23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_31



.

——— maux_31 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 31
.
Beti da Fede Urtea
.
  Egunero irteten da eguzkia eta argia eta bizitza ematen dizkigu. Horregatik, beti da Eguzki Urtea. Funtsezko gauzak ez dira inoiz pasatzen.
.
  Fede Urtea ospatzen ari gara, baina fedea ez da inoiz pasatzen, gure bizitzaren eguzkia bezalakoa da. Fedea Jainkoaren eskatu eta eskertu behar dugun opari bat da. Jainkoa gure Aita da. Jesusekin, Jainkoaren Semea gure Anaia eginarekin, elkartzen gaituelako elkartzen gaitu fe-deak Jainkoarekin. Fedeak Espiritu Santuaz betetzen gaitu.
.
  Jainkoaren hurbilago egon dena Jesusen Ama izan da. Hark Jainkotasunez lurrindu du, kolonia batek bera daukan flaskoa lurrintzen duen bezala. Fedeak Jainkoaren Fami-liakoak egiten gaitu; poztasunez, itxaropenez, sendotasunez betetzen gaitu. Eta altxor hori gure ondoan dauden guztiei ematera gonbidatzen gaitu.
.
   LOREA: Eska iezaiozu Espiritu Santuari fedea beti poztasunez bizitzen lagun diezazula.
——-

.

Irudi eta testuaren eskubideak: Iruñeko Salestar Liburudenda
Gaztelaniazko testuaren egilea: Bautista Araiz

.

(Testuen egilea, Bautista Araiz, gure Zentroko idazkaria da. Hauxe da lehenago bere lumatik eta orain ordenagailutik irteten den 50. bilduma. Bere etengabeko zereginarengatik esker on bezala balio dezala honek.)
.

IGE: ‘Maria Laguntzailea’ Marrazki Lehiaketa




    Maiatzaren 27an, Maria Laguntzailea festa zela eta Barakaldoko Salestarretako IGE-k antolutako Marrazki Lehiaketaren sari ematea egin zen.

Beste urte batean, ikastetxeko antzokia umez eta sariak ezagutzeko nerbioz bete zen berriro ere. Ia 200 parte-hartzaileek opari bat, diploma, txutxetako poltsa eta txalo asko jaso zituzten.

.

Kurtsoz-kurtso saritutako marrazkiak

.

Sarien banaketa antzokian

.

1º EP - Irene Martín 2º EP - Lara Beriain 3º EP - Gloria Yue Vázquez 4º EP - María Gómez
—                                         — 5º EP - Mikel García 6º EP - María Navas ESO - Denise Domínguez

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_30


.

——— maux_30 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 30
.
Itxaropeneko eta kontsolamenduko zeinua
.
  Haur jolas maitagarrienetako bat ezkutaketa da. Bat ezkutatzen da, ez dagoela dirudi, baina badago.
.
  Kristau fedean, askoz ederrago jolasa dugu. Jesus Zerura igo zen, baina zera hitzeman zigun: «Ni zuekin nago munduaren amaierara arte». Hau da, joan egin zen, baina badago. Birjina Zerura igo zen ere, baina Jesus bezala esan diezaguke: «Ni zuekin munduaren amaierara arte «. Amaz-ko ezkutaketa.
.
  Kontzilioak esan zuenez, Andre Maria Zerutik, itxaropen seguru eta kontsolamenduaren ikurra, gure aurrean doa bere zeruko argiaz. Itxaropenarena, mundu honetako gure bidea luze eta zaila baita. Eta kontsolamenduarena, Ama batek bere irribarrearekin, bere ferekarekin, bere presen-tzia hutsarekin kontsolatzen baitu.
.
   LOREA: Eskerrak eman Andre Mariari beti gurekin, Jesusi lotuta, baitago.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_29



.

——— maux_29 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 29
.
Garaipena eta loria
.
  Atsotitzak zera esaten du: “Eztietan eta ozpinetan egon behar da”.
.
  Maria Birjinak Jesusi lagundu zion ozpinetan, zailtasunetan, Gurutzearen ondoraino eta guzti. Horre-gatik, inork baino gehiago, eztietan, garaipenean, lorian, aintzan egotea merezi zuen Harekin.
.
  Horixe da Andre Mariaren Zerurako gorputz eta arimaz egindako Jasokundearen zentzua. Jesus hil, berpiztu eta Zerura igo zen. Misterio horixe Amarengan ere bete zen. Kristorekin bizi eta sufritzen duenak Berarekin ere erreinatuko du. Horregatik, Kristo Erregek bere Ama Unibertsoko Erregina eta, batez ere, Erruki biziaren Ama, gure Bizitza, Gozotasun eta Itxaropena egin du. Jesusek gu ere igoko gaitu aintzaz beterik Zerura, bere Ama bezala.
.
   LOREA: Zoriondu Andre Mariari Jesusek aintzaz beterik Zerura igo baitu.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_28



.

