19 - 04 - 2025

4. eguna: Senitarteko eguna (Iruzkina eta argazkiak)

Comenius_23_1

(Ingelesezko jatorrizkoaren hurbileko itzulpena: «Family day«)

Senitarteko eguna Meza Santuarekin hasi da. Bai estilo salesiano bera bai fedea ere partekatzen ditugu eta ospatu behar da! Testuak polonieraz, gazteleraz eta euskaraz irakurri dira, familia beraren kideak garela erakusten duten proba ikusgaiak. Gure arteko lotura irudikapez Comenius gure proiektuaren kamiseta ofiziala eskaini da, baita sagarra –Ostrów Wielkopolski-ko sinboloa– eta Barakaldoko salestar ikastetxearen historia-liburua.

Eukaristiaren ondoren, aldia izan dugu hamaiketako baterako; Alejok, Pabloren aitak, prestatuta. Horrela, elkarrekin aurkitu ahal izan dugu eta une atseginaz gozatu.

Gainerako egunari dagokionez, ikasle poloniarrek Barakaldokoen gurasoekin pasatu dute egun guztia. Irakasleek Pobeña bisitatu dute eta Done Jakue Iparreko Bidearen tartea ibili dute. Handik bistak ikusgarriak ziren!

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

Ikusi argazki gehiago poloniar web-orrian

.

3. eguna: Donostia-San Sebastián eta Loiola aurkitzen (Iruzkina eta argazkiak)

loiola_1

(Ingelesezko jatorrizkoaren hurbileko itzulpena: «Are we different or similar?«)

Egun guztia pasatu dugu Gipuzkoan. Lehendabizi, Donostiara joan ginen: Gros-eko hondartza, Kursaal-ko zubia, Done Bizenti eliza, Andre Maria basilika eta Mota-ko gaztelu zaharra, goizean bisitatutako lekuak bateak beste izan dira.

Leku bakoitzaren historia azaldu digute, guztiek hiri interesgarri honetako leku artistiko eta adierazgarri aberatsak estimatu ahal genitzan.

Hala ere, Urgull mendiko gailurrera igo ondoren, gure bisitaren «perla» handiaren, La Concha-ko badiaren eta bere inguruaren bista onen eta ikusgarrienak izan genituen ,

Gure eguneko azken partea Loiolako San Inazio-rekin, jesulagunen fundatzaile- eta herri katolikorako erreferentzia garrantzitsuarekin izan da erlazionatua. Loiola bisitatzea (basilika eta Loiola familiaren dorrea) oso berezia izan da guretzat.

 

Ikusi argazki gehiago poloniar web-orrian

.

Bisitaren 2. eguna (Iruzkina eta argazkiak)

Comenius_21_02-5

(Ingelesezko jatorrizkoaren hurbileko itzulpena: «Are we different or similar?«)

Goizean goiz euskal kirolak praktikatu ondoren, gure bi heziketa-sistemen arteko desberdintasun- eta antzekotasunen ikerketan zentratu gara. Gure lanaren izenburua zera zen: Desberdinak edo antzekoak gara? Azkeneko emaitza eta konklusioak zirriborro sortzaile batzuk erabiliz idatzi dira. Jarduera hau Barakaldoko eta Ostrów-Wielkoposki-ko jendearekin eratutako talde mistoetan garatu da.

Ikusi «Are we different or similar? Sketches«

Gero, gure bigarren jarduera garrantzitsua hasi dugu, gure herrien ezaguera handiagoa lortzeko bereziki diseinatuta: «Zenbat dakizu Espainiaz eta Poloniaz?» Astelehenean harekin jarraituko dugu … Quiz Show finala oso hunkigarria izango da!

Garazi Laka-k, gure Euskal Dantza irakasleak, hirugarren jarduera zuzendu du. Guztiok gozatu dugu!

Zofiak, Magdak, Arekek eta Weronikak beren lehen saioak eman dituzte ere: Poloniar Hizkuntza, Aerobica eta Poloniaren Historia, hurrenez hurren.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

Ikusi argazki gehiago poloniar web-orrian

.

Barakaldoko alkateak ikasle poloniarrak hartu ditu

bd_alcalde

Barakaldoko Udaletxearen prentsa-ohar batekin batera, ‘Barakaldo Digital’ egunkariak goiz honetan udalbatza-aretoan ospatu den ekitaldia jasotzen du.

