30 - 11 - 2024

Gure gonbidatu poloniarren bisita ‘Barakaldo Digital’-ean

BD_1

   Arreba Dorota Grzywacz eta Zofia Szafalowicz eta Ewelina Ludwiczak irakasleak gurean daude jadanik. ‘Barakaldo Digital’ egunkariak artikulu luzea argitaratzen du ‘Comenius’ programako gure bazkide poloniarren ordezkaritza honen gure ikastetxerako bisitagatik.

  Artikuluan ‘Comenius’ programa europarraren jatorria eta beraren helburua azaltzen ditu. ‘Different roots, same language’ (Sustrai desberdinak, hizkuntza berdin-berdina) proiektuaren zehaztasuna ere erakusten du, ‘salesiar’ heziketa-sistema batekiko bazkide bat aukeratzeko zergatia eta zein izango diren garapen-bideak bi urteotan zehar.

Irakurri artikuluaBarakaldo Digital-ean

.
.

«Comenius» Programa: Poloniako Ordezkaritza gurera bisitan


Comenius_1

«Comenius» programa europar barruan, gure ikastetxeak Poloniako Ostrow-Wielkopolski-ko salesianasetako ikastetxearekin “DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE” (Sustrai desberdinak, hizkuntza berdin-berdina) proiektua partekatzen du. Datorren larunbatetik aurrera hango hiru irakasle etorriko zaizkigu bisitan.

Dena prest dago arreba Dorota Grzywacz eta Zofia Szafalowicz eta Ewelina Ludwiczak irakasleak jasotzeko, Maria Laguntzailearen Alabek (salesianas) Poloniako Ostrow Wielkopolski-an duten «Publiczne Gimnazjum Sióstr Salezjanek ez. sw. Jana Bosko»  ikastetxearen ordezkariak.

Datorren larunbatetik aurrera eta hilaren 26ra, ostegunera, arte egingo digute bisita gure instalazioak ezagutzeko eta proiektu horren barruan programatutako etorkizuneko jarduerak eta ikasturte honetarako trukeak antolatzeko asmoz. Hiruek polonieraz ordu batzuk emango dizkiete ere DBHko (3. eta 4. mailetako) eta Batxilergoko ikasleei.

Gure arteko egonaldi zoriontsua eta lan emankorra opa dizkiegu. Gure aldetik, bere bisita atseginagoa egiten saiatuko gara,  gure geografia politean zeharreko ibilbide egokiekin.

Uztailean iragarri zenez gero, bi ikastetxeok parte izango dugu bi urtetan zeharreko trukeko aldebiko proiektu honetan. Zorionekoak senti gaitezke: Euskadin bi proiektuei bakarrik eman diete diru-laguntza  eta haietako bat gurea da. Beti kontatuko dugu Conchi Bergera-ren, Eusko Jaurlaritzako Eraberriketa Pedagogikoa  Zerbitzuaren Programa Europarren  arduradunaren,  laguntzarekin.

.

Lehenengo Jaunartzerako Katekesia ikastetxean (2013-14)



 
Barakaldoko Salestarrak ikastetxeko ikasleak ikastetxean bertan prestatu ahal daitezke beren Lehenengo Jaunartze-rako.

Hiru urtean zehar, LHko 2. mailatik 4. mailara arte, ikastetxeko katekista-taldekoek haien fedearen aurkikuntzan laguntzen die, hala nola hezitzen eta Lehenengo Jaunartzea ondo egiteko prestatzen.

Hilean behin, umeen gurasoek ere jarduera hezigarri batean parte hartzeko aukera dute. Horrela hobeto lagunduko diete beren seme-alabei  familia-une hain garrantzitsu batean.

— Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeen gurasoentzako komunikadua
— Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako umeen gurasoentzako komunikadua

 

Irakasleon formakuntza iraunkorra (2013-14)


formación-permanente

Ikasturtea martxan dabil jadanik eta irakasleok aitzakiarik gabeko zeregin batera buru-belarri sartzen ari gara: geure berezko formakuntza iraunkorrera.

Zuen seme-alaben heziketan zuekin partekatzen dugun konpromisoak gure eguneratzea darama zeregin hori guztiok desiratzen dugun kalitateko mailetan manten dadila posiblea egin dezaketen ‘erreminta’ desberdinetan.

Aurreko urteetan bezala, Barakaldoko Salestarrak-eko irakasle guztiok hartan sartuta gaude. Alboko koadroan lan egiten ari garen eremu desberdinak ikus ditzakezue. Ikasturtean zehar beste berri batzuk gehitzen joango dira.

