19 - 12 - 2025

DBHko ikasleentzako jarduerak

Puerto-de-Bilbao


Aste honetan zehar, DBHko ikasleek jarduera hezigarri desberdinetan hartuko dute parte.

— Maiatzaren 6an, asteartean, goiz osoan zehar, DBHko  1. Aeko ikasleek Santurtzin dagoen Bilboko Porturako bisita gidatua egingo dute, Han, lantegi didaktiko batean hartuko dute parte.

— Maiatzaren 7an, asteazken goizean, Eskola-Osasuneko arduradunek hirugarren eta azken txerto-dosia jarriko diete DBHko 1. mailako neskei.

— Maiatzaren 8an, ostegunean,  DBHko  1. Bko ikasleek Bilboko Porturako bizita egingo dute, beste taldeko ikasleek egindako plan berari jarraituz (goizez bakarrik) .

DBHko 2. mailako ikasleek Donostiako Zientziako Museorako bisita egingo dute, non lantegi didaktikoa ere egingo duten (eskola-egun osoan zehar).

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

.

DBHko 3. mailako bi taldekoek Gernikako Euskal Herriaren Museorako bisita egingo dute (eskola-egun osoan zehar), han jango dute eta 16etan iguru itzuliko dira.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma flickr-en

.

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailakoak: ‘Ezeztz hegan egin’

vuela_si_puedes_1


  Klima aldaketak hondamendiak eragiten ditu naturan eta gizarte modernoak eta norbanakoen portaerak eraldatuko ditu. Zikloi suntsitzaile bat helduko da laster eta txori batzuek ezinbestean beste lekuren batera ihes egin behar dute azkar.

“Ezetz hegan egin” ikuskizunean, lau txori bitxik alegia zoragarria eskainiko digute, ederra eta eduki aberatsekoa: arrazakeria, arduragabetasuna, botere-grina eta berekoikeria erakutsiko dizkigute, baina baita elkarren arteko laguntza, elkartasuna eta errespetua ere.

Arazo saihestezin horretatik abiatuta, istorioak besteekiko harreman mota ugariak islatzen ditu modu sentikor eta argitsuan gure antza duten animaliak baliatuz. Agian antza handiegia dute.

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako umeak.
Eguna: maiatzaren 6an.
Ordua: Arratsaldean; eskola ordutegiaren barru denez, sartzeko eta irtetzeko orduak ez dira aldatuko.
.

Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeak Enkarterriko Museora bisitan

m_encartaciones_3



  Joan den apirilaren 30ean, Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeek historian murgiltzeko aukera izan genuen, Enkarterriko herrietan paseo bat emanez.

Trukearen bitartez salerostea ikasi genuen eta gure berezko munstroa egin genuen museoan ikusi genituen piktogramak imitatuz.

Zorionez, eguraldiak kanpoko airea gozatzen utzi zigun, beraz Herri-Kirola hunkigarri batzuekin osatu genuen bisita.

Mundiala pasatu genuen!!

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

Batxilergoko 1. mailako «Europarako bidaia»-ren bideo-laburpena

————————–

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

DBH.ko 4. mailako ikasketa-bidaia: Etxerantz

4eso_viajestudios (4)

.
29 de abril:  Valentzia (Ozeanografikoa y Zientzia Museoa)
30 de abril:  Ebroren Delta (Ebro ibaitik piragua-jaitsiera, Deltan zeharreko itsasontsi-paseoa)
1 de mayo:  Port Aventura
2 de mayo:  Barcelona (Güell Parkea, Familia Sagaratua, Tibidabo, Camp Nou, patinaje-pista…)
3 de mayo:  Cambrils, Barakaldorako itzulia.
.

Transmisio-arazoak konponduta, “Crónicas de un viaje” blogari jarraitu

.

«Jose Maria Portell» Literatur-Sarirako azken egunak

concurso_1

  Datorren astelehenean, hilaren 5ean, XI. «Jose Maria Portell» Narratiba eta Poesia Literatur-Sarira zuzendutako lanak emateko epea amaitzen da.

