
.
Batxilergoko 1. mailako ikasleeek ikasturte honetako Biologia-laborategiko bosgarren eta azken praktika egin dute: Arrain teleosteo baten disekzioa.
.
[flickr]set:72157633448529875[/flickr]
23 - 04 - 2026
Barakaldoko 'San Paulino de Nola' Ikastetxea

.
Batxilergoko 1. mailako ikasleeek ikasturte honetako Biologia-laborategiko bosgarren eta azken praktika egin dute: Arrain teleosteo baten disekzioa.
.
[flickr]set:72157633448529875[/flickr]
| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 13 . Mina eta itxaropena . Adiskideak okasioetan ezagutzen ditugu. Sufrimendu-aldian, porrotean uzten zaituena, horixe ez da zure adiskidea. . Jesusen Pasioan, badago une adierazgarri bat. Hura bidegabeki harrapatuta izan zenean, Apostolu guztiek, bere lagunek, bere adiskideak deitzen zirenek ihes egin zuten. Judak saldu egin zuen. Pedrok koldarki ukatu zuen. Bakarrik geratu zen Jesus arriskuaren aurrean…, herio-tzako arriskuaren aurrean. . Gurutzearen oinean, bere Ama eta gutxi gehiago batzuk zeuden. Jesus hil eta lurperatu izan zenean, guztien fedea lur jota gelditu zen. Dena bukatua zen. Espiritu Santuaren graziagatik, fedea babestu zuen bakarra Andre Maria izan zen. Eta fedeari atxiki ziolako mantendu zuen Jesu-senganako bere itxaropena. Ama Birjina, fedez betea, Itxaropenaren Ama Birjina da guztiontzat. . LOREA: Egin ezazu otoitz: «Ama Birjina, fedez betea, Itxaropenaren Ama Birjina, lagun iezaguzu”. |
——- |
.
| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 12 . Bizitza osoa haren Hitzak entzunez . Ama batek seme-alaba bati hitz egiten dionean, lehenik eta behin nahi duena entzun dezala da, gero arretaz aditu eta, azkenik, esaten diona egin dezala. . Jesusen esaldi zorrotz bat hauxe izan zen: «Zoriontsuak Jainkoren Hitza entzun eta aditu, eta bete egiten dutenak”. Jainkoren Hitza, Salbazio-, Bizitza Hitza da; horregatik, ez da nahikoa hura entzutea, baizik eta bete behar da. Adibidez: «Maite egizue elkar». Hori entzun behar da, aditu eta bete. . Jesusen Amak haren hitzak, Jainkoaren Semearen hitzak, entzun zituen, lehen haur-zizakaduratik Hura Zerura igo arte. Andre Mariaren fedea Jesusen Hitzez elikatzen joan zen etengabe. Eta Hark Jesusek esaten zizkion Hitz horiek fideltasunez bete zituen. . LOREA: Irakur eta entzun beti fedez eta maitasunez Jainkoaren Hitza, eta bete ezazu. |
——- |
.
Batxilergoko 1. mailako ikasleeek ikasturte honetako Biologia-laborategiko laugarren praktika egin dute: Mojojoi baten disekzioa.
(Argazkietako irudiek ez dute hainbeste sentikortasuna eragozten)
.
[flickr]set:72157633399830502[/flickr]
| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 11 . Elizaren fedea . Urteak pasa ziren. Andre Maria eta Jesus, honen Apostoluekin, ezkontza batera joan ziren Kana-ra. Ardoa falta izan zen eta Andre Mariak Jesusi nabaritu zion. Honek ura ardo fin bihurtzeko miraria egin zuen. . Bigarren miraria Apostoluen Jesusenganako fedea hazi zela izan zen, honekin oraindik denbora gutxi baitzeramaten eta ia ez zuten ezagutzen. Mirari hauen ondoren, askoz gehiago egin zituen Jesusek. . Hirugarren miraria. Ezkontzara joan ondoren, Jesus, bere Ama eta Apostoluak Kafarnaumera jaitsi ziren guztiak batera. Bidaia horretan, haiek izan ziren Elizako hazia: Gunean Jesus, bere Amak eta Apostoluek lagunduta. Elizaren fedea, Andre Mariak eta Apostoluek ordezkatuta, han adierazi zen, Jesus Jaun ezagutuz. . LOREA: Ezagutu Jesus zure Jaun, zure Salbatzaile, zure Anaia. |
——- |
.
