26 - 11 - 2024

Maria Laguntzailea, festa solidarioa

Urtero bezala, Barakaldoko Salestar Laguntzaileak gure festan presente izan nahi dute eta «De aquí para allá» bere proiektua aurrera eramateko kolaborazioa eskatzen dute.

.
(Ikusi edota jaitsi PDFn, irudien gainean sakatuz)

——— txosna_2 talleres_2

catete_1

————–

 

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_19


——-

——— maux_19 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 19
.
Ama Birjinaren presentzia bizia
.
   Linneo frantziar botanikari aparta kristau handia zen, baina graziaz zioen: “Nik ez dut Jainkoarengan sinesten…, ikusten baitut”. Landareen perfekzioan ikusten zuen.
.
   Graziaz ere esan dezakegu On Boscok ez zuela Birjinarengan sinesten…, hura ikusten baitzuen, presente sentitzen baitzuen. On Boscok era bereziaz ikasi zuen hori Turingo Maria Laguntzailea basilikaren eraikuntzan. Hark egunero sentitzen zuen Ama Birjinaren presentzia bizia.
.
   Andre Birjinak alde guztietatik dirua bidaltzen joan zitzaiolako lortu zuen hiru urtetan basilika altxatzen. Hark Ama Birjinaren kutxazaina besterik ez zela zioen. Eta baieztatu egin zuen: “Esan dezakegu basilika honetako adreilu bakoitzak Maria Laguntzaileak emandako grazia bat irudikatzen duela”.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat amarik gabeko, familiarik gabeko, ume eta gazteen alde.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_18


——-

——— maux_18 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 18
.
Berrogei zentimo!
.
   On Boscoren pasadizo ospetsuenetako batek Maria Laguntzailea Basilikaren eraikuntzaz dihardu. Landa lurrez husten hasi zen. Bere ikasle ohi batek lanak zuzendu zituen.
.
   Lehen lan-astea bukatzerakoan, honek langileei ordaintzeko dirua emateko eskatu zion On Boscori. On Boscok diru-zorroa atera zuen eta 40 lira-zentimo eman zizkion… Ikasle ohiaren harriduraren aurrean, irribarrez esan zion: “Ez zaitez ardura, Ama Birjinak lagunduko digu”.
.
   Eta Andre Birjinak bihotzak mugitu zituen eta pertsona askoren eskuzabaltasuna. Hauek Maria Laguntzaileari sagaratutako basilika altxatzeko behar izan zen diru guztia eman zioten On Boscori. Benetan, Andre Birjinak bere etxea eraiki zuen.
.
LOREA: Hausnartu: Ama Birjinarenganako On Boscok hainbesteko konfiantza duzu?

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_17


——-

——— maux_17 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 17
.
On Boscoeren erokeria
.
   “Umeek eta eroek egiak esaten dituzte”, esan ohi da. Baina jakintsuari, bere garaiari aurreratzen zaionari, eroa deitzen diote. Eta santuei, gauza nahasgarriak egiten baitituzte, ero deitzen diete ere.
.
   Andre Birjinak On Boscori Turinen basilika bat eraikitzeko eskatu zion, baina hura mutil behartsu batzuk zaintzen zituen apaiz behartsua zen. Nola altxa lezake basilika bat? Haren lagunek eta salesianoek beraiek ez zuten ulertu.
.
   Hala ere, Andre Birjinak bere basilika eraiki zuen hiru urtetan On Boscoren kolaborazioarekin. Hark Ama Birjinaren kutxazaina besterik ez zela zioen apalki. Andre Birjinak badaki mirariak egiten, bere proiektuekin eskuzabalki laguntzen duten santuak aurkitzen dituenean.
.
LOREA: Hausnartu: Zuk eskuzabalki laguntzen duzu Andre Birjinaren proiektuekin?

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_16


——-

——— maux_16 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 16
.
Maria Laguntzailea esker onekoa da
.
   “Ondo jaioarena da esker onekoa izatea”. Andre Birjina ondo jaioa izan zen: Orbangabea, Garbia. Horregatik esker onekoena da.
.
   Hark Turingo Maria Laguntzailea basilika hari eraikitzea agindu zion On Bosco. Honen kolaboratzailerik onena On Rua izan zen, zein larriki gaixotu zen lan horrengatik, nahiz eta gero osasuna berreskuratu. Andre Birjinak, esker onekoak, bien hilobia hartu du bere basilikan.
.
   Eta Maria Mazzarello donearen, On Boscorekin Maria Laguntzailearen Alaben Institutuaren kofundatzailearen, hilobia ere jaso du. Eta Ama Birjinak Domingo Savio santuaren, Sortzez Garbiaren Konpainia sortu zuen mutikoaren, hilobia hartu du ere bere basilikan. Maria Laguntzailea esker onekoa da.
.
LOREA: Andre Maria esker onekoa. Izan zaitez zu ere harekiko esker onekoa.

Lehen Jaunartzeak ikastetxean

 Maiatzako ekintza artean, 9 eta 16an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako 40 umek lehenengo jaunartzea ospatu dute. Egun horrek garrantzi handia izan du haientzat: Jesusen lagun mina izan nahi dute eta guri tokatzen zaigu haiei laguntzea helburu hori lortzen eta sakontasunez bizitzen.

