23 - 11 - 2024

Batxilergoko 1. maila: Laborategiko azken hiru praktika (argazkiak)

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia-laborategiko ikasturte honetako azken hiru praktika egin dituzte.

.
grupo_laboratorio_1

Lehenengo mailako ikasleen praktika hauek disekzioan etzan dira. Horrela ikusi eta ikasi ahal izan dituzte muskuilu baten garrantzizko atalak eta organoak, gero bihotz batenak eta azkenean arrain batenak.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_11

———— maux-11 ERRUKIZKO AMA
.
11 – “Zauritu nauen anaiari barkatzen diot”
.
   San Pedro plazan, tiro batzuk entzun ziren. San Joan Paulo II.a larriki zaurituta erori zen. Kriminalari egindako bere barkamena berezia izan zen: “Zauritu nauen anaiari barkatzen diot”. Bai, anaiari.
.
   Gure Aitan, Jesusek zera esatea agindu digu: “Barkatu gure zorrak, geuk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero”. San Joan Paulo II.ak eredu bikaina eman zigun.
.
   Birjina Orbangabeak ez zuen barkamena eskatu behar, baina bai barkatu zien Jesus esetsi zutenei, Herodes-engandik gurutziltzatu zutenenganaino. Jesusen Ama izateagatik, ezpata batek zeharkatu zion arima. Hark bere Semea hil zuten seme-alaba bekatariei barkatu zien. Are gehiago, Ama errukitsua egin zitzaien.
.
LOREA: Barkatu bihotz-bihotzez mindu edo eragotzi ahal izan dezazunari.

.

IGE: ‘Maria Laguntzailea’ marrazki-lehiaketa

Urtero bezala, Ikastetxeko IGEk ‘Maria Laguntzailea’ marrazki-lehiaketa antolatu du.

.
dibujos

LEHIAKETAREN DEIALDIA eta OINARRIAK

(Sakatu dagokion irudiaren gainean)

dibujo_Inf dibujo_Prim dibujo_ESO-Batx

Ikaskuntza kooperatiboa: Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailak

Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailetako ikasleek  ‘Ikaskuntza kooperatiboa’  jarduera bat burutu dute Plastika-irakasgaian.

.

aprendizaje_cooperativo (28) aprendizaje_cooperativo (29)


.

Lehen Hezkuntzako umeek, Estíbaliz Zearra-ren, Plastika bere irakaslearen argibideak jarraituz, ikerketa-lan ona egin dute: Gaudi-ren lana. Bai informatika-gelan bai bere etxeetan, arte plastikoen jenio honen bizitzaren gaineko informazioa bildu dute, haren lanak, ezaugarriak, estiloa…

Eta, zergatik ez dugu imitatzen?

Lehen Hezkuntzako 6. mailako neskatila-mutikoekin ados jarrita Iratxe Mardaras eta Jon Iñaki Telletxea-ren, hauen irakasleen bidez, proposamena sortu zen:

Ikaskuntza kooperatiboaren lan bat!

Esan eta egin… Bikotetan edo hirukotetan, 1. mailako umeek lortutako ezaguerak azaldu zizkieten beren lagun zaharragoei. Eta, lana banatuta bezain laster, talde bakoitzak egokitu zitzaion ‘collageko’ piezan bere zentzu artistikoa irudikatzeari eman zion, baina Gaudi-ren estiloari jarraituz.

Beren lanarekin harroak, bi ‘artelanak’ ikastetxeko jolaslekuan erakusten dituzte.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_10

———— maux-10 ERRUKIZKO AMA
.
10 – Semea, ardia eta txanpona
.
   Fariseuek Jesus ona zelako, bekatariak hartzen zituelako eta haiekin jaten zuelako ari ziren marmarka.
.
   Haiei kontatu zizkien Jesusek Errukiaren hiru parabolak: seme hondatzailea, ardi desbideratua, txanpon galdua. Jainkoaren Errukia mugagabea dela frogatzeko hiru konparazio miragarri. Fariseuek hartu omen zituzten zaplazteko bat bezala.
.
   Jainkoa etxetik joandako semeari itxaroten dion aita bezalakoa da; sorbaldaren gainean galdutako ardia jartzen duen artzaina; lurzorura eroritako txanpona bilatzen duen emakumea. Ama Birjinari bihotza zabaldu zitzaion Jesus nola aritzen zen bekatariekin ikusterakoan. Horregatik, bekatarien Aterpea deitzen diogu.
.
LOREA: Zabal ezazu zure bihotza guztiak errukiz hartzeko.

.

DBHko 1. eta 2. mailak, Antzerkia euskaraz ‘Clara Campoamor’ aretoan

 Datorren ostiralean, maiatzak 13, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek ‘Antzerkia euskaraz’ (AntzerkhizkuntzA)-ko jarduera batean hartuko dute parte Clara Campoamor zentroan.

.

antzerkhizkuntza_2 antzerkhizkuntza_4 antzerkhizkuntza_5

(Argazkiak aurreko ikasturteetakoak dira)
.

