23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_25

———— maux-25 ERRUKIZKO AMA
.
25 – Bekatarien adiskidea
.
   Andre Birjinaren oso titulu korapilatsua da Bekatarien adiskidea. “Esan iezadazu norekin zabiltzan eta nor zaren esango dizut”, baieztatzen du atsotitzak. Baina hura, Orbangabe eta Graziaz Betea , ez da bekatariekin kutsatzen, baizik sendatu egiten ditu, hobetzen ditu. Gainera, ama bat ez da nekatzen galdutako seme-alabei itxaroteaz, are gutxiago Jesusen eta Elizaren Amak.
.
   Andre Maria Jesusen ondoan bizi izan zen eta fariseuek nola kritikatzen zuten ikusi zuen, bekatarien adiskidea zelako eta haiekin jaten zuelako. Jesusen bekatariekiko Errukiak bere Amaren Bihotza bete zuen. Horregatik Bekatarien aterpea deitzen diogu.
.
   Hura hel egiten dugu konfiantza osoz: “Erregutu ezazu gu bekatarion alde, orain eta gure heriotzako orduan”.
.
LOREA: Errezatu: “Erregutu ezazu gu bekatarion alde, orain eta gure heriotzako orduan».

.

Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak Loiu-ko Aireportura joan dira bisitan

Maiatzaren 26an, osteguna, goizeko ikasorduetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako neskatila-mutikoak Loiuko Aireportura joan dira bisitan.

.
loiu-1

.

Ofizialki Bilboko Aireportua bi udaletan dago kokatua, parte bat Sondikan eta Loiun beste partea. Terminal zaharra, orain karga-terminala, eta aireportuko zerbitzuetako batzuk Sondika-ko udalean daude, terminal berria, Santiago Calatrava-k diseinatuta, Loiu-koan dago berriz.

Terminal hau kanpotik ikusten bada, hegaldia altxatuzko hegazti baten antza estima daiteke. Hau dela eta, ‘Usoa’ izena balio izan zion.

Bidaiari-kopuruari eta inpaktu ekonomikoari dagokionez erlaitz kantabriarreko aireporturik garrantzitsuena da. AENA-ren datuen arabera, 2015ean barru- eta nazioarteko hegaldietan 4.200.000 bidaiariak gainditu zituen.

.

Maria Laguntzailea-ren oroimenezko sendientzako Jaialdietara gonbidapena

Haur eta Lehen Hezkuntza-ko umeek Maria Laguntzailea-ren oroimenez egingo duten sendientzako Jaialdi-etara gonbidatzen zaituztete.

.

♦   Haur Hezkuntza – Lehen Hezktzako 1. eta 2. mailak: Astelehenean maiatzak 23, arratsaldeko 3etan, Aretoan.
♦   Lehen Hezktzako 3. mailetik 6.ra: Ostegunean maitzak 26, arratsaldeko 3etan, Aretoan.

.

———————————————-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_24

———— M24-copia ERRUKIZKO AMA
.
24 – Jazarleentzako barkamena
.
   Elizaren lehen mendeetan, martiriak soilik beneratzen zituzten. Gero guk santuak deitzen diegunak, martiriak izan ez direnak, ohoratzea erabaki zen.
.
   Badago martirik gaur egun ere, Kristogatik eta bere Ebanjelioagatik bizitza ematen dutenak. Baina baldintza hau behar dute: bere borreroak barkatuz hiltzea, Jesus egin zuen Gurutzean bezala. Barkamen hori Jainkoaren Errukiaren zeinua da, zein gaitza egiten duten berengana eta guzti iristen den.
.
   Benedikto XVI.a aita santuak eskatu zigun Maria Kristau Laguntzailea jaian otoitz egin genezala bereziki kristauak izateagatik jazarritako gure anai-arreba txinatarren alde. Maria Laguntzaileak, Errukizko Amak, kristaua fedea eta itxaropena mantentzen lagun diezaien.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat mundu guztian jazarritako kristauen alde.

.

Maria Laguntzailearen prozesioa (argazki batzurekin)

Urtero bezala, maiatzaren 23ean, astelehena, ilunsentiko 9etan, Maria Laguntzailea-ren omenezko prozesioa izan genuen.


.
Bertan Lehen Hezkuntzako ume talde on batek, zeintzuek oraintsu Lehen Jaunartzea egin duten hartu zuen parte, Maria Laguntzailea-renganako jaieradun talde ugariarekin batera eta hamabost bat txistulariren musika-akonpainamenduarekin.
Guztioi, Ama Birjinak sari diezaien.

Ibilbidea ohikoa izan zen: Ikastetxeko jolaslekua, Larrea, Pormetxeta, San Juan, Aldapa, Herriko plaza…
Eta itzultzeko, Pormetxeta, Larrea eta Ikastetxeko jolaslekua.

Ekitaldia ‘Salbea’ abestuz jolaslekuan eta ‘Ama Birjinarentzako lore-eskaintza’-rekin elizan amaituko zen.

.

