23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_11


.

——— maux_11 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 11
.
Elizaren fedea
.
     Urteak pasa ziren. Andre Maria eta Jesus, honen Apostoluekin, ezkontza batera joan ziren Kana-ra. Ardoa falta izan zen eta Andre Mariak Jesusi nabaritu zion. Honek ura ardo fin bihurtzeko miraria egin zuen.
.
  Bigarren miraria Apostoluen Jesusenganako fedea hazi zela izan zen, honekin oraindik denbora gutxi baitzeramaten eta ia ez zuten ezagutzen. Mirari hauen ondoren, askoz gehiago egin zituen Jesusek.
.
   Hirugarren miraria. Ezkontzara joan ondoren, Jesus, bere Ama eta Apostoluak Kafarnaumera jaitsi ziren guztiak batera. Bidaia horretan, haiek izan ziren Elizako hazia: Gunean Jesus, bere Amak eta Apostoluek lagunduta. Elizaren fedea, Andre Mariak eta Apostoluek ordezkatuta, han adierazi zen, Jesus Jaun ezagutuz.
.
   LOREA: Ezagutu Jesus zure Jaun, zure Salbatzaile, zure Anaia.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_10


.

——— maux_10 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 10
.
Ezuste… sinestezina
.
  Seme-alaben bizitzan, badaude gurasoak ustekabean harrapatzen dituzten uneak ; haien ezaugarriengatik, pen-tsatzeko moduagatik, independentziagatik…
.
   Jesus umeak, hamabi urte zituela, ezuste sinestezina eman zien bere gurasoei. Orduan arte, ume xarmagarria izan zen, inor ez bezala. Baina Andre Maria eta Joserekin egindako Jerusalemgo tenplurako erromesaldian, tenpluan geratu zen haiek abisatu gabe. Horregatik, estuak bilatu eta, hiru egun estugarri ondoren… tenpluan aurkitu zuten.
.
     Jesusek bere Aitaren Etxean zegoela esan zien. Jainkoren Semea zenez, hark ez ziela inongo baimenik eskatu behar. Egun horretan Andre Maria eta Joseren fedea hazi zen. Jesusek zera azaldu zien misteriotsuki: bera Jainkoaren Semea zela!
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz hau: «Jesus, Jainkoaren Semea, zugan sinesten dut, baina handi ezazu nire fedea».
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_09


.

——— maux_9 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 9
.
Semea eta bere Ama hazten ziren
.
     Seme-alabak era geldiezinean hazten dira. Eta gurasoak ere bai. Denak hazten dira.
.
  Ebanjelioaren esaldi adierazgarriak baieztatzen du: «Jesus hazten zihoan jakindurian, altueran eta grazian Jainkoaren eta gizonen aurrean». Eta bere Ama ere bai. Baina fedeko bere hazkundea garrantzitsuena zen. Hark egunero xehetasunen bat gehiago aurkitzen zuen Jesusengan, Jainkoak berak fidatu zuen Seme horrengan.
.
   Jainkoa izanez gero, Jesusen misterioa amaigabe zerbait zen. Beraz, Kontzilioak baieztatzen duenez, haren Ama egunero aurrera egiten zihoan fedearen erromesaldian. Andre Maria guztiontzako eredua da. Gure fedea ez da zerbait estatiko, baizik eta bizirik, gaurkoa. Guk ere, aurrera egin behar dugu fedearen erromesaldian egun bakoitzean. Andre Maria bezala. Hura dugu eredua.
.
   LOREA: Hausnartu: Dena den zure adina, fedean beti aurrera egin dezakezu.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_08


.

