7 - 06 - 2025

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_11


.

——— 11-Martí-Codolar ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 11
.
“Maita ezazue elkar”
.
  Familia ordenazalea guztiek betetzen dituzten errespetu-, arreta-, fintasun-arau batzuk daudelako bereizten da.
.
  Jainkoaren seme-alaben Familiak arau batzuk ditu ere: hamar aginduak. Baina Jesusek, Azken Afarian, hauek hobetzen dituen beste agindu bat eman zigun: “Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean”.
.
  Familiak osoa izan dadila, guztiak maite dituen eta guztien arteko maitasuna sustatzen duen ama behar du. Jesusek Amarik onena eman zigun, berea, Andre Maria. Eta Maitasun Ederraren eta Batasun Ama, Elizaren Ama, humanitate osoaren Ama egin zuen.
.
   LOREA: Maita dezagun elkar, Jesusek maite izan gaituen bezala.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_10


.

——— 10-Zamora ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 10
.
“Guztiak bat izan daitezela”
.
  Pertsona baten testamentua legeagatik errespetatu behar den zerbait da.
.
  Historian bada guztiok jaso dugun testamentu sakratua: Jesusena. Azken Afarian, Jesusek Aitari erregutu zion hari esanez: “Nire ikasleak bat izan daitezela”. Eta tematu zen: “Guztiak bat izan daitezela”. Are gehiago: “Bat izan daitezela perfektuki”. Eta bikainena: “Aita, bat izan daitezela, gu biok bat garen bezala”.
.
  Guri dagokigu, pertsonen, familien, kristau elizen, erlijioen, humanitate osoaren arteko batasuna bilatuz, Jesusen testamentu hau burutzea. Horretarako eman digu bere Ama, Batasun Ama, Elizaren Ama, Jainkoaren seme-alaben Familia apartaren Ama.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Batasun Ama, guztiok bat izan gaitezela fedean eta maitasunean”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_09


.

——— 09-Jerez ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 9
.
Barreiatutako seme-alabak
.
  Umeak zergatien arotik pasatzen dira. Guztiaren zergatia jakin nahi dute.
.
  Jesusen Heriotzaren zergatia galdetuko bagenio jendeari, erantzun asko emango lizkigukete. Baina badago ez hain ezagun bat. San Juan apostoluak bere Ebanjelioan adierazten du: “Jesus ez zen herri judutik soilik hil, baizik eta barreiatutako Jainkoaren seme-alabak biltzeko ere”.
.
  Azken Afarian, bere ikasleen batasuna izan zen Jesusen kezka handien bat. Jainkoaren seme-alabek elkartuta egon behar dute, Familia bakarra fedean eta maitasunean eratzeko. Horregatik, Jesusek Batasun Ama bezala bere Ama, Eliza eta humanitate osoaren Ama, jarri zuen. Honen maitasunak eta fintasunak batasuna sortzen dute Jainkoaren familian.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: “Elizaren Ama, Batasun Ama, erregutu gure alde”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_08


.

——— 08-Alcoy ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 8
.
Maitasuna, batasuna, bakea
.
  Maitasuna, batasuna, bakea: hitz zoragarriak dira. Baina badira ez maitasunik, ez batasunik, ez bakerik nahi ez duten pertsona gaiztoak.
.
  Esperientzia ikaragarri hori Jesusek bizi izan zuen, Ebanjelioa predikatzen hasi zenean. Hasieran guztiek miresten zuten, mirariak egiten zituelako. Baina laster justiziaz, bakeaz, batasunaz, maitasunaz, egiaz hitz egiten zuela konturatu ziren. Horrela, judutar gizartearen sektore batzuk arrisku bezala hasi ziren beldur izaten.
.
  Jesusek, sugegorri-arraza, deitu zien, gaiztoak zirelako. Haiek, hura isilarazten, hiltzen, saiatu ziren hainbat aldiz. Andre Mariak arrisku hori ezagutu eta sufritu egiten zuen, bere Semea jazarrita ikusterakoan. Hura Batasun Ama zen eta bakea, guztien arteko maitasuna bilatzen zuen, ez zatiketa ezta mehatxu hilgarriak ere.
.
   LOREA: Zure ingurunean, sustatu maitasuna, batasuna, bakea.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_07


.

——— 07-Tarrasa ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 7
.
Bihotz abegikorra
.
  Neguan, berogailua etxeko erregina da. Kale hotzetik iristerakoan, berogailuaren fereka atsegingarria sentitzen da.
.
  Badaude hain pertsona atseginak, hain burutsuak, ezen haien inguruan beste pertsona batzuk dituzten beti. Haiek ingurune-berokuntza atsegingarria sortzen dutela dirudi.
.
  Erakarpen hori Jesusek, hamabi urteko mutil koskorrak, eragin zuen Jerusalemgo tenpluan, maisuen erdian jarrita, haiek entzunez eta galderak haiei eginez. Entzuten zuten guztiak bere talentuaz eta ematen zituen erantzunez harrituta geratzen ziren. Jesusek maisuak eta guzti elkartzen zituen. Gero, Andre Mariarekin eta Joserekin joan zen Nazaret-era, guztiak elkartzen jarraitzeko. Bere ondoan, Ama Mariak bihotz abegikorrekiko Batasun Ama izaten ikasi zuen.
.
   LOREA: Hausnartu: “Badakizu zure ingurunean alboan dauzkazunak elkartzen?”
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_06


.

