— | |||||||||
— | |||||||||
— | |||||||||
— |
—————————————— |
— | |||||||||
— | |||||||||
— |
.
2012 Somalo eta Logroño-ko argazki guztiak
.
26 - 11 - 2024
Barakaldoko 'San Paulino de Nola' Ikastetxea
Joan den ostiralean ‘Alai Batza’-k antolatu zuen ‘Artegune – Gazte Klub’-en topaketa.
Berrehun eta berrogeita hamar gazte inguru bildu ginen, Nafarroa, Bizkaia, Kantabria eta Gipuzkoako salestar aisialdiko elkarteetatik etorritakoak.
Eta zer da ‘Artegune’? Gazteei artearen munduan sartzeko aukera bat eskaini nahi zaien bilera bat. Agian, gazte hauetako batzuek euren ametsa beteko dute urte batzuk barru…
Arratsaldeko zazpietan autobusak heldu ziren eta Urnietako txarangak izugarrizko harrera egin zien partaide guztiei. Akreditazioak eta merienda hartuz gero, aukera asko egon ziren bi orduz gozatzeko: zezen mekanikoa, arku tiro, sedways, sing star… Esan dezakegu giro ezin hobea sortu zela.
Arratsaldeko bederatzietan, entseguak egin ondoren, gure ikastetxeko gurasoek partaide guztientzat ogitarteko ederrak prestatu zituzten. Behin afalduz gero, ‘On Bosco’ aretoan hasiera eman zitzaion ekitaldiari. Eszenatokitik gazte pilo bat pasatu ziren prestatutako kantu eta dantzak erakusten. Horiekin batera saio bereziak izan genituen: hondarrekin egindako irudiak, magia, ‘Fame’ musikala…
Behin erakustaldia bukatuz gero, guztiok etxera abiatu ziren, pozik topaketa eder batean egoteko aukera izan zutelako.
Eskerrik asko ekintza hau gauzatzeko lagundu diguzuen bazkide, begirale eta guraso guztioi.
(Sakatu elkartzeko argazki guztiak ‘Alai Batza‘-k eskaikitakoak ikusteko)
.
‘Barakaldo digital’ egunkariak ‘Jóvenes 88 Gazteak’ elkartea duela 25 urte hasi zela martxan gogoratzen du eta honen ekintzei ematen die oihartzuna.
Hasiera batean, inspektoriaren beste taldeekin batera berri egin diren elkartzeak aipatzen ditu: ‘Barakaldo 2013’, apirilaren 21ean gure ikastetxean egina, eta ‘Gazte Zentroak – Artegune 2013’, joan den ostiralekoa Azkoitian.
Gero, elkarteko hiru atalak (‘Triki-traku’, ‘Centro juvenil’ y ‘Catecumenado’) zehaztu eta bakoitzaren funtzionamendua eta beraien ekintzak azaltzen ditu.
Azkenean, hezitzailei edo monitorei buruz hitz egin eta Julio Higelmo-ren, elkarteko koordinatzaile orokorraren, hitz batzuekin bukatzen du: «Hemen gauden guztiok boluntarioak gara. Honek zera esan nahi du: Gure aisialdian egindako eta ordaindu gabeko lana dela hau eta, aldi berean, bakoitzaren ikasketei edo lanari eragin ez diezaien saiatzen garela».
.
(Irakurri artikulu osoa ‘barakaldodigital.com‘-ean)
Azkenik iritsi zen gure aisialdi-klubetako eta parrokietako hainbeste neska-mutilek itxarondako eguna. Lehen Hezkuntzako 4. mailetik DBHko 2. mailara artekoak deituak ziren; 500 baino gehiago bildu dira gurean, eta jaia ‘MUNDIALA’ izan da.
Goizeko hamarrak eta laurden jota eta jolaslekuko atetik sartzen ari ziren lehenak: Azkoitiko ‘Alai Batza’. ‘Triki-traku’-ko talde bat, anfitrioiak zinez gero, aurreratu egin zitzaien aurreko elkartzeetan eta Logroñoko kanpamentuetan egindako adiskideak berriro aurkitzeko grinatsu. Pixkanaka gainerakoak iristen joan ziren: Errenteria-, Santander-, Iruñekoak… Gurutzetako ‘A tope’-koek ez zuten autobusik behar izan, ‘metroa’ zuten; eta Barakaldoko Salesianas-en taldeak aldapa bat igotzea bakarrik behar izan zuen…
‘Harrera eta aurkezpena’ kiroldegian burutu zen. Talde bakoitzak bere ‘izarra’ zekarren prestatua Elkartzera. Hamabietan, nahasitako taldetan banatu ziren, eta ikastetxeko areto eta ikasgelak bete zituzten. Lurzoru garbiak egokienak ziren garatu zituzten talde-dinamika desberdinetarako. Umeentzako gaia, «Begira begi itxita»; nagusientzakoa, «Egin amets begi irekiekin». Ordu bat eta erdietan, berriro kiroldegiko kontzentrazioa: gogoeta-unea eta ospakizuna.
