28 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_04


.

——— 04-Villena ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 4
.
Batasunik sakonena
.
  Amak, semea bere baitan daramanak, bitarako jaten du, bitarako arnasten du, bitarako bizi da. Ama baten eta bere semearen artean gertatzen dena baino batasun handiagorik ez dago.
.
  Dena den, badago bikainago eta miragarriago zerbait: Gizon eginda, bere baitan Jainkoaren Seme bera eraman zuen Amak are batasun sakonagoa izan zuen harekin, Seme hori guztien Anaia izatera eta Zerua lurrarekin elkartzera baitzetorren. Andre Maria Batasun Ama da.
.
  Jesus, Jainko Aitaren Semea, Andre Mariaren Seme egina, guztiok Jainkoaren seme-alabak egitera etorri zen, Familia neurrigabea era genezan. Hark Andre Maria eman zigun Ama, guztien arteko batasuna zaintzen duen Ama. Baina Zeruan soilik bizi izango gara ezin hobeto eta pozaren pozez elkartuta.
.
   LOREA: Zure ingurunean, lagun iezaiozu Jainkoaren seme-alaben batasunari.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_03


.

——— 03-Urnieta ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 3
.
Ama Sortzez Garbia
.
  Kontrasteek gauzak hobeto ulertzeko balio dute askotan. Familia, lagun batzuk, herri bat batasunean bizitzeko, norberekeria, bortizkeria, terrorismoa, gerra, bekatua saihestu behar dira. Jarrera horiek batasuna eta gogaidetasuna apurtzen dituzte.
.
  Kontrako aldea ikusteko, otoitz ospetsua gogoratzea nahikoa da: “Gorrotoa dagoen tokian, nik maitasuna jar dezadan. Desadostasuna dagoen tokian, nik bat-egitea eta senidetasuna jar ditzadan”.
.
  Birjina Sortzez Garbia, Orbangabea, Graziaz Betea dagoen tokian, maitasuna, bat-egitea dago. Are gehiago, guztiak maite dituen eta guztiak elkartzen dituen Ama dago. Horrela, fedean, maitasunean, lanean elkartutako familia eratzen da. Horregatik, Jainkoak Andre Maria, Batasun Ama, oparitu digu.
.
   LOREA: Desadostasuna eta arazoak dauden tokian, jar itzazu maitasuna eta batasuna.
——-

.

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailakoak: ‘Ezeztz hegan egin’

vuela_si_puedes_1


  Klima aldaketak hondamendiak eragiten ditu naturan eta gizarte modernoak eta norbanakoen portaerak eraldatuko ditu. Zikloi suntsitzaile bat helduko da laster eta txori batzuek ezinbestean beste lekuren batera ihes egin behar dute azkar.

“Ezetz hegan egin” ikuskizunean, lau txori bitxik alegia zoragarria eskainiko digute, ederra eta eduki aberatsekoa: arrazakeria, arduragabetasuna, botere-grina eta berekoikeria erakutsiko dizkigute, baina baita elkarren arteko laguntza, elkartasuna eta errespetua ere.

Arazo saihestezin horretatik abiatuta, istorioak besteekiko harreman mota ugariak islatzen ditu modu sentikor eta argitsuan gure antza duten animaliak baliatuz. Agian antza handiegia dute.

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako umeak.
Eguna: maiatzaren 6an.
Ordua: Arratsaldean; eskola ordutegiaren barru denez, sartzeko eta irtetzeko orduak ez dira aldatuko.
.

Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeak Enkarterriko Museora bisitan

m_encartaciones_3



  Joan den apirilaren 30ean, Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeek historian murgiltzeko aukera izan genuen, Enkarterriko herrietan paseo bat emanez.

Trukearen bitartez salerostea ikasi genuen eta gure berezko munstroa egin genuen museoan ikusi genituen piktogramak imitatuz.

Zorionez, eguraldiak kanpoko airea gozatzen utzi zigun, beraz Herri-Kirola hunkigarri batzuekin osatu genuen bisita.

Mundiala pasatu genuen!!

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

Batxilergoko 1. mailako «Europarako bidaia»-ren bideo-laburpena

————————–

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_02


.