Jarduera hau DBHko 2. mailako Euskara irakasgaiaren programa kurrikularrean sartzen den zeregina da. Neska-mutil hauek asteetan zehar prestatu dute eta bere azkeneko adierazpena aipatutako egunean izango da. 2. mailako ikasleak aktoreak izango dira eta DBHko 1. mailakoak, ikus-entzuleak urte honetan.

Gure ikasle gehienek Euskara maila handia dute, baina erabilerari dagokionez, ikasgela barruan baino ez da ematen normalean. Neska-mutil hauek, beraz, hizkuntza erabiltzeko guneak behar dituzte. Jarduera honetan antzerkia eta euskara elkartzeak hura egin ahal izateko testuinguru ludiko-didaktikoa eskaintzen die. 

Barakaldoko Udalaren kolaborazioa duen ‘AntzerkhizkuntzA’ programan herriko Bigarren Hezkuntzako beste zentro batzuek parte hartzen dute.
.

Lehen Hezkuntzako ikasleek ‘On egin’ antzezlanaz gozatu dute Barakaldo Antzokian

Asteartean, hilak 10, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek eta asteazkenean, hilak 11, 3. eta 4. mailakoek Barakaldo Antzokian ‘On egin’ antzezlanaz gozatu dute.


on_egin_1

.

Aspaldi batean, norbaitek munduko errezeta-liburu guztiak lapurtu zituen, eta orain inork ezin du sukaldean jardun. Jendeak hanburgesak besterik ez ditu jaten harrezkero ireki diren milaka Amonioburgerretan. Juan Mari sukaldaria da. Jatetxea ez doakio ondo. Bankuak aretoa kenduko dio zor duena ordaintzen ez badu; Ander eta Greta seme-alabek aitari laguntzea erabakitzen dute, bankuko zuzendariarekin hitz egitea….

Arazotxo bat dago: bankura iristeko, ‘San Inoiz’ezko basoa zeharkatu beharra dago

Grimm anaien «Hansel eta Gretel» ipuin klasikoaren bertsio librea.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_9

———— maux-09 ERRUKIZKO AMA
.
9 – Gaixo eta bekatarientzako Ama
.
   Zenbait seme-alaba dituen ama, gaixo dauden edo okerrago portatzen direnen arduratzen da, modu bereziaz. Ama baten bihotza Jainkoaren Bihotzaren adierazgarria da guretzat.
.
   Ebanjelioak frogatzen digu. Jesusek, bekatarientzako arreta berezia zuenak, kritikatzen zuten fariseuen aurrean zera baieztatu zuen: “Ondo daudenek ez, baino gaixo daudenek behar dute sendagile. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik”.
.
   Jesusen Bihotza Ama baten bezalakoa zen, ama guztiena baino hobea. Jesusengan ikasi zuen Ama Birjinak Bihotz errukitsu izatera; hau dela eta, hark Andre Maria eman digu Errukizko Ama, Bekatarien Ama-aterpe.
.
LOREA: Egin otoitz: Bekatarien Ama-aterpe, erregutu gure alde.

.

DBHko. 3. maila Gallartako Meatzaritzaren Museora joan da bisitan

Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.

.

—– museo_minero-1 Museo_minero_DBH3B

Museo hau Abanto-Zierbena udalaren gunea den Gallarta auzoan kokatuta dago:

♦   DBHko 3. B mailako ikasleak ostegunean, maiatzak 5, joan ziren bisitan.
♦   DBHko 3. A mailako ikasleak, asteazkenean, maiatzak 11.

Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkarteak hainbat pieza, tresna, makineria eta dokumentazio bildu ditu, garai bateko burdin-ustiapenetatik hartuta, gaur egun museoan ikus daitezkeenak. Material hauen artean, mineralaren arraiorako bagoien eta bagoneten bilduma nabarmentzen da. Eta neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, maskarak, etab. Pinturen bilduma  ere eskaintzen du. Artelan hauetan, artista ezagun batzuek meategiak beren ikuspegitik irudikatu dituzte.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_8

———— maux-08 ERRUKIZKO AMA
.
8 – Errukia, zorion-iturria
.
   Adituek errezeta asko asmatu dituzte zoriontsuak izateko. Eskertzen diogu. Baina, sortu gaituelako hobeto ezagutzen gaituena Jainkoa bera da. Jesusen bidez errezetarik onenak eskaini zizkigun: Zoriontasunak.
.
   Haien batek ziurtatzen digu: “Zorionekoak, zoriontsuak errukitsuak, hauek errukia iritsiko dute eta”. Jainkoak Errukia izan du gurekin eta, horregatik, errukitsuak gara.
.
   Andre Birjinak Jainkoaren Errukirik handiena jaso du, Sortzez Garbia, Graziaz Betea , egin zuen eta. Horregatik, hura errukitsuena da. Are gehiago, Errukizko Ama da. Gainera, hark Bihotz errukitsua beti, guztiekin, izaten ikasi zuen Jesusengandik.
.
LOREA: Ikasi Jesusengandik eta Andre Mariagandik bihotz errukitsua guztiekin izaten.

.