7 - 06 - 2025

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_21


.

——— 21-Huelva ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 21
.
Laikoen Laguntzailea
.
  Internet-bilatzaile batean, gai zehaztu baten gaineko ofizio guztiak aurki ditzakegu. Jainkoak pertsona bakoitzari besteei balio izateko gaitasunak ematen dizkio.
.
  Elizan ere, Espiritu Santuak bakoitzari ematen dio bere bokazioa, bere karisma, guztien zerbitzura jar dadin: familia-aita eta familiako, maisua, medikua, artista, asmatzaileak eta bizibide guztietako laikoek, Jainkoarengandik jasotzen du bakoitzak bere bokazioa. Eta gauzarik ederrena da bokazio-aniztasun horrek elkartzeko, elkarrekiko laguntzarako, guztien onurarako, balio duela.
.
  Andre Birjinaren bokazioa Jesusen Ama izatekoa izan zen, Elizaren Ama, Batasun Ama. Hark bakoitzari laguntzen dio, ondasun erkideari lagun diezaion.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Laikoen Laguntzailea, erregutu gure alde”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_20


.

——— 20-Burriana ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 20
.
Kristau guztien Laguntzailea
.
  Ama baten min bizirik eta estugarrienetako bat seme-alaba bat nola, familia utziz, etxetik urruntzen den ikustea da.
.
  Eliza Jainkoaren seme-alaben Familia da. Bere historian, zoritxarrez, hainbat haustura gertatu dira: Ortodoxoak, Protestanteak. Kristauak bekatuaren ondorioz banatuta daude. Andre Maria Kristauen Laguntzailea, kristau guztiena, da, baita gaur Eliza Katolikotik urrundutakoena ere.
.
  Andre Maria Elizaren Ama da, Elizaren Batasun Ama. Hari hel egin behar diogu Jainkoaren aurrean batasunaren alde erregutu dezan. Jesusen Zerura igoeraren ondoren, Espiritu Santuaren itxaronaldian eta Elizaren hasieran, Andre Maria Batasun Ama izan zen.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Kristau guztien Laguntzailea, erregutu gure alde”.
——-

.

Irudi eta testuaren eskubideak: Iruñeko Salestar Liburudenda
Gaztelaniazko testuaren egilea: Bautista Araiz

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_19


.

——— mauxi-19 ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 19
.
Seme-alaba urrunen Laguntzailea
.
  Profesionalei beti eguneratuta egon daitezela eskatzen zaie, haien lana hobeto egiteko ikasten, ikertzen.
.
  Hau Elizatik urruntzen diren kristauei eman geniezaiekeen. Kristau ez praktikanteak deitzen zaie: ez dute eukaristiaren ospakizuna bizi, ez dituzte sakramentuak jasotzen, ez dute kristau komunitatearen bizitzan parte hartzen. Kristau batek bere federik ez badu praktikatzen, urrundu egiten da, hozten da.
.
  Praktikatzen ez duten Kristau Elizak bizitza kristauan osoki parte hartzera deitzen die. Eta Andre Birjinak, Elizaren Amak, Batasun Amak, deitzen die ere, haiek kristau komunitatearen fedean eta maitasunean parte hartzea nahi duelako. Ama guztien ilusioa beraien familia elkartuta ikustea da.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Seme-alaba urrunen Laguntzailea, erregutu haien alde”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_18


.

——— 18-Horta ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 18
.
Lekaide eta lekaimeen Laguntzailea
.
  Kooperatibek lema hau izan lezakete: Bat guztientzat eta guztiak batentzat. Antzeko eran, familia ere kooperatiba txiki bat bezalakoa da.
.
  Zentzu espiritualean, lekaide eta lekaimeen komunitateek kooperatibak eta familiak eratzen dituzte, Jainkoarekiko beren eskaintzean eta anaitasunezko bizitzan elkarri laguntzeko bizi direlako.
.
  Miragarria da egiaztatzea nola lekaide eta lekaime-kongregazio guztiek Ama Maria Birjinarekiko debozio berezia sentitzen duten, bakoitzak bere estiloz, zeini oso titulu desberdinez hel egiten dioten. Andre Maria komunitate erlijiosoen Ama da benetan eta Jainkoarekiko fedean eta elkarrekiko maitasunean elkartuta bizi izaten laguntzen die. Hura Batasun Ama da.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Lekaide eta Lekaimeen Laguntzailea, erregutu haien alde”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_17


.

——— 17-Alicante ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 17
.
Apaizen Laguntzailea
.
  Jesusi ematen zaion titulu gutxi ezaguna, baina oso garrantzitsua dago. Hura da Apaiz Nagusi eta Betikoa, bere bizitza Gurutzean guztien salbaziorako eskaini zuena.
.
  Bere Eliza antolatzerakoan, Jesusek Aita santua eta Apezpikuak jarri zituen aurrean, hauek batasun-gune balio zezatela fedean eta maitasunean; eta apaizak eman zizkien kolaboratzaile. Hauek kristau komunitate txikien buru dira.
.
  Jesus Apaiz Nagusi eta Betikoa bada, Andre Maria Apaiz Nagusi eta Betikoaren Ama da. Beraz, Apaizen Ama hel egin behar diogu, Jesusen lanarekin jarraitzen baitute. Andre Mariak, Batasun Amak, haiei laguntzen die, fidatu zaizkien komunitate kristauen batasuna zain dezaten.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Apaizen Laguntzailea, erregutu haien alde”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_16


.