Alkateak, Alfonso Garcia Alonso-k, ‘Comenius’ truke programari esker gure artean egun batzuk pasatzen ari diren 25 ikasle poloniarrak eta 4 irakasle hartu ditu. Hauei Batxilergoko eta DBHko gure ikastetxeko ikasle talde dexente laguntzen zien; beren etxeetan hartzen dituzten, batez ere.

Alkateak Barakaldoko hiritar eta sozial aldaketaren azalpen historiko txikia eskaini ondoren, zera esan du: “Siempre es enriquecedor conocer otro país, otras culturas y costumbres. El intercambio estudiantil se ha convertido en uno de los instrumentos más útiles para relacionarse con personas que, de otra manera, muy difícilmente uno se cruzaría a lo largo de su vida. Comunicarse con el diferente y vivir experiencias conjuntas permite abrir los ojos de par en par y replantearse muchas cosas en la vida”.

Oscar Gonzalez-ek eta Sergio Martin-ek, gure zentroan trukeko bi arduradunek egindako lanaren balioa nabarmentzen bukatu du. Hauek Batxilergo- eta DBH-Koordinatzaileak dira, hurrenez hurren.

Irakurri berria ‘Barakaldo Digital’ egunkarian

.

————————————

 

Otsailaren 20ko argazkiak

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

Isusi argazki gehiago poloniar web-orrian

.

‘Barakaldo Digital’ egunkariak poloniar ikasleen bisitari oihartzuna egiten dio.

bd_polacos_1

  Asteazken honetan, otsailaren 19an, 25 ikasle poloniarreko talde bat iritsiko da Barakaldora ‘Comenius’ heziketa-truke programaren esparruan. ‘Barakaldo Digital’ egunkariak berri honi oihartzuna egiten dio.

Ikasleak Maria Laguntzailearen alaben (salesianen) ikastetxe batekoak dira —“Publiczne Gimnazjum Sióstr Salezjanek im. sw. Jana Bosko“— eta haien lau irakaslek lagunduta 10 egunetan egongo dira gure artean. Poloniar ordezkaritzari harrera egingo dio alkateak Udaletxean.

Oscar Gonzalez-ekiko, ikastetxeko Batxilergo Koordinatzaile eta proiektuaren arduradunen batekiko, elkarrizketan truke-bisita honen xehetasunak ematen dira; gure ikastetxeko 25 ikasleko beste talde batek bisita itzuliko die Ostrow Wielkopolski-ra (Poloniara) ekainean.

Gonbidatu poloniarrei ostatu emango diete ikastetxeko ikasle etxeetan eta jardueretako oso agenda trinkoa prestatuta daukate. Bertan, ‘Ezagutu Barakaldo’ gidatutako ibilbidea, euskal kostaldea eta Donostia-, Loyola-, Gernika-, Bilboko Zazpi Kaleak- eta Guggenheim museorako bisitak, beste leku batzuen artean.

Halaber azaltzen da neska-mutil poloniarrek klase batzuk jasoko dituztela kirol-, euskal dantza- eta euskarari buruz. Ikastetxeko inauteri jaian parte hartuko dute ere. Eta haien egonaldiko azken egunean jaialdia ospatuko da, zeinetan Salesianoetako ikasleek dantza poloniarrak interpretatuko dituzten eta poloniarrek, euskal dantzak.

Irakurri berri osoa ‘Barakaldo Digital‘-en

On Bosco festa Comenius-en blogean

different_roots_1

“Different roots, same language”-k, Comenius proiektuaren blogak, bi artikulutan poloniar neska-mutilek eta gure ikastetxeko ikasleek On Bosco jaia nola bizi izan duten eskaintzen du.

«Don Bosco’s day in Ostrów-Wielkopolski» izenburuarekin, Poloniatik diote 31n goizean eta Meza santua prestatzeko, salestar santu eta dohatsuen gaineko jarduera egin zutela haien jarrerak nabarmenduz, geroago kartelen, oihuen eta kantuen bidez beraien bizitzekin erlazionatzen saiatuz.

Halaber esaten digute, Comenius programa barruan, hizkuntza gaztelera duten herrien haiek duten ezagueraren gaineko lehiaketak egin dituztela, baita espainiar gosegarrien dastatzea eta Barakaldori eta Bilbori buruzko berriekiko kartelak ere.

