21 - 12 - 2025

Batxilergoko 1. maila: ‘Europa 2013’ bidaia

Bidaiaren berriak eta argazkiak


 

  Aurreko urteetan bezala, Batxilergoko 1. mailako neska-mutilek beren ‘Europa 2013’ bidaia egingo dute.

Aste batean zehar iparretik hegora, Holanda, Belgika eta Frantzia ibiliko dituzte, Brusela, Gante, Brujas, Haga, Amsterdam edo Paris hiriek eskaintzen duten aukera kultural eta turistikoez gozatuz.

Irteera, datorren osteguneko arratsaldean izango da eta itzulera hurrengo asteko ostegunean, hilak 28. Bidaian Jesús Remón, Óscar González, Jon Iñaki Telletxea eta Estibaliz Zearra izango dituzte lagun.

Bidaia zoriontsu eta onuragarria opa diegu.

DBHko 3.maila: Bilboko Arte Ederren Museora visitan


 

  Bilboko Arte Ederren Museoa Espainako museo nagusietako bat da gaur egun. Bere zabaltasun kronologikoa, gure egunetara arte XIII mendetik estaliz, eta dauzkan adierazpen artistikoko aniztasun handiagatik bereizgarri da.

Bilboko Arte Ederren Museoko eskola-programek erantzun zabala ematen diete Hezkuntza Sistemako maila guztiei, eta, artelanen aurrean, elkarrizketa eta hausnarketa ahalbidetzen duen hezkuntza-tresna gisa agertzen dira, bai eta ikasleen artean trebetasun sozialak eta ezagutza garatzeko bitarteko gisa ere.

DBH.ko 3. mailako ikasleak hara joan ziren bisitan: martxoaren 19an, ‘B’ taldekoak, eta 21ean, ‘A’ taldekoak. Eskola Agenda 21 programari lotutako ibilbidea egingo dute, ingurumenaren eta garapen iraunkorraren heziketa hobetzeko asmoz.

Horrela ba, gure ikasleek materialen berrerabilpenari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera izan zuten; hain zuzen ere, erabilera jakin baterako sortutako material asko artean zelan berrerabili daitezkeen aztertu zuten, bai eta berrerabilitako material horiek Museoko artelan batzuetan eman dituzten emaitzak ere.

LHko 2. maila: ‘Kontzertu didaktikoa» Barakaldo Antzokian



  Martxoaren 21an, Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeak Barakaldo Antzokira joan dira ‘Kontzertu didaktikoa’-z gozatzera.

Barakaldoko Udal-Banda 1899an sortu zen eta, bere ehun bizitza-urte baino gehiagotan zehar, barakaldotarren bizitza alaitu du modu desberdineko.

Duela urte batzutik hona, ikasturtean zehar «kontzertu didaktikoak» programatzen ditu  haurrei (5 eta 10 urte bitartean) zuzenduta eta eskola-ordutegian.

.

.

Haur Hezkuntza – 5 urte: Areitz Soroa-ra bisitan (argazkiak)

[flickr]set:72157633030068419[/flickr]

[flickr]set:72157633034348946[/flickr]

Lehen Hktza.ko 2. maila: ‘Gorozika’ / Muxika-ko egonaldia (argazkiak)


 

  ‘Gorozika Natur eskola’ Gorozikako auzo-eskolan dago, gaur egun Muxika-ren auzoa dena, 1965ean egin zen bategite prozesuaren ondorioz.

Urdaibaiko gune altuan kokaturik, Oiz eta Bizkargi mendien artean, Oka ibaiaren jaiolekua –­Urdaibaiko ardatz nagusia–­ bertan kokatzen da Natur Eskola hau. Mendien arteko haranetan edo magaletan, biztanleek baserrietan bizitzen jarraitzen dute, eta honen ondorioz, Gorozika bezalako auzoetan nekazaritzak eta abeltzaintzak bizirik diraute oraindik.

Han egon ziren Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeak martxoaren 14 eta 15ean.

.
.
[flickr]set:72157633031096277[/flickr]

[flickr]set:72157633038829603[/flickr]

‘Barakaldoko Salestarrak’ ikastetxeko batxilergo eskaintza (2016-17)

(Aurrera edo atzera joateko, sakatu dagokion irudiaren aldian)

—————–

.

<<<<<< itzuli

DBHko 4. maila: Eta datorren urtean, zer?


 

  Datorren ostegunean, hilak 21, DBHko 4. mailako gurasoek beren seme-alaben berehalako etorkizunerako garrantzi handiko bilera izango dute.

Bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzerakoan sortzen diren aukerak azalduko dira: zer batxilergo-modalitate aukeratu, zer diren Lanbide Hezikatako zikloak eta Prestakuntza profesionaleko programak…

Orientazio-bilera 17:00etan izango da, elizaren gainean kokatutako ikus-entzunezko-Aretoan (Lehen Hezkuntzako eskaileratik sartuta). Azalpenetan DBHko 4. mailako tutoreek hartuko dute parte, Juliok eta Unaik, Óscar González-ek, Batxilergoko Koordinatzaileak, eta Daniel Ramos-ek, ikastetxeko Orientatzaileak, lagunduta.

Batxilergoko 2. maila: Salamanca-rako bisita kulturala (argazkiak)


 

  Batxilergoko 2. mailako neska-mutilek. ikasturteko 2. ebaluazioa bukatu ondoren, Salamanca-rako bisita kulturala egiteko aukera izan zuten.

Martxoaren 8an, 47 neska-mutilek hiri horretaranzko autobusa hartu zuten. Ricardo, Pedro, Dani eta Óscar lagun, Salamanca aldera joan ziren, eta gero Avila-raino ailegatu. Igandeko 18:00-etan inguru hemen zeuden bueltan.

[flickr]set:72157633005067705[/flickr]

[flickr]set:72157633012810409[/flickr]

Lehen Hktza.ko 5. maila: Gasteizko ‘Salburua’-ra irteera eta argazkiak


 

   Salburua, Gasteizeko eraztun berdea: Hainbat urmaelek osatzen dute –Arkautikoa eta Betoñukoa izanik bi urmael nagusiak–, bai eta larre egindako lurrek eta harizti txiki batek ere.

Hara joango dira bisitan, datorren astelehenean, hilaren 11an, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak.

Gaur egun, Salburua dugu Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat.

Hezegunean bizi den fauna guztia basatia da, orein taldea izan ezik (gizakiak sartu zituen, aintziretako landaretza kontrolatzeko).

Hegaztien ikuspuntutik kontserbaziorako interes berezia duen enklabea da. Migrazio bide baten erdian kokaleku estrategikoa duenez, milaka hegaztik erabiltzen dute beren bidaietan zehar, bertan lasaitasuna eta janari oparoa topatzen baitute.

Horietako zenbait bertan geratzen dira negua igarotzera, eta batzuk baita habia egitera ere.

.
[flickr]set:72157632978494140[/flickr]

Batxilergoko 1. eta 2. mailak: Biologia-Laborategi praktikak (Argazkiak)

+ Batxilergoko 1. maila: 3. laborategi praktika (Pigmentu begetaleko kromatografia)

.                                                                          .           
[flickr]set:72157632931946955[/flickr]
.

+ Batxilergoko 2. maila: 4. laborategi praktika (Enzefalo baten disekzioa)

.
[flickr]set:72157632931981859[/flickr]