Bazkari ostean, puzgarriak, ohe elastikoak, tailerrak, joko elektronikoak, dantzak …
Lauak eta erdietan, DBHko neska-mutilak antzokira pasa ziren eta han talde bakoitzak prestatuak zekartzan artistiko eta musikal emanaldiak gozatu zituzten. Lehen Hezkuntzako umeek gymkana batean parte izan zuten jolaslekuan, goizeko taldeen arabera ere banatuta.
Bost eta erdietan, Elkartzeko amaiera. Parte-hartzaile bakoitzak bizi izandako eguna gogoratu eta oroipenetan lagunduko zion izar argidun txikia jaso zuen. Eta agur-unea iritsi zen: besarkadak, malkoak… Batzuek Logroñoko kanpamentuetan berriro elkar-aurkituko dute uztailean; beste batzuk, ordea, ezin izango dira joan eta urte bat hain luzea da…
Arduradunei eta talde guztietako monitoreei, Barakaldoko ‘Triki-traku’-koei bereziki, eskertzen diegu honelako elakartzeak dakarren ahalegin serioa. Jainkoak sari diezaiela!
.
Egindako ume eta aurrenerabeetako elkartzearen ondoren, nerabe eta gazteei iritsi zitzaien unea.
Joan den ostiralean, hilak 26, Azkoitiko ‘Alai Batza‘-k antolatuta ‘Gazte Zentroak-Artegune 2013‘ elkartzea gertatu zen.
Duela hainbat urtetatik bi ekitaldi hauek elkartuta doaz, interesatuak berak baitira. Partaide klasikoak Alai Batza (Azkoitia), Oldarra (Deusto), TodoGazte (Gurutzeta) eta Jóvenes’88’Gazteak (Barakaldo) izan dira. Ikusiko dugu ba aukera honetara elkartzen diren gehiago.
Honekin zera nahi da: Gazte-elkartzea eskaini, zeinetan DBHko 3. mailatik aurrerako neska-mutilek hartzen duten parte, beraiek bereko protagonistak izanez eta hezgarri-pastoral ikuspegitik.
Salesiar Gazte Zentroetako Elkartzeak jada ’80 urteetan hasi ziren. Jaiari tradiziozko osagaiak ematen dizkiote: otoitz eta ospakizuneko uneak, tailerrak, jokoak, puzgarriak (haientzat ere), eta antolatzaileek beren partetik gehitzen dutena…
Artegune-k bizitza motzagoa du, baina ez gutxiago bizia. 2001an ikasten hasi zen. Artegune artista gazteko elkartze bat da non salestar elkarte eta gazte zentroetako kideek beren ezaugarri artistikoak erakuts ditzaketeen, lehiaketa-tiporik gabe, partekatzea eta gozatzea bakarrik nahi izanez.
Emanaldi posible tipoak oso era askotakoak dira. Guztiko sartzen da: dantzak, koreografiak, kantak, play-backs-ak, skets-ak, mimoak, bakarrizketak, bideoak, film-laburrak, malabarismoak, pintura-erakusketetak edo beste arte batzuetakoak…
(Iazko elkartzeko bideoa, Deustun)
————————————- |
Kiroletako animatzaileentzat Inspektoriako VII. Ikastaroa ospatu da Deuston, apirilaren 1ean eta 2an.
Ondoz ondoko zazpigarren urtean eta Isidro Alarcón-ek, gure komunitateko salestarra eta Zentroko kirolen arduradunak, koordinatuta inspektorian gure presentzietako kiroletako animatzaileentzat egiten diten kiroletako jardunaldiak gertatu dira. Haien artean gure Ikastetxeko ordezkari batzuk.
Urte honetako gaia pedagogian eta kiroletako taldeko kudeaketa onerako autoezagueran erdiratu da.
Unai Melgosa kiroletako psikologoaren eskutik, kiroletako animatzaileko taldea sartu da bai argi-kontzeptuak eta itzalak alderdi hain garrantzitsuetan, gertaera diferentzialean, ikasketa-zonetan, erantzukizunean eta oinarrizko zirraren domeinuan…; guzti haiek alderdi funtsezkoak kirol-ekieran eta pertsonen berezko bizitzan.
Bere lana eskertzen diogu Unai-ri, disponibilitatea eta on egitea. Halere, parte hartu duten mutilei beren taldeen buru direnez egiten duten lana oso serio hartu eta eta beren burua gero eta hobe prestatu nahi baitute. Beti diogunez, onura mutikoentzat de, azken finean gure hartzaile nagusiak eta geroago prestatuago egon gaitezela aprobetxatuko dutenak.
(Testua: Isidro Alarcón)
[flickr]set:72157633155615994[/flickr]
Joan den asteburuan, martoak 23 eta 24, ‘Txikibosco 2013’-a garatu da. Urte honetako izenburua: ‘Ongi etorri hire etxera’.
‘Txikibosco’-a gure Inspectoria-ko nerabeentzat (DBHko 3. eta 4. mailakoentzat) urteko itxaronenetako une bat da. Bi egunetan, astero salestar klubeetako gogoeta taldeetan elkartzen diren ehun eta erdi baino gehiago neska-mutil Logroñoko ‘Salesianos Domingo Savio’ ikastetxean bildu dira.
