduba’ basora joan ginen. Olentzero ikusi genuen, eta Olentzeroren lagunak ere bai.

Oso polita da Olentzero, oso oso ona eta majua.Nik ondo pasatu nuen. Bazegoen labirinto bat, ohe elastiko bat, kobazulo bat, eta kobazuloaren barruan Anbotoko Mari zegoen… Gehien gustatu zaidana simulagailua izan da.

Olentzero-ra eta Izenaduba-ko basoko bere lagunengana ezagutzeaz gain, denbora izan dugu elkarrekin jolasteko eta paseo bat emateko. Tamalez, istripu pare bat izan dugu (baina garrantzirik gabekoak); Hala eta guztiz ere, egun handia izan da. Hura errepikatzeko!
.
.
[flickr]set:72157632220472585[/flickr]

DBH eta Batxilergoa: ‘Droga-mendekotasunen aurkako prebentzioa’ (aurkeztutako materialak)



  Abenduaren 11an, Daniel Ramos de la Rozak koordinatuta, Guraso Eskolaren 4. saioa izan da. Honen gaia: ‘Droga-mendekotasunen aurkako prebentzioa’, DBH eta Batxilergoko gurasoei bereziki bideratuta.

Familia askok beren seme-alabak droga-kontsumoan has daitezelako posibilitatea kezkaz bizi dute. Eta gai honi buruz ez dira aski informatuta sentitzen haiei arriskuak saihestera laguntzeko.

Aldi berean, beste guraso batzuek alkohol eta tabako-kontsumoko hasiera heltzeko prozesu naturaleko parte dela sinesten jarraitzen dute. Hau berekin arrisku ez gutxi daraman jarrera tolerantea da. Arrisku hauetako kontzientzia hartzeak erabilgarritasun handia ekarriko dizue, bai zuentzat bai zuen seme-alabentzat.

«Guraso Eskola» saio honetan material batzuk aurkeztu ziren, guztietarako interesa izatekotan, hemen eskaintzen ditugu.

Droga-mendekotasunen aurkako Prebentzioaren gaineko materialak

.

.