23 - 11 - 2024

Haur Hezkuntza-ko umeek Andre Maria Birjina-ri abesten

Haur Hezkuntza-ko umeek koru bat eratu dute Andre Maria Birjina-ri abesteko.

————————————————-

.
(Bienve-ren bideoa iazkoa da, baina oso egoki deritzogu egun hauetarako).

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_16

———— maux-16 ERRUKIZKO AMA
.
16 – Errukiaren presentzia
.
   “Andre Mariak bezala inork ez du Jainko gizon eginaren misterioaren sakontasuna ezagutu. Dena bere bizitzan Errukiaren presentzia haragi eginak izan zen moldatua” (Frantzisko aita santuaren hitzak).
.
   Bizitzan, badaude hain esperientzia sendoak ezen bizi ez badira, nekez ulertzen diren. Aita Jainkoak, bere Semeak gure Anaia egin zezan, Ama bat prestatu zion. Horrela Andre Maria gurekiko Jainkoaren elkargunea izan zen. Bere baitan gure giza natura hartu zuen.
.
   Andre Mariak hura zena eta egiten zuen guztia Jainkoaren betiko Errukiaren, Jainkoaren Erruki amaigabearen opari merezigabea zela sentitu zuen. Jesus Jainkoaren Errukia zen, haragi, ikusgai, ukigai eginda, hark maite izanak senti gintezen.
.
LOREA: Hausnartu: Jesusen Ama Jainkoaren eta gure arteko elkargunea da.

.

DBHko 2. mailakoek ‘AntzerkhizkuntzA’-n hartzen dute parte Clara Campoamor aretoan (bideoak)

 Ostiralean, maiatzak 13, DBHko 2. mailetako ikasleek ‘sketch’ batzuk aurkeztu zituzten ‘AntzerkhizkuntzA’-ko jarduera batean Clara Campoamor zentroan.


antzerkhizkuntza_1

.

Jarduera hau DBHko 2. mailako Euskara irakasgaiaren programa kurrikularrean sartzen da. Neska-mutil hauek asteetan zehar prestatu dute eta gure ikastetxeko DBHko 1. eta 3. mailetako lagunak izan dituzte ikus-entzule, hala nola Barakaldoko beste zentro batzuetakoak ere.

antzerkhizkuntza (1) antzerkhizkuntza (2) antzerkhizkuntza (3)
antzerkhizkuntza (4) antzerkhizkuntza (5) antzerkhizkuntza (6)
———- —–

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_15

———— maux-15 ERRUKIZKO AMA
.
15 – Jainkoaren samurtasuna
.
   Errukiaren Urte Santu hau ospatzen ari gara. Maria Laguntzailea-ren bederatziurrenaren zehar, Frantzisko aita santuak Errukiko Amaren gainean hain zuzen idatzi dituen hitzak iruzkintzen joango gara. Horrela esaten digu:
.
   “Pentsamendua Errukizko Amari joaten zaigu. Bere begiradaren gozotasunak Urte Santu honetan lagun diezagun, guztiok Jainkoaren samurtasunaren poztasuna berraurkitu ahal dezagun”.
.
   Ama Birjinak beti eramaten gaitu Jesusi. Hau Jainkoaren Erruki amaigabea da. Andre Maria bere Ama eta, beraz, Errukizko Ama. Andre Mariaren ama-begiradaren gozotasunean, Jainkoaren samurtasunaren poztasuna berraurkitzen dugu. Hura guri hurbiltzen zaigu Ama baten bidez.
.
LOREA: Berraurkitu zurekin eta guztiekiko Jainkoaren samurtasunaren poztasuna.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_14

———— maux-14 ERRUKIZKO AMA
.
14 – Altuenetik baxuenera
.
   Aitortzea merezi duen kontraste berezia da. Lehen zatia aintzatsua da, bikaina. Bigarrenak lurreratzen da. Agurmaria ezaguna da.
.
   Lehen zatia: “Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, bedeinkatua zara zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.” Ezinezkoa da gauza handiagorik esatea. Altuerara igotzen den hegazkina bezalakoa da.
.
   Bigarren zatia: “Santa Maria, Jaungoikoaren Ama, erregutu ezazu gu bekatarion alde, orain eta gure heriotzako orduan”. Hegazkina lurzoruan heltzen da, non bekatari apal batzuek Jainkoaren Errukia eskatzen duten, Jesusen Ama, bekatarien Aterpea, Errukizko Ama den bitartekotzaz.
.
LOREA: Errezatu agurmaria, esaten dituzun hitzei buruz fedez hausnartuz.

