23 - 04 - 2026

‘Bienve’-ren bideo berria: Steelboy



steelboy_1
  Gure lagunak eta Ikastetxeko irakasleak, Bienvenido C. Esteban-ek, ‘Bienve’ bere lagun guztientzat, bideo berria argitaratu du eta, beti bezala, liluratuta uzten gaitu eta apur bat kizkurtuta, nostalgia eta utopiaren sentsazioarekin.

Bideoaren titulua ‘Steelboy’ da (Altzairu-mutikoa) eta Buda-ren esaldia glosatzen du: «Mina halabeharrezkoa da, baina sufrimendua aukerakoa».

Bienve-k bihotza ukitu zigun jada bere «Eguberriko Izarrak» bideoarekin (YouTube-n 1.300 baino gehiago erreprodukzio). Orain, berriro agerira ateratzen du irudiei daramakien sentikortasuna eta ohi ez bezalako enpatiarako ahalmena bere aktore gazteak zuzendaritzan, zeintzuek zintzotasuna transmititzen duten beren jokaeran.

Bideoaren protagonista Ander Meso da, zeini Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilek estaldura ematen dioten. Bautista Araiz-ek, salestarrak eta ikastetxeko idazkariak, eta Nerea Vicente-k, irakasleak laguntzen diete. Musika, bideoaren bilbeari ñabarmenduz laguntzen diona, Ignacio Núñez-ena da.

Haiei guztiei, gure zorionik zintzoenak eta mereziak.

Bienve, Eskerrik asko! Zorionak!

.

————————————-

X. ‘Jose Mª Portell’ Literatura-Saria


cartel

 Maiatzaren 31n, arratsaldeko 6etan, Ikastetxeko Antzokian, ‘Jose Mª Portell’ Literatura-Sarian saritutakoen aldarrikatze ekitaldia gertatuko da.

Sari literario hau gure ikastetxeko Ikasle Ohiek antolatuta dago eta beste ikasle ohiaren izena darama, José Mª Portell-ena, ETAk 1978an hildako kazetariarena.

Ekitaldian lehiaketaren oinarrietan zehaztutako sari emateari ekingo zaio. Gainera, Epaimahai beraren ustez, hartako merezidunak diren lanak berezi aipatuko ditu. Haiek guztiak argitaratuko dira urtero Elkarteak argitaratzen duen liburuan.

Lanen egileak gonbidatuak daude ekitaldira, beren senideak, egile gazteren bereziko kasuan, Ikastetxeko Ikasle Ohiak, batez ere, eta izendapenaeta sarien ematea ikustea desira dezaten guztiak.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_20


.

——— maux_20 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 20
.
Itxaropenaren Ama Birjina
.
   Zuhaitz batek hazteko, garatzeko eta fruitua emateko, lur ona, eguzkia, euria eta haizea behar ditu.
.
  Hain errealitate ederra den itxaropena ez da ezerezetik agertzen. Lurra zeinetan hazi behar du, iturria zeinetik sortu. Nork itxaron egiten du, bertan bermatzeko balio dion segurtasunen bat duenean.
.
  Itxaropenaren Ama Birjinak Fedearen Ama Birjinarengan bermatzen da. Andre Mariak Jesusengan fedea izan zuelako sortu zen itxaropena bere baitan. Eta, horregatik, Jesusek Itxaropenaren Birjina eman digu. Itxaropen-, ilusio-, etorkizunik gabeko pertsona asko daude. Fedea Jain-koarengan bakarrik aurkitzen diren itxaropen eta zorioneranzko bidea irekiko dion atea da. Bere irribarrez, Jesusen Ama fedez eta itxaropenez betetako Ama Birjina da.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Itxaropenaren Ama Birjina, lagun iezaiezu federik eta itxaropenik gabe bizi direnei”.
——-

.

‘Atalaya salesiana’: Maiatzako zenbakia


portada_3   
Gure ikastetxeko Ikasle Ohien aldizkariak,
‘Atalaya salesiana’-k, bere bigarren zenbakia argitaratu du formatu digitalean; maiatzari dagokiona, hain zuzen.

Helbidea zera da:  http://gurebarriak.wordpress.com

.
.
.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_19


.

——— maux_19 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 19
.
Poztasunaren Ama Birjina
.
   Jesusen eta gure Amari ematen diogun titulurik begikoenetako bat Poztasunaren Ama Birjinakoa da. Zein ederra den ama alaia, txeratsua, begikoa edukitzea.
.
  Baina garrantzitsuena da Ama Birjinak bere poztasuna nondik ateratzen duen jakitea. Jesusek bere dizipuluei zera hitzeman zien: «Poztasuna emango dizuet, ezerk ez inork kendu ezin izango dizuena». Hots, Ama Birjinaren poztasuna Jesusengandik ateratzen da, Honenganako fedetik.
.
  Eta poztasun hori ez da zerbait merkea. Ama Birjinak irabazi zuen, Nahigabeetako Ama izanez, Jesusen Gurutz oinean, Honek bere bizitza guztiongatik ematen zuenean. Baina Jesus hori berpiztu egin zen eta bere Ama Poztasunaren Ama, Pazkoko Ama Birjina, Zeruko Birjin Erregina bihurtu zuen. Horixe da Jesusek guri ere eskaintzen digun Poztasuna.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Poztasunaren Ama Birjina, lagun iezaguzu fedea poztasunez bizitzen” .
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_18


.

