11 - 04 - 2026

Irakasleon formakuntza iraunkorra (2013-14)


formación-permanente

Ikasturtea martxan dabil jadanik eta irakasleok aitzakiarik gabeko zeregin batera buru-belarri sartzen ari gara: geure berezko formakuntza iraunkorrera.

Zuen seme-alaben heziketan zuekin partekatzen dugun konpromisoak gure eguneratzea darama zeregin hori guztiok desiratzen dugun kalitateko mailetan manten dadila posiblea egin dezaketen ‘erreminta’ desberdinetan.

Aurreko urteetan bezala, Barakaldoko Salestarrak-eko irakasle guztiok hartan sartuta gaude. Alboko koadroan lan egiten ari garen eremu desberdinak ikus ditzakezue. Ikasturtean zehar beste berri batzuk gehitzen joango dira.

.
irakasleon_prestakuntza

‘Bosko Taldea’ VII. Heziketa Jardunaldiak


boskotaldea_1

Azken asteburuan, Logroñoko Salesianos ‘Domingo Savio’ ikastetxean burutu ziren ikasturte bakoitzaren hasieran egiten diren heziketa jardunaldi hauek.

Bilboko inspektoria-ko Gazte Zentro eta Elkarte desberdinetako 130 animatzaile eta aurreanimatzaile inguru (Barakaldoko Salestarrak-eko talde on bat), ikastaro desberdinak eman zituzten 9 irakasle eta gazte pastoraleko salestar arduradun beste hamarreko bat izan ziren partaideak.

Oinarrizko prestakuntza batzueentzat eta prestakuntza iraunkorra beste batzuentzat. Dena asteburuetan jolasleku salestarretan euren elkartze-, bizikidetasun- eta beste era bateko giza eta kristau heziketaren leku aurkitzen duten milaka neska-mutiletaz arduratu ahal izateko prestaketa hobeari zuzenduta. Bizikidetasunetan, elkartzetan eta uda-kanpamentuetan urtean zehar luzatuko den zerbait.

.
Kronika eta argazkiak, inspektoriako web-ean.

.

jornadas_Boskotaldea_1

Irakasleak: 2013-14 ikasturteko Hasiera Elizkizuna

atrevete

  Tradizioa, erritua, da jadanik «Barakaldoko Salestarrak»-eko irakasleak ikastetxeko elizan, María Laguntzailea amaren aurrean, biltzen dituen ikasturtearen Hasiera Elizkizuna.

Ikasturteko lehen astean, azken ukituak programazioei bilera egokiekin ematera zuzenduta, osteguneko, hilaren 5eko, eguerdian ikastetxe-irakasleok beste gogoeta-mota bati tarte bat eman diogu. Geroago gure ikasleei ikasturte honen Kanpaina Pastoral barruan aurkeztuko zaien gaia hartuz, geure buruei planteatu diegu: «Ausartu! – Ausar zaitez!»

Zuzendari jaunaren, On Ricardo-ren, sarreraren ondoren, Ikastetxeko Pastoral Taldekoek erronka aurkeztu digute. Lau taldetan banatuta, zera galdetu digute: «Ausartzen zarete…?» Koadro ospetsua irudikatzera, taldeko kide baten karikatura marraztera, hura eskuekin ukitu gabe globo bat airean sostengatzera, karta gaztelu bat guztien artean esku bakarrarekin prestatzera… Baietz, dudarik gabe! Geroago haren gainean hausnartu dugu elkarrekin. Eta Ebanjelioaren irakurketak eta zuzendari jaunaren iruzkinak gaia argitu digute.

Bigarren erronka pertsonala zen: «Zer egitera ausartuko naiz ikasturte honetan?» Erantzunak, kutxa batean itxita, Ama Birjinaren oinetan utzita geratu dira.

Maria Laguntzailea-ren bedeinkazioarekin eta azkeneko kantuarekin ospakizuna burutu dugu. «Ausar zaitez!»Nola ez, ba!
.