DSC_000 DSC_001 DSC_002
DSC_003 DSC_004 DSC_005

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_23

———— maux-23 ERRUKIZKO AMA
.
23 – Erregina eta Errukizko Ama
.
   “Zuzen diezaiogun Andre Mariari zaharra eta beti berria Salve Regina otoitza, guri bere begi errukitsuak itzultzeaz ez dadin inoiz neka eta Jesus bere Semearen Errukizko aurpegia begiesteko merezidun egin gaitzan” (Frantzisko aita santuaren hitzak).
.
   Salbea oso herri otoitza da eta hasiera mamia du: “Agur erregina, ama errukiorra, gure bizi, gozo eta itxaropen”.
.
   Salbean, bi gauza besterik ez dizkiogu Andre Birjinari eskatzen: “Itzul itzazu gugana zure begi errukitsu horiek” eta “Erakuts iezaguzu Jesus”. Aita santuak Jesus Errukizko aurpegia dela esaten digu, zein Andre Mariaren begi errukitsuetan erakusten den. Horregatik, Erregina eta Errukizko Ama deitzen diogu.
.
LOREA: Eskatu Ama Birjinari bere begi errukitsuak guregana itzul ditzan.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_22

———— maux-22 ERRUKIZKO AMA
.
22 – Guztiengana heltzen den errukia
.
   “Gurutziltzatu duenari eskainitako barkamen gorenak noraino irits daitekeen Jainkoaren errukia erakusten digu. Andre Mariak adierazten du Jainkoaren Semearen errukiak mugarik ez duela eta guztiengana heltzen dela inor kanpo utzi gabe” (Frantzisko aita santuaren hitzak).
.
   Guk milimetrotan, metrotan edo kilometrotan neurtzen dugu. Baina, izarrei begiratzen diegunean, argi-urtez edo milaka milioi argi-urtez hitz egiten dugu. Gainezkatzen gaituzten neurriak dira.
.
   Gure bizitzan, barkatzeko gai gara. Ama Birjinak bere Semearen Gurutzeko borreroak barkatu zituen, baina Jesusen barkamen errukitsuak gizatiar den guztia gainditzen du, argi-urteak gure kilometro errakitikoak gainditzen dituen bezala.
.
LOREA: Eskerrak eman Jaunari , bere Errukiak mugarik ez duelako eta guztiengana heltzen delako.

.

Salestar Laguntzaileak: Maria Laguntzailea festa solidarioa

Urtero bezala, Barakaldoko Salestar Laguntzaileek gure festan presente izan nahi dute eta, aldi berean,«De aquí para allá» bere proiektua aurrera eramateko kolaborazioa eskatzen dute.

.
fiesta_solidaria_1

♦   El sábado, día 21, a partir de las 7 de la tarde y con motivo de la Fiesta-Cena de Familias del colegio organizado por la AMPA, organizaremos una serie de juegos para los chavales.

♦   El martes, día 24, fiesta de María Auxiliadora, tendremos abierta la TXOSNA SOLIDARIA, durante todo el día.

Os animamos a que colaboréis aportando vuestras especialidades culinarias: tortillas, sandwichs, pizzas, tus pintxos, bizcochos… todo casero, como los que preparamos en casa para la familia.
Podéis dejarlo en la txosna el mismo martes 24, a partir de las 09:00 h. de la mañana.

♦   El mismo martes, día 24 por la tarde, de 15:00 a 17:00 h., pondremos Talleres para los chavales (chapas, peluquería, maquillaje, manualidades…).

También necesitamos madres y padres que nos ayuden en los Talleres. Si puedes colaborar envía un mensaje a info@salesianosbarakaldo.net y nos pondremos en contacto contigo.

Recordad que todo el dinero que se consiga con la venta de lo que preparéis y traigáis irá destinado al Proyecto de este año.

El ‘Proyecto estrella’ de este año va dirigido a la implementación de un programa de Educación formal alternativo para jóvenes de ambos sexos en alto riesgo social provenientes de las colonias y barrios marginales de Tegucigalpa y Comayagüela (Honduras).

Salestar Laguntzaileen aurtengo ‘Proiekto izarra’

.

IGE: ‘Maria Laguntzailea’ afaria eta jaia

ampa_cena_maux_1 ampa_cena_maux_2 ampa_cena_maux_3

.

Urtero bezala, maiatzaren 21ean, larunbata, eta IGEk antolatuta, Maria Laguntzailea-ren omenezko sendien afaria eta jaia edukiko ditugu ikastetxeko jolaslekuan.

Como todos los años, el sábado 21 de mayo tendremos la fiesta de las familias en honor a María Auxiliadora, con la cena y baile en el patio del colegio, organizada por la AMPA.

Para participar, os podéis apuntar por familias o grupos, rellenando la ficha adjunta (también se entregará a los alumnos) y viniendo ese día con la comida y con ganas de pasarlo bien.

Gracias y hasta ese día.

Junta Directiva AMPA

word

Jaitsi fitxa Word-en

PDF

Jaitsi fitxa PDF-en

.
.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_21

———— maux-21 ERRUKIZKO AMA
.
21 – Barkamen errukitsua
.
   “Gurutz ondoan, Joan-ekin batera, maite izandako dizipuluarekin, Andre Maria Jesusen ahotik irteten diren barkamen hitzen lekukoa da” (Frantzisko aita santuaren hitzak).
.
   “Bihotzaren ugaritasunaz hitz egiten du ahoak”, baieztatzen du atsotitzak: Arrisku-uneetan, batez ere, berezkoen eta egiazkoen hitzak irteten zaizkigu. Ama Birjinak behin eta berriro zera egiaztatu ahal izan zuen. Gurutzean Jesus bere Semea erailtzen ari ziren eta honen ahotik Erruki-otoitz hau irten zen: “Aita, barka iezaiezu, ez dakite eta zer ari diren”.
.
   Ama Birjinak Jesusen barkamen ikasgai goren hori ikasi zuen. Honek ez du pixka bat barkatzen, baizik eta dena, infinituki, eta guztiei. Horrela, Hura eta Jesus bekatarien adiskide handiak dira.
.
LOREA: Barkatu, Jesusek zuri eta guztiei Gurutzean barkatu zien bezala

.