.
irakasleon_prestakuntza

‘Bosko Taldea’ VII. Heziketa Jardunaldiak


boskotaldea_1

Azken asteburuan, Logroñoko Salesianos ‘Domingo Savio’ ikastetxean burutu ziren ikasturte bakoitzaren hasieran egiten diren heziketa jardunaldi hauek.

Bilboko inspektoria-ko Gazte Zentro eta Elkarte desberdinetako 130 animatzaile eta aurreanimatzaile inguru (Barakaldoko Salestarrak-eko talde on bat), ikastaro desberdinak eman zituzten 9 irakasle eta gazte pastoraleko salestar arduradun beste hamarreko bat izan ziren partaideak.

Oinarrizko prestakuntza batzueentzat eta prestakuntza iraunkorra beste batzuentzat. Dena asteburuetan jolasleku salestarretan euren elkartze-, bizikidetasun- eta beste era bateko giza eta kristau heziketaren leku aurkitzen duten milaka neska-mutiletaz arduratu ahal izateko prestaketa hobeari zuzenduta. Bizikidetasunetan, elkartzetan eta uda-kanpamentuetan urtean zehar luzatuko den zerbait.

.
Kronika eta argazkiak, inspektoriako web-ean.

.

jornadas_Boskotaldea_1

Eskola jangelarako itzulia


vuelta_comedor

Ikastetxerako itzulia, jangelaren ohiturara itzultzeak dakarrenagatik, ume txikientzat bereziki, une zailenetako bat izatera hel daiteke.

Eurest-eko Elikadurako eta Dietetikako Zerbitzuaren koordinatzaileak, Beatriz de Diego-k, hamar aholku zerrendatzen dizkigu eskola-jangelarako itzulirako.

pdf_2 Eskola jangelarako itzulia

.
.

2013-14 ikasturterako jakingarriak

(Handitzeko, sakatu irudien gainean)

——- informacion_13-14a  informacion_13-14d

 

——- informacion_13-14e informacion_13-14b

 

Irakasleak: 2013-14 ikasturteko Hasiera Elizkizuna

atrevete

  Tradizioa, erritua, da jadanik «Barakaldoko Salestarrak»-eko irakasleak ikastetxeko elizan, María Laguntzailea amaren aurrean, biltzen dituen ikasturtearen Hasiera Elizkizuna.

Ikasturteko lehen astean, azken ukituak programazioei bilera egokiekin ematera zuzenduta, osteguneko, hilaren 5eko, eguerdian ikastetxe-irakasleok beste gogoeta-mota bati tarte bat eman diogu. Geroago gure ikasleei ikasturte honen Kanpaina Pastoral barruan aurkeztuko zaien gaia hartuz, geure buruei planteatu diegu: «Ausartu! – Ausar zaitez!»

Zuzendari jaunaren, On Ricardo-ren, sarreraren ondoren, Ikastetxeko Pastoral Taldekoek erronka aurkeztu digute. Lau taldetan banatuta, zera galdetu digute: «Ausartzen zarete…?» Koadro ospetsua irudikatzera, taldeko kide baten karikatura marraztera, hura eskuekin ukitu gabe globo bat airean sostengatzera, karta gaztelu bat guztien artean esku bakarrarekin prestatzera… Baietz, dudarik gabe! Geroago haren gainean hausnartu dugu elkarrekin. Eta Ebanjelioaren irakurketak eta zuzendari jaunaren iruzkinak gaia argitu digute.

Bigarren erronka pertsonala zen: «Zer egitera ausartuko naiz ikasturte honetan?» Erantzunak, kutxa batean itxita, Ama Birjinaren oinetan utzita geratu dira.

Maria Laguntzailea-ren bedeinkazioarekin eta azkeneko kantuarekin ospakizuna burutu dugu. «Ausar zaitez!»Nola ez, ba!
.

[flickr]set:72157635388965197[/flickr]

Eskola jangela: Enpresa berria

Irailaren 10etik aurrera, jangela kudeatuko duen enpresa GASTRONOMIA CANTÁBRICA izango da. Zerbitzua, zaintzaileak eta jangelako arduraduna, berak izango dira.

.

comedor_escolar_13b
.

Lehen Hezkuntza: Eskola-materiala

Lehen Hezkuntzako klaseetarako gomendatutako eskola-materiala

.

Lehen Hezkuntzako Lehenengo maila

Lehen Hezkuntzako Bigarren maila

Lehen Hezkuntzako Hirugarren maila

Lehen Hezkuntzako Laugarren maila

Lehen Hezkuntzako Bosgarren maila

Lehen Hezkuntzako Seigarren maila

.