21 - 12 - 2025

Aste Solidarioa / Erakusketa misiolaria


.
  ASTE SOLIDARIO honetako bigarren ekintza ‘SUSTRAIAK Erakusketa misiolaria’  izango da eta bertan denok, ikasleek eta familiakoek ere, parte hartu dezakezue.

«Erakusketa misiolariak beste kultura batzuetako eguneroko hamaika tresna eta Misioetan egindako eskulangintza-piezak ditu. Hauek 20 beira-arasa baino gehiagotan aurkezten dira. Baina garrantzitsuena ez da hemen aurkezten dena, baizik eta erakusketak mezu garrantzitsua garraiatzen duela sentitzea, zerbait erraza eta apala baina baliozkoa, salestar zeregin misiolaria den bezala: duela 135 urte baino gehiagotatik, munduko inongo pertsonak, arraza, sexua edo erlijioa kontuan eduki gabe, desberdintasun sozialak sufri ez ditzan ehunka gizonek egindako lana».

Erakusketa «On Bosco» Areto Sozialean izango da eta ikasleek taldeka bisitatuko dute eskola-ordutegian. Familiakoek eta Salestar lanaren lagunek ere honako ordutegi honetan egin dezakezue.

.
.

————————     Igandea, 18     Astelehena, 19     Asteartea, 20     Osteguna, 22     Ostirala, 23     Igandea, 25 ———————-
—-    12:00 – 14:00    16:45 – 18:00    16:45 – 18:00    16:45 – 18:00    16:45 – 18:00    12:00 – 14:00

.

——————————- ——————————-

.
[flickr]set:72157632070571087[/flickr]

Aste Solidarioa / Benin-erako janariak




  ASTE SOLIDARIOA Ikastetxeko Pastoraltza Sailak antolatutako ekintza bat da, DBH eta Batxilergoko ikasleei bideratuta.

Azaroaren 19etik 25era, “egun on-”, hitzaldi-, tutoretza- eta ospakizun erlijiosoetan parte hartu ahalko dute neska-mutil hauek. Eta ekintza hauen helburua mundu bidezko eta solidarioago baten bila haiek sentikor bihurtzekoa da. Izan ere, krisia gorabehera, eta horregatik hain zuzen, hausnartzeko eta solidaritate-jarrerak garatzeko une egokia dela uste dugu.

Era berezian, bi ekintza garatuko dira: Lehenean, bakoitzak gutxienez eta borondatez KILO BAT PRODUKTU EZ GALKOR ekartzera gonbidatzen ditugu ikasle guztiak. Bildutako guztia Beninen (Afrikan) salestarrok garatzen ditugun proiektuei bidaliko zaie. Arroza, pasta, egoskariak, latak… ekar daitezke, edo egoki iruditzen zaiena.

Benin-erako janariak

Gineako Golkoan kokatuta, Benin herri txikia da (8 milioi biztanle). Afrikako herririk behartsuenetako bat, ere bai. Beninera iritsi ziren aurreneko salestarrek 1981ean egin zuten. Eta han ume eta gazte ugari aurkitu zuten. (Populazioaren % 48k 15 urte baino gutxiago ditu eta emakume bakoitzak 6,6 seme-alabako media bat du).

Salestar haien zeregin nagusia orduan eta orain hauetaz arduratzea izan eta izaten da, bereziki «kaleko ume» ugarietaz. Hauek benetan ez dute ezer eta beren familiengandik bananduta bizi dira ozta-ozta. «Foyer Don Bosco»-etan, hartu, elikatu eta bizitzan bideratzen dituzte.

Ume eta neska-mutiletako talde hauen behar elikagarriak arintzea da kanpaina honen helburua. Aurreko urte bezala, Eguberriagatik, itsasontzi-edukiontzi bat edo gehiago alokatuko dira eta gure eskualdeko Salestar ikastetxeetan jasotako elikagaiekin bete ondoren, herri afrikar horretara bidaliko dute. Hango salestarrek beraiek banaketaz arduratzen dira.

Zuen seme-alaben adineko neska-mutil batzuen beharren aurrean, zuen arreta eta eskuzabaltasuna seguru gaude.

.

—–

«Foyer Don Bosco» proiektuei buruzko berri gehiago lortzeko, sakatu hemen.

.
[flickr]set:72157632070594277[/flickr]

Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen eskaera

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egin du. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei bideratua da deialdi hau.