——— maux_28 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 28
.
Jazarritakoen Laguntzailea
.
   «Abisatzen duena ez da traidorea», adierazten du atsotitzak. Eskertzekoa da egia iruzurrik gabe guri esatea.
.
  Jesusek bere Apostoluei argi eta garbi iragarri zien: «Ni jazarri banaute, zuek jazarriko zaituztete ere». Eta maitasuna, bakea, justizia predikatzeagatik esetsi zioten. Eta Elizari berdin. Baina, azkenean, garaipena iritsiko da.
.
  Andre Mariak Jesusi egindako jazarpena ikusi zuen eta, Ama bezala, Gurutz oinean lagundu zion. Hark, Elizaren Amak, Apostoluei eta lehen kristauei lagundu zien, hauek kristau fedea, Ebanjelioa, predikatzeagatik sufritzen hasi ziren jazarpenetan. Andre Mariak laguntzen jarraitzen die, gaur egun ere, Jesusen Ebanjelioa iragartzen jarraitzen duten apostolu guztiei.
.
   LOREA: Errezatu agurmaria Andre Mariari fedearen dela eta jazarrita diren kristauen alde.
——-

.

HHko. 3 urtekoak: Galdames-eko ‘Areitz Soroa’-ra bisitan (argazkiak)



galdames_1Ikastetxeko txikienak (Haur Hezkuntzko – 3 urtekoak) Galdames-eko ‘Areitz Soroa’ Baserri Eskolara joan ziren, baina orain arte ez ziren argazkiak iritsi.

Baserrian, ederki pasa genuen eta gauza-piloa ikasi genuen. Irina oratu genuen urarekin gero ogia egiteko, animaliak zaindu genituen, ardiak batez ere, eta jaten eman genien. Sagarrak zukutu genituen ere, zuku gozo-gozoa egiteko eta gero edan genuen.

«Bokata» bat jateko gelditu ginen bakarrik eta lore batzuk hartzeko. Hortxe dituzue argazkiak, ze ondo pasa genuen eguna ikusi ahal dezazuen.

Sakatu hemen album osoa ikusteko

.

Maria Laguntzailea festako argazkiak

.

Lehen argazkiak: Batxilergoko 2. mailako ikasleen Gala

Argazki gehiago: DBH eta Batxilergoko Jaialdia

Eta gehiago: Tortillak, postreak eta jolasak

Eta are gehiago: Ginkana: DBH… eta irakasleak!

Eta orain, txikienak: Haur eta Lehen Hezkuntzako festa

Prozesioa eta Maria Laguntzaileari eskaintza

 

Aho txikiarekiko agurra (Agur-gutuna)

   Batxilergoko 2. mailako den Jone Echániz-en gutuna. Maria Laguntzailea festaren eukaristian irakurrita.

   Hoy he despertado y, por primera vez en mi vida, he sentido cómo el tiempo pasa. He sido consciente de que el día de decirnos adiós nos roza la piel, y duele. Claro que duele. Toda una vida juntos creando recuerdos, escribiendo con sonrisas y sueños este capítulo que hemos compartido. Este capítulo que doy gracias por haber vivido.

   Hoy he despertado y, antes de abrir los ojos, he pensado en vosotros. En cómo me regaláis la vida con cada estupidez, con cada tímida sonrisa, con cada pequeño gesto. Porque de cosas sencillas se forman los recuerdos, y no hay cosa más sencilla que quereros. A cada uno de vosotros. Por cómo sois. Tan diferentes y, a pesar de todo, tan parecidos.

   Muchos de nosotros hemos crecido entre estas paredes que hemos ido empapelando con sonrisas, abrazos, veladas, campeonatos, bailes, risas en clase… y que, gracias a eso, estas paredes forman una casa, un hogar en el que he encontrado una familia. Quince años compartidos, o puede que simplemente hayan sido dos. Los suficientes para cerciorarme de que os necesitaba en mi vida para ser quien soy hoy. Tanto a vosotros como a los profesores, que han tratado de enseñarnos una materia de más. La asignatura de la vida, dirían algunos. Cada palabra que sale del corazón, cada pequeña reflexión, cada palabra de aliento… han sido soplos de vida que han ido derribando dificultades y sufrimientos, que han ido convirtiendo lágrimas amargas en lágrimas de esperanza y alegría.

