24 - 04 - 2026

DBH eta Batxilergoa: ‘Droga-mendekotasunen aurkako prebentzioa’ (aurkeztutako materialak)



  Abenduaren 11an, Daniel Ramos de la Rozak koordinatuta, Guraso Eskolaren 4. saioa izan da. Honen gaia: ‘Droga-mendekotasunen aurkako prebentzioa’, DBH eta Batxilergoko gurasoei bereziki bideratuta.

Familia askok beren seme-alabak droga-kontsumoan has daitezelako posibilitatea kezkaz bizi dute. Eta gai honi buruz ez dira aski informatuta sentitzen haiei arriskuak saihestera laguntzeko.

Aldi berean, beste guraso batzuek alkohol eta tabako-kontsumoko hasiera heltzeko prozesu naturaleko parte dela sinesten jarraitzen dute. Hau berekin arrisku ez gutxi daraman jarrera tolerantea da. Arrisku hauetako kontzientzia hartzeak erabilgarritasun handia ekarriko dizue, bai zuentzat bai zuen seme-alabentzat.

«Guraso Eskola» saio honetan material batzuk aurkeztu ziren, guztietarako interesa izatekotan, hemen eskaintzen ditugu.

Droga-mendekotasunen aurkako Prebentzioaren gaineko materialak

.

.

Gure blogak


—–

Blogak ikastetxe baten bizitasunaren erakusgarri bat dira. Eta gureak hainbat ditu; orrialde nagusiko eskuinaldean aurki ditzakezue.Blog batzuek klasean garatzen diren jarduerak eskaintzen dizkiete ikasleei.

Gurasoei ere beste batzuek aurkezten dizkiete beren seme-alabei ikasgelaren jardueretan lagun diezaieten.

Sormena eta parte-hartzea sustatzen dituzte beste batzuek ikasleen materia handituz.

Beste batzuek, azken finean, ikastetxeko eremua handitzen dute beste pertsona eta zentro batzuei gure jarduera sortzailea eskainiz hartaz aprobetxatu ahal daitezela.

.
—– Zaharrena, «Mil historias… «, Óscar González-ek sortu zuen Historia«laborategi» bat bezala 2008ko urriaren 7an; Batxilergoko 2. mailako ikasleei bideratua da. Hartan klasean emandako materiaren handitzeak eskaintzen dizkie, haien iruzkinei erantzuten eta kolaborazioak ematera sustatzen. 2012ko irailaren 3an, Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat handitu zuen esperientzia «El viaje de Clío» blogarekin (Historiaren musa greziarra).

      Koldo Vergara-k, 2011ko apirilaren 14tik aurrera, urteetan zehar Euskara bere klaseetan erabilitako materialak sailkatu eta sistematizatu zituen «Euskarakoldo» blogean. Hau ikasgelako zeregina erraztu eta etxean lana jarrai daitezen posible eragiten duen «on-line» esperientzia da. Azken hilabeteetan, material hau bera aurkezten joan da formatu «autozuzengarrian». (Ikasleak edo pertsona interesatuak ariketak egiten ditu eta berehala egiazta dezake bere erantzuna zuzena ala ez zuzena den. Ikaske eta autoebaluazioko era da). Blog batean aditz-ariketak aurkezten ditu («Aditz ariketak») eta beste batean, gramatika ariketak («Gramatika ariketak»).

      Unai Agirre-k, 2011ko urriaren 2tik eta «Unaigunea» blogean, ariketa desberdinak eskaintzen dizkie bere ikasleei ematen dituen irakasgaietan: DBHko 4. mailako Teknologia eta Fisika eta Kimika, Batxilergoko 1. eta 2. mailetako Marrazki Teknikoa eta Batxilergoko 2. mailako Fisika. Baita esleituta duen mailako plan tutoriala ere.

      Eta blogik berrienak, baina erakargarri eta dibertigarrienak ere: Esti Zearra-ren LHko 2. mailako B taldeko bere ikasleentzako «Colorines» bloga. Eta Jon Iñaki Telletxea-k etapa bereko 3. mailako B taldeko bere ikasleentzat prestatu duen «Ikasi XXI» bloga.

