23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_08


.

——— maux_08 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 8
.
Min-ezpata
.
     Bada Irribarreak eta malkoak izenburuko musika-filma. Giza bizitza poztasunetako eta minetako txirikordatuta dago misteriotsuki egun bakoitzean.
.
  Ama Birjinak Jesus, berrogei eguneko haurtxo xarmagarria, Jerusalemgo tenplura eraman zuen Jainkoari eskaintzeko. Haurtxo horrek zorionaz betetzen zuen Ama. Baina Jesus mundura zetorren hau Gurutzeko bere eskaintzarekin salbatzeko. Horregatik, Simeon profetak zera iragarri zion Andre Mariari: «Ume honen Ama izateagatik, min-ezpata batek zeharkatuko dizu arima».
.
   Andre Mariak Jesus estutu zuen bere bularraren kontra eta hari beti fidela izatea hitzeman zuen. Andre Mariaren fedeak ez zuen zabu egin minaren aurrean, sendotu baizik. Jesusen Amak egin zuen bezala, manten dezagun fedea irriba-rreetan eta malkoetan.
.
   LOREA: Edozein zailtasun gorabehera, zaude beti Jesusi fidela.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_07


.

——— maux_07 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 7
.
Bihotzaren memoria
.
     Pertsona argitsuen jakinduria liburuetan gordetzen da, nahiz eta hautsez estaltzen direnen batzuetan. Bihotzean mantentzen den jakinduria bizirik dago beti. Bere sustraiak pertsonaren sakonean hondeatzen dituen jakinduria da.
.
  Hori izan zen Andre Mariaren, Jesusen Amaren, jarrera. Hark bere Semearengan ulertzera heltzen ez zituen gauzak ikusten zituen. Jainkoren misterioa ziren. Horregatik, Andre Mariaren jarrera misterio hori bere bihotzean fedez gogoeta egitea izan zen, Espiritu Santuak argituta.
.
   Elizak bi mila urte daramatza Jainkoren Semearen misterio hori, gure anaia egina, fedez eta maitasunez gogoeta eginez. Gu ezin gaitezke pozik geratu fedeaz dakigun gutxiarekin, baizik eta hura arazi eta hartaz gogoeta egin behar dugu, garbitzeko eta sakontzeko.
.
   LOREA: Egin gogoeta Jainkoaren misterioetaz zure bihotzean. Espiritu Santuak argituko zaitu..
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_06


.

——— maux_06 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 6
.
Fedearen argiak eta itzalak
.
    Irakaslea funtsezkoa da eskolan, irakasteko; baina mugitu eta estimulatu behar du ikaslea, honek ikertu eta harengatik beragatik ikas dezan.
.
  Jainkoak, Maisuak, horrelako zerbait egin zuen Andre Mariarekin. Garrantzitsuena ezagutarazi zion, baina ez dena ezta xehetasun guztiarekin ere. Horregatik, Ebanjelioak bi aldiz esaten du Andre Mariak ez zuela Jesusi pasatzen zitzaiona ulertzen. Misterio bikainegia zen.
.
   Hark Jesusen misterioaren jabea ez zela ulertu zuen, baizik eta Jainkoaren planeko kolaboratzaile apalekoa, bere fedearekin, bere maitasunarekin eta bere baldintzarik gabeko ematearekin. Jesus, gizakia zen neurrian, bere Amaren mendean zegoen. Baina Jainkoaren Semea zen neurrian, bere mendean zegoen Ama Maria. Andre Mariaren fedeak misterio hori bizi izatera eraman zuen. Jainkoa eta gizakia!
.
   LOREA: Egin otoitz fede-zalantzak dituztenen alde, Jainkoa egiazki bila dezaten.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_05


.

——— maux_05 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 5
.
Jaikoaren Gaua, Andre Mariaren Gaua
.
    Jainkoaren gaua, Bake Gaua, neurrigabeko Poztasun Gaua. Hori eta askoz gehiago izan zen Jesusen Jaiotza.
.
  Jainkoaren Herriak fedez itxaron zituen Jainkoaren promesak eta Hark era susmaezinean bete zituen. Ez zuen profeta bat bidali, baizik eta bere Semea bera, Jainkoa gizon egina, Jesus.
.
     Eta denen izenean jaso zuena Ama Birjina bat izan zen, Andre Maria, fede gehiagoz itxaron zuena. Gabon Gaua, Jainkoaren Gaua, Jesusena eta, aldi berean, Andre Mariaren Gaua izan zen. Jesus umea, Andre Mariagandik jaioa, Jainkoaren Herriak mendeetan zehar hainbeste fedez itxarondako Mesias zen. Fedeak mendiak mugitzen ditu eta itxaronaldi-mendeak gainditzen ditu. Baina Jainkoak bere promesak beti betetzen ditu, eskuzabaltasun amaigabegatik gainezkatzen gaituzten promesak.
.
   LOREA: Hausnartu: Jainkorenganako fedeak mendiak mugitzen ditu. Hark bere promesak beti betetzen ditu.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_04


.