Erantzukizunezago bizi izateko gogoarekin, beraien bizitzari begirada eman, pertsona bezala heltzen jarraitu eta Nazareteko Jesus-ekiko fedea ospatzera eman dute asteburua. Nahiz eta aisia-uneak falta ez izan eta beste leku batzuetako lagun lagunekin berriro ere aurkitzearen posibilitatea.
Aurreko aukeretan bezala, Barakaldoko Salestar-eko Gazte Zentroko talde ugarik hartu du parte ‘Txikibosco 2013’ honetan. Elkartze onuragarri eta emankorra izan da.
(Bilboko Inspektoriko webeko argazkiekiko esteka)
[flickr]set:72157633085710879[/flickr]
Pasa den aste bukaeran, «Triki-Traku» eta Gazte Zentroko 15 monitore eta animatzaile Logroño aldera joan dira. Bertan, Pastoraltza Koordinatzaileak diren Julio eta Alberto salestarrek lagunduta, «Bosko Taldea» Federazioak antolatutako VI Prestakuntza Jardunaldietan hartu dute parte.
Federazio honek Euskadiko eta inguruko probintzietako salestar Astialdirako Klubak eta Gazte Zentroak elkartzen ditu, Barakaldoko «Triki-Traku» eta «Jovenes ’88’ Gazteak” barne. Guztira, 19 elkarte, 250 laguntzaile baino gehiago eta 4.000 neska-mutil inguru. Beste zeregin batzuren artean, noizean behin Prestakuntza Jardunaldiak antolatzen ditu astialdian, fede-heziketan etota kiroletan beren astiaren eta kemenaren zati on bat ematen duten gazteentzat.
Elkarbizitako giroan honako gai hauek landu dituzte bi egunetan.
.
Uztailean zehar, «Triki-traku» eta Gazte Zentruko neska-mutilek maila ezberdinetako kanpamenduei onura atera diete. Haiekin egon diren animatzaileek eta monitoreek ere trebakunka behar dute. Horretan daude.
Los chicos y chicas de «Triki-traku» y del Centro Juvenil han disfrutado de sus correspondientes campamentos durante el mes de julio. Los animadores y monitores que los han acompañado también necesitan formarse. Están en ello.
Un año más la Escuela de Tiempo Libre “Don Bosco” ha llevado a cabo el curso programado para jóvenes que desean sacar el título de monitor de tiempo libre. Ha tenido lugar en Salesianos Domingo Savio de Logroño, aprovechando las buenas instalaciones de este Centro.
Desde el día 25 de de julio hasta el 3 de agosto, treinta jóvenes mayores de 18 años (cinco de ellos de Barakaldo) realizaron el curso programado por la Escuela. Estos chicos y chicas, la mayoría de clubes y centros juveniles salesianos de la zona norte, llegaron con la ilusión de recibir unas enseñanzas, técnicas y estrategias teórico-prácticas para trabajar mejor preparados y con mayores conocimientos entre los muchachos y muchachas que se mueven dentro de las actividades de tiempo libre. No quedaron defraudados.
Aurten ere, udaro bezala, «Triki-traku» eta «Gazte Zentro»ko 235 neska-mutilek egun batzu pasatu dituzte Errioxa aldean.
A lo largo del mes de julio, 235 chicos y chicas de «Triki-traku» y del Centro Juvenil han disfrutado de los Campamentos de verano.
Organizados en unión con otros Clubes y Centros Juveniles Salesianos de la zona norte, estos campamentos son continuación y culmen de la actividad desarrollada los fines de semana a lo largo de todo el curso. En ellos, acompañados por salesianos y sus monitores y animadores habituales, han desarrollado en convivencia con chicos y chicas de otros ambientes y lugares actividades lúdicas y formativas, estas últimas más abundantes en los niveles superiores.
Los más pequeños se concentraron en el Colegio Salesiano «Domingo Savio» de Logroño: Excelente clima y las facilidades que ofrece un centro que fue internado (dormitorios, comedor, capilla, teatro, aulas, patios, piscina…). Los mayores residieron en una finca, que antiguamente fue monasterio, Somalo (junto a Uruñuela, La Rioja).
En concreto, en lo que se refiere a Barakaldo, las diferentes tandas se distribuyeron del modo siguiente:
— 29 de junio – 6 de julio: Logroño – 6º de Primaria (47 participantes) Somalo – 4º de ESO (26 participantes)
— 6 de julio – 13 de julio: Logroño – 5º de Primaria (51 participantes) Somalo – 3º de ESO (17 participantes)
— 13 de julio – 20 de julio: Somalo – 2º de ESO (36 participantes)
— 20 de julio – 27 de julio: Somalo – 1º de ESO (40 participantes)
— 27 de julio – 3 de agosto: Somalo – 1º y 2º de Bachillerato (18 participantes)
Las actividades de estos grupos se pueden seguir en la web www.somalojoven.org
.
Copyright © 2024 ·Magazine Theme on Genesis Framework · WordPress · Log in