——— maux_18 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 18
.
Apostoluen Erregina
.
   Apostolu hitza grezieratik dator eta bidalia esan nahi du. Jesusek hamabi Apostolu aukeratu zituen eta mundu osora bidali zituen Ebanjelioa predikatzera.
.
  Haiek kristau fedea orduan ezagututako mundura eraman zutenak izan ziren. Guk Apostoluengandik jaso dugu fede dohain zoragarria. Honek Jainkoak maita gaituela eta bere Etxean den Zeruan guretzako leku bat gordeta duela ziurtatzen digu. Fedeak ere guztiak maitatzera mugitzen gaitu, haien ona eta salbazioa bilatzera.
.
  Jesusek altxor zuen bere Ama, Andre Maria Birjina, Apostoluei oparitu zien. Berak Apostoluei lagundu zien Elizaren lehen urteetan. Eta Berak Ebanjelioaren apostolu guztiei laguntzen die gaur. Horregatik, Elizak, eskertua, Apostoluen Erregina hel egiten du.
.
   LOREA: Errezatu agurmaria gaur Ebanjelioa aldarrikatzen dutenen alde.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_17


.

——— maux_17 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 17
.
Fededunen Ama
.
   Amek aztarna uzten dute beren seme-alabengan alderdi askotan. Zein handia den seme-alaba batzuen ama izatea!
.
  Maria Ama Birjina, fedez eta santutasunez beteta, fedea dutenen, Jesusengan sinesten dutenen Ama da. Eta lagun-du egiten die bereziki Jesusi fidelak izateagatik jazarpena jasaten dutenean.
.
  Andre Mariari zuzendutako otoitzik zaharrena Elizaren lehen mendeetakoa da eta jazarpen erromatarretan zehar idatzi zela dirudi: “Zure altzoan, Jainkoaren Ama Santua, hartzen dugu babes. Ez iezaiozu zure seme-alaba be-hartsuen otoitzari entzungor egin. Libra gaitzazu arrisku guztitik. O, beti Birjina, aintzatsu eta bedeinkatua! «. Andre Maria, bereziki eta nolanahi ere, kristau fedeari fidelak izateagatik jazarpena jasaten dutenen Laguntzailea da.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Zure altzoan hartzen dugu babes, Jainkoaren Ama Santua».
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_16


.

——— maux_16 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 16
.
Birjin fidela
.
   Fidel hitzak hainbat zentzu ditu, baina adierazgarriena hau da: kristau fedeari fidela zaion pertsona. Bataioan, fede dohain zoragarria jaso dugu eta hari fidel izan nahi diogu.
.
  Jesusek bere bizitza eman zuen aldarrikatzen zuen Ebanjelioari fidela izateagatik. Ama Birjina, batzuek iraindu eta oinazetzen zuten bitartean, fidela izan zitzaion Jesusi, hari Gurutz oinean lagundu arte. Horregatik, Elizak Andre Mariari Jesusi Birjin fidela deitzen dio. Hura kristau guztiok dugu eredu.
.
  Jesus eta Ama Birjina imitatuz, kristau mila askok bizitza eman dute kristau fedea, beren altxorrik handiena, ukatu baino lehenago. Ez da jazarpen erromatarrak gogoratzerik behar: gaur, mundu guztian, badaude Jesusen Gurutzeari fidelak zaizkion martiriak.
.
   LOREA: Errezatu agurmaria jazarritutako kristauen alde, fidelak izan daitezen.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_15


.

——— maux_15 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 15
.
Fede Urtea, Maria Laguntzailearekin
.
   Astronomoek argi-urteez hitz egiten digute, neurrigabeko espazioa eta denbora.
.
  Jainkoren Semea gure Anaia egin zen, bere presentzia salbatzailearekin espazioa eta denbora sagaratuz. Benedikto XVI.ak Fede Urtea aldarrikatu du, hau da, hura bizi izateko, sakontzeko eta guztiei iragartzeko denbora. Gurasoek seme-alabei egin diezaieketen oparirik onena fedea haiei transmititzea da.
.
   Fedea hobeto bizi izan duena Andre Maria izan da. Hark Jainkorenganako fedea bizitzera gonbidatzen gaitu. Hartarako, besoetan duen Jesus hori eskaintzen digu. Guk erregu egiten diogu: «Erakuts iezaguzu Jesus, zure sabe-laren fruitu bedeinkatua». Fedeak zera sinestera gara-matza: Jainkoa Aita dela, Semeak bere Heriotzaz eta Berpizteaz salbatu gaituela eta Espiritu Santuak Bizitza ematen digula.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Jesus, Fede Urte honetan, handi ezazu gure fedea».
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_14


.

——— maux_14 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 14
.
Udaberriak beti irabazten du
.
     Bere hotz eta izotzekin, jeneral negua udaberri ederrak bakarrik irabazten du, bere eskuko lore batez.
.
  Gurutzeko Jesusen heriotza baino negu ikaragarriagorik ez da izan. Bere dizipuluak izoztuta geratu ziren izuko. Guztiek fedea eta, beraz, itxaropena galdu zituzten. Larritasunik atsekabegarrienak guztien bihotza heltzen zuen. Jesusik gabe ezerk ez zuen ez zentzurik ez etorkizunik.
.
   Udaberri ederra Jesusen Amaren bihotzean babestu zen. Espiritu Santuaren graziagatik, hark fedea eta itxaropena mantendu zituen. Jesus ez zitekeen heriotzan egon. Berpiztu egin zen eta Berarekin udaberria lehertu zen apiri-leko zelaietan eta dizipuluen izoztutako bihotzetan. Eta Jesusek bere Nahigabeetako Ama Poztasunaren Ama Birjina bihurtu zuen.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: «Pazkoko Ama Birjina, Poztasunaren Ama Birjina, lagun iezaguzu fede gehiago izaten”.
——-

.