.

Campobosco 2012: ‘Hemen badago bizitzerik’



  Abenduaren 7tik 9ra arte, Logroñoko ‘Domingo Savio’ ikastetxean, Campobosco 2012 ospatu da ‘Hemen badago bizitzerik’ aurtengo goiburupean.

‘Boskotaldea’ Federazioak urtero antolatuta, elkartze hau 16 eta 19 urte bitarteko gazteei bideratuta dago, zeintzuk fede heziketako prozesuan edo aurkikunde-aldian dauden.

Campobosco-ren helburuak honako hauek dira:

Haragi eta hezurrezko kristau bizitzan eta eraginean Jesus estalgabetzea.
Gure taldeak eta giroak Eliza Gaztearen eta gazteentzako presentziak bezala balioestea.
Gazte bezala gure fede-taldeetarako konpromiso handiagoa eta identitatea planteatzea.

‘Jóvenes 88 Gazteak’ gure elkarteko neska mutil ugarik hartu dute parte elkartze honetan.

  Ikusi elkartze honetako argazkiak

.
.
.

LHko 4. maila: ‘Kontzertu didaktikoa» Barakaldo Antzokian



  Azaroaren 29an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako umeak Barakaldo Antzokira joan dira ‘Kontzertu didaktikoa’-z gozatzera.

Barakaldoko Udal-Banda 1899an sortu zen eta, bere ehun bizitza-urte baino gehiagotan zehar, barakaldotarren bizitza alaitu du modu desberdineko.

Duela urte batzutik hona, ikasturtean zehar «kontzertu didaktikoak» programatzen ditu  haurrei (5 eta 10 urte bitartean) zuzenduta eta eskola-ordutegian.

Kontzertu-mota honen helburua musikara hurbiltzea da era ludiko eta aktiboan. Kontzertuen dinamizazioari esker, BAI Barakaldoko antzerti eskolako aktoreen kontu, ikuskizun «entretenigarri eta dibertigarri» bihurtzen dira.

.

DBHko 3. eta 4. mailak: Antzertia, ‘Sherlock Holmes’



  Azaroaren 29an, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleak Bilboko ‘Jesuitas’ antzokira joan dira ‘Sherlock Holmes’ antzezlan ikustera.

Sherlock handia eta Watson bere lagun bereizezina, haien kasurik ospetsuenen baten kontra: ‘Baskervilleko txakurra’. Denbora guztietako detektibe ospatuenaren eskutik ikuskizun honek ikasturteko ingeles klaserik onen eta atsegingarriena intrigaz, suspenseaz eta zirraraz bete du.

Sir Arthur Conan Doyle-ren lan ospetsuaren egokitzapena bidez, Baskervilleko txakurra, ikasleak bere ingeles-ezaguerak gauzatu eta, aldi berean, misterio eta intriga-literaturako klasiko batez gozatu dira.

.

LHko 6. maila: ‘Ezagutu Barakaldo’




  “Ezagutu Barakaldo” Barakaldoko Udaleko Kultura Arloaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren proiektu bat da eta haren helburuak honako hauek dira:

1.- Barakaldoko ikasle ororen kultura aberastea, bere udalerria era osotuagoan ezagutaraziz.

2.- Udalerriko ikasleekin lan egitea, hiru fazeta nagusi hauei helduz:

Gure ingurunea ezagutzea: elementu funtsezkoa delako gure identitatea, nortasuna eta Barakaldoren parte izatearen ideia eratzerakoan.

Gure herriari buruzko informazioa ematea: gazteek beren auzo eta udalerriaren garapenean parte har dezaten motibatzeko.

Zenbait balio eta jarrera sustatzea: adeitsua, kritikoa eta bere errealitate sozial, historiko eta ingurumenarenaz kontzientea den gizarte eredua indartzeko.

Lehen Hezkuntzako Seigarren mailako mutiko eta neskatilok proiektu honetan hartu dugu parte eta talde bakoitzak, aste batean zehar, Barakaldoko alderdi desberdinak landu ditugu (historia, kultura, erakundeak, herri-kirolak …) eta gure herriko txoko guztiak ibili ditugu. Argazkietan ikus ditzakezue gure txangoak.