——— mauxi-6 ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 6
.
Batasun Gaua
.
  “Jainkoaren Gaua, Bake-Gaua”. Jainkoaren Gaua bada, Bake-Gaua ere izango da.
.
  Are gehiago, Batasun Gaua ere izango da. Hauxe da, beharbada, nabarmentzen ez dugun alderdia. Mariak eta Josek unitatea eratzen zuten, senar-emazteak baitziren. Jesus Umeak, Andre Maria baitan Espiritu Santuak sortuta, unitate berria sortu zuen Mariarekin eta Joserekin. Hiru ziren jadanik, familia bat bera, familia guztien modeloa, eratuz.
.
  Jesus Umearen presentzia Aingeruak erakarri zituen imana bezalakoa izan zen, eta artzainak eta Magoak, hura gurtzera etorri ziren guztiak. Jesusen imanak mundu guztiko milioika pertsona erakartzen jarraitzen ditu Eguberri bakoitzean. Andre Maria beti dago Jesusen ondoan Eguberri-misterioan, Batasun Ama.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Familia Sakratua, lagundu gure familiei batasunean bizi izaten”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_05


.

——— 05-Plantio ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 5
.
Batasun Misterioa
.
  Jenioek itsutzen gaituzte. Ume bat, Mozart, kontzertuak emateko eta musika konposatzeko gai zen.
.
  Hori ez da ezer, gure humanitatearekiko Jainkoaren Semearen bat-egitearen hondorik gabeko misterioarekin konparatzen bada. Jainkoa izateari utzi gabe, Jainkoaren Semea gurea bezalako humanitatearekin elkartu zen, Andre Maria baitan. Gure fedeak, harriduraz eta pozaz, Jesus Jainkoaren Semea gizon eginda dela ziurtatzen digu.
.
  Andre Maria, Ama izanez gero, batasun-misterio horren gunean egon zen: Jesus, bere Semea, Jainkoa eta gizona zen, pertsona bakar, batasun misteriotsu, baina erreala. Eta Jesus hori gure Anaia egin zen, gu Jainkoarekin elkartzeko. Hark “Gure Aita” esaten irakatsi zigun: Hark guztiok elkartzen gaitu.
.
   LOREA: Errezatu aitagurea, Jainkoa guztion Aita dela aitortzeko.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_04


.

——— 04-Villena ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 4
.
Batasunik sakonena
.
  Amak, semea bere baitan daramanak, bitarako jaten du, bitarako arnasten du, bitarako bizi da. Ama baten eta bere semearen artean gertatzen dena baino batasun handiagorik ez dago.
.
  Dena den, badago bikainago eta miragarriago zerbait: Gizon eginda, bere baitan Jainkoaren Seme bera eraman zuen Amak are batasun sakonagoa izan zuen harekin, Seme hori guztien Anaia izatera eta Zerua lurrarekin elkartzera baitzetorren. Andre Maria Batasun Ama da.
.
  Jesus, Jainko Aitaren Semea, Andre Mariaren Seme egina, guztiok Jainkoaren seme-alabak egitera etorri zen, Familia neurrigabea era genezan. Hark Andre Maria eman zigun Ama, guztien arteko batasuna zaintzen duen Ama. Baina Zeruan soilik bizi izango gara ezin hobeto eta pozaren pozez elkartuta.
.
   LOREA: Zure ingurunean, lagun iezaiozu Jainkoaren seme-alaben batasunari.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_03


.

——— 03-Urnieta ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 3
.
Ama Sortzez Garbia
.
  Kontrasteek gauzak hobeto ulertzeko balio dute askotan. Familia, lagun batzuk, herri bat batasunean bizitzeko, norberekeria, bortizkeria, terrorismoa, gerra, bekatua saihestu behar dira. Jarrera horiek batasuna eta gogaidetasuna apurtzen dituzte.
.
  Kontrako aldea ikusteko, otoitz ospetsua gogoratzea nahikoa da: “Gorrotoa dagoen tokian, nik maitasuna jar dezadan. Desadostasuna dagoen tokian, nik bat-egitea eta senidetasuna jar ditzadan”.
.
  Birjina Sortzez Garbia, Orbangabea, Graziaz Betea dagoen tokian, maitasuna, bat-egitea dago. Are gehiago, guztiak maite dituen eta guztiak elkartzen dituen Ama dago. Horrela, fedean, maitasunean, lanean elkartutako familia eratzen da. Horregatik, Jainkoak Andre Maria, Batasun Ama, oparitu digu.
.
   LOREA: Desadostasuna eta arazoak dauden tokian, jar itzazu maitasuna eta batasuna.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_02


.

——— 02-Triana ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 2
.
Hautsitako pitxerra
.
  Pitxer txinatarra bitxi delikatua da etxe batean. Baina, apurtzen denean, oso zaila da zatiak perfektuki elkartzea.
.
  Adan eta Eba sortzerakoan, Jainkoak pitxer ederra egin zuen: humanitatea. Bere nahia osoa iraun zezala zen. Baina lehen eta jatorrizko bekatu misteriotsuak, guztiok arrastatzen dugunak, pitxer artistikoa apurtu zuen. Gurasoek bekatu egin zuten, eta gero Kain-ek, haien semeak, Abel bere anaia hil zuen. Horrela lehen familia haren eta humanitatearen batasuna apurtu zen.
.
  Baina Jainkoak ez zuen amore eman nahi. Emakume baten semeak gaitza gaindituko lukeela hitzeman zuen eta humanitatearen pitxer hura berriz osatuko litzatekeela. Semea Jainkoaren Seme bera izango litzateke. Eta emakumea, Andre Maria, Batasun Ama, Humanitatearen Ama.
.
   LOREA: Hausnartu: Ahalegintzen zara batasuna izan dadin zeure familiarengan edo taldean?
——-

.