——— 16-la-Paz ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 16
.
Apezpikuen Laguntzailea
.
  Vatikano II. Kontzilioak munduko apezpiku guztiak bildu zituen. Haien aurrean, Juan XXIII.a eta Pablo VI.a Aita santuek Andre Mariari Apezpikuen Laguntzaile hel egin zioten. Ama Birjina Laguntzailea da Elizaren kide guztien Laguntzailea eta, beraz, apezpikuena ere bai.
.
  Apezpiku bakoitzaren funtzioa da Kristo haiei agindutako fidelen erdian ikusgai egitea da, fede bereko batasun-gune eta maitasun bera jokatuz.
.
  Horretarako, Andre Maria behar dute, Apezpikuen Laguntzailea, Elizaren Ama, Batasun Ama. Andre Mariaren egoteak bat-egitea sortzen du beti eta amaren etxe-su beroa. Horrela Andre Mariarenganako debozioa sustatzeak diozesi batean batasun sakonari laguntzen dio fedean eta maitasunean.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Apezpikuen Laguntzailea, erregutu haien alde”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_15


.

——— 15-Barakaldo1 ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 15
.
Aita santuaren Laguntzailea
.
  Maria Laguntzailearen bederatziurrenean, kontuan hartuko dugu nola laguntzen dien Ama Birjinak Elizaren batasunagatik landu behar duten guztiei.
.
  Lehendabizi, Aita santua, Espirituak argitu eta bultzatzen duena guztien fede- eta maitasun-batasungunea izan dadin. Horixe da haren zerbitzua, bere bokazioa: guztiak elkartzea eta, banantzea denean, batasuna berreskuratzea.
.
  Laguntza ederra, bere Ama eman digu Jesusek. Pablo VI.a Aita santua izan zen, Vatikano II. Kontzilioan, munduko apezpiku guztien aurrean, Andre Maria Eliza osoaren eta honen kide bakoitzaren Ama aintzatetsi zuena. Andre Maria Batasun Ama da eta Aita santua laguntzen dio Batasun-gunea izan dadin.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Elizaren Ama eta Laguntzaile, lagun iezaiozu Aita santuari”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_14


.

——— 14-Béjar ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 14
.
Ama Birjinak hizkuntza guztiak hitz egiten ditu
.
  Ordenagailuetan itzultzaileak jarrita daude. Batek testu bat aurkitzen du ingelesez eta itzultzaileak automatikoki pasatzen du espainierara. Miragarria da.
.
  Mirarizko gertaera izan zen, Espiritu Santua Birjinaren eta Apostoluen gainean jaitsi zenean Mendekosteko egunean. Apostolu haiek, beldurti eta ezjakin, Afaltegiko ateak eta leihoak ireki zituzten eta Jesusen Heriotza eta Berpiztea predikatzen hasi ziren. Baina guztiek ulertzen zituzten, nahiz eta hizkuntza desberdinak hitz egin.
.
  Horixe izan zen Espiritu Santuak egin zuen miraria: guztiak hizkera berean elkartzea. Batasun-Miraria. Ama Birjinak, kultura guztietan, herri guztietan bertan denak, bere seme-alaba guztien berezko hizkera ere hitz egiten du. Hura Batasun Ama da.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Espiritu Santua, etorri gugana eta ireki gure bihotza guztiei”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_13


.

——— 13-Salamanca ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 13
.
Eliza sortu berriaren Ama
.
  Bere ama hiltzea ikustea mingarria da seme batentzat. Hala ere, askoz estugarriagoa da ama batentzat, bere semea, bizitza eman diona, hil ikustea.
.
  Amarik Mingarriena Andre Maria izan zen; bere Semea Gurutzean hil ikusi zuen. Jesusen arima bere gorputzetik banandu zen. Amak hilobi batean utzi zuen hau.
.
  Dena den, bananduta zegoena ezin azalduzko eta aintzatsu eran elkartu zen Jesus berpiztean. Hau ez zen aurreko bizitzara itzuli, baizik eta, bizitza berria, hilezkorra, berpiztua, aintzatsua hasi zuen. Bere Ama Mingarria Pazko Birjina, Poztasun Birjina bihurtu zuen. Hura, Batasun Ama bezala, Apostoluekin eta Jesusen ikasleekin elkartu zen Eliza sortu berria eratzeko.
.
   LOREA: Erregutu iezaiozu Poztasunaren Ama Birjinari, poztasuna besteei eramaten lagun diezazula.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_12


.

——— 12-Alcalá-de-Henares ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 12
.
Besteentzako Gizon bat
.
  Geometriak errealitate asko ulertzen laguntzen digu: gurutzatzen diren bi lerrok gurutze bat eratzen dute, lerro bertikal batez eta beste horizontal batez.
.
  Gurutze ospetsuenak, Jesusenak, bi zentzu ditu: lerro bertikalak, goitik beherakoak, Zerua eta lurra, Jainkoa eta gizakia elkartzen ditu; lerro horizontalak guztiok elkartzen gaitu anai-arreba bezala.
.
  Jesus Jainkoaren Semea da, gizon eginda, Jainkoa eta gizakia bere baitan elkartzen duena. Eta Jesus besteentzako Gizona da, bere besoak guztiei irekitzen dizkiena, Anaia Nagusia bezala. Haren Ama Jesusen Gurutzearen ondoan egon zen hain zuzen, hura ere besteentzako Ama sentituz eta Jainkoaren seme-alaben arteko batasun handia eratzea desiratuz.
.
   LOREA: Errezatu agurmaria bat Jainkoaren seme-alabak elkartuta bizi gaitezen.
——-

.