12 - 04 - 2026

X. ‘Jose Mª Portell’ Literatura-Saria


cartel

 Maiatzaren 31n, arratsaldeko 6etan, Ikastetxeko Antzokian, ‘Jose Mª Portell’ Literatura-Sarian saritutakoen aldarrikatze ekitaldia gertatuko da.

Sari literario hau gure ikastetxeko Ikasle Ohiek antolatuta dago eta beste ikasle ohiaren izena darama, José Mª Portell-ena, ETAk 1978an hildako kazetariarena.

Ekitaldian lehiaketaren oinarrietan zehaztutako sari emateari ekingo zaio. Gainera, Epaimahai beraren ustez, hartako merezidunak diren lanak berezi aipatuko ditu. Haiek guztiak argitaratuko dira urtero Elkarteak argitaratzen duen liburuan.

Lanen egileak gonbidatuak daude ekitaldira, beren senideak, egile gazteren bereziko kasuan, Ikastetxeko Ikasle Ohiak, batez ere, eta izendapenaeta sarien ematea ikustea desira dezaten guztiak.

.

‘Atalaya salesiana’: Maiatzako zenbakia


portada_3   
Gure ikastetxeko Ikasle Ohien aldizkariak,
‘Atalaya salesiana’-k, bere bigarren zenbakia argitaratu du formatu digitalean; maiatzari dagokiona, hain zuzen.

Helbidea zera da:  http://gurebarriak.wordpress.com

.
.
.

Batxilergoko 1. maila: Biologia-laborategiko bosgarren praktika

practica_1
.
Batxilergoko 1. mailako ikasleeek ikasturte honetako Biologia-laborategiko bosgarren eta azken praktika egin dute: Arrain teleosteo baten disekzioa.

.
[flickr]set:72157633448529875[/flickr]

Batxilergoko 1. maila: Biologia-laborategiko 4. praktika

Batxilergoko 1. mailako ikasleeek ikasturte honetako Biologia-laborategiko laugarren praktika egin dute: Mojojoi baten disekzioa.

(Argazkietako irudiek ez dute hainbeste sentikortasuna eragozten)

.
[flickr]set:72157633399830502[/flickr]

Lehenengo jaunartzeak ikastetxean



eucaristiaDatozen bi larunbatetan, maiatzaren 11n eta 18an, 43 umek lehenengo jaunartzea egingo dute ikastetxean.

Testua: Mikel Uriarte

Hiru urtean egon dira horretarako prestatzen eta unea heldu zaie. Ilusio betetako jaia ospatuko dute, beren familiekin konpartituz. Urdurik daude eta egun handia espero dute.

Badakite Jesus hartzeak garrantzi handia duela eta eguneroko portaeran nabaritu behar dela. Jesusen lagunak izateak pertsona eta kristau onak izatera bultzatu behar gaitu. Ume hauen inguruan bizi garenok horrelakoak izaten lagundu behar diegu.

.

.

Gaur: LHko 5-6.mailan edo DBH-n seme-alabak dituzten sendiak — Guraso eskola

e_padres_4

Asteartean, maiatzak 14

LHko 5-6. mailan edo DBHko mailan seme-alabak dituzten sendiak.

“Ordenagailua, sare sozialak eta internet. Gurasoen kontrola”

Javier Ramos Fernández
(15:00etan, DBHko  Ikus-Entzunezko-aretoan)

—————————————–

Javier Ramos Fernández

Maisua eta Teknologia Berrietako unibertsitate-espezialista. 

 .

.

.

.

.

.

Gaur: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. maila — ‘Arratoitxo pinpirina’ Barakaldo antzokian



arratoitxo_1   Arratoitxo pinpirinak izugarri maite ditu soineko dotoreak eta zapata berriak. Hauxe da ‘Glu Glu’taldeak aurkezten duen haurrentzako antzezlan musikalaren gaia.