——— maux_08 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 8
.
Min-ezpata
.
     Bada Irribarreak eta malkoak izenburuko musika-filma. Giza bizitza poztasunetako eta minetako txirikordatuta dago misteriotsuki egun bakoitzean.
.
  Ama Birjinak Jesus, berrogei eguneko haurtxo xarmagarria, Jerusalemgo tenplura eraman zuen Jainkoari eskaintzeko. Haurtxo horrek zorionaz betetzen zuen Ama. Baina Jesus mundura zetorren hau Gurutzeko bere eskaintzarekin salbatzeko. Horregatik, Simeon profetak zera iragarri zion Andre Mariari: «Ume honen Ama izateagatik, min-ezpata batek zeharkatuko dizu arima».
.
   Andre Mariak Jesus estutu zuen bere bularraren kontra eta hari beti fidela izatea hitzeman zuen. Andre Mariaren fedeak ez zuen zabu egin minaren aurrean, sendotu baizik. Jesusen Amak egin zuen bezala, manten dezagun fedea irriba-rreetan eta malkoetan.
.
   LOREA: Edozein zailtasun gorabehera, zaude beti Jesusi fidela.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_07


.

——— maux_07 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 7
.
Bihotzaren memoria
.
     Pertsona argitsuen jakinduria liburuetan gordetzen da, nahiz eta hautsez estaltzen direnen batzuetan. Bihotzean mantentzen den jakinduria bizirik dago beti. Bere sustraiak pertsonaren sakonean hondeatzen dituen jakinduria da.
.
  Hori izan zen Andre Mariaren, Jesusen Amaren, jarrera. Hark bere Semearengan ulertzera heltzen ez zituen gauzak ikusten zituen. Jainkoren misterioa ziren. Horregatik, Andre Mariaren jarrera misterio hori bere bihotzean fedez gogoeta egitea izan zen, Espiritu Santuak argituta.
.
   Elizak bi mila urte daramatza Jainkoren Semearen misterio hori, gure anaia egina, fedez eta maitasunez gogoeta eginez. Gu ezin gaitezke pozik geratu fedeaz dakigun gutxiarekin, baizik eta hura arazi eta hartaz gogoeta egin behar dugu, garbitzeko eta sakontzeko.
.
   LOREA: Egin gogoeta Jainkoaren misterioetaz zure bihotzean. Espiritu Santuak argituko zaitu..
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_06


.

——— maux_06 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 6
.
Fedearen argiak eta itzalak
.
    Irakaslea funtsezkoa da eskolan, irakasteko; baina mugitu eta estimulatu behar du ikaslea, honek ikertu eta harengatik beragatik ikas dezan.
.
  Jainkoak, Maisuak, horrelako zerbait egin zuen Andre Mariarekin. Garrantzitsuena ezagutarazi zion, baina ez dena ezta xehetasun guztiarekin ere. Horregatik, Ebanjelioak bi aldiz esaten du Andre Mariak ez zuela Jesusi pasatzen zitzaiona ulertzen. Misterio bikainegia zen.
.
   Hark Jesusen misterioaren jabea ez zela ulertu zuen, baizik eta Jainkoaren planeko kolaboratzaile apalekoa, bere fedearekin, bere maitasunarekin eta bere baldintzarik gabeko ematearekin. Jesus, gizakia zen neurrian, bere Amaren mendean zegoen. Baina Jainkoaren Semea zen neurrian, bere mendean zegoen Ama Maria. Andre Mariaren fedeak misterio hori bizi izatera eraman zuen. Jainkoa eta gizakia!
.
   LOREA: Egin otoitz fede-zalantzak dituztenen alde, Jainkoa egiazki bila dezaten.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_05


.

——— maux_05 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 5
.
Jaikoaren Gaua, Andre Mariaren Gaua
.
    Jainkoaren gaua, Bake Gaua, neurrigabeko Poztasun Gaua. Hori eta askoz gehiago izan zen Jesusen Jaiotza.
.
  Jainkoaren Herriak fedez itxaron zituen Jainkoaren promesak eta Hark era susmaezinean bete zituen. Ez zuen profeta bat bidali, baizik eta bere Semea bera, Jainkoa gizon egina, Jesus.
.
     Eta denen izenean jaso zuena Ama Birjina bat izan zen, Andre Maria, fede gehiagoz itxaron zuena. Gabon Gaua, Jainkoaren Gaua, Jesusena eta, aldi berean, Andre Mariaren Gaua izan zen. Jesus umea, Andre Mariagandik jaioa, Jainkoaren Herriak mendeetan zehar hainbeste fedez itxarondako Mesias zen. Fedeak mendiak mugitzen ditu eta itxaronaldi-mendeak gainditzen ditu. Baina Jainkoak bere promesak beti betetzen ditu, eskuzabaltasun amaigabegatik gainezkatzen gaituzten promesak.
.
   LOREA: Hausnartu: Jainkorenganako fedeak mendiak mugitzen ditu. Hark bere promesak beti betetzen ditu.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_04


