23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_26



.

——— maux_26 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 26
.
Gure fedearen Laguntzailea
.
   Enpresa handiak ez daude pertsona bakarraren menpean; ondo koordinatutako taldea behar da.
.
  Jesusek, Jainkoren Semea gizon eginak, Berak bakarrik guztia egin zezakeen, baina bere Elizan giza kolaborazioa nahi izan zuen. Eta lehen kolaboratzaileak bere Ama eta bere hamabi Apostoluak izan ziren.
.
  Horretarako, Espiritu Santua bidali zien eta mundura bidali zituen guztiei kristau fedea, Bizitzako Ebanjelioa, eraman zezaten. Zein handia den Jainkoak maite eta bere seme-alabak egiten gaituela ziurtatzen digun fedea. Jesusek Ama Birjina oparitu digu Laguntzaile; batez ere, gure fedearen Laguntzaile, zailtasuneko edo arriskuko uneetan eskua guri emateko. “Zure altzoan, Jainkoaren Ama Santua, hartzen dugu babes. Lagun iezaguzu beti».
.
   LOREA: Hausnartu: Nola laguntzen duzu kristau fedea besteei eramaten?
——-

.

Gure ikastetxeko beste ikasle bat saritua (Coca-Cola lehiaketan)

coca_cola_1

  Duela gutxi heldu zaigu beste berri pozgarri bat: DBHko 2. mailako gure ikaslea den Maialen Echaniz ‘Euskarazko narrazio laburren 2012-13 lehiaketan’ saritua izan dela.

Hona hemen komunikadua: «Zuen ikasleek Coca-Colak eta Norbegak antolatutako ‘Euskarazko narrazio laburren 2012-13 lehiaketa‘-ren fase probintzialeko proba egin zuten.

Lehiaketa honen epaimahaiak partehartzaile guztien lanak irakurri ondoren, honako erabakia hartu du: zuen ikasle den Maialen Echaniz-ek Bizkaiko 12 sari probintzialetik (6 sektore bakoitzeko) bat lortu duela.

.

Sari banaketa, ekaianaren 4an, asteartea, egingo dugu Bilboko EITBren egoitzan, 19:30etan».

Ordurarte, ez dakigu zein postutan gelditu den Maialen; baina ez da gauzarik garrantzitsuena.

Zorionak, Maialen!!!

.

Gure ikasle bat, Olinpiada Matematikoan saritua

olimpiada

  Sergio Martínez Alonso, gure ikaslea, saritua izan da DBHko 2. mailako ikasleei zuzendutako 11. Euskadiko Olinpiada Matematikoan.

Zorionak, Sergio!!!


Eskola-lehiaketa honek helburuak ditu:

— Matematika arloa jenderartzea, irakasle eta ikasleentzat hezitzaile eta jostagarri den jarduera batekin.
— Ikastetxe, irakasle eta ikasleen arteko harremana eta ezagutza sustatzea.
— Sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta ez-ohiko problemak ebazteko ahalmena sustatzea.

Proba hilaren 11an egin zen Bilbon, eta ez errutinazko 4 problemako ebazpenean etzan zen. Sari-ematea datorren ekainaren 12an, 11etan, Lakuan (Gasteiz-en) kokatutako Eusko Jaurlaritzako eraikinean izango da.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_25



.

——— maux_25 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 25
.
Fedearen argia eramatea
.
   Suak pixkanaka kontsumitzen ari dira eta itzalita diruditen unea iristen da. Baina, inor txingarren gaineko indarrez putz egiten badu, gar alaia berriro agertzen da.
.
  Jesusen Apostoluak juduen beldurrez Afaltegian itxita zeuden. Sutako txingarrak bezalakoak ziren. Espiritu Santua iristerakoan, su-gar itxuraz, apostolu haien gainean ezarri zen eta txingarrak sumendi bihurtu ziren.
.
  Apostoluekin Andre Maria zegoen, Jesusen eta Elizaren Ama. Andre Mariaren fedeak bere distira osoarekin dir-dir egin zuen eta Jesusen agintea betetzera animatu zituen Apostoluak, zuzi distiratsua izatera: «Zoazte Mundu osora, fedearen argia guztiei eramatera».
.
   LOREA: Eskatu Espiritu Santuari fedearen argia guztiei eramaten lagun diezagula.
——-

.