   Quien iba a decirnos hace dos años, o incluso el 10 de septiembre de este año, que este día llegaría de puntillas, sin avisar. Ni entonces estábamos preparados para una despedida, ni lo estaremos hoy, o incluso mañana. Hay quienes tienen ganas o inquietud por comenzar esta nueva etapa. Para otros, en cambio, lo mejor sería quedarse una eternidad más. Creo que no me equivoco cuando digo que, en el futuro, nos será imposible no pensar en Unai y sus tan queridos Buenos Días reflexivos. En Pedro y su amor a la lengua y literatura. En Óscar y su infinita pasión por la historia. En Itsaso y sus miles de frases que buscaban instruirnos lo mejor posible. En Leire y Yolanda y su amor por el Euskera. En Josean y su constante disposición para resolver cualquier dificultad. En Manu y su infinita paciencia. En José Luis y la velocidad y facilidad que tiene para decir esas frases cómicas que todos recordaremos. En Toño y su forma burlona de tomarnos el pelo. En Sergio, Koldo, Pilar, Gaizka, Sonia, Alberto, Julio, Isidro… Y tantos otros profesores que hemos tenido a lo largo de estos años. Gracias, de verdad, por vuestra confianza. Por el apoyo que nos habéis dado y por los tan sabios consejos que, de una manera u otra, han guiado nuestro camino.

   Han sido años repletos de experiencias inolvidables, de enfados y reconciliaciones. De amores y desamores. De carcajadas y lloros. Pero, por encima de todos los buenos momentos y recuerdos, me llevo a muy grandes amigos. Personas capaces de darlo todo por ver felices a sus compañeros. Personas que han sabido sacarme una sonrisa cuando más lo necesitaba. Hoy me he dado cuenta de que personas como vosotros son las que quiero en mi vida. Personas capaces de poner lo mejor de sí mismas en una sonrisa. Personas que te reconfortan con solo una mirada.

Mañana puede que no estéis alegrando mis mañanas, mis tardes y mis noches.
Mañana puede que no endulcéis mis cafés para noches eternas de estudio.
Mañana puede que cientos de vías de tren nos separen.
Mañana puede que de alguno de vosotros no quede más que un recuerdo.
Pero mañana será otro día.

   Hoy siento que toca decir adiós. Pero un adiós en voz baja. En apenas un suspiro. Un adiós que nadie sea capaz de escuchar. Hoy siento que toca sonreír con lágrimas en los ojos y desearos un feliz siguiente capítulo. Quisiera formar parte de él, de verdad. Quisiera que todos siguiésemos en él. Pero la vida debe seguir y, en breves momentos, habrá que escribir ese punto y aparte que a muchos nos separará. Cada uno seguirá componiendo su historia. Aunque prometo que estaréis guardados en cada nueva palabra que escriba.

   Gracias por dejar que me lleve parte de vosotros en este cofre. En este pequeño corazón.
.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_27



.

——— maux_27 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 27
.
Ebanjelio bizia
.
   Jaiotzen den guztiak lilura eta samurtasuna eragiten ditu. Guztioi gustatzen zaigu haurtxo bat ikustea, hari irribarre egitea eta irribarre egitea hari eragitea.
.
  Jesusen Eliza Mendekosteko egunean jaio zen, Espiritu Santua Andre Maria Birjinaren eta Apostoluen gainean jaitsi zenean. Eta hasierako Eliza deitzen diogu, jatorrizko Eliza, edo Eliza umetxoa ere, ibiltzen hasten baitzen.
.
  Espiritu Santuak Jesusen Ama Elizaren Ama bihurtu zuen, Jesusenganako bere fedea estreinatzen zuten lehen kristauen Ama. Andre Maria, Ebanjelio bizia zen guz-tientzat, haien arteko Jesus beraren jarraipen. Hark amaren samurtasuneko, Jainkoren familiako, kutsua ematen zion kristau fedeari. Guztiek Andre Mariarengan fedearen poztasuna eta zailtasunetako Laguntza aurkitzen zituzten.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Andre Maria, emaguzu zure Laguntza eta fedearen poztasuna”.
——-

.

‘Maria Laguntzailea’ festa Polonian

polonia_0



  Gogoratzen dugu Poloniako Ostrów-Wielkopolski hirian Maria Sorosle-ren Alabek, «salesianas» izenarekin ezagutuak, gurearen antzeko ikastetxea dutela. Heziketa-truke erlazioa mantentzen dugu haiekin. Eta Maria Auxiliadora festa ere ospatu dute, nola ez.

Horrela kontatzen digute: «Goizeko lehen orduan, Tutoretza berezi baten ondoren, aretoan elkartu ginen ‘itzal-antzerti’-ko antzezpena ikustera. Hau  ikasleek egina eta Magda Droszcz irakasleak zuzendua izan zen; On Boscoren bizitzan Maria Laguntzaileak, gure Ama Birjinak izan zuen garrantzian zetzan.

Ondoren, kanta-jaialdia burutu zen: Kurtso guztiek Maria-ren gaineko kantak abeztu zituzten. Azkenik, 12:00etan, elkartu ginen eukaristia ospatzeko. Une guztiak oso hunkigarriak izan ziren eta benetan sentitu ginen Maria Laguntzaileak, gure Amak, lagunduta! «
.

—— polonia_2 polonia_3 polonia_4

.

Ikusi argazki galeria eta bideoak