.

Maria Mazzarello, On Bosco-ren arima bikia

main

.

Gaur, maiatzaren 13an, santa Maria Mazzarello-ren jaia ospatzen da. On Bosco-rekin, Maria Launtzailearen Alaben, Salestar Ahizpen, ko-fundatzailea da.

Orduko garaiaren ohiturek eta arauek ez zieten baimentzen On Boscori eta bere salesianoei neskatilez eta neskez arduratzea Torino-Valdocco-ko Oratorioko ‘birichini’-ekin (‘kokinekin’) egiten zuten bezala. Baina Jainkoak ohi ez bezalako kolaboratzailea bidali zion, haren arima bikia, Maria Mazzarello.

Maria, ‘Main’ bere auzotarrek deitzen zutenez, Italiako Mornese-n jaioa zen, 1837ko maiatzaren 9an. Nahiz eta nekazari soila, xumea eta ezjakina izan, gaur munduko bigarren Kongregazio erlijioso femeninoaren (13.000 erlijiosa, 94 naziotan) ko-fundatzailea izatera heldu zen, Maria Laguntzailearen Alabak edo Ahizpa Salestarrak.

Mariak bere herrian ere “Oratorio” txikia sortua zuen. Hark eta bere lagunek joskintza eta etxeko beste arte batzuk irakasten zizkieten neskatilei eta neskeei, eta bitartean zera lortzen zuten: haiek dotrina ikas zezaten, portaera bikaina erakuts zezaten beraien etxeetan, mezatara joan zitezen eta sakramentuak jaso zitzaten.

Apaiz batek, On Pestarinok, Maria Mazzarellok eta bere lagunek behartsuenganako karitate handia eta Jainkoarentzako maitasun itzela erakusten zituztela ikusi zuen, santutasuna lortzeko nahi sendoez gain. Orduan “Maria Sortzez Bigina” izeneko Gazte Elkartean bildu zituen. Hark berak aitortzen zituen, instrukzio erlijiosoa ematen zien…

Bidaia batean, On Pestarino On Boscorekin aurkitu zen. Honek une horrietan etengabe zerabilen buruan neska behartsuei ere bere arretak nola zabaldu. On Pestarinok Mariarekin batera egiten zuen lana kontatu zion eta hura pertsonalki ezagutzera gonbidatu zuen On Bosco.

Horrela ba, 1864ko urriaren 7an, On Bosco Mornese-ra joan zen lehen aldiz eta han egiaztatu zuen On Pestarinok zuzentzen zituen neskatxa haiek hautagai bikainak zirela bere karismaren alderdi femeninoa garatzeko. Institutu berriak “Maria Laguntzailearen Alabak” izena eraman behar zuela erabaki zuen On Boscok berak, “Ama Birjina Santuarentzako monumentu bizia” izango baitzen.

Pio IX.a aita santuak kongregazio berria onartu zuen, 1872ko abuztuaren 5ean. Maria Mazzarello ama nagusia izan zen bere heriotzako egunera arte, 1881eko maiatzaren 14an. Bere hiru maitasun handiak hauexek izan ziren: Eukaristia, Maria Laguntzailea eta gazteria behartsua, zein hezi zuen eta zeini eskaini zion bizitza osoa.

Maria Laguntzailearen Alabek edo Salesianek «Begoñako Andra Mari» ikastetxea zuzentzen dute Barakaldon, Zuazo-ko auzoan.

.