Lehiaketa literario hau, On Bosco Aretoak – Barakaldo-ko Salestar Ikasle Ohiek iragarrita, adin guztien egile berriei doa zuzenduta. Hiru kategoriaz osatuta dago (Haur, Gazte eta Helduena), bi modalitate (Narratiba eta Poesia) eta originalak euskaraz ala gaztelaniaz izan daitezke idatzita (hizkuntza bakoitzerako sari berezkoak).

Lehiaketa literario honen ezaugarriak eta oinarriak «Atalaya salesiana» aldizkarian kontsulta daitezke.

Joan den urtean, gure ikastetxeko DBH.ko 3. mailako ikaslea den Adriana Apariciok 1. saria lortu zuen, Narratiba atalean, haur-kategorian. (Orduango berria ikusi).

Maiatzaren 1.aren zubi hau une egokia izan daiteke ordenagailu aurrean jarri eta irudimena aske uzteko. Bost orriko luzapena gehienez. Ea bada, neska-mutilak, aitak eta amak, izeba-osabak, aitona-amonak…
.

Europarako bidaia: Pariseko 2. eguna

paris_6



  Jada Pariseko gure bigarren eguna bukatu dugu. Arrakasta osoa. Guztiok osasuntsu diraugu eta bidaia nahi bezala irteten ari da.

Ezin izango dugu argazkirik igo, Interneta hotel honetan oso oso motel baitoa.

.
Irakurri gehiago bidaiaren blogean

Europarako bidaia: 2. eta 3. egunak


europa_3


  «Atzo ezin izan genuen inongo sarrerarik sortu jardunaldia nahiko berandu amaitu genuenez gero.

Dena nahi bezala irteten ari zaigu eta gainean eguraldiak errespetatzen gaitu. Atzo Ganteko eta Brujaseko hiriak bisitatu ahal izan genituen eta gero bidean jarri ginen Scheveningen-eko hotelera etortzeko.»

.
Irakurri gehiago bidaiaren blogean

Europarako bidaia: 1. eguna

europa_2


  1. batxilergoko Europarako bidaiako parte-hartzaileek beren lehen egunaren iritziak bidali dituzte:

«Hola a todos.

Ya estamos en Bruselas sanos y salvos. La noche en ruta ha ido genial, ya que el autobús es muy cómodo y el chófer también es bueno. Hemos llegado sobre las 10:30 de la mañana y hemos visto el Atomium. Después de comer en el Brupark hemos ido al hotel sobre las 13:00. Hemos descansado hasta las 17:30 y hemos recorrido los principales atractivos turísticos de la ciudad. A las 20:30 hemos cenado (Ensalada,pollo con patatas y helado) y ya estamos en el hotel preparados para descansar.

Estamos todos muy bien, el tiempo nos ha respetado y estamos todos muy motivados y que siga así de bien el viaje.»

.
Bidaiaren blogerako esteka

Lehen Hezkuntzako umeekin «Edaimi»-k egindako ekintzak

edaimi_1


 
   DBHko laguntza gelatik ekintza batzuk egin dituzte umeekin lehen hezkuntzako lehenengo zikloan.

Hasteko inkesta bat egin zuten zer hartzen zuten hamaiketakoan jakiteko. Emaitzak haien blogean ikus daitezke:

«Edaimi« (http://edaimibarakaldo.blogspot.com.es/).

.

Geroago berriro joan ziren fruitu eguna proposatzera: fruitu eta zukuak ekar zitezen errekreorako. Beraiek nahi zutena zera zen: umeak ondo pasatzea eta esperietzia on bat ateratzea, haien ohiturak hobetzeko. Partehartzea oso ona izan zen eta argazkiak blog berean ikus ditzakezue.

‘Makina’ bat aurkitu dute ere. Bertan jaten diren elikagaiak sartuz, txosten bat eskaintzen du eta orekadun dietarako falta diren elikagaiak dio. Guztia oso interesgarri eta hezigarri! Dagokion esteka “Edaimi” blogean aurkituko duzue.
.