Datozen bi larunbatetan, maiatzaren 11n eta 18an, 43 umek lehenengo jaunartzea egingo dute ikastetxean.
Testua: Mikel Uriarte
Hiru urtean egon dira horretarako prestatzen eta unea heldu zaie. Ilusio betetako jaia ospatuko dute, beren familiekin konpartituz. Urdurik daude eta egun handia espero dute.
Badakite Jesus hartzeak garrantzi handia duela eta eguneroko portaeran nabaritu behar dela. Jesusen lagunak izateak pertsona eta kristau onak izatera bultzatu behar gaitu. Ume hauen inguruan bizi garenok horrelakoak izaten lagundu behar diegu.
.
.