[flickr]set:72157635388965197[/flickr]

Eskola jangela: Enpresa berria

Irailaren 10etik aurrera, jangela kudeatuko duen enpresa GASTRONOMIA CANTÁBRICA izango da. Zerbitzua, zaintzaileak eta jangelako arduraduna, berak izango dira.

.

comedor_escolar_13b
.

Lehen Hezkuntza: Eskola-materiala

Lehen Hezkuntzako klaseetarako gomendatutako eskola-materiala

.

Lehen Hezkuntzako Lehenengo maila

Lehen Hezkuntzako Bigarren maila

Lehen Hezkuntzako Hirugarren maila

Lehen Hezkuntzako Laugarren maila

Lehen Hezkuntzako Bosgarren maila

Lehen Hezkuntzako Seigarren maila

.

Ikasturte berri bat

(Sakatu irudiaren gainean)

un_curso_nuevo

Ikasturte berri batek bizitzeko esperientzia berriak dakartza eta agian gainditzeko eragozpen berriak ere bai; baina, batez ere, aukera berri bat…

Un nuevo curso trae consigo nuevas experiencias que vivir y quizá nuevas dificultades que superar; pero, sobre todo, trae consigo una nueva oportunidad…

.

.

.

.

«On Bosco» Aisialdiko Eskola



tiempo_libre  Uztailean zehar, salestar parrokien eta Aisialdiko gure Kluben neska-mutilak Logroñoko eta Somaloko kanpamenduetan izugarri gozatu dira (orain batxilergoko gazteei dagokie txanda). Haiekin hamaika animatzaile eta monitore egon dira.

Monitorea edo animatzailea izateko gogoa eta borondate ona edukitzeak ez da nahikoa; prestatu ere behar da. Beste urte bat gehiagoan, eta jada 18 doaz, «On Bosco» Aisialdiko Eskolak monitore eta zuzendarien ikastaroen bere jarduera  hasi du.

Egun hauetan,  Logroñoko «Salesianos Domingo Savio» ikastetxean, haren egoitzan, goiz- arratsalde- eta gaueko jardunaldian, 26 gaztek irakaspen egokiak jaso eta ikasturtean zehar aisialdi-jarduera desberdinetan mugitzen diren gure zentroetako ehunen neska-mutilen artean ezaguera handiagoarekin lan egin ahal izateko teknikak eta estrategia teoriko-praktikoak asimilatzen saiatzen ari dira.

Joan den asteazkenean, uztailaren 24an, lehengo urteko parte-hartzaileek Monitore-Tituluari dagozkion heziketa teorikoa eta praktikoa gainditzea lortu duten egiaztatzeko diploma jaso zuten Errioxako Gobernuaren Lehendakaritza Kontseilariaren eskuetatik.

Inspektoriaren webeko argazkietan, bat baino gehiago ezagutuko ditugu.

Ezusteko ikastaroko amaiera izan dute, bakarrik haiek jada aipatutako Errioxako Gobernuaren Lehendakaritza Kontseilariarekin elkartu baitira, argazkiarekin eta guztiz.

Irakurri berri osoa Inspektoriaren webe-ean.

.

Kanpamenduak: Berriak eta argazki asko

Kanpamenduen berriak eta argazkiak 

LHko 5. mailako Logroñoko argazkiak 

LHko 6. mailako Logroñoko argazkiak 

DBHko 1. mailako Somaloko argazkiak 

DBHko 2. mailako Somaloko argazkiak 

DBHko 3. mailako Somaloko argazkiak 

DBHko 4. mailako Somaloko argazkiak 

Batxilergoko Somaloko argazkiak 



campamentos_0

   Aurten ere, udaro bezala, «Jóvenes 88 Gazteak» eta «Triki-traku» elkarteetako 270 neska-mutilek egun batzu pasatuko dituzte Errioxa aldean. Han, bere monitore nekaezinekin batera, ohi ez bezalako bizikidetasun-une honetaz gozatzearen posibilitatea izango dute.