——— maux_04 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 4
.
Fedea duena zoriontsua da
.
    Irribarreak edozein pertsonaren aurpegia ederragoa egiten du. Eta zein positiboa den besteak zoriontsu egitea.
.
   Baina egiazki zoriontsu egiten gaituena, eta betiko, kristau fedea da: Jainkoak maite gaituela, bere seme-alaba egiten gaituela, Zeruan betiko Berarekin bizi izatea hitzematen digula sentitzea. Horrek poztasunez eta zorionez betetzen gaitu.
.
  Horixe da Isabelek Mariari bota zion hitz gozoaren zentzua: “Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako”. Andre Mariaren bizitza ez zen erosoa izan, Seme bat izan zuen, umetatik esetsia izan zena eta Hura Nahigabeetako Ama egin zuena. Baina erabateko fedea izan zuen Harengan, Ama Birjin Fidela, Itxaropenaren Ama baitzen, eta Poztasunaren Ama bukatu zen izaten.
.
   LOREA: Hausnartu: Fedea baduzu, zoriontsua izango zara benetan, Ama Birjina bezala.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_03


.

——— maux_03 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 3
.
Historiaren ezkontzarik zoriontsuena
.
    Grazia egiten digu ezkontza bat urtekoa dela ziurtatzen digutenean, eta gainera urte bereko hainbat aldiz errepikatzen digute hori.
.
   Historiaren ezkontzarik zoriontsuena Jainkoak bere seme edo alaba gu egiteko gure giza naturarekin elkartu zen egunean ospatu zen. Jainkoren Semea Senarra izan zen eta humanitatea, bere Emaztea.
.
  Jainkozko-giza ezkontza hori Ama batengan, Andre Mariarengan, burutu zen: «Sabelean sortu eta Semea izango duzu; eta Jesus ezarriko diozu izen». Jainkoaren eta gizakien arteko elkargunea, elkarrekiko besarkada Andre Mariarengan egin zen, Espiritu Santuaren grazia eta lanagatik. Kristau fedeak ezinezko ametsa iruditzen zaigun hori errealitate zoragarria dela ziurtatzen digu.
.
   LOREA: Eman eskerrak Jainkoari, bere Semea bera bidali gaituelako.
——-

.

Batxilergoko 2. maila: Biologia-laborategiko 5. praktika

Batxilergoko 2. mailako ikasleeek ikasturte honetako Biologia-laborategiko bosgarren eta azken praktika egin dute: Bihotz baten disekzioa.

(Argazkietako irudiek pertsonaren baten sentikortasuna eragotz dezakete)

.
[flickr]set:72157633385834182[/flickr]

Apaizgintza urteurrenak

   .        . aurelio . . mikel


Aurten, Barakaldoko Salestar Familia pozten da komunitateko bi kideen Apaizgintza urteurrenekin.

Aurelio García,  1963ko apirilaren 14an, apaiza egin zuten; bere apaizgintzaren URREZKO EZTEIAK ospatzen ditu

Mikel Uriarte,  1988ko ekainaren 18an, apaiza egin zuten; bere apaizgintzaren  ZILARREZKO EZTEIAK ospatzen ditu.

Datorren larunbatean, maiatzaren 4an, Deuston gertatuko den Bilboko Komunitate Inspectorialaren Jaiaren esparruan, beste ikaslagun batzuen ondoan, biek umeen eta gazteen aldeko pastoral eta akademiko jardueraz betetako bizitzarekiko omenaldia eta esker ona jasoko dituzte.

Ekitaldi honekin elkartzen gara eta Jainkoari eskerrak ematen dizkiogu gure Heziketa-Komunitatearen kideen artean haiek izan ahal izaterakoan ematen digun abaguneagatik.

Aurelio, Mikel, zorionak eta mila esker!!

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_02

.

——— maux_02 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 2.

Ohorezko hitza

.

   Ohorezko hitza nahikoa da pertsona zintzoen artean. Jainkoak, mende askotan zehar, Salbatzaile bat bidaltzeko Ohorezko bere Hitza emana zuen. Jainkoaren Herriak, pasatu behar izan zituen zailtasunak gorabehera, Jainkoak bere Hitza beteko lukeen fedea izan zuen.

.

   Egun zoragarrian, Aingeru bat agertu zitzaion Andre Mariari Jainkoak bere promesa bete nahi zuela hari iragartzeko. Eta Harengan, hain zuzen, bete nahi zuela, Jainkorenganako erabateko fedea beti izan baitzuen. Andre Mariak promes hori bere baitan beteko zelako mirestea sentitu zuen.

.

    Jainkoak hitzematen diguna beti betetzen da, nahiz eta era susmaezinean izan. Nork imajina zezan Jainkoren Semea gizon egingo zela Ama Birjin apalaren barnean?

.

   LOREA: Fida zaitez Jainkorengan. Berak hitzematen diguna beti betetzen da.

——-

.

Ingeles udalekua: Uda – Summer 2013



‘Eutsi!!’-k, eskolaz kanpoko jarduerak kudeatzen dituen enpresak ingeles ‘Uda-Kanpamentu’ baten aukera eskaintzen du. Burgoseko Salestar Ikastetxean garatuko da.

Izen-emateko orria jaisteko, sakatu

‘hemen’