.
eucaristia

Estos días están algo nerviosos y esperan con ilusión el día en que, según dicen ellos y hemos tratado de inculcarles, van a ser un poco más amigos de Jesús.

Nos parece una parte importante de nuestra pastoral y de la educación que queremos transmitirles. Pedimos, desde aquí, a toda la comunidad educativa, pero especialmente a sus profesores y sus familias, que les ayuden a vivir con profundidad este acontecimiento.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_15


——-

——— maux_15 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 15
.
Maria Laguntzailea eta On Bosco
.
   Zuzi batek argia eta beroa ematen ditu. Ezin dira banandu. Maria Laguntzailea eta On Bosco ere ez, Andre Maria beti izan baitzen harentzat Ama eta Maisu.
.
   On Bosco 1815ean jaio zen. Beraz, 2015 honetan poztasunez ospatzen ari gara bere jaiotzaren bigarren mendeurrena eta Andre Mariaren On Boscoren gaineko ama-babesarena ere. Hau semetzat itzuli zitzaion, horregatik gaur egun eta popularki On Boscoren Ama Birjina deitzen zaio Maria Laguntzaileari.
.
   Hura eta bere Salestar Familia aukeratuak izan dira Jainkoak kristau guztien Laguntzailea denarenganako debozioa Eliza osoan hedatzeko. Hark Salestar Familia osoaren Ama eta Laguntzailea jarraitzen du izaten.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat Salestar Familiaren kideen alde.

XIX. Matematika-Udaberri Lehiaketa


.

 Joan den ostiralean, maiatzaren 10ean, XIX. Matematika-Udaberri Lehiaketa-ren sari eta diploma-banaketa gertatu zen.

Ekitaldia Euskadiko Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologi-Fakultateko Areto Nagusian ospatu zen, zein guztiz bete zen. Parte hartu zuten 270 ikasleren artean, 15 gure Zentrokoak ziren.

Aurkezpeneko ekitaldian Esther Domínguez-ek, Fakultateko Dekanoak, ongietorriko eta esker oneko hitz batzuk ezan zituen eta Pedro Alegría Fakultateko irakaslearen kontu, jakin-min matematikoei buruzko hitzaldi atsegingarria. Ondoren sari-emanaldiari bide eman zitzaion.

DBHko 4. mailako gure ikasle bat, Sergio Martínez, saritua izan zen bere mailan. Gainerako guztiek diploma jaso zuten beren parte-hartze nabariagatik.

 

Droga-mendekotasunen prebentzioari buruzko materiala

contacto_1a
.

Joan den ostegunean, maiatzak 14, «Contacto» programaren hitzaldia izan zen gure ikastetxean, Barakaldoko sendi guztiei irekita.

.

‘Contacto’ Barakaldoko Udaleko Droga-mendekotasunak Prebenitzeko Zerbitzuaren proposamen bat da, 12 urtetik 16ra arteko seme-alabak dituzten udalerriko familiei zuzendua.

Haren programan diotenez: «Nerabeak drogaz nola baliatzen diren aztertuko dugu, bai eta familia barruan komunikazioa nola landu dezakegun ere, droga-kontsumo arasotsuetatik babestearren».

‘San Paulino de Nola’ ikastexean, ostegunean, maiatzak 14, 15:00etatik 16:45era,
DBHko Ikusentzunezko gelan.

.

«Contacto. Familias, adolescentes y relación«-ren programa

.

— o o O o o —

.

Droga-mendekotasunen aurkako prebentzioa (Interes-materialak)

(Materialak ikusteko, dagokion irudiaren gainean sakatu)
.

—————
     (PDF-n jaitsi)      (PDF-n jaitsi)      (PDF-n jaitsi)     (PDF-n jaitsi)      (PDF-n jaitsi)      (PDF-n jaitsi)

 

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_14


——-

——— maux_14 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 14
.
“Zeruan itxarongo dizuet”
.
   Txirrindulari-lasterketa batean, helmugarantz mendi-etapa batean ihes egiten duenak, zera esan diezaieke tropelarenei: “Gailurrean itxarongo dizuet”.
.
   Zerbait askoz ederragoa esan zien On Boscok bere gazteei, jada heriotzaren hurbil zegoenean: “Zeruan itxarongo dizuet”. Ihes egindako txirrindularia bezala, hura benetako gailurrera iristen ari zen, bere bizitzako azkeneko etapara. Zerura iristea itxaroten zuen Jainkoaren errukitik, Aitaren Etxe zoriontsura. Eta bere poztasunik handiena bere gazteak Zerura iristera gonbidatzea zen.
.
   On Boscori han itxaroten zioten eta guri itxarongo digute Jainko Aitak, Jesusek, Jainkoaren Semeak eta gure Anaiak, Jainko Espiritu Santuak, Andre Mariak, gure Amak eta Laguntzaileak, eta Santu guztiek. .
.
LOREA: On Boscok gu ere gonbidatzen gaitu: “Zeruan itxarongo dizuet”.