Batxilergoko 2. mailako ‘Agur-festa’

gala_1Miércoles 22 de mayo. Miércoles pasado por agua. Por fotos. Taconazos. Besos. “¡Qué guapa estás!”. “Esa corbata te queda de cine”.

Hacia las siete de la tarde, el patio del colegio se vistió de gala con la llegada de segundo de Bachillerato, que celebrábamos la fiesta de graduación. Poco a poco fuimos llegando y pasamos por cursos por el “photocall”.

Poco después dio comienzo una pequeña velada, en la que actuaron alumnas de primero de Bachiller con una interpretación de un baile típico (Agurra); Julen, Diego, Asier y Eneko tocaron una canción con batería, guitarras eléctricas… Las delegadas Natalia y Jone leyeron una pequeña memoria en la que se evocaban frases célebres de profesores, pequeñas anécdotas… También Jone interpretó una pieza de Gabriel Fauré para piano y Jon Ander Serrano nos deleitó con su vídeo, que recogía fotos de cada uno de nosotros a lo largo de los años de escuela.

Terminada la velada, el pequeño “lunch” para los padres fue todo un éxito. Nosotros nos reservábamos para la cena que nos esperaba en el restaurante Miraflores.

Bajamos con profesores y, a pesar del lento servicio, cenamos de maravilla. La compañía, sin duda alguna, fue inmejorable. Tras la cena llegó lo que muchos estaban deseando que llegase desde hacía ya semanas, la discoteca.

Realmente fue una noche única, irrepetible, extraordinaria… Creo que aún no se ha inventado un término capaz de designar algo así. Lo pasamos verdaderamente bien.

Como colofón, el viernes 24, en la celebración de la eucaristía, se leyó una carta de despedida, en la que no faltaron lágrimas y abrazos.

Gracias por acogernos en esta casa salesiana. En esta casa diferente.

(Texto: Jone Echániz)

[flickr]set:72157633630197309[/flickr]

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_24



.

——— maux_24 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 24
.
Andre Maria gure fedearen Laguntzailea da
.
   Dugun altxorrik onena ez da osasuna, ez dirua, ezta ospea ere: hori guztia garrantzitsua da, baina gizakiena da, igarokorra.
.
  Gure altxorrik handiena kristau fedea da, Jesusen, Jainkoaren Semearen eta gure Anaiaren, antzeko egiten gaituena. Horrek Zeruko ateak irekitzen dizkigu. Zer gehiago desira dezakegu bizitza honetan?
.
  Baina, Jesus jazarrita izan zen bezala, Jesusen garenok berdin izango gara ere. Une zail horietan, laguntza berezia behar izango dugu. Espiritu Santuak beharrezko indarra emango digu eta Kristauen Laguntzailea denaren, batez ere fedearen ondorioz jazarrita direnen Laguntzailea denaren, laguntza bidaliko digu. Maria Laguntzailea Txinako Patroia da. Gaur, hilak 24, Txinan oraindik jazarrita diren kristauak bereziki Maria Laguntzailearen ardurapean uzten ditugu.
.
   LOREA: Errezatu agurmaria bereziki Txinan jazarritako kristauen alde.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_23



.

——— maux_23 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 23
.
Fedearen erromesaldia
.
   Txinatar atsotitzak zera dio: «Mila kilometroko bidaia pauso batetik hasten da». Gero ibiltzen jarraitu behar da.
.
  Badaude kristau asko beren Lehen Jaunartzea egin zutenean, lehen pausoa eman zuten fedean, baina pauso horrek ez zuen aurrera jarraitu. Ikasketa-, lan-, teknikagatik pertsona garrantzitsuak izango dira, baina beren umetako fedean geratu dira. Ez dute garatu ezta hobetu ere.
.
  Andre Maria guztiontzako eredua da fedean. Vatikano II. Kontzilioak Andre Maria «fedearen erromesaldian aurrera egiten joan zela» adierazi zuen. Giza pertsona izanez, Andre Mariak beti aurrera zezakeen, fedean ere. Bere bizitza etengabeko erromesaldia izan zen fedean, Jainkoren misterioa geroz eta hobeto ulertzeko.
.
   LOREA: Egin aurrera egun bakoitzean Jainkoa ezagutzean, Ama Birjinak egiten zuen bezala”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_22



.