Arratoitxo pinpirinak, urrezko txanpon bat aurkitzen duenean, bere ametsa egi bihurtuko da: nahi bezain beste jantzi erosi. Baina diruak izaki maltzurrak erakarriko ditu.

Kantak, dantzak eta komedia nagusi dira ipuin klasiko honen moldaketan. Bertan Arratoitxo Pinpirinaz gain pertsonaia asko agertuko dira. Hala nola, lagun Sagu fidela, katu maltzurra, oilar eroa eta Korrok txerritxo maitagarria.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeak hartaz gozatu ahal izango dira datorren asteartean, hilak 14, arratsaldeko 15:15etan.

.

Batxilergoko 2. maila: Biologia-laborategiko 5. praktika

Batxilergoko 2. mailako ikasleeek ikasturte honetako Biologia-laborategiko bosgarren eta azken praktika egin dute: Bihotz baten disekzioa.

(Argazkietako irudiek pertsonaren baten sentikortasuna eragotz dezakete)

.
[flickr]set:72157633385834182[/flickr]

Lehen Hktzako. 4. maila: ZOOZOOM, Barakaldo Antzokian



zoozoom_1“ZooZoom” antzerki esperientzia interaktiboa da. Material xumeak erabiliz egindako animaliaz osatutako zoologiko bitxia sortzen da.

 ‘Markeliñe’Taldea

Haurrak oso ikuskizun iradokitzailearen protagonista bilakatuko dira. Itsas maskor soinu batek transformazioaren magia pizten du: tutuetatik, harrak; xafletatik, karramarroak; oihaletatik, elefanteak…

Herri ipuin-, zinemaren erreferente- eta inkontziente kolektiboaren alegietan zeharreko ibilbide ‘basatia’.

Animalia bakoitza, parte hartzen duen haurrak erabili dezan dago diseinatuta eta egina, oso irudi plastiko animatu eta dibertigarriak sortuz.

Datorren ostegunean, hilak 9, arratsaldeko 15:15etan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako umeentzat.

.

‘Gazte Zentroak – Artegune 2013’ elkartzea (DBHko 3.-4. mailakoak – Batxilergokoak) — Kronika eta argazkiak

artegune_4Testua: ‘Alai Batza’

Joan den ostiralean ‘Alai Batza’-k antolatu zuen ‘Artegune – Gazte Klub’-en topaketa.

Berrehun eta berrogeita hamar gazte inguru bildu ginen, Nafarroa, Bizkaia, Kantabria eta Gipuzkoako salestar aisialdiko elkarteetatik etorritakoak.

Eta zer da ‘Artegune’? Gazteei artearen munduan sartzeko aukera bat eskaini nahi zaien bilera bat. Agian, gazte hauetako batzuek euren ametsa beteko dute urte batzuk barru…

Arratsaldeko zazpietan autobusak heldu ziren eta Urnietako txarangak izugarrizko harrera egin zien partaide guztiei. Akreditazioak eta merienda hartuz gero, aukera asko egon ziren bi orduz gozatzeko: zezen mekanikoa, arku tiro, sedways, sing star… Esan dezakegu giro ezin hobea sortu zela.

Arratsaldeko bederatzietan, entseguak egin ondoren, gure ikastetxeko gurasoek partaide guztientzat ogitarteko ederrak prestatu zituzten. Behin afalduz gero, ‘On Bosco’ aretoan hasiera eman zitzaion ekitaldiari. Eszenatokitik gazte pilo bat pasatu ziren prestatutako kantu eta dantzak erakusten. Horiekin batera saio bereziak izan genituen: hondarrekin egindako irudiak, magia, ‘Fame’ musikala…

Behin erakustaldia bukatuz gero, guztiok etxera abiatu ziren, pozik topaketa eder batean egoteko aukera izan zutelako.

Eskerrik asko ekintza hau gauzatzeko lagundu diguzuen bazkide, begirale eta guraso guztioi.

(Sakatu elkartzeko argazki guztiak Alai Batza-k eskaikitakoak ikusteko)

.