Beste aldetik, «Don Bosco’s day in Barakaldo» artikuluan, gure ikastetxeko ikasle nagusiek On Bosco jaiaren bezperako goizean burututako kiroletakoen eta jolas jardueren berri ematen digute, baita arratsaldeko jaialdiarena ere . Halaber, haiekin 31ko goizean ospatu zen eukaristiaren edukia azaltzen dute.

Comenius proiektuaren ‘lipdub’ dibertigarria



lipdub

DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE bloga, ‘Comenius’ heziketa-truke proiektuaren bloga, edukiaz betetzen ari da.

Ikasle desberdinak, bai gure zentrokoak bai poloniarrak, beren iritziak adierazten joan dira duela hilabete batzuk gertatu zen irakasle-trukearen gainean. Halaber, ikasle poloniarrek PowerPoint batean beren zentroa aurkeztu dute eta gureek gauza bera Prezi batez. Orain DBH eta Batxilergoko ikasleek Eguberria zoriontzen dute ‘lipdub’ dibertigarriarekin.

‘Lipdub’-a hartze bakarrean (edo, gutxienez, horretan saiatzen da) egindako musika-bideoa da, zeinetan parte-hartzaileek beren mugimenduak entzungailu mugikorrean entzuten duten musikarekin sinkronizatzen dituzten.

.

Sartu  ‘DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE‘  proiektuaren blogean. .

.

Comeius programa ‘Barakaldo Digital’ egunkarian

baraka_digital_1


   Behin eta berriro ere, Comenius programa barruan poloniar ikastetxe batekin batera garatzen dugun heziketa-truke proiektua «Barakaldo Digital» egunkariko orrialdeetan agertzen da.

Oscar-ek eta Sergio-k Ostrów Wielkopolski-ra egindako bisita oraintsu esanez, egunkariak oraingo ikasturtean eta hurrengoan gertatuko diren ikasle trukeetan jartzen du bere arreta.

Horrela, nahiz eta Poloniarako barakaldar ikasleen bidaiaren data datozen asteetan jarriko dela esan, ikasle poloniarrak 2014ko otsailaren 19tik martxoaren 2ra arte Barakaldon egongo direla zehazten du eta Barakaldoko alkateak, Alfonso Garciak, zeinek proiektuari buruzko bere interesa adierazi baitu, jasoko dituela.

Irakurri «Barakaldo Digital»-en artikulu osoa

.

Comenius: Poloniarako Oscar eta Sergioren bisita

comenius_polonia_1

Dziękuję!

   Astelehenean, urriak 28, bukatu zen Sergio Martin-ek eta Oscar Gonzalez-ek Salesianek Poloniako Ostrów Wielkopolski-n duten ikastetxera egin duten lau eguneko bisita.

Comeniusen «Different roots, same language», (Sustrai Desberdin, hizkuntza berdin-berdin), proiektuaren arduradunak izanez gero, Zofia Szafałowicz, Ewelina Ludwiczak, Magda Droszcz eta Dorota Grzywacz-en, bere lagunen, eskutik ikastetxe poloniarraren egunerokoa ezagutzea izan da haien zeregin nagusia. Hartarako irakasleekin eta ikasleekin bilketa uneak partekatu eta Historiako (Oscar) eta Euskarako (Sergio) klaseak eman zituzten.

Honek guztiak balio izan du, ez bakarrik Comenius proiektuaren alderdi garrantzitsuak gauzatzeko, baizik eta begiztak ere heziketa-komunitatearen kide guztiekin estutzeko. Esperientzia hobeezina izan da eta itxaropenak gainditu ditu soberan, Ahizpa Salesianek eta irakasleek, baita ikasleek eta bere familiek ere, gure irakasleak maitasun apartarekin hartu baitituzte.

Poloniko egonaldiko egunetan, Sergiok eta Oscarrek Wrocław hiria, Częstochowa-ko Andre Mariaren santutegia eta Auschwitz-eko kontzentrazio-esparrua bisitatu dituzte ere, Barakaldoko ikasleetako talde batek 2014an egingo duen bisita barruko balizko ibilaldiak.

Zoriontsuak gara gure ahizpa poloniarrekin kontatu ahal izateko, gure erlazioa, bere estiloaz aberasten baikaituzten eta aire freskoa ematen baitiguten, proiektua baino zerbait gehiago bihurtuz: familia bat.

Dziękuję! Mila esker! ¡Gracias de corazón!

.
[flickr]set:72157637116454873[/flickr]