Oso ondo pasatzeaz gain, gauza-piloa ikasi dugu.

.

[flickr]set:72157632065694448[/flickr]

.

[flickr]set:72157632061646729[/flickr]

Baina, kirolak zerbaiterako balio du…?


.
   Ona da gure seme-alabek kirola egitea? Zergatik? Zertarako?

Kirola egin behar da … Telebistan eta guzti esaten digute. Jada zaharrenok dakigu
egin behar dela: kolesterola, hezurrak, kaltzioa … Baina umeei eta gazteei zer
eman diezaieke?

Hemen dugu bere abantailei eta arriskuei buruzko gogoeta txikia.

.

 «Baina, kirolak zerbaiterako balio du?«

.
.

Barakaldo, etxe irekia / casa abierta



  «On Bosco» Gizarte Gela Barakaldoko Salestar Ikasle Ohien Elkarteko ekintza bat da. Txema Martín Villafañek –presidentea delarik– eta Lope Jesús Sánchezek –salestarra– koordinatuta, jarduera ederra garatzen du elkarte honek urtean zehar eta ekintza ugari. Hauetako bat, «Barakaldo, etxe irekia / casa abierta».

Esaten dutenez, «Atzerriko immigranteentzako harrera-udalerri sendo bihurtu da Barakaldo… (eta guk) parte-hartze eta topo egiteko guneak sustatuz segitu nahi dugu, kulturarteko Barakaldo eraikitzeko».

Programak bi gune ditu «On Bosco» Gizarte Gelako boluntarioen ardurapean, borondatez eta dohainik:

+ 1.a, “Etxean bezala”  izeneko gunea, hartzeko, informazioa emateko eta gizarte arloko orientazioa eskaintzeko gunea da.

+ 2.a, “Elkar ezagutu, elkarrekin bizi”  izeneko gunea, jolasaren, hezkuntzaren eta kulturaren inguruko jarduerak diseinatu eta garatzeko gunea da, programan parte hartzen dutenak gizartean integratu eta kohesioa lortzeko elkar ezagut dezaten eta harremanak egin ditzaten.

.

DBHko 1. maila: Bilboko Itsasadarra Itsas Museora bisitan



Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean. DBHko 1. mailako ikasleak hara joan ziren bisitan bi taldetan (A taldekoak, azaroaren 9an eta B taldekoak, 16an).

Bilboko itsasadarrak aldaketa ikusgarria izan du azken urteetan. Berriz ere protagonista bihurtu da, oraingoan atsedenerako eta aisialdirako leku bezala. Hiria eta eskualdea sustatzeko elementua izateaz gain, Museoaren helburua Bilboko itsasadarrean eta horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna babestea eta hedatzea da; Bilboko itsasadarra itsasoko tradizioari estu lotuta dago.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren bilduma Bilboko itsasadarreko eta portuko itsaso-jarduerei, hala nola itsas-kulturari orokorrean erreferentzia egiten dieten elementu eta objektuetan dago oinarrituta. Arreta berezia jartzen zaie gure herriko itsasoko historiaren protagonistekin lotura estua duten piezei.

.
.
[flickr]set:72157632075434950[/flickr]

Barakaldoko Salestarrak «Solidaritatearen Plaza»-n


  Aurreko urteetan bezala, «Barakaldoko Salestar” Ikastetxeak, IGE-ren lanaren bidez eta «Salestar Lankidetza eta Hirugarren Munduak» GKE-aren kolaborazioarekin Barakaldoko Udalak antolatutako Azoka-txiki solidarioan hartzen du parte.

Ekintza hau sozial-proiektuak finantzatzeko diru-bilketara bideratuta dago.

Ahalegin honi laguntzea desiratzen duzuenok erabilitako jostailuak utz ditzakezue –Azoka-txikian salmentarako egoera onean—Ikastetxeko harrera-lekuan, ohiko ordutegian (08:45etatik 12:45etara eta 14:45etatik 17:45etara).

.

.