26 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_21


——-

——— maux_21 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 21
.
Guztion Laguntzaile
.
   Herriak jakituria berezia du. Adibidez, espainieraz, herriko jakituriak distira egiten duen 100.000 atsotitz baino gehiago katalogatu dira.
.
   Herriak Maria Laguntzaileari On Boscoren Andre Birjina deitu dio. Hori intuizio sinpatikoa da, egiaz betetakoa. Baina Andre Maria ez da salesianoen Laguntzailea soilik, kristauena baizik. Horixe da bere benetako titulua: Kristauen Laguntzailea, On Bosco jaio baino mende asko lehenagotik.
.
   Beraz, debozio hori ez da, tokian tokiko zerbait, herri batena, familia erlijioso batena, Eliza osoari irekitzen zaiona baizik. Kristau bat bizi den tokian, beti laguntzen dion bere Ama eta Laguntzaile denari hel egin diezaioke.
.
LOREA: Egin otoitz: “Maria Kristauen Laguntzaile, erregutu gure alde”.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_20


——-

——— maux_20 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 20
.
Salestar Familiaren gunea
.
   Bizikleta bateko gurpilak erradioak ditu, zeintzuek zentroan elkartzen diren. Hor bere trinkotasuna heltzen du gurpilak. Zenbait seme-alaba duen familiak aitagan eta amagan aurkitzen du bere gunea, guztiak elkartzen baitituzte.
.
   Maria Laguntzaileak bi gauza iradoki zizkion On Boscori: Salestar Familia sortzea eta Turingo basilika eraikitzea. Bi errealitate horiek intimoki elkartuta daude.
.
   Salestar Familiak Maria Laguntzailearenganako debozioa hedatzea du bere helburuetako bat. Eta Turingo Maria Laguntzailea basilika Salestar Familiaren gunea da, beren bihotza; gurasoen, amaren, etxea familia baten gunea eta bihotza den bezala. Baina Maria Laguntzailea basilikaren gunea Jesus da, bere Elizan presente.
.
LOREA: Hausnartu: “Nola hedatzen duzu zuk Maria Laguntzailearenganako debozioa?”

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_19


——-

——— maux_19 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 19
.
Ama Birjinaren presentzia bizia
.
   Linneo frantziar botanikari aparta kristau handia zen, baina graziaz zioen: “Nik ez dut Jainkoarengan sinesten…, ikusten baitut”. Landareen perfekzioan ikusten zuen.
.
   Graziaz ere esan dezakegu On Boscok ez zuela Birjinarengan sinesten…, hura ikusten baitzuen, presente sentitzen baitzuen. On Boscok era bereziaz ikasi zuen hori Turingo Maria Laguntzailea basilikaren eraikuntzan. Hark egunero sentitzen zuen Ama Birjinaren presentzia bizia.
.
   Andre Birjinak alde guztietatik dirua bidaltzen joan zitzaiolako lortu zuen hiru urtetan basilika altxatzen. Hark Ama Birjinaren kutxazaina besterik ez zela zioen. Eta baieztatu egin zuen: “Esan dezakegu basilika honetako adreilu bakoitzak Maria Laguntzaileak emandako grazia bat irudikatzen duela”.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat amarik gabeko, familiarik gabeko, ume eta gazteen alde.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_18


——-

——— maux_18 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 18
.
Berrogei zentimo!
.
   On Boscoren pasadizo ospetsuenetako batek Maria Laguntzailea Basilikaren eraikuntzaz dihardu. Landa lurrez husten hasi zen. Bere ikasle ohi batek lanak zuzendu zituen.
.
   Lehen lan-astea bukatzerakoan, honek langileei ordaintzeko dirua emateko eskatu zion On Boscori. On Boscok diru-zorroa atera zuen eta 40 lira-zentimo eman zizkion… Ikasle ohiaren harriduraren aurrean, irribarrez esan zion: “Ez zaitez ardura, Ama Birjinak lagunduko digu”.
.
   Eta Andre Birjinak bihotzak mugitu zituen eta pertsona askoren eskuzabaltasuna. Hauek Maria Laguntzaileari sagaratutako basilika altxatzeko behar izan zen diru guztia eman zioten On Boscori. Benetan, Andre Birjinak bere etxea eraiki zuen.
.
LOREA: Hausnartu: Ama Birjinarenganako On Boscok hainbesteko konfiantza duzu?

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_17


——-

——— maux_17 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 17
.
On Boscoeren erokeria
.
   “Umeek eta eroek egiak esaten dituzte”, esan ohi da. Baina jakintsuari, bere garaiari aurreratzen zaionari, eroa deitzen diote. Eta santuei, gauza nahasgarriak egiten baitituzte, ero deitzen diete ere.
.
   Andre Birjinak On Boscori Turinen basilika bat eraikitzeko eskatu zion, baina hura mutil behartsu batzuk zaintzen zituen apaiz behartsua zen. Nola altxa lezake basilika bat? Haren lagunek eta salesianoek beraiek ez zuten ulertu.
.
   Hala ere, Andre Birjinak bere basilika eraiki zuen hiru urtetan On Boscoren kolaborazioarekin. Hark Ama Birjinaren kutxazaina besterik ez zela zioen apalki. Andre Birjinak badaki mirariak egiten, bere proiektuekin eskuzabalki laguntzen duten santuak aurkitzen dituenean.
.
LOREA: Hausnartu: Zuk eskuzabalki laguntzen duzu Andre Birjinaren proiektuekin?

