23 - 11 - 2024

‘Bosko Taldea’ VII. Heziketa Jardunaldiak


boskotaldea_1

Azken asteburuan, Logroñoko Salesianos ‘Domingo Savio’ ikastetxean burutu ziren ikasturte bakoitzaren hasieran egiten diren heziketa jardunaldi hauek.

Bilboko inspektoria-ko Gazte Zentro eta Elkarte desberdinetako 130 animatzaile eta aurreanimatzaile inguru (Barakaldoko Salestarrak-eko talde on bat), ikastaro desberdinak eman zituzten 9 irakasle eta gazte pastoraleko salestar arduradun beste hamarreko bat izan ziren partaideak.

Oinarrizko prestakuntza batzueentzat eta prestakuntza iraunkorra beste batzuentzat. Dena asteburuetan jolasleku salestarretan euren elkartze-, bizikidetasun- eta beste era bateko giza eta kristau heziketaren leku aurkitzen duten milaka neska-mutiletaz arduratu ahal izateko prestaketa hobeari zuzenduta. Bizikidetasunetan, elkartzetan eta uda-kanpamentuetan urtean zehar luzatuko den zerbait.

.
Kronika eta argazkiak, inspektoriako web-ean.

.

jornadas_Boskotaldea_1

«On Bosco» Aisialdiko Eskola



tiempo_libre  Uztailean zehar, salestar parrokien eta Aisialdiko gure Kluben neska-mutilak Logroñoko eta Somaloko kanpamenduetan izugarri gozatu dira (orain batxilergoko gazteei dagokie txanda). Haiekin hamaika animatzaile eta monitore egon dira.

Monitorea edo animatzailea izateko gogoa eta borondate ona edukitzeak ez da nahikoa; prestatu ere behar da. Beste urte bat gehiagoan, eta jada 18 doaz, «On Bosco» Aisialdiko Eskolak monitore eta zuzendarien ikastaroen bere jarduera  hasi du.

Egun hauetan,  Logroñoko «Salesianos Domingo Savio» ikastetxean, haren egoitzan, goiz- arratsalde- eta gaueko jardunaldian, 26 gaztek irakaspen egokiak jaso eta ikasturtean zehar aisialdi-jarduera desberdinetan mugitzen diren gure zentroetako ehunen neska-mutilen artean ezaguera handiagoarekin lan egin ahal izateko teknikak eta estrategia teoriko-praktikoak asimilatzen saiatzen ari dira.

Joan den asteazkenean, uztailaren 24an, lehengo urteko parte-hartzaileek Monitore-Tituluari dagozkion heziketa teorikoa eta praktikoa gainditzea lortu duten egiaztatzeko diploma jaso zuten Errioxako Gobernuaren Lehendakaritza Kontseilariaren eskuetatik.

Inspektoriaren webeko argazkietan, bat baino gehiago ezagutuko ditugu.

Ezusteko ikastaroko amaiera izan dute, bakarrik haiek jada aipatutako Errioxako Gobernuaren Lehendakaritza Kontseilariarekin elkartu baitira, argazkiarekin eta guztiz.

Irakurri berri osoa Inspektoriaren webe-ean.

.

Kanpamenduak: Berriak eta argazki asko

Kanpamenduen berriak eta argazkiak 

LHko 5. mailako Logroñoko argazkiak 

LHko 6. mailako Logroñoko argazkiak 

DBHko 1. mailako Somaloko argazkiak 

DBHko 2. mailako Somaloko argazkiak 

DBHko 3. mailako Somaloko argazkiak 

DBHko 4. mailako Somaloko argazkiak 

Batxilergoko Somaloko argazkiak 



campamentos_0

   Aurten ere, udaro bezala, «Jóvenes 88 Gazteak» eta «Triki-traku» elkarteetako 270 neska-mutilek egun batzu pasatuko dituzte Errioxa aldean. Han, bere monitore nekaezinekin batera, ohi ez bezalako bizikidetasun-une honetaz gozatzearen posibilitatea izango dute.

Gure zonako beste Salestar Klub batzuekin eta Gazte Zentroekin bat-egitean antolatuta, kanpamentu hauek ikasturte zeharreko asteburuetan garatutako jarduerako jarraipena eta gailurra dira.

Haietan, salestarrek eta beren monitoreek eta ohiko animatzaileek lagunduta, beste giro eta leku batzuetako neska-mutilekin bizikidetasunean jarduera ludiko eta hezigarriak garatuko dituzte, goiko mailetan ugarioagoak azken hauek.