——— 02-Triana ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 2
.
Hautsitako pitxerra
.
  Pitxer txinatarra bitxi delikatua da etxe batean. Baina, apurtzen denean, oso zaila da zatiak perfektuki elkartzea.
.
  Adan eta Eba sortzerakoan, Jainkoak pitxer ederra egin zuen: humanitatea. Bere nahia osoa iraun zezala zen. Baina lehen eta jatorrizko bekatu misteriotsuak, guztiok arrastatzen dugunak, pitxer artistikoa apurtu zuen. Gurasoek bekatu egin zuten, eta gero Kain-ek, haien semeak, Abel bere anaia hil zuen. Horrela lehen familia haren eta humanitatearen batasuna apurtu zen.
.
  Baina Jainkoak ez zuen amore eman nahi. Emakume baten semeak gaitza gaindituko lukeela hitzeman zuen eta humanitatearen pitxer hura berriz osatuko litzatekeela. Semea Jainkoaren Seme bera izango litzateke. Eta emakumea, Andre Maria, Batasun Ama, Humanitatearen Ama.
.
   LOREA: Hausnartu: Ahalegintzen zara batasuna izan dadin zeure familiarengan edo taldean?
——-

.

DBH.ko 4. mailako ikasketa-bidaia: Etxerantz

4eso_viajestudios (4)

.
29 de abril:  Valentzia (Ozeanografikoa y Zientzia Museoa)
30 de abril:  Ebroren Delta (Ebro ibaitik piragua-jaitsiera, Deltan zeharreko itsasontsi-paseoa)
1 de mayo:  Port Aventura
2 de mayo:  Barcelona (Güell Parkea, Familia Sagaratua, Tibidabo, Camp Nou, patinaje-pista…)
3 de mayo:  Cambrils, Barakaldorako itzulia.
.

Transmisio-arazoak konponduta, “Crónicas de un viaje” blogari jarraitu

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_01


.

——— mauxi-1 ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 1
.
Sarrera
.
  Konponketa-lantegiek matxuratutako piezak konpontzen dituzte. Medikuek kaltetutako organoak operatzen dituzte.
.
  Baina batasuna familiarengan edo Eliza berean apurtzen bada, nor da hura konpontzeko gai? Einstein-ek zioen atomo bat apurtzea aurreiritzia gainditzea baino errazagoa dela. Kristauen arteko zatiketak historia-mendeak ditu jada. Bekatua, ulertezintasuna izan dira kausak.
.
  Aspalditik, batasuna berriz osatzen saiatzen da. Baina batasun hori eskatu behar dugun Jainkoaren dohaina da. Andre Maria Birjina, Kristauen Laguntzailea, gure mintzaide izango da Jainkoaren aurrean. Pablo VI aita santuak Andre Mariari Batasun Ama hel egin zion. Bai, kristau guztien arteko Batasun Ama.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Batasun Ama, lagun iezaguzu Batasunerantz ibiltzen”.
——-

.

Batxilergoko azterketak eta kurtso-amaiera

.

Batxilergoko 1. mailaren kurtso-amaierako egutegia (Gurasoentzako gutuna)

Batxilergoko 2. mailaren kurtso-amaierako egutegia (Gurasoentzako gutuna)

.

.

Unibertsitatera sartzeko proben ordutegia

.

USP/SELEKTIBITATE PROBAren EZOHIKO DEIALDIA

3 . AUZITEGIA dagokigu. Azterketak BILBOKO INGENIARITZAKO GOI-MAILAKO ESKOLA TEKNIKARIAn egingo dira, Urkijo Zumardi-ko kalean z/g, autobus-geltoki ondoan. Aipaturiko azterketetara aurkezten den ikaslegoa han egongo da uztailaren 2an, asteazkena, 8:30etan. NAN-a eta matrikula-frogagiria beharrezko dokumentuak izango dira probak egiteko. Oskarrek matrikula-frogagiria han emango dio ikasle bakoitzari. Puntualtasuna erregutzen da.
.

«Jose Maria Portell» Literatur-Sarirako azken egunak

concurso_1

  Datorren astelehenean, hilaren 5ean, XI. «Jose Maria Portell» Narratiba eta Poesia Literatur-Sarira zuzendutako lanak emateko epea amaitzen da.

Lehiaketa literario hau, On Bosco Aretoak – Barakaldo-ko Salestar Ikasle Ohiek iragarrita, adin guztien egile berriei doa zuzenduta. Hiru kategoriaz osatuta dago (Haur, Gazte eta Helduena), bi modalitate (Narratiba eta Poesia) eta originalak euskaraz ala gaztelaniaz izan daitezke idatzita (hizkuntza bakoitzerako sari berezkoak).

Lehiaketa literario honen ezaugarriak eta oinarriak «Atalaya salesiana» aldizkarian kontsulta daitezke.

Joan den urtean, gure ikastetxeko DBH.ko 3. mailako ikaslea den Adriana Apariciok 1. saria lortu zuen, Narratiba atalean, haur-kategorian. (Orduango berria ikusi).

Maiatzaren 1.aren zubi hau une egokia izan daiteke ordenagailu aurrean jarri eta irudimena aske uzteko. Bost orriko luzapena gehienez. Ea bada, neska-mutilak, aitak eta amak, izeba-osabak, aitona-amonak…
.