.

——— maux_04 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 4
.
Fedea duena zoriontsua da
.
    Irribarreak edozein pertsonaren aurpegia ederragoa egiten du. Eta zein positiboa den besteak zoriontsu egitea.
.
   Baina egiazki zoriontsu egiten gaituena, eta betiko, kristau fedea da: Jainkoak maite gaituela, bere seme-alaba egiten gaituela, Zeruan betiko Berarekin bizi izatea hitzematen digula sentitzea. Horrek poztasunez eta zorionez betetzen gaitu.
.
  Horixe da Isabelek Mariari bota zion hitz gozoaren zentzua: “Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako”. Andre Mariaren bizitza ez zen erosoa izan, Seme bat izan zuen, umetatik esetsia izan zena eta Hura Nahigabeetako Ama egin zuena. Baina erabateko fedea izan zuen Harengan, Ama Birjin Fidela, Itxaropenaren Ama baitzen, eta Poztasunaren Ama bukatu zen izaten.
.
   LOREA: Hausnartu: Fedea baduzu, zoriontsua izango zara benetan, Ama Birjina bezala.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_03


.

——— maux_03 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 3
.
Historiaren ezkontzarik zoriontsuena
.
    Grazia egiten digu ezkontza bat urtekoa dela ziurtatzen digutenean, eta gainera urte bereko hainbat aldiz errepikatzen digute hori.
.
   Historiaren ezkontzarik zoriontsuena Jainkoak bere seme edo alaba gu egiteko gure giza naturarekin elkartu zen egunean ospatu zen. Jainkoren Semea Senarra izan zen eta humanitatea, bere Emaztea.
.
  Jainkozko-giza ezkontza hori Ama batengan, Andre Mariarengan, burutu zen: «Sabelean sortu eta Semea izango duzu; eta Jesus ezarriko diozu izen». Jainkoaren eta gizakien arteko elkargunea, elkarrekiko besarkada Andre Mariarengan egin zen, Espiritu Santuaren grazia eta lanagatik. Kristau fedeak ezinezko ametsa iruditzen zaigun hori errealitate zoragarria dela ziurtatzen digu.
.
   LOREA: Eman eskerrak Jainkoari, bere Semea bera bidali gaituelako.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_02

.

——— maux_02 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 2.

Ohorezko hitza

.

   Ohorezko hitza nahikoa da pertsona zintzoen artean. Jainkoak, mende askotan zehar, Salbatzaile bat bidaltzeko Ohorezko bere Hitza emana zuen. Jainkoaren Herriak, pasatu behar izan zituen zailtasunak gorabehera, Jainkoak bere Hitza beteko lukeen fedea izan zuen.

.

   Egun zoragarrian, Aingeru bat agertu zitzaion Andre Mariari Jainkoak bere promesa bete nahi zuela hari iragartzeko. Eta Harengan, hain zuzen, bete nahi zuela, Jainkorenganako erabateko fedea beti izan baitzuen. Andre Mariak promes hori bere baitan beteko zelako mirestea sentitu zuen.

.

    Jainkoak hitzematen diguna beti betetzen da, nahiz eta era susmaezinean izan. Nork imajina zezan Jainkoren Semea gizon egingo zela Ama Birjin apalaren barnean?

.

   LOREA: Fida zaitez Jainkorengan. Berak hitzematen diguna beti betetzen da.

——-

.