Hilaren 29an bi espedizio lehenak irtengo dira beren urteroko abentura bila.

DBHko 4. mailako neska-mutilak SOMALO-ra joango dira, beren oso merezi izandako oporrak hasteko gogo askorekin. Somalo Uruñuela (Errioxa) ondoan kokatuta dago eta behinola monasterioa izan zen. Gaur egun erabat berrituta eta elkartze-jardueretarako eta bizikidetasunerako moldatuta dago.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako txikiak, beren barreez eta biribilki onaz, LOGROÑOra itzuliko dira, jada joan den urtean egon ziren tokian. «Domingo Savio» Salestar Ikastetxean egongo dira: Klima bikaina eta aspaldiko barneko zentru batek eskaintzen dituen erraztasunak (logelak, jangela, kapera, antzokia, ikasgelak, jolaslekua, igerilekua…).

Txanda desberdinak hurrengo moduan banatu dira:

  Ekainaren 29tik uztailaren 6ra:–. Logroño – Lehen Hezkuntzako 6. maila
————————————————-Somalo – DBHko 4. maila

  Uztilaren 6tik 13ra:——————.Logroño – DBHko 5. maila
————————————————-Somalo – DBHko 3. maila

  Uztailaren 13tik 20ra:————–. Somalo – DBHko 2. maila

  Uztailaren 20tik 27ra:————–. Somalo – DBHko 1. maila

  Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra: Somalo – Batxilergoko 1. eta 2. mailak

.

Jakingarri garrantzitsuak

Giroa nolabait ezagutzeko argazki-galeria

.

Ausar zaitez!: Ez bezalako oporraldiak, zergatik ez?


alzuza (1)

Gaztea bazara edo espiritu gaztea baduzu, –egun batzuetan zehar– «hondartza-mendi-diskoteka» ohikoen desberdin samar zerbait egin nahi baduzu, uztailaren 14tik 24ra, Alzuza-ko Gazte Komunitateak herri horretako bere etxea irekitzen dizu, Iruñea ondoan, Santiagoko Bidearen eta Pirinio ondoan.

  Bizitza erraz-, lasai-, erkidego-esperientzia izateko…
  Hausnartzeko, otoitz egiten ikasteko, bizitza-proiektua egiteko…: «zure bizitzako eta urteko oraingoan gehiago behar duzuna».

Parte-hartzaileak noiz heldu eta noiz joan aukera dezake. Egunero pertsonal edo taldeko gogoeta-proposamenak izango dira, tailerrak, menditik paseatzeko uneak, otoitz egiteko eta ospatzeko tarteak…

Alzuza-ko Gazte Komunitatean erkidego-bizitzan hartzen da parte, sukaldeko, garbiketako eta jarduera-prestaketako zerbitzu desberdinen bidez. Bakoitzak bere erritmoa markatzen du.

Jardueraren garapenari laguntzeko, bakoitzak, bere egonaldiaren amaieran, egoki hartzen duen moduan eta bere posibilitate barruan, diru-aportazioa ematen du.

.

Irakurri proposamen zehatza

Berriren bat

.
.

—– alzuza (2) alzuza (3) alzuza (4) alzuza (5)
—– alzuza (6) alzuza (7) alzuza (8) alzuza (9)

 

‘Barakaldo Digital’-ek gure kanpamenduen berri ematen du

b_digital_1

   Barakaldo Digital’ egunkariak hasi berriak diren Somaloko eta Logroñoko kanpamentuen berri ematen du.

Artikulu zabalean, egunkariak parte-hartzaileen jatorri guneak zehazten ditu. Halaber, Somaloren eta Logroñoren ezaugarri orokorrak eta kanpamentuen antolaketa eta edukiak.

Ez dio seinalatzeari uzten bai monitoreak bai umeen eta gazteen beharrez arduratzen den gainerako pertsonala ‘borondatezkoak’ direla.

.

Irakurri artikulu osoa Barakaldo Digital-en

.

Somalo eta Logroño (argazkiak)

somalo_1 somalo_2 somalo_3 somalo_4 somalo_5
somalo_6 somalo_7 somalo_8 somalo_9 somalo_10
somalo_11 somalo_12 somalo_13 somalo_14 somalo_15
somalo_2012_ESO1 somalo_2012_ESO2 somalo_2012_ESO3 somalo_2012ESO4 somalo_2012_Bach
——————————————
logrono_2012_5primaria logrono_2012_6primaria somalo_1 logrono_1 logrono_2
logrono_3 logrono_4 logrono_5 logrono_6 logrono_7
logrono_8 logrono_9 logrono_10 logrono_11 logrono_12

.