Gure zonako beste Salestar Klub batzuekin eta Gazte Zentroekin bat-egitean antolatuta, kanpamentu hauek ikasturte zeharreko asteburuetan garatutako jarduerako jarraipena eta gailurra dira.

Haietan, salestarrek eta beren monitoreek eta ohiko animatzaileek lagunduta, beste giro eta leku batzuetako neska-mutilekin bizikidetasunean jarduera ludiko eta hezigarriak garatuko dituzte, goiko mailetan ugarioagoak azken hauek.

Hilaren 29an bi espedizio lehenak irtengo dira beren urteroko abentura bila.

DBHko 4. mailako neska-mutilak SOMALO-ra joango dira, beren oso merezi izandako oporrak hasteko gogo askorekin. Somalo Uruñuela (Errioxa) ondoan kokatuta dago eta behinola monasterioa izan zen. Gaur egun erabat berrituta eta elkartze-jardueretarako eta bizikidetasunerako moldatuta dago.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako txikiak, beren barreez eta biribilki onaz, LOGROÑOra itzuliko dira, jada joan den urtean egon ziren tokian. «Domingo Savio» Salestar Ikastetxean egongo dira: Klima bikaina eta aspaldiko barneko zentru batek eskaintzen dituen erraztasunak (logelak, jangela, kapera, antzokia, ikasgelak, jolaslekua, igerilekua…).

Txanda desberdinak hurrengo moduan banatu dira:

  Ekainaren 29tik uztailaren 6ra:–. Logroño – Lehen Hezkuntzako 6. maila
————————————————-Somalo – DBHko 4. maila

  Uztilaren 6tik 13ra:——————.Logroño – DBHko 5. maila
————————————————-Somalo – DBHko 3. maila

  Uztailaren 13tik 20ra:————–. Somalo – DBHko 2. maila

  Uztailaren 20tik 27ra:————–. Somalo – DBHko 1. maila

  Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra: Somalo – Batxilergoko 1. eta 2. mailak

.

Jakingarri garrantzitsuak

Giroa nolabait ezagutzeko argazki-galeria

.

2013-2014 ikasturterako aukerako irakasgaiak


dos-caminos

   2013-2014 ikasturtean zehar aukerako irakasgaiak egiteko ikasleen lehentasunen eskaerak jaso ondoren, DBHn eta Batxilergoan emango diren aukerakoak honako hauek izango dira:

——-

DBH 1. maila:
— Ingeles tailerra.
— Euskara tailerra.

DBH 2. maila:
— Ingeles tailerra.

DBH 3. maila:
— Ingeles tailerra.
— Euskara tailerra.

DBH 4. maila:
— Latina.
— Biologia.
— Plastika.

——-

Batxilergoko 1. maila
— Frantsesa.
— Informatika.

Batxilergoko 2. maila
— Psikologia.
— Anatomia.
— Ordenagailuz lagundutako diseinua.

——-
——-
——-
——-
——-

 

‘Comenius’ Proiektua: Onartuta eta diru-laguntza emanda

logo_comenius



   Jakin berria dugu ‘Comenius’ gure zentroaren eta, Poloniako Ostrow-Wielkopolski-ko salesianasetako ikastetxearen arteko aldebiko eskola-asoziazioa onartu eta diru-laguntza emango digutela.

«DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE» (SUSTRAI DESBERDINAK, HIZKUNTZA BERDIN-BERDINA)-k, aurkeztutako proiektuak datorren ikasturtetik aurrera hasiko diren trukeetan zeharreko bi ikastetxeetan egingo ditugun jardueretarako oinarri balio izango du.

Berri bikaina da, ez ezik proiektuak gure heziketa-estiloaren dimentsio europarra gauzatzea baimentzen digulako, baita ikastetxe salestarrarekin partekatuko dugulako ere.

.

.