![]()
Datozen bi larunbatetan, maiatzaren 11n eta 18an, 43 umek lehenengo jaunartzea egingo dute ikastetxean.
Testua: Mikel Uriarte
Hiru urtean egon dira horretarako prestatzen eta unea heldu zaie. Ilusio betetako jaia ospatuko dute, beren familiekin konpartituz. Urdurik daude eta egun handia espero dute.
Badakite Jesus hartzeak garrantzi handia duela eta eguneroko portaeran nabaritu behar dela. Jesusen lagunak izateak pertsona eta kristau onak izatera bultzatu behar gaitu. Ume hauen inguruan bizi garenok horrelakoak izaten lagundu behar diegu.
.
.
| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 10 . Ezuste… sinestezina . Seme-alaben bizitzan, badaude gurasoak ustekabean harrapatzen dituzten uneak ; haien ezaugarriengatik, pen-tsatzeko moduagatik, independentziagatik… . Jesus umeak, hamabi urte zituela, ezuste sinestezina eman zien bere gurasoei. Orduan arte, ume xarmagarria izan zen, inor ez bezala. Baina Andre Maria eta Joserekin egindako Jerusalemgo tenplurako erromesaldian, tenpluan geratu zen haiek abisatu gabe. Horregatik, estuak bilatu eta, hiru egun estugarri ondoren… tenpluan aurkitu zuten. . Jesusek bere Aitaren Etxean zegoela esan zien. Jainkoren Semea zenez, hark ez ziela inongo baimenik eskatu behar. Egun horretan Andre Maria eta Joseren fedea hazi zen. Jesusek zera azaldu zien misteriotsuki: bera Jainkoaren Semea zela! . LOREA: Egin ezazu otoiz hau: «Jesus, Jainkoaren Semea, zugan sinesten dut, baina handi ezazu nire fedea». |
——- |
.
| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 9 . Semea eta bere Ama hazten ziren . Seme-alabak era geldiezinean hazten dira. Eta gurasoak ere bai. Denak hazten dira. . Ebanjelioaren esaldi adierazgarriak baieztatzen du: «Jesus hazten zihoan jakindurian, altueran eta grazian Jainkoaren eta gizonen aurrean». Eta bere Ama ere bai. Baina fedeko bere hazkundea garrantzitsuena zen. Hark egunero xehetasunen bat gehiago aurkitzen zuen Jesusengan, Jainkoak berak fidatu zuen Seme horrengan. . Jainkoa izanez gero, Jesusen misterioa amaigabe zerbait zen. Beraz, Kontzilioak baieztatzen duenez, haren Ama egunero aurrera egiten zihoan fedearen erromesaldian. Andre Maria guztiontzako eredua da. Gure fedea ez da zerbait estatiko, baizik eta bizirik, gaurkoa. Guk ere, aurrera egin behar dugu fedearen erromesaldian egun bakoitzean. Andre Maria bezala. Hura dugu eredua. . LOREA: Hausnartu: Dena den zure adina, fedean beti aurrera egin dezakezu. |
——- |
.
LHko 5-6. mailan edo DBHko mailan seme-alabak dituzten sendiak.
Javier Ramos Fernández
(15:00etan, DBHko Ikus-Entzunezko-aretoan)
—————————————–
Javier Ramos Fernández
Maisua eta Teknologia Berrietako unibertsitate-espezialista.
.
.
.
.
.
.
![]()
Arratoitxo pinpirinak izugarri maite ditu soineko dotoreak eta zapata berriak. Hauxe da ‘Glu Glu’–taldeak aurkezten duen haurrentzako antzezlan musikalaren gaia.
Arratoitxo pinpirinak, urrezko txanpon bat aurkitzen duenean, bere ametsa egi bihurtuko da: nahi bezain beste jantzi erosi. Baina diruak izaki maltzurrak erakarriko ditu.
Kantak, dantzak eta komedia nagusi dira ipuin klasiko honen moldaketan. Bertan Arratoitxo Pinpirinaz gain pertsonaia asko agertuko dira. Hala nola, lagun Sagu fidela, katu maltzurra, oilar eroa eta Korrok txerritxo maitagarria.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeak hartaz gozatu ahal izango dira datorren asteartean, hilak 14, arratsaldeko 15:15etan.
.
Copyright © 2026 ·Magazine Theme on Genesis Framework · WordPress · Log in