——— maux_22 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 22
.
Ebanjelizazioaren Izarra
.
   Astronomia liluragarria da. Gizakia beti kuxkuxean ibili da zerua, izar berriak bilatuz.
.
  Eta estalgabetu egin du ederrena eta argidunena, Ebanjelizazioaren Izarra dena, Andre Maria Birjina: eguzkiz jantzitako, ilargia duen oinpeko, hamabi izarrez koroa-tutako emakume bat. Ebanjelizatzea Ebanjelioa iragartzea da, guztiei, Jainkoren Hitza ezagutzen ez dituztenei bere-ziki. Fedearen poztasuna kutsatzea da.
.
  Andre Mariak, Ebanjelizazioaren Izarrak, Jesusi, Jainkoren Hitza dakarrenari, Eguzki bikaina denari, bidea ireki zion. Beraz, Ama Birjinaren debozioak beti eraman behar gaitu Jesusi, munduko Argiari, gure Salbatzailea denari. Ebanjelioa guztiei iragartzekoa baino bokazio ederragorik ez dago.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Andre Maria, Ebanjelizazioaren Izarra bedeinkatu ebanjelitzaileak”.
——-

.

Gaur: LHko. 4. maila, ‘Madariaga dorretxe’-ra bisitan

urdaibai_01

Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa Busturian (Bizkaia) kokatuta dago, Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdigunean. Hau da Euskal Herrian ekosistema gehien duen gunea.

Madariaga Dorrea XV. mendea baino lehenago eraiki zen eta bando-gerren garai istilutsu eta nahasia bizi izan zuen, jaurerriko leinu boteretsuen arteko haserre eta gorabeherek lurralde guztian beldurra eta suntsipena zabaldu zutenean.

Atxikirik daukan jauregitxoa XVIII. mendean eraikitakoa da. Zin egiteko Bide-bidean bizkar baten gainean eraikita, itsasadar aldea ere kontrolatzen zuen. Madariaga Dorretxeko eraikin multzoak Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Interpretazio Zentroa hartzen du.

Erlojuaren dorrea neoklasiko estilokoa da. Dorretxeak piramide-enborra dauka eta itsasargiaren itxura du.

Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren ekintza programatuak hurrengo honetarako erabiltzen dira:

– Biodibertsitateari buruzko ezagutza sustatzeko
– Ondare naturala gizarte onura gisa lortzeko
– Giza kontzientzia bultzatzeko: naturaren parte gara
– Euskadiko ondare natural ikusgarria erakusteko
– Urdaibaiko Biosfera Erreserbak, inguru pribilegiatu gisa duen paper garrantzitsua erakustea, ekosistema desberdinak direla eta.

Datorren astelehenean, hilaren 27an, hara joango dira bisitan Lehen Hezkuntzako 4. mailako umeak.

madariaga_1 madariaga_2 urbaibai_2

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_21



.

——— maux_21 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 21
.
Batasunaren Ama Birjina
.
   Amek haiek bakarrik ezagutzen dituzten sekretu asko dituzte, adibidez, familia elkartuta mantentzekoa. Beraiek leunki baina ezin eutsizko eran guztiak erakartzen dituen iman bat dira.
.
  Jesusen Eliza ere Familia bat da, non Jainkoa Aita den. Jesus Anaia Zaharrena da eta Espiritu Santua Batasun-Espiritua da. Eta familiagoa izan zedin, Jesusek bere Ama oparitu zigun guztion Ama.
.
  Giza bekatuengatik, Eliza mendeetan zehar zatitzen joan da. Vatikano II. Kontziliotik, fede eta maitasunean bategite prozesu luzean gaude. Jesusek bere Ama bera eman digu Batasunaren Ama eta kristauen Laguntzaile, banatutako kristauena ere bai.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Batasunaren Ama Birjina, bedeinkatu Batasun bila dabiltzanak”.
——-

.