El Departamento de Educación del Gobierno Vasco convoca plazas para la realización de cursos de alemán, francés e inglés en el extranjero. Esta convocatoria va dirigida a alumnos y alumnas de 3º y 4º cursos de Enseñanza Secundaria Obligatoria y de 1er y 2º cursos de Bachillerato.

(Para descargar, pulsar encima del texto / Jaisteko, sakatu testuaren gainean)

DBHko 2. maila A: Coca-Cola bisitan


  Joan den asteazkenean, hilak 14, DBHko 2. mailako A taldeko ikasleak Galdakao-ko Coca-Cola fabrika bisitatu dugu. Bisitan, enpresa honen historia jakin eta edari desberdinen ekoizpen prozesua ikusi dugu:

1956ko azaroaren 6an, Coca-Cola fabrika jaio zuen Galdakao-n, NORBEGA (NORteña de BEbidas GAseosas) izenarekin. Fabrikak 6.000 metro koadro besterik ez zuen betetzen, solairu batean, eta bertan ekoizpen-lanak, biltegia eta merkataritza eta administratibo eremua kokatu ziren.

Norbega-k, orduan, 57 pertsonako giza taldea zeukan eta ekoizpena 300.000 kutxetara Coca-Cola heltzen zen; gaur eguneko kantitate oso apala, baina oso garrantzitsua urte haietarako.

Norbega hazi da Espainako botilaratzailerik nagusien bat bihurtu arte. Gaur egun freskagarri-sorta zabala produzitzen du teknika aurreratuenez: 200 produktu-erreferentzia baino gehiago eta guztira urteko litroetako 200 milioi baino gehiago.

Norbega-k Espainiako Iparreko 7 probintzietan banatzen ditu bere produktuak: Burgos, Errioxa, Kantabria, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian; eta ia 1.000 laguni ematen dio lana, postu zuzeneko eta zeharkakoen artean.

Enpresari eskertzen dizkiogu dispentsatu digun tratua, baita azalpenak eta bere instalazioetan egin dugun bisita gidatua ere.

.

[flickr]set:72157632006057263[/flickr]

DBHko 4. maila – Dibertzifikazioa: ‘ZIENTZIASTEA’ bisitan




  Joan den ostiralean, azaroak 9, DBHko 4. maila-Dibertsifikazioko ikasleek Bilboko Alhondigan kokatutako UPV-EHU-ak urtero antolatzen duen ‘Zientziako Astea’ erakusketa bisitatu zuten.

Propagandak asko agintzen zuen: «ZIENTZIASTEA guztiontzako ekitaldi irekia da, kilikagarria, ezustekoz betea, zientziaz eta teknologiaz gozatzeko eta jakin-mina asetzekoa aukera emango diguna. Partaide bizia izango zara: zientzialarien tresnak erabili ahal izango dituzu, elementuekin saiakerak egin, eguneroko fenomenoak nola gertatzen diren ikasi, zientzialariekin hitz egin eta nahi duzun guztia galdetu. Zientzia eta teknologia liluragarriak dira. Egizu amets, utzi albo batera aurreiritziak eta murgildu zaitez abenturaz betetako mundu honetan». Ez zuen iruzurtu.

Gure ikasleak, 90 minututan zehar, stand desberdinak ibili zituzten, zeinetan esperimentu erraz eta atsegingarrien bidez, Kimika-, Fisika-, Geologia-, Topografia-, eta abarreko mundura apur bat gehiago hurbildu ziren.

Halaber, unibertsitateko ikasleek egin duten eta zeintzuekin Silverstone-ko eta Montmeló-eko nazioarteko zirkuituetan lehiatu diren bi lehiaketa-auto hurbiletik ikusi zituzten.

.

[flickr]set:72157631988559526[/flickr]

Lehen Hezkuntza: ‘Printze zoriontsua’ Barakaldo antzokian



  ‘Printze zoriontsua’ Oscar Wilde-n ipuin famatua da. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako umeek ikusi dute antzeztuta Barakaldo antzokian. 

‘Printze zoriontsua’ estatua handi eta dotore baten historia da, hiri baten goialdean jarrita dagoena. Printzeak bizimodu erraza eta luxuz betea izan zuen. Ez zen arduratzen bere gazteluko harresiez haratago gertatzen zenaz. Orain eskultura mugiezin bilakatuta dago, eskultura aberats, urretan blaitua eta harribitxiz betea. Baina orain ez da zoriontsu.