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_16


——-

——— maux_16 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 16
.
Maria Laguntzailea esker onekoa da
.
   “Ondo jaioarena da esker onekoa izatea”. Andre Birjina ondo jaioa izan zen: Orbangabea, Garbia. Horregatik esker onekoena da.
.
   Hark Turingo Maria Laguntzailea basilika hari eraikitzea agindu zion On Bosco. Honen kolaboratzailerik onena On Rua izan zen, zein larriki gaixotu zen lan horrengatik, nahiz eta gero osasuna berreskuratu. Andre Birjinak, esker onekoak, bien hilobia hartu du bere basilikan.
.
   Eta Maria Mazzarello donearen, On Boscorekin Maria Laguntzailearen Alaben Institutuaren kofundatzailearen, hilobia ere jaso du. Eta Ama Birjinak Domingo Savio santuaren, Sortzez Garbiaren Konpainia sortu zuen mutikoaren, hilobia hartu du ere bere basilikan. Maria Laguntzailea esker onekoa da.
.
LOREA: Andre Maria esker onekoa. Izan zaitez zu ere harekiko esker onekoa.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_15


——-

——— maux_15 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 15
.
Maria Laguntzailea eta On Bosco
.
   Zuzi batek argia eta beroa ematen ditu. Ezin dira banandu. Maria Laguntzailea eta On Bosco ere ez, Andre Maria beti izan baitzen harentzat Ama eta Maisu.
.
   On Bosco 1815ean jaio zen. Beraz, 2015 honetan poztasunez ospatzen ari gara bere jaiotzaren bigarren mendeurrena eta Andre Mariaren On Boscoren gaineko ama-babesarena ere. Hau semetzat itzuli zitzaion, horregatik gaur egun eta popularki On Boscoren Ama Birjina deitzen zaio Maria Laguntzaileari.
.
   Hura eta bere Salestar Familia aukeratuak izan dira Jainkoak kristau guztien Laguntzailea denarenganako debozioa Eliza osoan hedatzeko. Hark Salestar Familia osoaren Ama eta Laguntzailea jarraitzen du izaten.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat Salestar Familiaren kideen alde.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_14


——-

——— maux_14 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 14
.
“Zeruan itxarongo dizuet”
.
   Txirrindulari-lasterketa batean, helmugarantz mendi-etapa batean ihes egiten duenak, zera esan diezaieke tropelarenei: “Gailurrean itxarongo dizuet”.
.
   Zerbait askoz ederragoa esan zien On Boscok bere gazteei, jada heriotzaren hurbil zegoenean: “Zeruan itxarongo dizuet”. Ihes egindako txirrindularia bezala, hura benetako gailurrera iristen ari zen, bere bizitzako azkeneko etapara. Zerura iristea itxaroten zuen Jainkoaren errukitik, Aitaren Etxe zoriontsura. Eta bere poztasunik handiena bere gazteak Zerura iristera gonbidatzea zen.
.
   On Boscori han itxaroten zioten eta guri itxarongo digute Jainko Aitak, Jesusek, Jainkoaren Semeak eta gure Anaiak, Jainko Espiritu Santuak, Andre Mariak, gure Amak eta Laguntzaileak, eta Santu guztiek. .
.
LOREA: On Boscok gu ere gonbidatzen gaitu: “Zeruan itxarongo dizuet”.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_13


——-

——— maux_13 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 13
.
On Boscoren eslogan bat
.
   Propagandak erosleen atentzioa erakartzeko esloganak darabiltza. Asko erabiltzen dira kaleetako manifestazioetan.
.
   On Boscok erabili zituen ere. Ospetsuenetako bat hau da: «Izan zaitezte herritar zintzoak eta kristau onak”. Guztia batera, guztia pieza batean. Herritar zintzoak gizartean eta kristau onak Jainkoaren Elizan.
.
   Eredu hobeezina izan zen Maria Andre Birjina. Hura san Joseren emaztea eta Jesusen Ama izan zen. Bere denborako gizartearen arazoak bizi izan zituen, herritar zintzoa, eta hain kristau ona izan ezen Jesu-Kristoren Ama aldarrikatzen diogun. On Boscok bere gazteei eta herriari Ama eta Laguntzaile proposatu zien.
.
LOREA: Bete ezazu On Boscoren goiburua: «Izan zaitez herritar zintzoa eta kristau ona”.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_12


——-

——— maux_12 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 12
.
Eliza da Jainkoaren Familia
.
   “Gazteok, zabal ezazue bihotza munduaren dimentsioen neurrira”. Horixe izan zen Pablo VI.a aita santuak Kontzilio Ekumenikoan gazteei zuzendutako mezua.
.
   Gaur familiek seme-alaba gutxi dituzte. Beraz, zahar asko eta ume gutxi daude. Baina Jainkoaren Familiak, hau da, Elizak milioiak eta milioika seme-alabak ditu. Bataiatutako guztiak haren parte dira.
.
   Elizaren barruan, unibertsala denez, Jainkoak bidalita, bere jatorria On Boscorengan duen Salesiana Familia ere dago. Andre Birjina On Boscok Elizaren Ama eta kristauen Laguntzailea hel egin zuen eta debozio hau Eliza unibertsalean hedatzeko misioa utzi zion bere Salestar Familiari. Andre Maria Ama txeratsua eta Laguntzaile ahaltsua da..
.
LOREA: Andre Mariak zera esaten dizu: “Zabal ezazu zure bihotza munduaren dimentsioen neurrira”.