———————————————

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_13

———— maux-13 ERRUKIZKO AMA
.
13 – Jainkoa ama guztiak baino hobea da
.
   Badago Salesko San Frantziskoren esaldi bat zeinek, beharbada, norbaiti atentzioa eman diezaiokeen: “Nire heriotzaren unean, Jainkoak epaitua izan nahiago dut, nire amak baino”.
.
   Ozeano guztietan ur gehiago sartzen da, basotxo batean baino. Jesusen Bihotzean erruki gehiago sartzen da, ama batenean baino. Jesusen Bihotzaren errukia amaigabea da, betikoa; ama baten errukia, txikia eta mugatua. Jesusen Guztiak salbatzeko bizitza eman duen Maitasun errukitsu horrek epai dezagula nahiago dugu.
.
   Jesusen Bihotz Sakratuak gure ondoan jarri du Andre Mariaren Bihotz Orbangabea, bekaturik garbia eta bekatarien Ama-aterpea.
.
LOREA: Eskerrak eman Jainkoari, ama guztiak baino hobea baita.

.

Lehen Hezkuntzako 6. maila: ‘Pancakes day’, ‘Ikaskuntza kooperatiboa’-ren beste mota bat (argazkiak)

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle talde batek  ‘Pankakes day’ – Elikagai teknologia’-ren proiektu bat burutu dute ingelesez. Baina, haiek probatzeko orduan, 1. maila-ko umeen ‘kolaborazioa’rekin kontatu dute.

.
pancakes _1

Last Wednesday and Thursday some of our 6th graders were involved in a food technology project. The aim was to make pancakes with lots of ingredients like bananas, Nutella, strawberries and so on.

Apart from learning how to cook pancakes our students had also a good opportunity to learn new vocabulary regarding food and cooking methods. They were making them on Wednesday and having the delicious pancakes for breakfast on Thursday morning.

During our breakfast, we were surprised by the 1st graders. They came to see what was going on as the smell was so nice. The older students trade the younger ones to try some of the pancakes.

It was such a fantastic experience. They really enjoyed it!

Bon Appetite guys!!!

.
.


.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

Batxilergoko 2. mailako Arte ikasleak Guggenheim-era bisitan

Batxilergoko 2. mailako Arte ikasleak, joan den asteartean eta beren irakaslea  Natalia Pedrerok lagunduta, Guggenheim Museo-ra joan ziren bisitan.

.
?

«A través de una serie de instalaciones bajo el título ‘Estructuras de la existencia: Celdas’, hemos pasado la tarde adentrándonos en el mágico, misterioso y conmovedor pasado de la artista franco-americana, Louise Bourgeois. Conocida por sus esculturas de arañas, que le valió el apodo de «Mujer Araña», es una de las artistas más importantes del arte contemporáneo.

‘Estructuras de la existencia: las Celdas’, es una serie de espacios arquitectónicos que abordan un amplio espectro de emociones. Las Celdas, creadas a lo largo de dos décadas, presentan microcosmos individuales: cada Celda constituye un recinto que separa el mundo interno del exterior. En estos singulares espacios, mediante la disposición de objetos encontrados, prendas de vestir, muebles y esculturas, la artista configuró escenografías que poseen una fuerte carga emocional.»

(Testua: Natalia Pedrero)

.
Bourgeois
http://bourgeois.guggenheim-bilbao.es/

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_12

———— maux-12 ERRUKIZKO AMA
.
12 – Errukiaren Sakramentua
.
   Ez da ezinezko gauzarik egin behar edo bide luzea ibili Jainkoaren barkamena aurkitzeko. Barkamenaren, Errukiaren Sakramentura, Aitortzara hurbiltzea nahikoa da.
.
   Errukiaren Jainkoak barkatuz pozten da, gehiago behar dutenei, batez ere. Hura ez zen osasuntsuak sendatzera etorri, gaixoak baizik. Eskatzen digun bakarra gure bekatuak aitor ditzagula da, bihotzez damu gaitezela, berriro ere bekatu ez egiteko asmoa egin dezagula, Jainkoa eta bere Eliza ordezkatzen dituen apaizaren aurrean konfesa gaitezela eta penitentzia bete dezagula.
.
   Errukizko Amak barkatu eta Bizitza berria ematen digun Sakramentu errukitsura hurbiltzera animatzen gaitu.
.
LOREA: Hurbil zaitez fedez Adiskidetzearen sakramentura, Aitortzara. Edo eskatu barkamena.

.