Bere talaia pribilegiatutik hiriko biztanleen miseria ikus dezake. Lehenago ez zekien pobrezia bere mina bihurtzen da orain, eta gauero ezintasuneko negar egiten du haiei lagundu ezin izateko.

Egun batean, elai batek estatuaren oinetan hartzen du babes, gaua emateko. Estatuaren tristuraz gupidatu egiten da eta lagundu egin nahi dio. Bien artean hiriko behartsuen arazoei aurre emateko bidea aurkituko dute.

Bihozberatasun-, maitasun- eta eskuzabaltasun-ikasgaia.

.

.

DBH: Elkarbizitza Jardunaldiak




  Urriko bi astetan, DBHko neska-mutilek  Elkarbizitza Jardunaldiak  eduki zituzten. Talde bakoitza egun eta toki ezberdinetan bildu zen. Gaur egun haien argazkiak argitaratzen ditugu.

Jarduera desberdinekin, Pastoral-Departamentuak antolatuta, talde bakoitzak egun osoa izan zuen hausnartu, partekatu eta hasi berria zuten ikasturtea programatzeko.

— Asteartean, urriak 2:       DBHko 1. maila, Gurutzetan
— Ostegunean, urriak 4:    DBHko 3. maila, Ugarten
— Asteartean, urriak 9:       DBHko 2. maila, Deustun
— Ostegunean, urriak 11:  DBHko 4. maila, Zallan

.
.
[flickr]set:72157632071203193[/flickr]

Lehen Hzk.ko 5. maila: Euskal Etnografia Museora



  Euskal Etnografia Museoa Bilboko Miguel de Unamuno plazan dago kokatua. Hara, Lehen Hzk.ko 5. mailako ikasleak joan ziren bisitan ostiralean, hilak 26.

Dibulgazio-informazioak dionez gero, «Bere jarduera kulturalaren printzipio jatorri gidaria zera da: bere bildumak osatzen dituzten eta euskal herriak garatu dituen bizimoduak denboretan zehar lekukotasuna ematen dituzten objektuen kontserbazioa eta difusioa».

Hau areto desberdinetan garatzen du. Hauetako batzuk nabarmentzen ditugu…

.
.

Sala de Prehistoria Sala del Pastoreo Sala del Mar
Sala del Mar Sala de la Cerámica Sala del Telar

.

Laborategiko praktikak (2012-13 Batxilergoa)

  Esan genuenez, ikasketetan egiten diren ekintzen artean, laborategiko praktikak izaten dira erakargarrienak. Aurtengo Batxilergoko ikasleek eginitako batzuk eskaintzen ditugu argazkietan.

Ya decíamos que, dentro del currículo de estudios, las prácticas de laboratorio suelen situarse entre las actividades más atractivas.

En su momento, ofrecimos algunas fotos de las prácticas realizadas por los alumnos de Bachillerato el pasado curso. Ahora presentamos las del curso actual. 

.

[flickr]set:72157631844377519[/flickr]
[flickr]set:72157631844594286[/flickr]

Lehen Hzk.ko 1. maila: Getxo Aquariumera bisitan


 
Urriaren 10ean, Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeak Getxo Aquarium-era joan ginen bisitan.

Iritsi ginenean, monitoreek taldetan banandu gintuzten eta gauza asko azaldu zizkiguten arrainei buruz. Hemen hurbiletik bizi diren arrainak ikusi genituen eta hemendik oso urrun bizi diren arrain tropikalak ere. Batzuk ezkutatu eta kamuflatzen ziren.

Hor zeuden itsas animalia batzuk ezagutzen genituen eta ilusio handia eragin zigun horiek ikusteak: Nemo, Dori, Patrizio eta… Bob Esponja, ere bai!

Arrainak ikusi ondoren, oso marrazki polit batzuk eman zizkiguten koloratzeko, ikusi berriak genituen arrain asko han zeuden. Itsasugea asko gustatu zitzaigun, eta olagarroa eta marrazoa!

Oso dibertigarria izan zen eta erakutsi zizkiguten arrain guztiek asko harritu gintuzten. Gero ikastetxera oso pozik itzuli ginen autobusez.
.
[flickr]set:72157631799403282[/flickr]