2012 Somalo eta Logroño-ko argazki guztiak

.

‘Gazte Zentroak – Artegune 2013’ elkartzea (DBHko 3.-4. mailakoak – Batxilergokoak) — Kronika eta argazkiak

artegune_4Testua: ‘Alai Batza’

Joan den ostiralean ‘Alai Batza’-k antolatu zuen ‘Artegune – Gazte Klub’-en topaketa.

Berrehun eta berrogeita hamar gazte inguru bildu ginen, Nafarroa, Bizkaia, Kantabria eta Gipuzkoako salestar aisialdiko elkarteetatik etorritakoak.

Eta zer da ‘Artegune’? Gazteei artearen munduan sartzeko aukera bat eskaini nahi zaien bilera bat. Agian, gazte hauetako batzuek euren ametsa beteko dute urte batzuk barru…

Arratsaldeko zazpietan autobusak heldu ziren eta Urnietako txarangak izugarrizko harrera egin zien partaide guztiei. Akreditazioak eta merienda hartuz gero, aukera asko egon ziren bi orduz gozatzeko: zezen mekanikoa, arku tiro, sedways, sing star… Esan dezakegu giro ezin hobea sortu zela.

Arratsaldeko bederatzietan, entseguak egin ondoren, gure ikastetxeko gurasoek partaide guztientzat ogitarteko ederrak prestatu zituzten. Behin afalduz gero, ‘On Bosco’ aretoan hasiera eman zitzaion ekitaldiari. Eszenatokitik gazte pilo bat pasatu ziren prestatutako kantu eta dantzak erakusten. Horiekin batera saio bereziak izan genituen: hondarrekin egindako irudiak, magia, ‘Fame’ musikala…

Behin erakustaldia bukatuz gero, guztiok etxera abiatu ziren, pozik topaketa eder batean egoteko aukera izan zutelako.

Eskerrik asko ekintza hau gauzatzeko lagundu diguzuen bazkide, begirale eta guraso guztioi.

(Sakatu elkartzeko argazki guztiak Alai Batza-k eskaikitakoak ikusteko)

.

‘Jóvenes 88 Gazteak’ elkartea ‘Barakaldo Digital’ egunkarian


 

animadores

‘Barakaldo digital’ egunkariak ‘Jóvenes 88 Gazteak’ elkartea duela 25 urte hasi zela martxan gogoratzen du eta honen ekintzei ematen die oihartzuna.

Hasiera batean, inspektoriaren beste taldeekin batera berri egin diren elkartzeak aipatzen ditu: ‘Barakaldo 2013’, apirilaren 21ean gure ikastetxean egina, eta ‘Gazte Zentroak – Artegune 2013’, joan den ostiralekoa Azkoitian.

Gero, elkarteko hiru atalak (‘Triki-traku’, ‘Centro juvenil’ y ‘Catecumenado’) zehaztu eta bakoitzaren funtzionamendua eta beraien ekintzak azaltzen ditu.

Azkenean, hezitzailei edo monitorei buruz hitz egin eta Julio Higelmo-ren, elkarteko koordinatzaile orokorraren, hitz batzuekin bukatzen du: «Hemen gauden guztiok boluntarioak gara. Honek zera esan nahi du: Gure aisialdian egindako eta ordaindu gabeko lana dela hau eta, aldi berean, bakoitzaren ikasketei edo lanari eragin ez diezaien saiatzen garela».

.

(Irakurri artikulu osoa barakaldodigital.com-ean)

‘Barakaldo 2013’ elkartzea (argazkiak)

Encuentro_1


 

  Azkenik iritsi zen gure aisialdi-klubetako eta parrokietako hainbeste neska-mutilek itxarondako eguna. Lehen Hezkuntzako 4. mailetik DBHko 2. mailara artekoak deituak ziren; 500 baino gehiago bildu dira gurean, eta jaia ‘MUNDIALA’ izan da.

Goizeko hamarrak eta laurden jota eta jolaslekuko atetik sartzen ari ziren lehenak: Azkoitiko ‘Alai Batza’. ‘Triki-traku’-ko talde bat, anfitrioiak zinez gero, aurreratu egin zitzaien aurreko elkartzeetan eta Logroñoko kanpamentuetan egindako adiskideak berriro aurkitzeko grinatsu. Pixkanaka gainerakoak iristen joan ziren: Errenteria-, Santander-, Iruñekoak… Gurutzetako ‘A tope’-koek ez zuten autobusik behar izan, ‘metroa’ zuten; eta Barakaldoko Salesianas-en taldeak aldapa bat igotzea bakarrik behar izan zuen…

‘Harrera eta aurkezpena’ kiroldegian burutu zen. Talde bakoitzak bere ‘izarra’ zekarren prestatua Elkartzera. Hamabietan, nahasitako taldetan banatu ziren, eta ikastetxeko areto eta ikasgelak bete zituzten. Lurzoru garbiak egokienak ziren garatu zituzten talde-dinamika desberdinetarako. Umeentzako gaia, «Begira begi itxita»; nagusientzakoa, «Egin amets begi irekiekin». Ordu bat eta erdietan, berriro kiroldegiko kontzentrazioa: gogoeta-unea eta ospakizuna.

Bazkari ostean, puzgarriak, ohe elastikoak, tailerrak, joko elektronikoak, dantzak …

Lauak eta erdietan, DBHko neska-mutilak antzokira pasa ziren eta han talde bakoitzak prestatuak zekartzan artistiko eta musikal emanaldiak gozatu zituzten. Lehen Hezkuntzako umeek gymkana batean parte izan zuten jolaslekuan, goizeko taldeen arabera ere banatuta.

Bost eta erdietan, Elkartzeko amaiera. Parte-hartzaile bakoitzak bizi izandako eguna gogoratu eta oroipenetan lagunduko zion izar argidun txikia jaso zuen. Eta agur-unea iritsi zen: besarkadak, malkoak… Batzuek Logroñoko kanpamentuetan berriro elkar-aurkituko dute uztailean; beste batzuk, ordea, ezin izango dira joan eta urte bat hain luzea da…

Arduradunei eta talde guztietako monitoreei, Barakaldoko ‘Triki-traku’-koei bereziki, eskertzen diegu honelako elakartzeak dakarren ahalegin serioa. Jainkoak sari diezaiela!

.

Elkartzearen lehen argazki albuma

Elkartzearen bigarren argazki albuma

(Argazki gehiago,  Azkoitiko ‘Alai Batza’-k eskainita)

‘Gazte Zentroak – Artegune 2013’ elkartzea (DBHko 3.-4. mailakoak – Batxilergokoak)


 

cj_arteguneEgindako ume eta aurrenerabeetako elkartzearen ondoren, nerabe eta gazteei iritsi zitzaien unea.

Joan den ostiralean, hilak 26, Azkoitiko ‘Alai Batza‘-k antolatuta ‘Gazte Zentroak-Artegune 2013‘ elkartzea gertatu zen.

Duela hainbat urtetatik bi ekitaldi hauek elkartuta doaz, interesatuak berak baitira. Partaide klasikoak Alai Batza (Azkoitia), Oldarra (Deusto), TodoGazte (Gurutzeta) eta Jóvenes’88’Gazteak (Barakaldo) izan dira. Ikusiko dugu ba aukera honetara elkartzen diren gehiago.

Honekin zera nahi da: Gazte-elkartzea eskaini, zeinetan DBHko 3. mailatik aurrerako neska-mutilek hartzen duten parte, beraiek bereko protagonistak izanez eta hezgarri-pastoral ikuspegitik.

Salesiar Gazte Zentroetako Elkartzeak jada ’80 urteetan hasi ziren. Jaiari tradiziozko osagaiak ematen dizkiote: otoitz eta ospakizuneko uneak, tailerrak, jokoak, puzgarriak (haientzat ere), eta antolatzaileek beren partetik gehitzen dutena…

Artegune-k bizitza motzagoa du, baina ez gutxiago bizia. 2001an ikasten hasi zen. Artegune artista gazteko elkartze bat da non salestar elkarte eta gazte zentroetako kideek beren ezaugarri artistikoak erakuts ditzaketeen, lehiaketa-tiporik gabe, partekatzea eta gozatzea bakarrik nahi izanez.

Emanaldi posible tipoak oso era askotakoak dira. Guztiko sartzen da: dantzak, koreografiak, kantak, play-backs-ak, skets-ak, mimoak, bakarrizketak, bideoak, film-laburrak, malabarismoak, pintura-erakusketetak edo beste arte batzuetakoak…

(Iazko elkartzeko bideoa, Deustun)

————————————-